Urtarrilaren 3
Urtarrilaren 3a gregoriotar egutegiaren urteko hirugarren eguna da. 362 egun falta dira urtea amaitzeko, 363 egun bisurteetan.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1322 – Filipe II.a Nafarroakoa eta V.a Frantziakoaren erregealdia amaitu eta Karlos I.a Nafarroakoa eta IV.a Frantziakoarena hasi zen.
- 1835 – Lehen Karlistadan zehar Ormaiztegiko gudua jazo zen.
- 1979 – ETAk Constantino Ortin Gil militarra erail zuen Madrilen.
- 1987 – Jean Philipe Labade mertzenarioa Portugalen atxilotu dutela jakin zen. GALeko haninbat ekintzatan parte hartu eta ekintzak egiteko jendea kontratatzen ibili bide zelarik.
- 2006 – Lau eta zazpi urteko bi haur hil ziren Bilboko Basurtu auzoan, kotxe batek harrapatu eta gero.
Mundua
- 1117 – Veronak lurrikara handia jasan eta kalte handiak jasan zituen.
- 1322 – Filipe II.a Nafarroakoa eta V.a Frantziakoaren erregealdia amaitu eta Karlos I.a Nafarroakoa eta IV.a Frantziakoarena hasi zen.
- 1521 – Leon X.a Aita Santuak Martin Luther eskumikatu zuen.
- 1795 – Errusiak eta Austriak itun bat sinatu zuten Polonia bien artean banatzeko.
- 1815 – Austriak, Erresuma Batuak eta Frantziak Prusia eta Errusiaren aurkako ezkutuko aliantza eratu zuten.
- 1833 – Ingalaterrak Malvina Uharteak inbaditu zituen.
- 1874 – Pavía jeneralak Espainiako Lehen Errepublikari amaiera eman zion.
- 1911 – Winston Churchillek, Erresuma Batuko Barne ministro gisa, anarkista letoniar batzuk ezkutatuta zeuden etxeari su emateko agindu zuen, eta bizirik erre zituzten.
- 1918 – Errusiak independentzia onartu zion Finlandiari.
- 1920 – Hainbat lurrikarak eta sumendi-erupziok 7.000 hildakotik gora eragin zituzten Mexikon.
- 1921 – Turkiak bakea sinatu zuen Armeniarekin.
- 1925 – Benito Mussolinik legez kanpo utzi zituen oposizioko alderdiak, Alderdi Faxista Italiako bakarra bilakatuz.
- 1947 – Joseph McCarthy politikaria EEBBko senatari bilakatu zen.
- 1958 – Edmund Hillaryk zuzenduriko espedizio bat Hego Polora iritsi zen.
- 1959 – Alaska Ameriketako Estatu Batuetako 49. estatua bihurtu zen.
- 1961 – Estatu Batuek erlazio diplomatikoak hautsi zituzten Kubarekin.
- 1962 – Joan XXIII.a Aita Santuak Fidel Castro eskumikatu zuen.
- 1971 – Eskoziako Glasgow hirian Celtic Glasgow taldearen Celtic Park estadioan baranda bat erori ondoren 66 lagun hil ziren.
- 1990 – Alemaniaren Birbateratzea gauzatu zen.
- 1992 – Estatu Batuek Errusiarekin harremanak berrezarri zituzten.
- 1994 – Irkutsken (Errusia) Aeroflot Tupolev TU-154 hegazkin batek istripua izan zuen lur hartu ondoren, eta 125 lagun hil ziren.
- 2004 – Flash Airlines konpainiako 604. hegaldiak istripua izan zuen Egiptoko kostaldean eta Itsaso Gorrira erori zen, 148 hildako eraginez.
- 2011 – Arnold Schwarzenegger austriar aktorearen Kaliforniako gobernadore agintaldia amaitu zen.
- 2024 – Irango Kerman hirian, Qasem Soleimaniren heriotza gogoratzeko zeremonietan Kermango erasoak izan ziren. Estatu Islamikoa talde jihadistak burututako ekintzan 84 pertsona hil ziren.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1903 – Nafarroako eskuinaren hedabide nagusia izan den Diario de Navarra egunkaria argitaratu zen lehen aldiz.
- 2005 – ETB2 katean El conquistador del fin del mundo saioa aireratzen hasi zen.
Mundua
- 1843 – Don Pasquale (euskaraz: On Paskual), Gaetano Donizettiren musika eta Giovanni Ruffini eta Donizetti beraren libretoa duen opera estreinatu zen Parisko Théâtre-Italienen.
Zientzia eta teknologia
Mundua
- 1496 – Leonardo da Vincik bere makina hegalaria probatu zuen, arrakastarik gabe.
- 1956 – Beijing eta Mosku arteko trenbide berria inauguratu zen (Ulan Bator eta Irkutsketik barrena).
- 1957 – Hamilton Watch Company enpresak lehen erloju elektrikoa atera zuen.
- 1993 – Delta II 7425 suziri baten bidez EEBBko Mars Polar Lander zunda Martera bidali zen.
- 1999 – Estatu Batuek Mars Polar Lander-a jaurti zuten.
- 2006 – Internet 100 milioi erabiltzaile izatera iritsi zen.
- 2019 – Txinak bidalitako Chang'e 4 zunda Ilargiaren alde ezkutuan lurreratu zen, historian lehenengo zunda izanik lorpen hau burutzen.
Kirolak
Euskal Herria
- 1997 – Miguel Indurainek amaiera eman zion bere ibilbide profesionalari.
- 2003 –
- Derioko udal pilotalekua inauguratu zen.
- Dimako udal pilotalekua inauguratu zen.
- Josu Feijoo, arabar mendizale eta abenturazaleak Hego Polo Geografikoko Zeharkaldia burutu zuen.
- 2008 – Iñaki Badiola enpresaburu donostiarrak errealeko hauteskundeak irabazi zituen %72ko babesarekin.
Mundua
- 2000 – Zeelanda Berrian Westpac Stadium errugbi estadioa inauguratu zen.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1724 – Juan de Iturburu, bizkaitar arkitektoa (h. 1796).
- 1798 – Frantzisko Antonio Elortza Agirre, gipuzkoar militarra eta ingeniaria (h. 1873).
- 1810 – Anton Abadia, euskal geografoa, astronomoa eta euskal kulturaren eragilea (h. 1897).
- 1845 – Antero Apaolaza, gipuzkoar idazlea eta Bergarako alkatea (h. 1908).
- 1866 – Aquilina Terreros San Martín, 106 urte eta egun bat bizi izandako bizkaitar emakumea (h. 1972).
- 1867 – Juan Kruz Zapirain, gipuzkoar bertsolaria (h. 1934).
- 1891 – Jose Ramon Zubillaga, gipuzkoar idazlea (h. 1975).
- 1898 – Florentzio Markiegi Olazabal, gipuzkoar politikari abertzalea (h. 1937).
- 1923 – Pedro Mendizabal, bizkaitar abokatu eta politikaria (h. 1982).
- 1926 – Émile Larre, Sokorri, baxenafar idazlea, bertsolaria, euskaltzain osoa eta apaiza (h. 2015).
- 1927 – Danel Zenarrutzabeitia, gipuzkoar politikaria (h. 2018).
- 1930 – María Ángeles Garai, Bizkaiko lehen ikastolako lehen andereñoa (h. 2022).
- 1931 – Joseba Andoni Leizaola, gipuzkoar politikari jeltzalea eta Eusko Legebiltzarreko mahaiburua (h. 2017).
- 1939 – Carmelo Erdozain, nafar musikagile eta apaiza.
- 1953 – Jesus Etxezarraga, bizkaitar idazlea.
- 1957 – José Javier Abasolo, bizkaitar eleberrigile eta abokatua (h. 2022).
- 1967 – Josu Jimenez Maia, nafar idazlea.
- 1969 – Marie Darrieussecq, frantsesezko lapurtar idazlea.
- 1970 – Álvaro González de Galdeano, arabar txirrindulari ohia eta kirol zuzendaria.
- 1972 – Christophe Milhères, lapurtar errugbilari ohi eta entrenatzailea.
- 1976 – Sonsoles Echavarren Roselló, nafar idazlea eta kazetaria.
- 1979 – Aurore Martin, zuberoar politikari abertzalea.
- 1981 – Saioa Villanueva, Sopelako alkate ohia.
- 1985 – Aritz Borda, gipuzkoar futbolaria.
- 1987 – Daniel Estrada, gipuzkoar futbolaria.
- 1989 – Aitor Mendizabal, Mendizabal III.a, gipuzkoar pilotaria.
- 1992 –
- Jon Aurtenetxe, bizkaitar futbolaria.
- Eneko Zabaleta, bizkaitar futbolaria.
- 1997 – José María Basterra Otxoa, bizkaitar belar hockey jokalaria.
- 1999 – Amaia Romero, nafar abeslaria.
Mundua
- K. a. 106 – Zizeron, erromatar filosofoa (h. K. a. 43).
- 236 – Antero, Aita santua.
- 313 – Nintoku, Japoniako 16. enperadorea (h. 399).
- 1179 – Tibalt III.a Xanpainakoa (h. 1201).
- 1196 – Tsuchimikado, Japoniako enperadorea (h. 1231).
- 1239 – Joan II.a Bretainiakoa, Bretainiako dukea (h. 1305).
- 1591 – Valentin de Boulogne, frantziar margolaria (h. 1632).
- 1639 – Éléonore Desmier d'Olbreuse, Wilhelmsburgeko kontesa eta Brunswick-Lüneburgeko dukesa (h. 1722).
- 1680 – Johann Baptist Zimmermann, alemaniar margolari barroko eta rokokoa eta iztukatzailea (h. 1758).
- 1698 – Pietro Metastasio, italiar libreto egilea eta olerkaria (h. 1782).
- 1756 – Jérôme Pétion de Villeneuve, frantziar idazle eta politikaria, Parisko alkatea (h. 1794).
- 1777 – Elisa Bonaparte, Napoleon I.aren arreba (h. 1820).
- 1779 – Gustav Philipp Zwinger, alemaniar margolaria (h. 1819).
- 1789 – Carl Gustav Carus, alemaniar margolari, sendagile eta naturalista {h. 1869).
- 1793 – Lucretia Mott, emakumeen eskubideen defendatzaile estatubatuarra (h. 1880).
- 1794 – Joseph Lebeau, Belgikako lehen ministroa (h. 1865).
- 1802 – Félix Dupanloup, frantziar prelatua (h. 1878).
- 1840 – Aita Damian, belgikar misiolaria (h. 1889).
- 1857 – Emma Ihrer, alemaniar feminista eta sindikalista, Alemaniako emakumeen mugimendu proletarioaren sortzaile nagusia (h. 1911).
- 1873 - Mary Strong Clemens, estatubatuar botanikari eta flora-biltzailea (h. 1968).
- 1875 – Alexandros Diomidis, Greziako lehen ministroa (h. 1950).
- 1876 – Wilhelm Pieck, alemaniar politikari komunista, Ekialdeko Alemaniako presidentea (h. 1960).
- 1877 – Josephine Hull, estatubatuar aktorea (h. 1957).
- 1883 – Clement Attlee, Erresuma Batuko lehen ministroa (h. 1967).
- 1887 – August Macke, alemaniar margolari espresionista (h. 1914).
- 1892 – J.R.R. Tolkien, ingeles filologo, irakasle eta fantasia epikoko idazlea (h. 1973).
- 1893 – Pierre Drieu La Rochelle, frantziar idazlea (h. 1945).
- 1897 –
- Pola Negri, poloniar-estatubatuar aktorea, zinema mutuko izar handienetako bat (h. 1987).
- Marion Davies, estatubatuar aktorea (h. 1961).
- 1901 – Ngô Đình Diệm, Vietnamgo lehenengo presidentea (h. 1963).
- 1905 –
- Luisa Carnés, madrildar idazlea eta kazetaria (h. 1964).
- Anna May Wong, estatubatuar aktorea, Hollywoodeko lehen aktore izar txinatar-amerikarra (h. 1961).
- 1906 – Werner Weber, alemaniar matematikaria (h. 1975).
- 1907 –
- Dorothy Arzner, estatubatuar zinema-zuzendaria, aitzindaria emakumeak zinemaren industrian sartzeko lanean (h. 1979).
- Jacques Godechot, frantziar historialaria, 1789ko Iraultzan aditua (h. 1989).
- Ray Milland, galestar aktorea (h. 1986).
- 1910 –
- Frenchy Bordagaray, euskal jatorridun estatubatuar beisbol jokalaria (h. 2000).
- John Sturges, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1992).
- 1912 – Cora Ratto de Sadosky, matematikaria, giza eskubideen eta Argentinako emakumeen eskubideen aldeko aktibista (h. 1981).
- 1914 – Eduardo Moreiras, galiziar idazlea (h. 1991).
- 1916 – Keith James Laidler, britainiar kimikaria (h. 2003).
- 1917 – Pierre Dervaux, frantziar orkestra-zuzendaria (h. 1992).
- 1920 – Renato Carosone, italiar abeslaria (h. 2001).
- 1921 – Claude Vigée, alsaziar olerkigilea, idazlea eta itzultzailea (h. 2020).
- 1924 – André Franquin, belgikar komikilaria (h. 1997).
- 1926 – George Martin, britainiar musikagilea eta ekoizlea, Bosgarren Beatlea (h. 2016).
- 1929 –
- Gordon Moore, estatubatuar ekintzaile, kimiko, filantropo, ingeniari eta fisikaria, Intelen sortzaileetako bat eta Mooreren legearen egilea (h. 2023).
- Sergio Leone, italiar gidoilari, ekoizle eta zinema zuzendaria, spaghetti western azpigeneroaren sortzailetzat joa (h. 1989).
- 1930 –
- Marcel Dubé, Quebecdar antzerkigilea, Kanadako antzerkigile onenetako eta oparoenetako bat (h. 2016).
- Robert Loggia, estatubatuar aktorea (h. 2015).
- 1933 – Anne Stevenson, estatubatuar poeta (h. 2020).
- 1934 – Luigi Lunari, italiar idazlea (h. 2019).
- 1936 – Paulo Emilio, brasildar futbolari eta entrenatzailea (h. 2016).
- 1939 – Bobby Hull, kanadar izotz-hockey jokalaria (h. 2023).
- 1942 – Lászlo Sólyom, Hungariako presidentea (h. 2023).
- 1944 – R.W. Connell, australiar soziologoa.
- 1946 – José Amedo, espainiar polizia ohia, GALeko kidea.
- 1950 –
- Beth Anderson, estatubatuar konpositore neo-erromantikoa.
- Victoria Principal, estatubatuar aktorea.
- Vesna Vulovic, paraxut gabeko erorketa aske altuenaren errekorduna: 10.160 m. (h. 2016).
- 1951 – Rosa Montero, espainiar idazlea.
- 1952 – Esperanza Aguirre, espainiar politikaria.
- 1954 – Michèle Audin, frantziar matematikaria.
- 1956 – Mel Gibson, estatubatuar aktore, zuzendari eta ekoizlea.
- 1961 – Vladimir Potanin, oligarka errusiarra.
- 1962 – Gavin Hastings, eskoziar errugbi jokalari ohia.
- 1965 – Jose Antonio Montero, kataluniar saskibaloi jokalari ohia.
- 1969 – Michael Schumacher, 1 Formulako alemaniar gidaria, munduko txapelketa gehien irabazi dituena.
- 1970 – Olga Mostepanova, errusiar gimnasta artistikoa.
- 1971 – Shireen Abu Akleh, palestinar kazetaria (h. 2022).
- 1973 – Magela Baudoin, boliviar idazle eta kazetaria.
- 1974 – Alessandro Petacchi, italiar txirrindularia.
- 1975 – Danica McKellar, estatubatuar aktore, matematikari, idazle eta hezkuntzaren aldeko aktibista.
- 1976 – Angelos Basinas, greziar futbolari ohia.
- 1977 – Mayumi Iizuka, anime aktorea.
- 1978 – Carolina Parsons, txiletar modeloa, enpresaburua eta filantropoa.
- 1980 – Necati Ateş, turkiar futbolari ohia.
- 1986 –
- Asa Akira, estatubatuar aktore pornografikoa, helduentzako zinema zuzendaria eta idazlea.
- Nejc Pečnik, esloveniar futbolaria.
- 1987 –
- 1988 – Jun Aoyama, japoniar futbolaria.
- 1990 –
- Yoichiro Kakitani, japoniar futbolaria.
- Nadia de Santiago, espainiar aktorea.
- 1992 – Aniela Rodriguez, mexikar narratzailea eta poeta.
- 1993 – Evelis Aguilar, kolonbiar atleta, lasterketa konbinatuetan espezialista.
- 1994 – Frankie Adams, samoar-zeelandaberritar aktorea.
- 1996 – Florence Pugh, ingeles aktorea.
- 2003 – Greta Thunberg, suediar ikasle eta aktibista politikoa.
- 2004 – Miha Fontaine, kanadar estilo libreko eskiatzailea.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1322 – Filipe II.a Nafarroakoa eta V.a Frantziakoa (j. 1292-1293).
- 1468 – Joanes I.a Albretekoa, Albreteko 15. kondea (j. 1425).
- 1630 – Juan Villela, bizkaitar politikaria, Madrilen (j. 1563).
- 1846 – Pedro María Unanue, bizkaitar kantari tenorra (j. 1814).
- 1895 – Mitxel Elizanburu, Inozentzio anaia, lapurtar apaiza eta euskal idazlea (j. 1826).
- 1966 – Anizeto Olano, Amaialde, gipuzkoar idazle kaputxinoa (j. 1896).
- 1983 – Clément Duhour, euskal antzezle, abeslari eta kirolaria, Neuilly-sur-Seinen (j. 1912).
- 1988 – Nando González, bizkaitar futbolaria (j. 1921).
- 1996 – Carmen Gaiarre, nafar pedagogoa, umeen psikologian aditua, Madrilen (j. 1900).
- 2007 – Julián José Gorraitz, nafar futbolaria (j. 1922).
- 2012 – Artemio Zarco, gipuzkoar abokatua, idazlea eta zutabegilea (j. 1930).
- 2018 – Miguel Urabaien, nafar kazetari eta zinema kritikaria (j. 1926).
- 2020 – Luis Arraiago, Xegama, nafar frantziskotar fraidea eta baratzezaina (j. 1931).
- 2023 – Nicolás Redondo Urbieta, bizkaitar sindikalista eta politikaria, UGTko Idazkari Nagusia, Madrilen (j. 1927).
Mundua
- 235 edo 236 – Antero, Eliza katolikoaren Aita Santua (j. ???).
- 1437 – Katalina Valoiskoa, Ingalaterrako erregina ezkontidea (j. 1401).
- 1699 – Mattia Preti, italiar margolaria (j. 1613).
- 1705 – Luca Giordano, italiar margolaria (j. 1634).
- 1785 – Baldassare Galuppi, italiar musikagile barrokoa (j. 1706).
- 1826 – Louis-Gabriel Suchet, Albuferako dukea, frantziar jenerala (j. 1770).
- 1875 – Pierre Larousse, frantziar pedagogoa, entziklopedista eta argitaldaria (j. 1817).
- 1882 – William Harrison Ainsworth, ingeles eleberrigilea (j. 1805).
- 1903 – Alois Hitler, Adolf Hitlerren aita (j. 1837).
- 1911 – Alexandros Papadiamandis, greziar idazlea, grekozko prosalari moderno ospetsuenetakoa (j. 1851).
- 1918 – Pepe Sánchez, kubatar musikari, abeslari eta musikagilea (j. 1856).
- 1923 –
- Jaroslav Hašek, txekiar idazle eta kazetaria (j. 1883).
- Cora L. V. Scott, estatubatuar espiritista eta mediuma (j. 1840).
- 1924an, Meridako (Yucatán) hilerri orokorrean fusilatuak;
- Edesio Carrillo Puerto, mexikar iraultzailea (j. 1891).
- Benjamín Carrillo Puerto, mexikar iraultzailea (j. 1893).
- Felipe Carrillo Puerto, Yucatángo gobernadore sozialista (j. 1874).
- Wilfrido Carrillo Puerto, mexikar iraultzailea (j. 1896).
- 1931 – Joseph-Jaques-Césaire Joffre, Frantziako mariskala (j. 1852).
- 1933 – Wilhelm Cuno, Alemaniako kantzilerra (j. 1876).
- 1944 – Jurgis Baltrušaitis, lituanierazko eta errusierazko olerkaria (j. 1873).
- 1945 – Ferdynand Antoni Ossendowski, poloniar idazle, esploratzaile, unibertsitateko irakasle eta politikari antikomunista (j. 1876).
- 1956 – Joseph Wirth, Alemaniako kantzilerra (j. 1879).
- 1958 – Alexander Meissner, austriar fisikari eta ingeniaria (j. 1883).
- 1960 – Victor Sjöström, suediar zinemagilea eta antzezlea, zinemaren aitzindarietako bat (j. 1879).
- 1967 – Jack Ruby, estatubatuar gaueko klubeko jabea, Lee Harvey Oswalden hiltzailea (j. 1911).
- 1972 – Frans Masereel, flandriar margolari, artista grafiko eta eleberrigilea (j. 1889).
- 1980 –
- Joy Adamson, austriar naturalista (j. 1910).
- Lucien Buysse, belgikar txirrindularia (j. 1892).
- 1988 –
- John Dopyera, dobroaren asmatzailea (j. 1893).
- Gaston Eyskens, Belgikako lehen ministroa (j. 1905).
- 1992 – Judith Anderson, australiar-estatubatuar antzezlea (j. 1897).
- 1997 – Constanza Martínez Prieto, espainiar errepublikanoa (j. 1917).
- 2002 – Freddy Heineken, herbeherear garagardo enpresaria (j. 1923).
- 2003 – Monique Wittig, frantziar idazlea eta teoriko feminista, lesbofeminismoari funtsezko ekarpena egin ziona (j. 1935).
- 2005 – Will Eisner, estatubatuar komikigilea (j. 1917).
- 2010 – Mary Daly, estatubatuar filosofa feminista erradikal, akademiko eta teologoa (j. 1928).
- 2012 – Josef Škvorecký, txekiar idazlea (j. 1924).
- 2014 – Phil Everly, estatubatuar abeslari eta gitarra-jotzailea (j. 1939).
- 2018 – Aurelio Menéndez, espainiar legelaria eta politikaria (j. 1927).
- 2020 – Mónica Echeverría, txiletar idazlea (j. 1920).
- 2020, Estatu Batuarrek Bagdadko Nazioarteko Aireportuaren aurka egindako erasoan:
- Abu Mahdi al-Muhandis, irakiar militarra (j. 1954).
- Qasem Soleimani, irandar militarra (j. 1957).
- 2021 – Barbara Shelley, ingeles aktorea (j. 1932).
- 2022 –
- Igor Bogdanoff, frantziar telebistako-aurkezle, ekoizle eta saiogile zientifikoa (j. 1949).
- Gianni Celati, italiar idazle, itzultzaile eta literatura kritikaria (j. 1937).
- Olga Gavrilova, sobietar atleta, xabalina jaurtiketan aditua (j. 1957).
- Viktor Saneiev, georgiar atleta, jauzi hirukoitzean aditua (j. 1945).
- 2023 –
- Walter Cunningham, estatubatuar astronauta (j. 1932).
- Elena Huelva, espainiar minbiziaren aurkako aktibista (j. 2002).
- Ruslan Khasbulatov, errusiar politikari eta ekonomialaria (j. 1942).
- Abdelsalam Majali, Jordaniako lehen ministroa (j. 1925).
- 2024 –
- Arévalo, espainiar umorista eta aktorea (j. 1947).
- Ana Afonso, portugaldar aktore eta modeloa (j. 1976).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Jenofa.
- Jaieguna: Bilboko Eliza Nagusiaren festaburua. Erdi Aroko ezpata ospetsua.