Urtarrilaren 28
Urtarrilaren 28a gregoriotar egutegiaren urteko hogeita zortzigarren eguna da. 337 egun falta dira urtea amaitzeko, 338 egun bisurteetan.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1429 – Donostian sute batek hiria deuseztu zuen.
- 1985 – Lehenengo aldiz Espainiako bandera ikurrinaren ondoan agertu zen Ajuriaenean.
Mundua
- 1521 – Wormseko dietaren hasiera.
- 1724 – San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea sortu zen Errusian.
- 1887 – Eiffel Dorrea eraikitzen hasi ziren Parisen.
- 1909 – Estatu Batuetako armada Kubatik irten zen (Guantanamoko basetik izan ezik).
- 1918 – Leon Trotskik Armada Gorria sortu zuen.
- 1935 – Islandia abortoa legeztatu zuen lehen estatua bihurtu zen.
- 1949 – Europar Batasuneko kideek Europako Kontseilua sortzea erabaki zuten.
- 1952 – Frantziako armadak Cap Boneko sarraskia eragin zuen Tunisian. Mugimendu independentistaren aurka gogor ari zen Frantziako Gobernua.
- 1977 – Bi hilabetez emergentzia egoera aldarrikatu zen Espainian.
- 1981 – Guatemalako gerrilako lau adarrak batu ziren.
- 1986 – AEBren Challenger anezkak bere bigarren bidaian zeruan eztanda egin zuen. Zazpi pertsona hil ziren.
- 2019 – Brumadinho presako hondamendiak gutxienez 248 hildako utzi zituen.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1931 – Katiuska, la mujer rusa (euskaraz: Katiuska, errusiar emakumea), Pablo Sorozabalen musika eta Emilio González del Castillo eta Manuel Martíren libretoa duen opereta estreinatu zen Bartzelonako Victoria antzokian.
- 2007 – Alberto Iglesias musikagile donostiarrak Musika Onenaren Goya saria jaso zuen.
Mundua
- 1916 – Goyescas (euskaraz: Goiatarrak), Enrique Granadosen musika eta Fernando Periqueten libretoa duen opera estreinatu zen New Yorkeko Metropolitan Operan.
- 1950 – Montana filma estreinatu zen, Ray Enrightek zuzendu eta Errol Flynn eta Alexis Smith aktoreek antzeztu zuten.
- 1970 – The Molly Maguires ("Molly Maguiretarrak") filma estreinatu zen, Martin Rittek zuzendu eta Richard Harris eta Sean Connery aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1977 – Cross of Iron ("Burdinezko Gurutzea") filma estreinatu zen, Sam Peckinpahek zuzendu eta James Coburn, Maximilian Schell, James Mason, David Warner eta Senta Berger aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
Mundua
- 1986 – Challenger espaziontziaren istripua.
Kirolak
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1312 – Joana II.a, Nafarroako erregina (h. 1349).
- 1817 – Francisco Lertsundi, gipuzkoar militar eta politikaria (h. 1874).
- 1819 – Jules Labat, lapurtar politikaria (h. 1914).
- 1823 – Celedonio de Uribe, gipuzkoar bide, ubide eta portuetako ingeniaria (h. 1871).
- 1842 – Tirso Olazabal, gipuzkoar politikari karlista (h. 1921).
- 1845 – Tirso Lacalle, nafar gerrillaria (h. 1920).
- 1879 – Julian Elortza, gipuzkoar politikari karlista (h. 1964).
- 1912 - Julia Bea Soto, nafar ekintzailea (h. 1935).
- 1913 – Antonio Maria Eizmendi Goenaga, Loidi-Saletxe, gipuzkoar bertsolaria (h. 1991).
- 1914 – Salvador Arqueta, bizkaitar futbolaria (h. 1981).
- 1930 – Luis de Pablo, euskal musikagilea, iraskasle famatua nazioartean (h. 2021).
- 1943 – Xabier Morrás, nafar margolaria.
- 1947 – Txetxu Rojo, Athleticeko futbolaria (h. 2022).
- 1949 – Iñaki Txurruka, euskal herritar futbolari ohia.
- 1951 – Jesus López de Dicastillo, nafar ingeniari, kazetari eta abenturazalea.
- 1952 – Lurdes Imaz, gipuzkoar irakaslea ohia eta antzerki zuzendaria.
- 1958 – Alfonso Barasoain, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea (h. 2021).
- 1964 – Juan Carlos González Salvador, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1966 – Adolfo Osta, nafar kantautorea, folk musika egiten duena.
- 1967 – Iñaki Larrinbe, arabar artista.
- 1972 – Oskar Lasa, Lasa III.a, nafar esku huskako pilotari ohia, esku huskako pilotako irakaslea eta taxilaria.
- 1975 – Pablo Zalba, euskal herritar politikari eta ekonomialaria.
- 1979 – Maite Maruri, bizkaitar opera eta zarzuela abeslaria, mezzosopranoa.
- 1983 – Irati Fernandez Gabarain, nafar komiki marrazkilaria, ilustratzailea, storyboard artista, ikusentzunezko sortzailea eta irakaslea.
- 1985 – Michael Lorenzo-Vera, lapurtar golfaria.
- 1988 – Libe Mimenza, bizkaitar kazetari, komunikazioaren ikertzaile eta hedabideetako iritzi-emailea.
- 1992 – Irati Bilbao, bizkaitar jazz musikaria eta abeslaria.
- 2001 – Ander Lorente, bizkaitar futbolaria.
- 2003 – Jon García Fuentes, nafar futbolaria.
Mundua
- 676 – Toneri printzea, Nara aroko printze inperiala (h. 735).
- 1444 – Francesco de' Pazzi, italiar noblea (h. 1478).
- 1457 – Henrike VII.a, Ingalaterrako erregea (h. 1509).
- 1611 – Johannes Hevelius, poloniar astronomoa, Ilargiaren topografiaren sortzailetzat joa (h. 1687).
- 1674 – Jean Ranc, frantziar margolari rokokoa (h. 1735).
- 1701 – Charles Marie de La Condamine, frantziar matematikaria eta naturalista (h. 1774).
- 1712 – Tokugawa Ieshige, Tokugawa shogunerriko bederatzigarren shoguna (h. 1761).
- 1761 – Marguerite Gérard, frantziar margolaria, rokoko estilokoa (h. 1837).
- 1768 – Frederiko VI.a Danimarkakoa, Danimarkako eta Norvegiako erregea (h. 1839).
- 1784 – George Hamilton-Gordon (Aberdeengo IV. dukea), Erresuma Batuko lehen ministroa (h. 1860).
- 1807 – Robert McClure, irlandar esploratzailea (h. 1873).
- 1825 – Benedetto Cairoli, Italiako lehen ministroa (h. 1889).
- 1833 – Charles George Gordon, britainiar militar eta administratzaile koloniala (h. 1885).
- 1834 – Sabine Baring-Gould, ingeles apaiz anglikano eta idazlea (h. 1924).
- 1841 – Henry Morton Stanley, galestar kazetari eta esploratzailea (h. 1904).
- 1853 –
- José Martí, olerkilaria eta Kubako independentziaren aita (h. 1895).
- Vladimir Soloviev, errusiar filosofo eta olerkaria (h. 1900).
- 1858 – Edgeworth David, galestar-australiar geologoa eta esploratzailea (h. 1934).
- 1865 – Kaarlo Juho Ståhlberg, lehendabiziko Finlandiako presidentea (h. 1952).
- 1873 – Sidonie Gabrielle Colette, frantziar eleberrigilea (h. 1954).
- 1876 – Rudolf Trebitsh, austriar antrolopologoa (h. 1918).
- 1884 – Auguste Piccard, suitzar asmatzaile, fisikari eta esploratzailea (h. 1962).
- 1887 – Arthur Rubinstein, poloniar pianista (h. 1982).
- 1890 – Eoin O'Duffy, irlandar errepublikar, militar eta polizia burua (h. 1944).
- 1893 – Josep Vicenç Foix, kataluniar idazlea (h. 1987).
- 1897 – Valentin Kataev, ukrainar idazlea eta politikaria (h. 1986).
- 1900 –
- Hermann Kesten, alemaniar idazlea (h. 1996).
- Alice Neel, estatubatuar artista bisuala (h. 1984).
- 1903 – Kathleen Lonsdale, irlandar-britainiar kimikaria, kristalografian aditua eta Royal Societyko lehenengo emakume kidea (h. 1971).
- 1905 – György Kulin, hungariar astronomoa (h. 1989).
- 1906 – Constancia de la Mora, espainiar aristokrata eta komunista (h. 1950).
- 1908 – Paul Misraki, greziar musikagilea (h. 1998).
- 1912 – Jackson Pollock, estatubatuar margolaria, espresionismo abstraktuko mugimenduan nabarmena (h. 1956).
- 1916 – Vergílio Ferreira, portugaldar idazlea (h. 1996).
- 1917 – William P. Gottlieb, estatubatuar kazetaria eta argazkilaria, jazzaren «Urrezko Garaiaren» irudiegatik ezaguna (h. 2006).
- 1918 – Louis-René des Forêts, frantziar idazlea (h. 2000).
- 1920 – Valentina Borisenko, sobietar xakelaria (h. 1993).
- 1922 – Robert William Holley, estatubatuar biokimikaria, 1968ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1993).
- 1924 – Marcel Broodthaers, belgikar olerkari, zinemagile eta artista (h. 1976).
- 1927 – Hiroshi Teshigahara, japoniar zinema zuzendaria (h. 2001).
- 1929 – Claes Oldenburg, suediar-estatubatuar eskultorea (h. 2022).
- 1931 – Lucia Bosè, italiar aktorea (h. 2020).
- 1934 – Ziza Massika, aljeriar erizaina eta militante nazionalista, Aljeriako gerran nabarmendu zena (h. 1959).
- 1935 –
- Dominique Bozo, frantziar museo-arduraduna (h. 1993).
- David Lodge, ingeles idazlea.
- 1936 –
- Alan Alda, estatubatuar aktorea, gidoigilea eta zuzendaria.
- Ismail Kadare, albaniar idazlea.
- 1938 – Tomas Lindahl, suediar-britaniar minbiziari buruzko ikerketan espezializatutako zientzialaria, 2015eko Kimikako Nobel Saria.
- 1940 – Carlos Slim, mexikar enpresaburu eta ingeniaria.
- 1941 – Jevhen Martxuk, Ukrainako lehen ministroa (h. 2021).
- 1942 – Francisco Sánchez Cárdenas, panamar politikaria eta sendagilea.
- 1944 –
- Rosalía Mera, espainiar jostuna eta enpresaburua (h. 2013).
- John Tavener, ingeles musikagilea (h. 2013).
- 1945 – Robert Wyatt, ingeles musikari ohia.
- 1946 – Carlos Cano, espainiar egile abeslari eta poeta (h. 2000).
- 1949 – Mike Moore, Zeelanda Berriko lehen ministroa (h. 2020).
- 1950 – Hamad bin Isa Al Khalifah Bahraingoa, Bahraingo erregea.
- 1951 – Leonid Kadeniuk, kosmonauta eta Ukrainako diputatu ohia, Sobietar Batasunaren osteko Ukrainako lehen kosmonauta (h. 2018).
- 1955 – Nicolas Sarkozy, Frantziako presidentea.
- 1957 –
- Mirjana Karanović, serbiar aktorea.
- Nick Price, zinbabwear golfaria.
- 1961 – Arnaldur Indriðason, islandiar fikziozko krimen liburu idazlea.
- 1964 – Corinna zu Sayn-Wittgenstein, alemaniar enpresari eta aristokrata, Juan Carlos I.a Espainiakoaren maitale izateagatik ezaguna.
- 1969 –
- Susan Choi, estatubatuar eleberrigilea.
- Kathryn Morris, estatubatuar aktorea.
- 1972 –
- Amy Coney Barrett, estatubatuar abokatua, legelaria eta akademikoa.
- Léon van Bon, herbeheretar txirrindulari ohia.
- Marta Rodríguez Fouz, galiziar soziologoa, kazetaria, unibertsitateko irakaslea, ikertzailea eta futbolaria.
- 1973 – Tomislav Marić, kroaziar futbolari ohia.
- 1978 – Gianluigi Buffon, italiar futbolari ohia, munduko atezain onenetekotzat joa.
- 1980 – Yasuhito Endo, japoniar futbolaria.
- 1981 – Elijah Wood, estatubatuar aktorea.
- 1982 – Camila Sosa Villada, argentinar idazlea eta antzerki, zinema eta telebistako aktore transgeneroa.
- 1983 .
- Milan Majstorović, serbiar saskibaloi jokalaria.
- Urko Pardo, euskal eta galiziar jatorriko belgikar futbolaria.
- Sandy Leah Lima, brasildar abeslari eta aktorea.
- 1984 – Andre Iguodala, estatubatuar saskibaloiko jokalaria.
- 1985 –
- Eduardo Aranda, paraguaiar futbolaria.
- Aya Miyama, japoniar futbolari ohia.
- 1986 – Jessica Ennis-Hill, britainiar atleta ohia, heptatloian nabarmendua.
- 1988 –
- Quentin Oliver Lee, estatubatuar aktore eta ekoizlea (h. 2022).
- Camille Lepage, frantziar gerra-argazkilari eta kazetaria (h. 2014).
- 1991 – Wan Zack Haikal, malysiar futbolaria.
- 1994 – Maluma, kolonbiar reggaeton abeslari eta konpositorea.
- 1996 – Tanaya Mechelle Atkinson, Nay, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- 1998 – Ariel Winter, estatubatuar aktorea.
- 1999 - Hrvy, britainiar abeslari eta telebista aurkezlea.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1863 – Pierre-Michel Martin, Lubize, lapurtar antzerkigile eta libretista, Parisen (j. 1798).
- 1875 – José María Mathé, gipuzkoar militarra (j. 1800).
- 1926 – Gustave Rives, baxenafar arkitektoa, Parisen (j. 1858).
- 1940 – Jan Battitt Millox, lapurtar bertsolaria (j. 1870).
- 1945 – Felipe Sansiñena, nafar presoa, Neuengamme kontzentrazio esparruan naziek eraildako hiru euskaldunetako bat (j. 1904).
- 1946 – Eliodoro de la Torre, euskal herritar politikari jeltzalea (j. 1889).
- 1951 – Eugenio Imatz, donostiar filosofo eta itzultzaile errepublikazalea, Veracruzen (j. 1900).
- 1956 - Alejandro Valdés Goikoetxea, euskal musikaria (j. 1883).
- 1978 – Antero González de Audikana, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (j. 1901).
- 1982 – Manu Robles-Arangiz, euskal herritar politikari eta sindikalista, ELAren sortzaileetakoa (j. 1884).
- 1988 – Klaudio Gallastegi, bizkaitar apaiz eta idazlea (j. 1906).
- 2000 –
- Rafael Ortiz Alfau, euskal herritar margolari eta ilustratzailea (j. 1935).
- Javier Sampedro, arabar enpresaburu eta politikaria (j. 1939).
- 2014 – Jose Luis Bilbao Mentxaka, Bala Beltz, Athletic Klubeko erandioztar futbolaria (j. 1921).
- 2021 –
- Solita Apaolaza, gipuzkoar sendalari edo petrikiloa (j. 1929).
- Guillermo Galeote, gipuzkoar mediku eta politikaria, Madrilen (j. 1941).
- 2022 – Leire Iribarne, euskal musikaria, pianojolea eta abeslaria, Diabolo Kiwi taldeko partaidea (j. 1997)
Mundua
- 592 – Guntram I.a, Borgoinako saliar frankoen erregea.
- 661 – Ali ibn Abi Talib, Sunitentzat laugarren eta azken kalifa Rashidun, eta xiitentzat lehendabiziko Imama (j. 598).
- 814 – Karlomagno, frankoen errege eta Mendebaldeko enperadore (j. 742).
- 1271 – Elisabet Aragoikoa, Frantziako erregina ezkontidea.
- 1526 – Elisabetta Gonzaga, Italiar Pizkundeko aitoren alaba (j. 1471).
- 1547 – Henrike VIII.a Ingalaterrakoa, Ingalaterrako erregea (j. 1491).
- 1591 – Agnes Sampson, eskoziar sendalaria, sorgin-ehiza epaiketatan kondenatu eta hila.
- 1621 – Paulo V.a, Aita santua (j. 1552).
- 1687 – Johannes Hevelius, poloniar astronomoa, Ilargiaren topografiaren sortzailetzat joa (j. 1611).
- 1712 – Fernando de Moncada, Nafarroako erregeordea (j. 1646).
- 1754 – Ludvig Holberg, daniar jakintsu eta idazlea (j. 1684).
- 1798 – Christian Gottlob Neefe, alemaniar musikagilea (j. 1748).
- 1805 – Mihály Csokonai Vitéz, hungariar olerkaria (j. 1773).
- 1839 – William Beechey, ingeles margolari erretratugilea (j. 1753).
- 1859 –
- William Hickling Prescott, estatubatuar historialaria eta hispanista (j. 1796).
- Frederick John Robinson (Goderich I. bizkondea), Erresuma Batuko lehen ministroa (j. 1782).
- 1861 – Henri Murger, frantziar idazlea (j. 1822).
- 1868 – Adalbert Stifter, austriar idazle eta margolaria (j. 1805).
- 1890 – Prudence Crandall, Estatu Batuetako emakumeen boto-ematearen eta afro-amerikarren eskubideen aldeko maistra eta ekintzailea (j. 1803).
- 1905 – Manuel Mariátegui y Vinyals, espainiar politikari kontserbadorea (j. 1842).
- 1908 – Sidney Paget, Viktoriar Aroko britainiar ilustratzailea (j. 1860).
- 1913 – Segismundo Moret, espainiar politikari liberala (j. 1833).
- 1924 –
- Teófilo Braga, Portugalgo presidentea (j. 1843).
- Antonio del Moral, madrildar militar eta politikaria (j. 1849).
- 1928 – Vicente Blasco Ibáñez, espainiar idazle, kazetari eta politikaria (j. 1867).
- 1939 – William Butler Yeats, irlandar idazlea, 1923ko Literaturako Nobel Saria (j.1865).
- 1945 -
- Joseph Putz, frantziar militarra, Bilboko guduan Eusko Gudarosteko 1. dibisioa zuzendu zuena (j. 1895).
- Roza Xanina, Bigarren Mundu Gerrako eliteko sobietar frankotiratzailea (j. 1924).
- 1953 – James Scullin, Australiako 9. lehen ministroa (j. 1876).
- 1960 – Zora Neale Hurston, estatubatuar antropologa eta idazle folklorista, Harlemgo Pizkundeko pertsonaia garrantzisua (j. 1891).
- 1963 – Gustave Garrigou, frantziar txirrindularia (j. 1884).
- 1965 – Maxime Weygand, frantziar jenerala (j. 1867).
- 1972 – Dino Buzzati, italiar idazle, margolari eta kazetaria (j. 1906).
- 1975 – Antonín Novotný, Txekiako presidentea (j. 1904).
- 1976 – Marcel Broodthaers, belgikar olerkari, zinemagile eta artista (j. 1924).
- 1978 – Arnold Hauser, hungariar arte-historialaria (j. 1892).
- 1980 – Llorenç Villalonga, katalanez zein gaztelaniaz idatzi zuen kataluniar idazlea (j. 1897).
- 1982 – Élisabeth Chaplin, Nabis estiloko margolaria (j. 1890).
- 1983 –
- Sweet Emma Barrett, estatubatuar jazz-kantari eta piano-jolea (j. 1897).
- Frank Forde, Australiako 15. lehen ministroa (j. 1890).
- Norbert Tauer, txekiar euskalari eta idazlea (j. 1898).
- 1986 – Christa McAuliffe, espazioan bidaiatzeko hautatutako lehen herritar zibila, Challenger espazio anezkaren istripuan (j. 1948).
- 1988 – Klaus Fuchs, alemaniar fisikaria (j. 1911).
- 1993 –
- Helen Sawyer Hogg, estatubatuar-kanadar astronomoa (j. 1905).
- Hannah Wilke, estatubatuar margolari, eskultore, argazkilari, bideoartista, performancelaria eta irakaslea (j. 1940).
- 1994 – Frank Hardy, australiar idazle eta ezkertiar politiko eta ekinzailea (j. 1917).
- 1996 –
- Joseph Brodsky, errusiar-estatubatuar poeta, 1987ko Literaturako Nobel Saria (j. 1940).
- Jerry Siegel, estatubatuar komikigilea, Supermanen sortzaileetako bat (j. 1914).
- 2002 –
- Gustave Deloor, flandriar txirrindularia (j. 1913).
- Astrid Lindgren, suediar idazlea (j. 1907).
- 2005 – Jim Capaldi, ingeles musikari, Traffic taldeko kide sortzailea (j. 1944).
- 2007 – Carlo Clerici, italiar jatorriko suitzar txirrindularia (j. 1929).
- 2008 – Juana Francisca Rubio, espainiar margolaria eta kartelgilea (j. 1911).
- 2010 – Eduardo Catalano, argentinar arkitektoa (j. 1917).
- 2014 – Blas Piñar, espainiar eskuin muturreko politikari eta idazlea (j. 1918).
- 2016 –
- Signe Toly Anderson, estatubatuar abeslaria, Jefferson Airplane taldearen sortzaileetakoa (j. 1941).
- Paul Kantner, estatubatuar rock musikaria, Jefferson Airplane taldearen sortzaile eta gitarrista (j. 1941).
- 2018 – Gene Sharp, estatubatuar filosofoa (j. 1928).
- 2020 –
- Alberto Blecua, espainiar filologo, irakasle eta idazlea (j. 1941).
- Nicholas Parsons, ingeles aktore eta telebista eta irrati aurkezlea (j. 1923).
- 2021 –
- Paul J. Crutzen, herbeheretar kimikaria, 1995eko Kimikako Nobel Saria (j. 1933).
- Amina Sow Mbaye, senegaldar idazlea (j. 1937).
- 2022 – Guy Laporte, frantziar errugbilaria (j. 1952).
- 2023 –
- Lisa Loring, estatubatuar aktorea (j. 1958).
- Xavier Rubert de Ventós, kataluniar filosofo eta politikaria (j. 1939).
- Tom Verlaine, estatubatuar musikaria, Television taldeko kidea (j. 1949).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Toloño eta Ixone.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.