Urtubia gaztelua
Urtubia gaztelua Urruñako udalerrian kokaturiko gaztelua da, Lapurdin. Urtubia leinuaren egoitza izan da, eta oraindik horien eskuetan jarraitzen du; beraz, pribatua da artean ere. Gaztelu hori Bidasoa ibaitik 10 kilometrora dago.
- Artikulu hau Urruñako eraikinari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Urtubia».
Urtubia gaztelua | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Lapurdi |
Herria | Urruña |
Koordenatuak | 43°22′00″N 1°41′18″W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1341 - |
Inaugurazioa | 1341 (egutegi gregorianoa) |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00084538 |
Sorrera
1341eko maiatzaren 4ean, Ingalaterrako Erregeak, Espainiako bidean zela, ur-hesi eta harresidun gotorleku bat eraikitzeko baimena eman zion Martin Urtubiako jaunari, "ez baitzen hiru legoatara besterik ez leku hartatik [mugara], eta etsaiaren erasoetatik muga babestearren".
Urtubiako jaunek, erregearen ordezkariak eskatuz gero, gaztelua hari utzi behar zioten, bake zein guda garaian. Martinus Dominus de Urthuby delakoaren aitak Nafarroan eskuraturiko baliabideen bitartez eraiki zuen, baina ez zuen seguruenez amaiturik ikusi, 1343ko abuztuan Milafrangan ito baitzuten. Auger Tartaskoa, hau da, Martinen anaia izan zen Urtubiako hurrengo jauna, dena utzi baitzion, emazterik ez zuenez.
Gaur egun
Egun, gaztelua bisita daiteke. Halaber, 2000tik aurrera, hotel bat ere badu barnean[1].
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |