Urtzen
Urtzen 2020ko Telmo Esnal zinema zuzendarien film dokumentala da.
Urtzen | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2020 |
Izenburua | Urtzen |
Jatorrizko hizkuntza | euskara gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala |
Iraupena | 95 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Telmo Esnal |
Gidoigilea(k) | Telmo Esnal |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Pascal Gaigne Alos Quartet |
Argazki-zuzendaria | Javier Agirre Erauso |
aterafilms.com… | |
Pablo Azkueren Ur deituriko liburuan oinarrituta dago filma: ipuin bat da, eta, beste gauza askoren artean, kontzientzian eta itsasoan sakontzen du. Urtzen, berriz, ipuin horretan oinarrituta dagoen zinema entsegu bezala definitu dute: elkarrizketa ugari dituena, musika eta askotariko irudiak berrerabiltzen dituena, eta existentziaren inguruan hausnartzen duena. Funtsean, eta, sortzaileen hitzetan, aurrez aipaturiko guztiak biltzen dituen collage bitxi bat[1]
Erreferentziak
- «Ura oinarri eta gogoetagai» Berria 2021-04-17 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.