Urtarrilaren 6
Urtarrilen 6a gregoriotar egutegiaren urteko seigarren eguna da. 359 egun falta dira urtea amaitzeko, 360 egun bisurteetan.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
Mundua
- 1492 – Errege-erregina Katolikoek, Granada konkistatuta, Errekonkistari amaiera eman zioten.
- 1540 – Henrike VIII.a Ingalaterrakoa laugarrenez ezkondu zen, Ana Cleveskoarekin.
- 1912 – Estatu Batuek Mexiko Berriaren sarrera onartu zuten, hori dela Mexiko Berria AEBetako 47. estatua bihurtu zen.
- 1929 – Marine estatubatuarrek Nikaragua inbaditu zuten.
- 1937 – AEBetatik Espainiako Estatura 1936ko Gudan faxismoaren aurka borrokara joateko, Abraham Lincoln Batailoi Internazionalista osatu zuten.
- 1985 – 1985eko urtarrileko Europako hotzaldian jazo zen.
- 1999 – Errege Magoz mozorrotuta Espainiako Kongresuaren kanpoaldean kateatu ziren euskal presoen Euskal Herriratzea eskatuz Madrilen.
- 2000 – Ordesa eta Perdidoko Parke Nazionaleko paraje batean azken bukardoa hilik topatu zuten.
- 2005 – 2005eko urakan denboraldia amaitutzat eman zen Zeta ekaitz tropikalak indarra galtzean. 2005.ean inoiz egondako ekaitz eta urakan kopururik handiena izan eta gero.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1899 – Txanton Piperri, euskaraz idatziriko lehenbiziko opera, Buenaventura Zapirainen musika eta Toribio Altzagaren libretoa dituena, Donostiako Zentro Katolikoan estreinatu zen.
- 1980ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala Xabier Amurizak irabazi zuen. Bere lehenengo txapela izan zen.
Mundua
- 1948 – John Huston estatubatuar zinema zuzendariaren The Treasure of the Sierra Madre filma estreinatu zen.
- 1994 – Galicia Hoxe galizierazko egunkaria kaleratu zuten lehen aldiz.
- 1998 – Lucia Etxebarria idazleak Nadal Saria eskuratu zuen Beatriz y los cuerpos celestes eleberriarengatik.
Zientzia eta teknologia
Mundua
- 1838 – Samuel Morsek telegrafo elektrikoa lehen aldiz erakutsi zuen.
- 2000 – Ordesa eta Perdidoko Parke Nazionaleko paraje batean azken bukardoa hilik topatu zuten.
Kirolak
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1568 – Henrike Ezponda, zuberoar legegizona eta historiagilea (h. 1643).
- 1641 – Manuel Joaquín Álvarez de Toledo, Oropesako kondea, nafar noble eta politikaria (h. 1707).
- 1685 – Manuel Montiano, bizkaitar jeneral eta politikaria (h. 1762).
- 1801 – Louis-Édouard Cestac, lapurtar apaiza, Servantes de Marie ordena sortu zuena (h. 1868).
- 1847 – Ricardo Zamacois, bizkaitar aktore eta zarzuela abeslaria (h. 1888).
- 1875 – Manuel Aranatz, bizkaitar kazetari eta idazlea, Habanan (h. 1925).
- 1877 – Enrique Herrero Ducloux, Argentinan bizi izandako nafar kimikaria (h. 1962).
- 1892 – Jesus Agirregabiria, gipuzkoar tenorra (j. 1975).
- 1898 – Adoración Cuadra de Miguel, nafar ehunurtekodun emakumezkoa (h. 2004).
- 1905 –
- Baltasar Albeniz, gipuzkoar futbolari eta entrenatzailea (h. 1978).
- Javier Arana, euskal kirolaria (h. 1975).
- 1931 – Jesus Alberdi, Egileor, gipuzkoar bertsolaria (h. 2008).
- 1933 – Jesús Galdeano, nafar txirrindularia (h. 2017).
- 1935 – Federico Bilbao, bizkaitar futbolaria eta poeta.
- 1936 – Ramón Baglietto, gipuzkoar politikaria (h. 1980).
- 1940 – Rafael Mendizabal, donostiar antzerkigile eta negozio-gizona (h. 2009).
- 1942 – Benito Lertxundi, euskal abeslaria eta kantautorea.
- 1946 –
- Anton Arieta, Arieta II.a, bizkaitar futbolaria (h. 2022).
- Javier Pagola, nafar kazetari eta idazlea, Manilan (h. 2020).
- 1948 –
- Pedro Lavín, bizkaitar futbolari ohia.
- Javier Tejada, nafar fisikaria, mekanika kuantikoan aditua.
- 1952 – Jesús María Cizaurre, nafar apaiz agustindar errekoletoa, Cametáko apezpikua.
- 1955 – Manuel Zamarreño Villoria, Euskadiko Alderdi Popularreko gipuzkoar politikaria (h. 1998).
- 1958 – Unai Parot, ETAkide ohia, bere izena daraman Parot doktrinagatik ezaguna, Aljerren.
- 1961 – Txema Lumbreras, nafar futbolari ohia.
- 1962 – Lucía Lahoz Gutiérrez, arabar arte-historialaria.
- 1966 – Jesús María Cormán, gipuzkoar margolari eta idazlea.
- 1968 – Reyes Moleres, bizkaitar aktorea.
- 1971 – Iñigo Arrasate, Iñigito Txapelpunk, bizkaitar musikaria.
- 1972 – Javier Maroto, Euskadiko Alderdi Popularreko politikaria, Gasteizko alkate ohia.
- 1978 – Pépito Elhorga, lapurtar errugbilari ohia.
- 1983 – La Basu, bizkaitar rap abeslaria.
- 1984 – Oihana Bartra, bizkaitar bertsolaria.
- 1990 – Josune Ilundain, nafar sortzailea, ekintzailea eta idazlea.
- 1998 –
- Izaro Lestayo, gipuzkoar traineru-patroia.
- Iñigo Vicente, bizkaitar futbolaria.
- 2004 - Aimar Peña, bizkaitar futbolaria.
Mundua
- 1256 – Gertrudis Helftakoa, Gertrudis Handia, alemaniar lekaimea eta mistika idazlea.
- 1275 – Ramon Penyafortekoa, kataluniar erlijio-gizona.
- 1367 – Rikardo II.a Ingalaterrakoa, Ingalaterrako erregea (h. 1400).
- 1412 – Joana Arc-ekoa, frantziar militarra eta saindua (h. 1431).
- 1493 – Olaus Petri, Suediako elizgizon protestantea eta itzultzailea (h. 1552).
- 1500 – Joan Avilakoa, espainiar erlijio gizona (h. 1569).
- 1585 – Claude Favre de Vaugelas, Frantses Akademiako kidea (h. 1650).
- 1587 – Olivares konde-dukea, espainiar noble eta politikaria (h. 1645).
- 1745 – Jacques-Etienne Montgolfier, frantziar industriagizon eta asmatzailea, bere anai Joseph-Michelekin batera baloi aerostatikoaren sortzaileetako bat (h. 1799).
- 1766 – José Gaspar Rodríguez de Francia, Paraguaiko diktadorea (h. 1840).
- 1775 – Auguste Jean Ameil, Frantziako Iraultza eta hango inperio garaian borrokatu zuen frantziar militarra (h. 1822).
- 1787 – Gaspard-Théodore-Ignace de la Fontaine, Luxenburgoko lehen ministroa (h. 1871).
- 1795 – Anselme Payen, frantziar kimikaria (h. 1871).
- 1802 – Ion Heliade Rădulescu, errumaniar idazlea eta politikaria (h. 1872).
- 1822 – Heinrich Schliemann, alemaniar aberatsa eta arkeologoa (h. 1890).
- 1832 – Gustave Doré, frantziar marrazkigilea (h. 1883).
- 1838 – Max Bruch, alemaniar konpositore erromantiko, irakasle eta orkestra zuzendaria (h. 1920).
- 1848 – Khristo Botev, bulgariar idazlea (h. 1876).
- 1850 – Eduard Bernstein, alemaniar teorilari sozialista (h. 1932).
- 1861 – Victor Horta, belgikar arkitekto eta diseinatzailea (h. 1947).
- 1865 – Nikolai Marr, georgiar hizkuntzalari, arkeologo eta etnografoa (h. 1934).
- 1868 – Vittorio Monti, italiar musikagilea, biolin jolea eta orkestra zuzendaria (h. 1922).
- 1870 – Gustav Bauer, Alemaniako kantzilerra (h. 1944).
- 1872 – Alexander Nikolaievitx Scriabin, errusiar pianista eta musikagilea (h. 1915).
- 1876 – Léon Bérard, frantziar abokatu eta politikaria, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko presidentea (h. 1960).
- 1878 – Carl Sandburg, estatubatuar poeta, historialaria, eleberrigilea eta folklorista (h. 1967).
- 1881 – Nina M. Davies, britainiar marrazkilaria eta egiptologoa (h. 1965).
- 1883 – Kahlil Gibran, libanoar poeta, margolari, elaberrigile eta entsegugilea (h. 1931).
- 1895 – Rita Montagnana, italiar politikaria, Italiako Alderdi Komunistaren buruzagia eta parlamentaria (h. 1979).
- 1897 – María Josefa Cerrato Rodríguez, Espainian albaitaritzako unibertsitate-titulua lortu zuen lehen emakumea (h. 1981).
- 1903 – Maurice Abravanel, estatubatuar orkestra-zuzendaria (h. 1993).
- 1912 – Celso Emilio Ferreiro, galiziar idazlea (h. 1979).
- 1913 –
- Edward Gierek, poloniar politikari komunista (h. 2001).
- Loretta Young, estatubatuar aktorea (h. 2000).
- 1915 – Liisi Oterma, finlandiar astronomoa, Finlandian astronomiako doktoretza lortu zuen lehen emakumezkoa (h. 2001).
- 1916 – Màrius Cabré i Esteve, kataluniar toreatzaile eta antzezlea (h. 1990).
- 1919 – Dona Tututa, caboverdetar piano-jotzailea (h. 2014).
- 1920 –
- Jean-Robert Ipoustéguy, frantziar pintore eta eskultorea (h. 2006).
- Sun Myung Moon, Batasunaren Elizaren korear sortzailea (h. 2012).
- 1923 – Norman Kirk, Zeelanda Berriko 29. lehen ministroa (h. 1974).
- 1929 – Babrak Karmal, Afganistango presidentea (h. 1996).
- 1931 – E. L. Doctorow, estatubatuar eleberrigilea (h. 2015).
- 1936 –
- Darlene Hard, estatubatuar tenislaria (h. 2021).
- Antonio López García, espainiar eskultorea eta margolari hiperrealista.
- Alejandro Maldonado Aguirre, Guatemalako presidentea.
- Julio María Sanguinetti, Uruguaiko presidentea.
- 1937 – Paolo Conte, italiar kantautore, abeslari eta musikagilea.
- 1938 –
- Adriano Celentano, italiar abeslaria, aktorea eta zinema zuzendaria.
- Adrienne Clarke, australiar botanikari eta genetista.
- 1939 – Jesús Muñecas, espainiar polizia ohia, guardia zibileko kapitaina izandakoa.
- 1942 – Rosa María Mateo, espainiar kazetari eta telebistako albistegi aurkezlea.
- 1943 –
- Osvaldo Soriano, argentinar idazlea eta kazetaria (h. 1997).
- Terry Venables, ingeles futbolari eta entrenatzailea (h. 2023).
- 1944 –
- Alan Stivell, bretainiar musikaria.
- Rolf Zinkernagel, suitzar immunologoa, 1996ko Medikuntzako Nobel Saria.
- 1945 – Barry John, galestar errugbilaria, inoizko galestar errugbilari hoberenetakoa (h. 2024).
- 1946 – Syd Barrett, ingeles abeslari, egile abeslari eta musikaria, Pink Floyd taldeko kide sortzailea (h. 2006).
- 1948 - Maria Castellano Arroyo, espainiar medikua, legezko eta auzitegiko medikuntzan eta laneko medikuntzan espezializatua.
- 1951 – Anastasio Greciano, espainiar txirrindulari ohia.
- 1953 – Malcolm Young, Angus Youngen anaia da eta AC/DC musika taldearen sortzailea (h. 2017).
- 1954 – Anthony Minghella, britainiar zinema zuzendaria eta idazlea (h. 2008).
- 1955 – Rowan Atkinson, britainiar aktorea, idazlea eta komikoa.
- 1960 –
- Paul Azinger, estatubatuar golf jokalaria.
- Nigella Lawson, ingeles kazetari, telebistako aurkezle eta sukaldaritza liburuen idazlea.
- 1967 – Fátima Báñez, espainiar politikaria, ekonomialaria eta jurista.
- 1968 –
- Claudia Grigorescu, florete modalitateko errumaniar eskrimalaria.
- John Singleton, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 2019).
- 1970 - Nancy Obregon, perutar koka-buruzagia eta politikaria.
- 1972 – Nek, italiar abeslaria.
- 1977 – Genevieve O'Reilly, irlandar aktorea.
- 1978 – Nana Darkoa Sekyiamah, ghanar idazle eta blogari feminista.
- 1981 – Rinko Kikuchi, japoniar aktorea.
- 1982 – Eddie Redmayne, ingeles aktorea.
- 1985 – Amalie Bruun, danimarkar abeslaria, modeloa eta aktorea.
- 1986 – Irina Shayk, errusiar modeloa.
- 1989 – Sergio León, espainiar futbolaria.
- 1996 – Miki Nuñez, kataluniar abeslaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1083 – Antso Gartzeitz Iruñekoa, Uncastillo eta Zangozako jauna.
- 1827 – Frantzisko Ramon Egia, bizkaitar politikaria eta militarra, Madrilen (j. 1750).
- 1924 – Mañex Zubiat, baxenafar bertsolaria (j. 1848).
- 1958 – Marcelino Lardizabal, gipuzkoar misiolaria, Burgosen (j. 1879).
- 1983 – Juan Inazio Goikoetxea Gaztelu, gipuzkoar elizgizona eta euskal idazlea (j. 1908).
- 1995 – Agustin Gainza, Piru Gainza, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria (j. 1922).
- 2008 – Fernando Beorlegi, nafar margolaria (j. 1928)
- 2013 – Jon Ander Lopez Maquiera, bizkaitar futbolaria (j. 1976).
- 2014 – Kepa Bereziartua, ezker abertzaleko alderdiaren lehendakaria (j. 1949).
- 2015 – Didier Rouget, Parisen jaio eta Uztaritzen bizi izandako ezkertiar abokatua (j. 1952).
- 2017 –
- Hiazinto Fernandorena, euskal irakasle, itzultzaile, euskaltzain urgazle eta euskaltzalea (j. 1930).
- Joseba Andoni Leizaola, gipuzkoar politikari jeltzalea eta Eusko Legebiltzarreko mahaiburua (j. 1931).
- 2018 – Ricardo Zierbide, nafar hizkuntzalari eta filologoa (j. 1936).
- 2022 – Maixux Rekalde, gipuzkoar bakezalea eta euskaltzailea (j. 1934).
Mundua
- 1224 – Yusuf al-Mustansir, almohadeen bostgarren kalifa.
- 1448 – Kristobal Bavariakoa, Danimarkako, Suediako eta Norvegiako erregea (j. 1416).
- 1536 – Baldassare Peruzzi, Pizkundeko italiar margolari eta arkitektoa (j. 1481).
- 1541 – Bernard van Orley, Pizkundeko flandestar margolaria (j. c. 1487).
- 1598 – Teodoro I.a Errusiakoa, Errusiako tsarra (j. 1557).
- 1617 – Dorotea Danimarkakoa, Brunswick-Lüneburgeko dukesa (j. 1546).
- 1693 – Mehmed IV.a, Otomandar Inperioko sultana (j. 1642).
- 1725 – Chikamatsu Monzaemon, japoniar antzerkigilea (j. 1653).
- 1829 –
- Josef Dobrovský, bohemiar jatorriko jesuita, filosofo eta literatura historialaria (j. 1753).
- Amalia Holst, alemaniar idazle, intelektual eta feminista (j. 1758).
- 1831 – Rodolphe Kreutzer, frantziar musikagilea eta biolinista (j. 1766).
- 1840 – Frances Burney, ingeles eleberrigile satiriko, egunkarietako idazle eta antzerkigilea (j. 1752).
- 1852 – Louis Braille, behatzen bidez irakurtzeko Braille sistemaren frantziar asmatzailea (h. 1809).
- 1882 – Richard Henry Dana, estatubatuar abokatu, politikari eta idazlea (j. 1815).
- 1884 – Gregor Mendel, austriar abade eta zientzialaria (j. 1822).
- 1885 – Peter Christen Asbjørnsen, norvegiar idazlea (j. 1812).
- 1906 – Anna Gréki, frantziar jatorriko aljeriar poeta (j. 1931).
- 1918 – Georg Cantor, alemaniar matematikaria (j. 1845).
- 1919 – Theodore Roosevelt, AEBetako 26. presidentea (j. 1858).
- 1929 – Elizabeth Bisland, estatubatuar kazetari eta idazlea (j. 1861).
- 1942 – Henri de Baillet-Latour, belgikar aristokrata, Nazioarteko Batzorde Olinpikoko hirugarren presidentea (j. 1876).
- 1943 – Alice May Douglas, estatubatuar idazle, poeta eta argitaratzailea (j. 1865).
- 1945 –
- Edith Frank, judu alemaniar errefuxiatua, Otto Franken emaztea eta Margot Frank eta Anne Franken ama (j. 1900).
- Josefa Llanes Escoda, lider zibiko eta gizarte langilea, emakumeen sufragioaren defendatzaile eta Bigarren Mundu Gerrako Filipinetako heroina (j. 1898).
- Vladimir Vernadski, errusiar mineralogo eta geokimikalaria (j. 1863).
- 1949 – Victor Fleming, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1889).
- 1963 – Frank Tuttle, estatubatuar zinemagilea (j. 1892).
- 1974 – David Alfaro Siqueiros, mexikar pintorea (j. 1896).
- 1976 – Óscar Esplá, espainiar musikagilea (j. 1886).
- 1981 –
- Archibald Joseph Cronin, ingeles eleberrigilea (j. 1896).
- Antonio Suárez, espainiar txirrindularia (j. 1932).
- 1989 – Edmund Leach, britainiar antropologoa (j. 1910).
- 1990 – Pavel Alekseievitx Txerenkov, errusiar fisikaria, Txerenkov erradiazioaren aurkizailea eta 1958ko Fisikako Nobel Saria (j. 1904).
- 1993 –
- Dizzy Gillespie, estatubatuar jazz musikaria, "bebop" eta jazz modernoaren bultzatzaile nagusietako bat (j. 1917).
- Rudolf Nureiev, errusiar dantzaria eta koreografoa (j. 1938).
- 1995 – Joe Slovo, hegoafrikar politikaria eta Apartheidaren aurkako borrokalaria (j. 1926).
- 1997 – Teiichi Matsumaru, japoniar futbolaria (j. 1909).
- 1998 – Georgi Sviridov, errusiar musikagilea (j. 1915).
- 1999 – Michel Petrucciani, frantziar jazz-pianista, musikagilea eta orkestra-zuzendaria (j. 1962).
- 2006 – Ramona Komandantea edo Comandante Ramona, EZLNren ordezkarietako bat (j.1959).
- 2009 – Ron Asheton, The Stooges taldeko gitarra-jotzailearen gorpua aurkitu zuten. Egia esan, egun batzuk lehenago hila zegoen (j. 1948).
- 2014 – Marina Ginestà, Bigarren Errepublikako eta Espainiako Gerra Zibileko militante komunista (j. 1919).
- 2017 –
- Octavio Lepage, Venezuelako presidentea (j. 1923).
- Ricardo Piglia, argentinar idazle eta literatura-kritikaria (j. 1941).
- 2019 – Johan Claassen, hegoafrikar errugbilaria (j. 1929).
- 2020 – Sergio Fernández Cárdenas, mexikar saiakera-egilea, eleberrigilea eta antzerkigilea (j. 1926).
- 2022 –
- Peter Bogdanovich, estatubatuar zinema zuzendaria eta zinemari buruzko liburuen idazlea (j. 1939).
- Flavio Etcheto, argentinar ekoizle, musikari, idazle eta konpositorea (j. 1969).
- Bob Falkenburg, estatubatuar tenislaria (j. 1926).
- Sidney Poitier, bahamar-estatubatuar aktore eta zinema zuzendaria (j. 1927).
- 2023 –
- Dick Savitt, estatubatuar tenislaria (j. 1927).
- Gianluca Vialli, italiar futbolari eta entrenatzailea (j. 1964).
- 2024 – Malcolm Price, galestar errugbilaria (j. 1937).
Jaiak eta urteurrenak
- Kristauentzat Epifania edo Jaunaren Agerkundea (Erregeen eguna): Hego Euskal Herrian haurrei opariak, jostailuak eta opilak ematen zaizkie.
- Sehaska egutegiko izendegia: Agerne/Agerkunde/Agerpena eta Izar/Izarne.
Jaieguna ospatzen da ondoko herrietan:
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.