Urtarrilaren 26
Urtarrilaren 26a egutegi gregoriotarraren urteko hogeita seigarren eguna da. 339 egun falta dira urtea amaitzeko, 340 egun bisurteetan.
|
|
Gertaerak
Mundua
- 1500 – Vicente Yáñez Pinzón gaur egungo Brasilera iritsi zen lehen europarra izan zen.
- 1531 – Lisboan (Portugal) izandako lurrikaran milaka hildako izan ziren.
- 1564 – Trentoko kontzilioan hartutako erabakiek katolizismoa eta protestantismoa erabat bereizi zituzten.
- 1788 – Arthur Phillipek gidatuta, lehen biztanleak ezarri ziren Sydneyn. Preso britainiarrez jositako lehen itsasontziak iritsi ziren Australiara eta aborigenena zen lurraldean lehen kolonia ezarri zuten.
- 1827 – Peru errepublika independente bihurtu zen.
- 1841 – Erresuma Batuak Hong Kong okupatu zuen.
- 1924 – Errusiako San Petersburgo hiriari izena aldatu zioten, Leningrado jartzeko.
- 1939 – Espainiako Gerra Zibilean, frankistek Bartzelona menperatu zuten.
- 1942 – Bigarren Mundu Gerran Europan parte hartzeko lehen tropa estatubatuarrak Ipar Irlandara iritsi ziren.
- 1950 – Indiak errepublika aldarrikatu zuen.
- 1980 – Egiptok eta Israelek harreman diplomatikoak hasi zituzten.
- 1998 – Bill Clinton presidente estatubatuarrak ukatu egin zuen Monica Lewinsky Etxe Zuriko langilearekin sexu harremanik eduki izana.
- 2001 – Indian Richter eskalan 7,9ko lurrikar batek 20.000 lagun hil zituen.
- 2004 – Hamid Karzai Afganistango presidenteak konstituzio berria sinatu zuen.
- 2005 – Tren istripua Kaliforniako Glendale herrian. 11 hildako eta 200 zauritu.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 2006 – Euskarazko Wikipedia 5.000 artikulura heldu zen
Mundua
- 1790 – Così fan tutte, ossia La scuola degli amanti (euskaraz: Horrela egiten dute denek, edo maitaleen eskola), Wolfgang Amadeus Mozarten musika eta Lorenzo Da Ponteren libretoa duen opera estreinatu zen Vienako Burgtheateren.
- 2010 – Aka-Bo hizkuntza desagertu zen hitz egiten zuen azken pertsona, Boa Sr, hiltzerakoan.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1741 – Juan Goienetxe Agerrebere, iruritar militar, politikari eta merkataria (h. 1813).
- 1775 – Domingo Bonetxea, euskal itsasgizona, militarra eta esploratzailea (j. 1713).
- 1788 – Martina Ibaibarriaga, bizkaitar militarra (h. 1849).
- 1804 – Jan Battitt Larralde, lapurtar bertsolaria (h. 1870).
- 1813 – Policarpo Baltzola, euskal herritar matematikari eta asmatzailea, XIX. mendeko euskal asmatzaile bikainenetarikoa (h. 1879).
- 1857 – Pedro Mari Otaño, gipuzkoar bertsolaria eta euskal idazlea (h. 1910).
- 1865 – Sabin Arana, eusko abertzaletasunaren "aita" (h. 1903).
- 1883 –
- Policarpo Larrañaga, euskal apaiza, euskal nazionalismoaren aldeko ekintzailea eta idazlea (h. 1956).
- Juan Zaragueta, euskal filosofo, idazle eta pedagogoa (h. 1974).
- 1888 – Alfonso Beorlegi, euskal militarra (h. 1936).
- 1896 – Leon Huegun, Txikito de Aia, gipuzkoar aizkolaria.
- 1906 – Andima Ibinagabeitia, elantxobetar idazlea eta itzultzailea (h. 1967).
- 1913 – Pablo Barcos, bizkaitar futbolaria (h. 1997).
- 1914 – José Goñi Gaztanbide, nafar elizgizon, irakasle eta historialaria (h. 2002).
- 1933 – Juan Carlos Díaz Quincoces, Quincoces II.a, arabar futbolaria (h. 2002).
- 1934 – Luis Otaño, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1935 – Ramon Carrera, bizkaitar eskultorea, Madrilen (h. 2013).
- 1953 – José Ramón Urquijo, bizkaitar historialaria, espainiar historia garaikidean aditua.
- 1957 – Carlos Meléndez, bizkaitar futbolari ohia.
- 1962 – Iñaki Bergara Iribar, bizkaitar futbolari ohia.
- 1967 – Mikel Ibarguren, gipuzkoar idazlea eta ETAko preso ohia.
- 1974 –
- Marcelino Beroiz Lazcano, nafar historialaria.
- Cesar Krutxaga, nafar futbolaria.
- 1981 – Amaia Egidazu, bizkaitar idazlea eta ilustratzailea.
- 1983 – María Goiricelaya Burón, bizkaitar antzerki-zuzendaria, antzerkigilea, ahots-espezialista eta antzerki-ikertzailea.
- 1984 – Igor Angulo Alboniga, bizkaitar futbolaria.
- 1991 – Aitor Villar, bizkaitar futbolaria.
- 1999 – Xabier Beraza, gipuzkoar saskibaloi-jokalaria.
- 2000 – Yago Cantero, nafar futbolaria.
- 2001 – Ekain Azkune, gipuzkoar futbolaria.
Mundua
- 1715 – Claude-Adrien Helvétius, frantziar filosofoa (h. 1771).
- 1739 – Charles-François Dumouriez, Frantziako Armadako jenerala (h. 1823).
- 1763 – Karlos XIV.a Joan Suediakoa, Frantziako Lehen Inperioko mariskala eta Suedia eta Norvegiako erregea (h. 1844).
- 1781 – Achim von Arnim, alemaniar poeta eta eleberrigilea (h. 1831).
- 1804 – Eugène Sue, frantziar eleberrigilea (h. 1857).
- 1813 – Juan Pablo Duarte, Dominikar Errepublikaren askatzailea (h. 1876).
- 1826 – Julia Dent-Grant, Ameriketako Estatu Batuetako Lehen Dama (h. 1902).
- 1842 – François Coppée, frantziar idazlea (h. 1908).
- 1852 – Pierre Savorgnan de Brazza, italiar jatorriko frantziar esproratzailea, Brazzaville hiriaren sortzailea (h. 1905).
- 1855 – Anna Pavlyk, ukrainar idazle eta aktibista sozial eta kulturala (h. 1928).
- 1857 – Trinle Gyatso, hamabigarren Dalai Lama (h. 1875).
- 1877 – Kees Van Dongen, holandar jatorriko frantziar margolaria (h. 1968).
- 1880 – Douglas MacArthur, estatubatuar jenerala (h. 1964).
- 1884 – Edward Sapir, estatubatuar hizkuntzalari eta antropologoa (h. [[1939]).
- 1886 – Fidel Pagés, espainiar mediku militarra, anestesia epiduralaren asmatzailea (h. 1923).
- 1887 – François Faber, luxenburgotar txirrindularia (h. 1915).
- 1891 – Ilia Ehrenburg, sobietar idazle, kazetari, itzultzaile eta intelektuala (h. 1967).
- 1892 – Bessie Coleman, estatubatuar hegazkinlaria, pilotu baimena lortu zuen afro-amerikar jatorriko lehen emakumea (h. 1926).
- 1903 – Carmen Portinho, ingeniari zibila, hirigile eta feminista, Brasilgo emakumeen eskubideen aldeko borrokan aitzindaria (h. 2001).
- 1904 –
- Seán MacBride, irlandar politikaria, Amnesty Internationaleko lehendakaria eta 1974ko Bakearen Nobel Saria (h. 1988).
- Casimiro Morcillo, espainiar artzapezpikua, Bilboko elizbarrutiko lehendabiziko apezpikua (h. 1971).
- 1907 – Hans Selye, austriar-hungariar medikua (h. 1982).
- 1908 – Stéphane Grappelli, jazzeko biolin-jotzaile frantziarra (h. 1997).
- 1911 – Polykarp Kusch, estatubatuar fisikaria, 1955eko Fisikako Nobel Saria (h. 1993).
- 1918 –
- Nicolae Ceaușescu, Errumaniako presidente eta diktadorea (h. 1989).
- Philip José Farmer, estatubatuar idazlea (h. 2009).
- 1919 – Hyun Soong-jong, Hego Koreako lehen ministroa (h. 2020).
- 1921 – Akio Morita, japoniar enpresa-gizon ospetsuenetakoa (h. 1999).
- 1924 – Henri Pichette, frantziar idazlea (h. 2000).
- 1925 – Paul Newman, estatubatuar aktorea eta zinema zuzendaria (h. 2008).
- 1926 –
- Bob Falkenburg, estatubatuar tenislaria (h. 2022).
- José María Valverde, espainiar poeta eta itzultzailea (h. 1996).
- 1927 – Pedro Masó, espainiar zinema-zuzendaria (h. 2008).
- 1928 –
- Abdellatif Filali, Marokoko lehen ministroa (h. 2009).
- Roger Vadim, frantziar zinemagilea (h. 2000).
- Daría Vilariño Pintos, espainiar liburuzaina eta irakaslea (h. 2020).
- 1929 – Jules Feiffer, estatubatuar marrazkilaria.
- 1931 –
- Paul-Albert Février, frantziar historialaria (h. 1991).
- Mary Murphy, estatubatuar zinema eta telebista aktorea (h. 2011).
- 1933 – Ercole Baldini, italiar txirrindularia (h. 2022).
- 1935 –
- Friðrik Ólafsson, islandiar xakelaria.
- Paula Rego, portugaldar-britainiar margolari eta artista bisuala (h. 2022).
- 1937 – Joseph Saidu Momoh, Sierra Leonako presidentea (h. 2003).
- 1939 – Luis de Velasco Rami, espainiar ekonomialari eta politikaria.
- 1940 – Juan José Izarra, espainiar abokatu eta politikari ohia, Bizkaiko gobernadore zibila.
- 1941 –
- Arturo Di Modica, italiar eskultorea (h. 2021).
- Scott Glenn, estatubatuar aktorea.
- 1944 –
- Angela Davis, estatubatuar politikari marxista eta Filosofiako irakaslea.
- Maria Lugones, argentinar filosofo feminista, aktibista, abeslari eta irakaslea (h. 2020).
- 1945 –
- John Henry Coates, australiar matematikaria (h. 2022).
- Barbara Kruger, estatubatuar artista kontzeptuala.
- Jacqueline du Pré, britainiar biolontxelo-jotzailea (h. 1987).
- Jeremy Rifkin, estatubatuar soziologo, ekonomista, idazle eta aholkularia.
- 1946 – Michel Delpech, frantziar kantautorea (h. 2016).
- 1947 –
- Patrick Dewaere, frantziar aktorea (h. 1982).
- Michel Sardou, frantziar abeslaria.
- 1950 – Jörg Haider, austriar politikaria (h. 2008).
- 1951 –
- Jarmila Kratochvílová, txekoslovakiar atleta ohia.
- Steven Levy, estatubatuar kazetaria, segurtasun informatiko eta pribatutasunari buruzko liburuen idazlea.
- 1953 –
- Anders Fogh Rasmussen, Danimarkako 24. lehen ministro eta NATOko 12. idazkari orokorra.
- Lucinda Williams, estatubatuar rock, folk eta country musikako egile abeslaria.
- 1954 – Carlos Diarte, Lobo Diarte, paraguaiar futbolari eta entrenatzailea (h. 2011).
- 1955 – Eddie Van Halen, herbeheretar-estatubatuar rock gitarra-jotzailea, Van Halen taldearen sortzaileetako bat (h. 2020).
- 1957 – Rosemary Wyse, eskoziar astronomoa eta Johns Hopkins Unibertsitateko irakaslea.
- 1958 – Ellen DeGeneres, estatubatuar aktore eta umorista.
- 1960 – Montserrat Boix, kataluniar kazetaria, ziber-feminismo eta hacktibismo feminista kontzeptuen sortzailea.
- 1961 – Wayne Gretzky, kanadar izotz hockey jokalari ohia, garai guztietako izotz hockey jokalari onenatzat hartua.
- 1963 –
- Marie-Castille Mention-Schaar, frantziar zuzendari, ekoizle, idazle eta kazetari ohia.
- José Mourinho, Mou, portugaldar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1966 – Conny Aerts, belgikar astrofisika irakaslea da, astrosismologian aditua.
- 1971 –
- Clara Grima Ruiz, espainiar matematikako-irakasle eta Matematika Zientzietako dibulgatzailea.
- Màxim Huerta, espainiar kazetari eta idazlea.
- 1975 – Ruth Díaz, espainiar aktorea.
- 1977 –
- Luján Argüelles, espainiar irrati-esatari eta telebista aurkezlea.
- Ēriks Ešenvalds, letoniar musikagilea.
- 1982 – Tomoko Suzuki, japoniar futbolari ohia.
- 1984 – Volha Kavalkova, bielorrusiar ekintzaile politikoa.
- 1987 –
- Gojko Kačar, serbiar futbolaria.
- Rigoberto Urán, kolonbiar txirrindularia.
- 1990 – Peter Sagan, eslovakiar txirrindularia.
- 1993 – Sonja Sajzor, serbiar artista bisual transgeneroa eta transfeminista.
- 1995 – Wu Xuanyi, txinatar abeslaria eta aktorea.
- 1996 – María Pedraza, espainiar aktorea.
- 2000 – Ester Expósito, espainiar aktorea.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1576 – Juan Ortiz de Zarate, euskal militar eta esploratzailea (j. 1510).
- 1753 – Antonio Jose Mazarredo Morgan, bizkaitar itsasgizon eta politikaria eta Bilboko alkatea (j. 1705).
- 1822 – Juan Antonio Olabarrieta Clara-Rosa, euskal polemista antiklerikala, Cádizen (j. 1763).
- 1839 – Azantza, lapurtar pilotaria (j. 1760).
- 1916 – Manuel Diaz de Arkaia, arabar idazlea (j. 1841).
- 1922 – Jean-Baptiste Constantin, euskal idazlea (j. 1847).
- 1933 – Cesarea Garbuno Arizmendi, gipuzkoar enpresaburua, Espainiako lehen petrolio-findegiko enpresaburua (j. 1846).
- 1952 – Fernando Gartzia Alegría, bizkaitar margolaria (j. 1896).
- 1957 – Albert Constantin, baxenabartar idazle eta politikari euskaltzalea (j. 1873).
- 1958 – Pedro Biritxinaga, bizkaitar kirol masaje-emailea (j. 1898).
- 1962 –
- Antonio Artetxe, euskal herritar abokatu eta politikari liberala (j. 1880).
- Migel Etxebeste, nafar organista eta musikagilea (j. 1893).
- 2011 – Robert Baulon, lapurtar errugbilaria (j. 1930).
- 2013 – Imanol Elias, gipuzkoar idazlea eta politikaria eta Azpeitiko alkatea (j. 1936).
- 2023 –
- Rodolfo Ares, PSE-EEko bizkaitar politikaria (j. 1954).
- Idoia Azurmendi, gipuzkoar musikagilea, abeslaria eta abesbatza-zuzendaria (j. 1971).
Mundua
- 946 – Eadgyth, ingalaterrako printzesa (j. 910).
- 1572 – Pietro del Monte, Maltako Ordenako 50. Printze eta Maisu Nagusia (j. 1499).
- 1631 – Henry Briggs, ingeles matematikaria (j. 1561).
- 1812 – Kirkpatrick Macmillan, eskoziar errementaria, orokorrean pedaldun bizikletaren asmatzailetzat hartua (j. 1812).
- 1823 – Edward Jenner, ingeles medikua, immunologiaren aitatzat hartua (j. 1749).
- 1824 – Théodore Géricault, frantziar margolari erromantikoa (j. 1791).
- 1855 – Gérard de Nerval, frantziar idazlea (j. 1808).
- 1879 – Julia Margaret Cameron, britainiar argazkilaria (j. 1815).
- 1885 – Charles George Gordon, britainiar militar eta administratzaile koloniala (j. 1833).
- 1891 – Nikolaus Otto, alemaniar ingeniaria, barne-errekuntzako motorraren sortzaileetako bat (j. 1832).
- 1895 – Arthur Cayley, ingeles matematikaria (j. 1821).
- 1926 – Joseph Sarsfield Glass, estatubatuar elizgizona (j. 1874).
- 1938 – Zitkala-Ša, siux herriko emakume idazle, argitaratzaile, biolinista eta ekintzailea (j. 1876).
- 1939 – Matilde Montoya, mexikar emagina eta doktore gradu akademikoa lortu zuen lehengo emakumea (j. 1859).
- 1942 –
- Felix Hausdorff, alemaniar matematikari judua, topologia modernoaren aitzindaria (j. 1868).
- Amelia Villa, boliviar idazlea eta Boliviako lehen emakume medikua (j. 1900).
- 1957 – Mamoru Shigemitsu, japoniar diplomatikoa (j. 1887).
- 1960 – Teresita Silva, espainiar vedettea, abeslaria eta aktorea (j. 1911).
- 1962 – Lucky Luciano, italiar-estatubatuar mafiosoa, antolatutako krimen modernoaren sortzailetzat jotzen den gansterra (j. 1897).
- 1963 – Maurice Hankey, Biarritzen jaiotako ingeles funtzionarioa (j. 1877).
- 1973 – Edward G. Robinson, errumaniar-estatubatuar aktorea (j. 1893).
- 1975 – Lyubov Orlova, sovietar zinemako lehen izar handia, antzerki aktorea eta abeslaria (j. 1902).
- 1979 –
- Ahti Hammar, Finlandiako udalerrietako hainbat armarri marraztu zituen gizona (j. 1911).
- Nelson Rockefeller, AEBetako 41. presidenteordea (j. 1908).
- 1983 – Georges Bidault, Frantziako Behin Behineko Gobernuko presidentea (j. 1899).
- 1985 – Kenny Clarke, estatubatuar perkusionista (j. 1914).
- 1990 – Lewis Mumford, estatubatuar historialari, soziologo, teknologiaren filosofo eta literatura kritikaria (j. 1895).
- 1992 – José Ferrer, puertoricoar aktorea (j. 1912).
- 1993 – Robert Jacobsen, danimarkar eskultore eta margolaria (j. 1912).
- 1998 –
- Emilio Alarcos Llorach, espainiar hizkuntzalaria (j. 1922).
- Shinichi Suzuki, japoniar pedagogoa, biolin-ikaskuntzarako Suzuki metodoaren sortzailea (j. 1898).
- 2000 –
- Teresa Eguibar, espainiar eskultorea (j. 1940).
- A. E. van Vogt, kanadar-estatubatuar zientzia-fikziozko idazlea (j. 1912).
- 2003 –
- Valeri Brumel, errusiar gorako jauzilaria (j. 1942).
- Hugh Trevor-Roper, ingeles historialaria (j. 1914).
- 2006 – Jean-Christophe Lafaille, frantziar alpinista eta mendi-gidaria (j. 1965).
- 2008 – George Habash, Palestinaren Askapenerako Herri Frontearen sortzailea (j. 1926).
- 2010 –
- Louis Auchincloss, estatubatuar idazle eta historialaria (j. 1917).
- Juliusz Bardach, poloniar historialaria (j. 1914).
- 2014 –
- José Emilio Pacheco, mexikar poeta, eleberrigile, ipuingile, itzultzaile eta kritikaria (j. 1939).
- Dona Tututa, caboverdetar piano-jotzailea (j. 1919).
- 2018 – Elizabeth Hawley, estatubatuar kazetari eta Himalaietako espedizioen kronikaria (j. 1923).
- 2019 – Michel Legrand, frantziar konpositore, zuzendari, eta jazz piano-jotzailea (j. 1932).
- 2020 – Kobe Bryant, estatubatuar saskibaloi jokalaria, NBAko inoizko hoberenatakoa (j. 1978).
- 2021 –
- Alan Ashcroft, ingeles errugbilaria (j. 1930).
- Margitta Gummel, alemaniar atleta, pisu jaurtiketan espezialitatua (j. 1941).
- María Teresa Linares, kubatar musikologo, ikertzaile eta pedagogoa (j. 1920).
- Jozef Vengloš, eslovakiar futbolari eta entrenatzailea (j. 1936).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Margarita eta Sabin/Sabine.
- Australiaren eguna.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.