Urtarrilaren 4
Urtarrilen 4a gregoriotar egutegiaren urteko laugarren eguna da. 361 egun falta dira urtea amaitzeko, 362 egun bisurteetan.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1833 – Fernando VII.a Espainiako erregeak Lege Salikoa atzera bota zuen.
- 1937 – Bilbo bonbardatu zuten hegazkin alemaniarrek, bost hildako eraginez.
- 1986 – Robert Caplanne hil zen, 11 egun lehenago pairatutako GAL taldearen atentatu baten ondorioz.
- 2006 – Bere senarrak jipoituta emakume bat hil zen Donostian.
- 2010 – Euskal Preso Politikoen Kolektiboak agiri baten bidez borrokaldi berri bati irekiera ematen ziotela argitaratu zuten.
Mundua
- 1790 – Frantzian aurreko Probintziak ordezkatuz departamenduen banaketa ezarri zuten.
- 1833 – Fernando VII.a Espainiako erregeak Lege Salikoa atzera bota zuen. Egun hartan bertan, Espainian Lehen Gerra Karlista hasi zen.
- 1871 – Espainian Francisco Serrano y Domínguez politikaria presidente izendatu eta ordurarte kargu horretan zegoen Juan Bautista Topete y Carballo ordezkatu zuen.
- 1884 – Fabian Society elkartea sortu zen Erresuma Batuan, sozialismoa pixkanaka ekartzearen aldeko elkartea.
- 1948 – Birmaniak Erresuma Batutik independizatzea lortu zuen.
- 1977 – Espainian Ordena Publikoko Auzitegia desegin eta egun berean Espainiako Auzitegi Nazionala sortu zuten.
- 1980 –
- Poloniako gobernuak Elkartasuna sindikatua onartu zuen.
- Jimmy Carter Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren gaineko enbargoa aldarrikatu zuen.
- 2006 –
- Ameriketako Estatu Batuetako Virginiako meategi batean hamabi meatzari hilik suertatu ziren.
- Ariel Sharon, Israelgo lehen ministroa, boterea uztera beharturik egon zen osasun arazoengatik. Ehud Olmert lehen ministro izendatu zutelarik.
- 2008 –
- Hilaren 5ean Lisboan hasiko zen Dakar Rallya ez zela korrituko jakinarazi zuten, islamisten erasoei beldurra zela eta.
- Venezuelako Los Roquesaren artxipielagoan Let L-410 Turbolet hegazkinak ondoa jo eta 14 bidaiari hil ziren.
- 2011 – Salmaan Taseer Pakistango Punjab estatuko gobernadorea hil zuten.
Arte eta kultura
Mundua
- 1904 – En Patufet katalanezko haur astekaria eta komikiaren lehenbiziko alea Bartzelonan argitaratu zen.
- 1947 – Der Spiegel alemaniar egunkariaren lehenbiziko alea argitaratu zen.
- 1976 – Marco japoniar anime marrazki bizidun telesailaren lehen emisioa.
- 1994 – Lagwagon estatubatuar punk, rock eta hardcore musika taldeak Trashed diskoa merkaturatu zuen.
Zientzia eta teknologia
Mundua
- 1963 – Sputnik 25 espaziontziak Ilargian lurreratzeko saiakera burutzean, Lurreko orbitatik ihes egitean porrot egin zuen.
- 2010 – Munduko eraikinik garaiena, 828 metroko Burj Khalifa etxe orratza zabaldu zuten Arabiar Emirerri Batuetako Dubai hirian.
Kirolak
Euskal Herria
- 2009 – Gaizka Toquero futbolariak Athleticen estreinekoz jokatu zuen.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1740 – Jose Ignazio Gerriko Enatarriaga, gipuzkoar idazlea eta apaiza (h. 1824).
- 1773 – Martin Laffitte, lapurtar politikaria (h. 1840).
- 1813 – Luis Luziano Bonaparte, euskal hizkuntzalari frantziarra (h. 1891).
- 1828 – Jean Espagnolle, frantziar apaiza (h. 1918).
- 1847 – Aquilino Ametzua, gipuzkoar organogilea, bere garaiko organogilerik ospetsuena (h. 1912).
- 1864 – Pepe Artola, gipuzkoar idazlea (h. 1929).
- 1877 – Aquilino Amuategi, gipuzkoar politikari sozialista (h. 1919).
- 1879 – Manuel Maria Smith Ibarra, bizkaitar arkitektoa (h. 1956).
- 1901 – Antero González de Audikana, bizkaitar futbolaria eta entrenatzailea (h. 1978).
- 1912 – Ignacio Kortabitarte, Kortabitarte, bizkaitar esku pilotaria (h. 1998).
- 1920 – Jean Marie Ihartza, Iratzeder, lapurtar elizgizon, idazle eta euskaltzaina (h. 2008).
- 1922 – Jesús Narro, gipuzkoar futbolaria (h. 1987).
- 1931 – Javier Berasaluze Markiegi, gipuzkoar futbolaria (h. 2022).
- 1938 – Inazio Uria, gipuzkoar enpresaburua (h. 2008).
- 1944 – Xabier Albistur, nafar politikari abertzalea eta Donostiako alkatea.
- 1945 –
- Jesús Santamaría, nafar kimikaria.
- Felix Zubiaga Atxa, bizkaitar futbolaria (h. 2016).
- 1955 – Xabier Andonegi Mendizabal, gipuzkoar apaiza, Lasarteko parrokoa.
- 1956 – Poch, gipuzkoar musikaria (h. 1998).
- 1957 – Isidoro Fernández, euskal aktorea.
- 1965 – Joserra Senperena, gipuzkoar piano jolea eta musikagilea.
- 1968 – Jesús Clavería, euskal areto-futbolari ohia.
- 1974 – Igor Miner, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1980 –
- Andrea Barnó, nafar eskubaloi jokalaria.
- Xabier Galartza, Galartza VI.a, bizkaitar esku pilotaria.
- 1982 –
- Iñigo Calderón, arabar futbolaria.
- Gontzal Rodriguez, bizkaitar futbolari ohia.
- 1984 – Sabina Urraca, gipuzkoar kazetari eta idazlea.
- 1990 – Iosu Goñi, nafar eskubaloi jokalaria.
- 1992 –
- Naiara Beristain, bizkaitar futbolaria.
- Sabin Merino, bizkaitar futbolaria.
- 1998 – Ivan Salguero, nafar igerilari paralinpikoa.
- 1999 –
- Imanol Ezkurdia, gipuzkoar futbolaria.
- Oier Zarraga, bizkaitar futbolaria.
- 2000 – Nerea Eizagirre, gipuzkoar futbolaria.
- 2003 - Nicolás Alustiza, gipuzkoar txirrindularia.
Mundua
- 1338 – Muhammad V.a ibn Jusuf, Granadako emirra (h. 1391).
- 1642 – Isaac Newton, britainiar zientzialaria, alkimista, filosofoa eta matematikaria, historiako zientzialari hobenetarikoa (h. 1727).
- 1710 – Giovanni Battista Pergolesi, italiar musikagile, biolinista eta organo-jotzailea (h. 1736).
- 1755 – Louis Ramond de Carbonnières, frantziar politikaria eta geologoa (h. 1827).
- 1784 – François Rude, frantziar eskultorea (h. 1855).
- 1785 – Jacob Grimm, alemaniar ipuin idazlea eta Wilhelm Grimm ipuin idazlearen anaia (h. 1863).
- 1789 – Alphonse Henri d'Hautpoul, Frantziako lehen ministroa (h. 1865).
- 1809 – Louis Braille, behatzen bidez irakurtzeko bere izena daraman sistemaren frantziar asmatzailea (h. 1852).
- 1812 – Dragojla Jarnević, kroaziar idazle, poeta, irakasle eta kirolaria (h. 1875).
- 1824 – Cristiano Banti, italiar margolaria (h. 1904).
- 1838 – Tom Thumb, nanismoa jasan zuen estatubatuar artista (h. 1883).
- 1842 – Francisque Habasque, frantziar historialaria (h. 1917).
- 1848 – Katsura Tarō, Japoniako lehen ministroa (h. 1913).
- 1866 –
- Ramon Casas, modernismo katalanaren margolari eta diseinatzailea (h. 1932).
- Joel Hastings Metcalf, estatubatuar astronomoa (h. 1925).
- 1877 – Marsden Hartley, estatubatuar margolaria (h. 1943).
- 1878 – Augustus John, galestar margolari, marrazkilari eta grabatzailea (h. 1961).
- 1881 – Wilhelm Lehmbruck, alemaniar eskultorea (h. 1919).
- 1890 – Teresa Flores, txiletar sindikatu-buruzagia, feminista eta politikaria (h. 1952).
- 1894 – Évariste Lévi-Provençal, frantziar historialaria, idazlea eta orientalista (h. 1956).
- 1896 – André Masson, frantziar margolaria (h. 1987).
- 1899 – Maria Archer, portugaldar idazlea (h. 1982).
- 1903 – Georg Elser, Suabiako nekazari eta arotza, Adolf Hitler hiltzen saiatzeagatik ezaguna (h. 1945).
- 1913 –
- Marta Staņa, letoniar arkitekto modernista (h. 1972).
- Malietoa Tanumafili II.a, Samoako estatuburua (h. 2007).
- 1914 – Jean-Pierre Vernant, frantziar filosofoa eta helenista (h. 2007).
- 1917 – Jessie MacWilliams, britainiar informatikoa (h. 1990).
- 1924 –
- Alime Abdenanova, sobietar espioia (h. 1944).
- Marianne Werner, alemaniar atleta, pisu jaurtiketan aditua (h. 2023).
- 1927 – Barbara Rush, estatubatuar aktorea (h. 2024).
- 1928 – Jan Lenica, poloniar marrazkilaria (h. 2001).
- 1929 –
- Amitai Etzioni, israeldar-estatubatuar soziologoa (h. 2023).
- Günter Schabowski, alemaniar SEDaren kidea (h. 2015).
- 1931 – William Deane, Australiako 22. gobernadore nagusia.
- 1932 – Carlos Saura, espainiar zinemagilea (h. 2023).
- 1934 – Rudolf Schuster, Eslovakiako presidente ohia.
- 1935 – Floyd Patterson, estatubatuar boxeolaria (h. 2006).
- 1936 – Gianni Vattimo, italiar filosofo eta politikaria (h. 2023).
- 1938 – Nilda Raggi, argentinar antzerki-aktore eta -zuzendaria.
- 1940 –
- Luc Boltanski, frantziar soziologo eta idazlea.
- Helmut Jahn, alemaniar-estatubatuar arkitektoa (h. 2021).
- Brian Josephson, galestar fisikaria, 1973ko Fisikako Nobel Saria.
- Léon Semmeling, flandriar futbolaria (h. 2024).
- Gao Xingjian, txinatar idazlea, 2000ko Literaturako Nobel Saria.
- 1943 – Jesús Torbado, espainiar kazetari eta idazlea (h. 2018).
- 1944 – Alan Sutherland zeelandaberritar errugbilaria (h. 2020).
- 1945 – Richard R. Schrock, estatubatuar kimikaria, 2005eko Kimikako Nobel Saria.
- 1948 –
- Cissé Mariam Kaïdama Sidibé, Maliko lehen ministroa (h. 2021).
- Oriol Solé Sugranyes, kataluniar ekintzaile anarkista eta autonomoa (h. 1976).
- 1950 – Joan Baptista Humet, valentziar jatorriko katalanezko eta gaztelaniazko kantari eta musikagilea (h. 2008).
- 1961 – Kiyotaka Matsui, japoniar futbolari ohia.
- 1963 – May-Britt Moser, norvegiar psikologo eta neurozientzialaria, 2014ko Medikuntzako Nobel Saria.
- 1964 –
- Patricia Kraus, abeslari, musikagile eta ekoizlea, Alfredo Kraus tenorearen alaba.
- Budimir Vujačić, montenegroar futbolari ohia.
- 1965 –
- Yvan Attal, franko-israeldar aktore, gidoigile eta zuzendaria.
- Julia Ormond, ingeles aktorea.
- 1966 – Christian Kern, Austriako kantzilerra.
- 1973 – Laia Marull, kataluniar aktorea.
- 1977 –
- Horia Colibășanu, errumaniar alpinista.
- David Millar, maltar-eskoziar txirrindulari ohia.
- 1978 – Mai Meneses, espainiar abeslari eta konpositorea.
- 1980 –
- Alexandra Jiménez, espainiar aktorea.
- Jaroslav Popovitx, ukraniar txirrindularia.
- 1981 – Diana Trujillo, kolonbiar ingeniari aeroespaziala, NASAren Curiosity misioaren burua.
- 1989 – Judy Minx, frantziar aktore porno eta ekintzaile feminista.
- 1990 – Lucy Letby, britainiar erizain ohia eta serieko hiltzailea.
- 1991 – Antonio Molina Canet, espainiar txirrindulari ohia.
- 1996 – Mariane Fernándes, brasildar eskubaloi jokalaria.
- 1997 –
- Gino Mäder, suitzar txirrindularia (h. 2023).
- Risako Oga, japoniar futbolaria.
- 1998 – Arnoldas Kulboka, lituaniar saskibaloi jokalaria.
- 2001 – Veronika Stepanova, errusiar iraupen-eskiatzailea.
- 2008 – Rayssa Leal, brasildar skateboarderra, 13 urterekin inoizko Brasilgo olinpiar kirolari gazteena.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1881 – Domingo Moriones, nafar militarra eta politikaria, Madrilen (j. 1823).
- 1921 – Julian Arteaga, nafar arkitektoa (j. 1850).
- 1928 – Castor Jauregibeitia, Cocherito de Bilbao, euskal toreatzailea (j. 1876).
- 1931 – Enrique Allende, bizkaitar enpresaburu eta politikaria, Madrilen (j. 1887).
- 1937 –
- Adolfo Gonzalez de Kareaga, Bilboko alkatea, fusilatua (j. 1897).
- Juan Olazabal, euskal herritar politikari tradizionalista eskuindarra (j. 1860).
- 1947 – Joaquín Arteaga, donostiar noble eta politikaria, XVII. Infantadoko dukea (j. 1870).
- 1954 – Eduardo Eskartzaga, bizkaitar apaiza eta historialaria (j. 1884).
- 1966 – Pierre Narbaitz Jauregi, euskal apaiz eta misiolaria, Malaysian (j. 1910).
- 1968 – Jean-Michel Kapendegi, lapurtar errugbilaria, Landetan (j. 1941).
- 1971 – José María Gonzalez de Kareaga, bizkaitar ingeniari eta politikaria, Bilboko alkatea, Madrilen (j. 1899).
- 1972 – Aquilina Terreros San Martín, 106 urte eta egun bat bizi izandako bizkaitar emakumea (j. 1866).
- 1983 – Francisco Iriondo, gipuzkoar futbolaria (j. 1911).
- 1986 – Robert Caplanne, Ipar Euskal Herrian bizi zen langilea, GALek eraila Biarritzen (j. 1949).
- 1994 – Jean Bichindaritz, lapurtar errugbilaria (j. 1928).
- 1998 - Anixeta Agirrezabala Lekuona, gipuzkoar sukaldaria eta tabernaria (j. 1918).
- 2003 – Segundo Galarza, Portugalen ibili zen euskal piano-jotzaile eta musikagilea (j. 1924).
- 2013 – Ramon Carrera, bizkaitar eskultorea (j. 1935).
- 2015 – Lydia Zapata, bizkaitar arkeobotanikaria, etnobotanikan aditua (j. 1965).
- 2019 – Migel Gallastegi, esku huskako gipuzkoar pilotaria (j. 1918).
Mundua
- 1248 – Antso II.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (j. 1207).
- 1424 – Muzio Sforza, Indartsua , italiar condottieroa (j. 1369).
- 1428 – Frederiko I.a Saxoniakoa, Saxoniako hauteslea (j. 1370).
- 1449 – Zezilia Brandenburgokoa, Brandenburgoko printzesa eta Bruswick-Wolfenbütteleko dukesa ezkontidea (j. c. 1405).
- 1575 – Sidonia Saxoniakoa, Wettin leinuko printzesa eta Bruswick-Lüneburgeko dukesa eta Calenberg-Göttingeneko printzesa ezkontidea (j. 1518).
- 1684 – Louis-Isaac Lemaistre de Sacy, frantziar apaiz, teologo, Bibliaren ikertzaile eta humanista (j. 1613).
- 1695 – François-Henry de Montmorency-Bouteville, Luxenburgoko dukea eta Frantziako mariskala (j. 1628).
- 1761 – Stephen Hales, britainiar kimikaria eta biologoa (j. 1677).
- 1782 – Ange-Jacques Gabriel, frantziar arkitektoa eta dekoratzailea (j. 1698).
- 1786 – Moses Mendelssohn, filosofo judu alemaniarra, juduen eskubide zibilen defendatzailea (j. 1729).
- 1825 – Fernando I.a Bi Sizilietakoa, Napoliko Erresumako erregea eta Bi Sizilietako erregea (j. 1751).
- 1845 – Louis-Léopold Boilly, frantziar margolaria (j. 1761).
- 1856 – David d'Angers, frantziar eskultorea (j. 1788).
- 1880 –
- Anselm Feuerbach, alemaniar margolari klasizista (j. 1829).
- Karl Friedrich Lessing, alemaniar paisaia margolaria (j. 1808).
- 1883 – Nicolas Ledesma Garcia, Bilboko Done Jakue katedraleko aragoitar musikaria (j. 1791).
- 1891 – Pierre de Decker, Belgikako lehen ministroa (j. 1812).
- 1895 – Manuel Pavía Rodríguez de Alburquerque, estatu-kolpe baten bidez Espainiako Lehen Errepublika bukatu zuen jenerala (j. 1827).
- 1901 – Nikolaos Gyzis, greziar margolaria (j. 1842).
- 1904 – Mary Ellen Pleasant, estatubatuar ekintzaile, finantzari, ondasun higiezinen handikin eta abolizionista (j. 1814).
- 1905 – Paul Henry, frantziar optikari eta astronomoa (j. 1848).
- 1913 – Alfred von Schlieffen, alemaniar mariskala (j. 1833).
- 1915 – Anton von Werner, alemaniar margolaria (j. 1843).
- 1919 – Georg von Hertling, Alemaniako kantzilerra (j. 1843).
- 1920 – Benito Pérez Galdós, espainiar idazlea (j. 1843).
- 1926 – Margarita Teresa Savoiakoa, Italiako erregina ezkontidea (j. 1851).
- 1941 – Henri Bergson, frantziar filosofoa (j. 1859).
- 1952 – Constant Permeke, belgikar margolari eta eskultorea (j. 1886).
- 1957 –
- Caroline Haslett, britainiar ingeniari elektrikaria eta emakumearen eskubideen defendatzailea (j. 1895).
- Theodor Körner, Austriako presidentea (j. 1873).
- 1960 – Albert Camus, frantziar idazle eta filosofoa, frantsesezko egilerik handienetarikoa eta 1957ko Literaturako Nobel Saria (j. 1913).
- 1961 – Erwin Schrödinger, austriar fisikaria, 1933ko Fisikako Nobel Saria (j. 1887).
- 1962 – Paul Guillaume, frantziar psikologoa, gestalt psikologiaren ordezkari nagusietariko bat (j. 1878).
- 1965 – T. S. Eliot, estatubatuar eta ingeles poeta, antzerkigile eta literatura-kritikaria, 1948ko Literaturako Nobel Saria (j. 1888).
- 1966 –
- Mollie Faustman, la Vagabonde, suediar margolari, marrazkilari, kazetari eta idazlea (j. 1883).
- Georges Theunis, Belgikako lehen ministroa (j. 1873).
- 1968 – Joseph Pholien, Belgikako lehen ministroa (j. 1884).
- 1975 – Carlo Levi, XX. mendeko idazle eta margolari italiarrik garrantzitsuenetako bat (j. 1902).
- 1983 – Everett Hughes, estatubatuar soziologoa (j. 1897).
- 1986 –
- Christopher Isherwood, britainiar-estatubatuar eleberrigilea (j. 1904).
- Phil Lynott, Thin Lizzy irlandar rock taldeko baxu-jotzaile eta taldeburua (j. 1949).
- 1988 – Lily Laskine, frantziar harpa-jotzailea (j. 1893).
- 1990 – Harold Eugene Edgerton, estatubatuar ingeniaria (j. 1903).
- 1993 – Danie Craven, hegoafrikar errugbi jokalari, entrenatzaile eta buruzagia (j. 1910).
- 1995 – Brooks Stevens, etxeko altzairu, tresna, auto eta moto diseinatzaile industrial estatubatuarra (j. 1911).
- 1998 –
- Raymond Léopold Bruckberger, frantziar domingotarra (j. 1907).
- Mae Questel, estatubatuar aktorea (j. 1908).
- 1999 –
- Kisshomaru Ueshiba, aikidoko japoniar maisua (j. 1921).
- José Vela Zanetti, espainiar margolaria (j. 1913).
- 2000 –
- Alfred Bohrmann, alemaniar astronomoa (j. 1904).
- Spiros Markezinis, Greziako lehen ministroa (j. 1909).
- 2001 – Hilda Stevenson-Delhomme, Seychelleetako lehen emakumezko politikaria (j. 1912).
- 2006 – Lourdes Van-Dúnem, angolar abeslaria (j. 1935).
- 2007 – Marais Viljoen, Hego Afrikako presidentea (j. 1015).
- 2010 –
- Hywel Teifi Edwards, galestar akademiko eta historialaria (j. 1934).
- Johan Ferrier, Surinamgo lehendabiziko presidentea (j. 1910).
- 2011 – Gerry Rafferty, eskoziar abeslari eta abesti konposatzailea (j. 1947).
- 2015 –
- Ives Roqueta, okzitanierazko idazlea (j. 1936).
- René Vautier, frantziar zinemagilea (j. 1928).
- 2016 – Michel Galabru, frantziar aktorea (j. 1922).
- 2017 – Georges Prêtre, frantziar orkestra-zuzendaria (j. 1924).
- 2018 – Ray Thomas, ingeles abeslari, txirula-jotzaile eta egile abeslaria, The Moody Blues taldeko sortzaileetako bat (j. 1941).
- 2019 –
- Dora Manchado, tehueltxeeraren azken hiztuna (j. 1934).
- John Thornett, australiar errugbilaria (j. 1935).
- 2021 –
- Vicenta Cortés Alonso, espainair artxibozaina, ikertzailea eta irakaslea (j. 1925).
- Tanya Roberts, estatubatuar aktorea (j. 1955).
- Martinus J.G. Veltman, herbeheretar fisikaria, 1999ko Fisikako Nobel Saria (. 1931).
- 2023 –
- Renée Gailhoustet, frantziar arkitekto eta hirigilea (j. 1929).
- David Gold, britainiar enpresaburua (j. 1936).
- Rosi Mittermaier, alemaniar alpetar eskiatzailea (j. 1950).
- Fay Weldon, ingeles idazlea (j. 1931).
- 2024 –
- Felicia Abban, Ghanako lehen emakume argazkilari profesionala (j. 1935/36).
- Raymond Elena, frantziar txirrindularia (j. 1931).
- Glynis Johns, britainiar aktore, abeslari eta dantzaria (j. 1923).
- Christian Oliver, alemaniar aktorea (j. 1972).
- David Soul, estatubatuar-britainiar aktore eta abeslaria (j. 1943).
- Tomonobu Yokoyama, japoniar futbolaria (j. 1985).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Euken/Eukeni/Eukene, Iratzeder eta Tito.
- Braillearen Mundu Eguna