Urtarrilaren 25
Urtarrilaren 25a gregoriotar egutegiaren urteko hogeita bosgarren eguna da. 340 egun falta dira urtea amaitzeko, 341 egun bisurteetan.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1979 – Guardia Zibilak Juan Luis Etxebarria Agirre lekeitiarra, ETAko militantea, hil zuen Tuteran.
- 1980 – ETAk Luis Dominguez Jimenez zibila hil zuen Bergaran.
- 2002 – Igeltsuzko 200 iratxo agertu ziren Gasteizko kaleetan. Ertzaintzak eta Udaltzaingoak dozenaka komisaldegira eraman zituzten. Ekintza Basoetako Iratxoen Asanbladak erreibindikatu zuen, Gasteizko Gaztetxearen defentzan.
Mundua
- 1533 – Henrike VIII.a bere maitale Ana Bolenarekin ezkondu zen.
- 1554 – Sao Paulo hiria sortu zen Brasilen.
- 1575 – Luanda, Angolako hiriburua, sortu zuen Paulo Dias de Novais esploratzaile portugaldarrak.
- 1918 – Ukrainak independentzia aldarrikatu zuen SESBengandik.
- 1919 – Nazioen Liga sortu zen.
- 1942 – Thailandia Bigarren Mundu Gerran sartu zen eta Estatu Batuei eta Erresuma Batuari gerra deklaratu zien.
- 1949 – Israelen independentzia osteko lehen hauteskundeak. David Ben-Gurion laboristak irabazi zuen.
- 1959 – Joan XXIII.a aita santuak Vatikanoko II. kontzilioa deitu zuen, 1962an hasteko.
- 1971 – Idi Amin bortizki iritsi zen Ugandako presidente izatera.
- 1998 – Joan Paulo II.a aita santuak La Habanan emandako mezan Kubako preso politikoak askatzea eta erreforma politikoa bultzatzea eskatu zituen eta Estatu Batuek Kuba isolatzeko zituzten planak gaitzetsi zituen.
- 1999 – Richter eskalan 6ko indarra zuen lurrikara batek 1000 hildako baino gehiago utzi zituen Kolonbian.
- 2005 – 215 hildako Indiako tenplu batean egondako jente pilaketa batean.
- 2010 – Ethiopian Airlinesen 409 hegaldiak istripua izan zuen, Beiruten aireratu eta gutxira hegazkina Mediterranear Itsasora jausi zenean. 90 bidaiariak hil ziren.
- 2012 – Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak herrialdearen independentziarako galdeketa egiteko proposamena aurkeztu zuen.
- 2015 – Syriza alderdiak Greziako hauteskundeak irabazi eta Alexis Tsipras herrialde horretako presidente berria bilakatu zen.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 2008 – Euskarazko Wikipediak Argia Saria irabazi zuen, Sareko Argia atalean.
Mundua
- 1909 – Elektra, Richard Straussen musika eta Hugo von Hofmannsthalen libretoa duen opera estreinatu zen Dresdengo Königliches Opernhausen.
- 1921 – R.U.R. antzezlan txekiarra, robot hitza erabili zuen lehenengoa, estreinatu zen.
- 1963 – Roger Corman estatubatuar zinema zuzendariaren The Raven filma estreinatu zen.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1756 – José Ezkerra, nafar itsaslari eta militarra (h. 1801).
- 1831 – Cristina Brunetti, Donostian bizi izandako italiar jatorriko espainiar aristokrata (h. 1914).
- 1853 – Eulalia Abaitua, bizkaitar argazkilaria (h. 1943).
- 1869 – Pablo Fermin Irigarai, Larreko, nafar mediku eta idazlea (h. 1949).
- 1898 – Pablo Gurpide, euskal apezpikua, Bilboko elizbarrutiko bigarren apezpikua (h. 1968).
- 1901 – Carmelo Elordui, bizkaitar jesuita, txinerazko testu klasikoak itzuli zituena (h. 1989).
- 1920 – José Luis Berasategi, bizkaitar ekonomialari eta politikaria, Bilboko azken alkate frankista (h. 1990).
- 1924 – Joxe Ulibarrena, euskal herritar eskultore, etnografo eta sustatzaile kulturala (h. 2020).
- 1934 – Pablo Colino, nafar apaiz katoliko, musikagile eta ganberako maisua.
- 1952 – Ángel Amigo, euskal zinema ekoizle eta gidoigilea.
- 1955 – Eliseo Murillo, gipuzkoar futbolari ohia, Extremaduran.
- 1956 – Gontzal Mendibil, bizkaitar egile abeslaria.
- 1958 – Jose Maria Lekunberri, nafar futbolari ohia.
- 1964 – Patxi Zubizarreta, gipuzkoar idazlea.
- 1966 – Juanma Zaldua, Txiribiton junior, euskal pailazoa.
- 1969 – Marixa Osés, arabar idazle eta gidoigilea.
- 1973 – Nagore Gabellanes, gipuzkoar belar hockey jokalari ohia.
- 1974 – Iñigo Bolinaga, bizkaitar historialari eta idazlea.
- 1975 – Aitor Aldeondo, nafar futbolari ohia.
- 1979 – Leire Ibarguren, gipuzkoak idazlea eta irakaslea.
- 1983 – Gorka Azkorra, bizkaitar futbolari ohia.
- 1984 – Xabier Eizagirre, gipuzkoar futbolaria ohia.
- 1988 –
- Yerai Diaz Ikaran, bizkaitar kazetaria eta telebista aurkezlea.
- Iago Herrerín, Athleticeko futbolaria.
- 1990 – Lander Iurrebaso, bizkaitar futbolaria.
- 1992 – Ainize Barea, Peke, bizkaitar futbolaria.
- 1997 – Endika Irigoien, nafar futbolaria.
- 1998 – Asier Burguete, gipuzkoar aktore eta dantzaria.
- 2000 – Ander Ganzabal, bizkaitar txirrindularia.
Mundua
- 750 – Leon IV.a, Bizantziar enperadorea (h. 780).
- 1425 – Henrike IV.a Gaztelakoa, Gaztela eta Leongo erregea (h. 1474).
- 1477 – Ana Bretainiakoa, Bretainiako dukesa eta Frantziako erregina ezkontidea (h. 1514).
- 1493 – Massimiliano Sforza, italiar aristokrata (h. 1530).
- 1540 – Edmund Campion, ingeles jesulagun, martiri eta santu katolikoa (h. 1581).
- 1615 – Govert Flinck, herbeheretar Urrezko Aroko margolaria (h. 1660).
- 1627 – Robert Boyle, irlandar filosofo eta zientzialaria (h. 1691).
- 1708 – Pompeo Batoni, italiar margolaria (h. 1787).
- 1725 – Pablo Olabide, espainiar politikari eta idazlea (h. 1803).
- 1736 – Joseph Louis Lagrange, frantziar matematikari eta astronomoa (h. 1813).
- 1743 – Friedrich Heinrich Jacobi, alemaniar filosofo eta idazlea, existentzialismoaren aitzindaritzat hartua (h. 1819).
- 1746 – Félicité de Genlis, frantziar idazle, harpa-jole eta hezitzailea, Frantziako errege-familiaren irakaslea (h. 1830).
- 1759 – Robert Burns, eskoziako gaeleraz aritu zen olerkari ezagunena (h. 1796).
- 1790 – Moritz Daffinger, austriar margolaria (h. 1849).
- 1801 – Henri de Brouckère, Belgikako lehen ministroa (h. 1891).
- 1812 – Pierre de Decker, Belgikako lehen ministroa (h. 1891).
- 1832 – Ivan Xixkin, errusiar margolaria (h. 1898).
- 1844 – Jekaterina Brexko-Brexkovskaia, errusiar militante eserista, iraultzaren amona deitua (h. 1934).
- 1851 – Arne Aadne Garborg, norvegiar idazlea eta hizkuntza-eraberritzailea (h. 1924).
- 1860 – Charles Curtis, AEBetako 31. presidenteordea (h. 1936).
- 1866 – Emile Vandervelde, Belgikako estatu-politikaria eta frantsesezko idazlea (h. 1938).
- 1867 – Adelaide Cabete, XX. mendeko lider feminista portugaldar garrantzitsuenetarikoa (h. 1935).
- 1870 – Helge von Koch, suediar matematikaria, Koch elur-maluta irudi fraktalagatik ezaguna (h. 1924).
- 1871 – Jeanne Villepreux-Power, frantziar itsas-biologo aitzindaria (j. 1794).
- 1874 – William Somerset Maugham, ingeles idazlea (h. 1965).
- 1881 – Emil Ludwig, alemaniar idazlea (h. 1948).
- 1882 – Virginia Woolf, britainiar idazlea (h. 1941).
- 1883 – Nikolai Krestinski, militante boltxebikea eta sobietar diplomazialaria (h. 1938)
- 1886 –
- Wilhelm Furtwängler, alemaniar orkestra-zuzendari eta musikagilea (h. 1954).
- Morgan Russell, estatubatuar margolaria (h. 1953).
- 1894 – Aino Aalto, finlandiar diseinatzaile eta arkitektoa, Finlandiako arkitekturaren aitzindaria (h. 1949).
- 1899 – Paul-Henri Spaak, Belgikako lehen ministroa (h. 1972).
- 1901 – Itzhak Stern, Oskar Schindlerren kontulari industriala izandako poloniar judua (h. 1969).
- 1913 –
- Witold Lutosławski, poloniar musikagilea, Poloniako XX. mendeko musikagile handientzat hartua (h. 1994).
- Donald Maclean, britainiar diplomazialari eta espioia, Cambridge bostetako bat (h. 1983).
- 1915 – Ewan MacColl, ingeles folk abeslari, kantautore, komunista, sindikalista, antzerkigile eta antzezlan ekoizlea (h. 1989).
- 1917 –
- Ilya Prigogine, belgikar kimikaria, 1977ko Kimikako Nobel Saria (h. 2003).
- Jânio Quadros, Brasilgo presidentea (h. 1992).
- Velta Rūķe-Draviņa, letoniar-suediar hizkuntzalari eta irakaslea (h. 2003).
- 1919 – Norman Newell, britainiar musika ekoizlea (h. 2004).
- 1921 – Russell Braddon, australiar idazle eta gerra-presoa Bigarren Mundu Gerran (h. 1995).
- 1922 – Luigi Luca Cavalli-Sforza, italiar zientzialaria, populazioen genetikan aditua (h. 2018).
- 1923 – Arvid Carlsson, suediar neurofarmakologoa, 2000ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2018).
- 1924 – Tomás Mac Giolla, irlandar errepublikar politikaria (h. 2010).
- 1927 – Antônio Carlos Jobim, brasildar musikagile eta piano-jotzailea (h. 1994).
- 1928 – Eduard Xevardnadze, Georgiako presidentea (h. 2014).
- 1931 – Paavo Haavikko, finlandiar dramaturgo eta poeta, Finlandiako funtsezko egileetako bat (h. 2008).
- 1932 – Yukio Shimomura, japoniar futbolaria.
- 1933 – Corazón Aquino, Filipinetako presidentea (h. 2009).
- 1935 –
- J. G. Farrell, Ingalaterran jaiotako irlandar idazlea (h. 1979).
- Antonio Ramalho Eanes, Portugalgo presidentea.
- 1937 – Ange-Félix Patassé, Afrika Erdiko Errepublikako presidentea (h. 2011).
- 1938 –
- Etta James, estatubatuar abeslaria (h. 2012).
- Vladimir Visotski, sobietar antzezlea, idazlea eta abeslaria (h. 1980).
- 1941 – Jane Richardson, estatubatuar biofisiko eta biokimikoa, zinta-diagramen asmatzailea.
- 1942 – Eusébio da Silva Ferreira, portugaldar futbolaria (h. 2014).
- 1943 –
- Manuel Delgado Villegas, el Arropiero, Espainiako krimenen historian dagoen hiltzaile okerrenetakoa (h. 1998).
- Tobe Hooper, estatubatuar zinema zuzendari, gidoilari eta ekoizlea (h. 2017).
- 1944 – Bernard Tschumi, suitzar arkitektoa.
- 1947 – Ángel Nieto, motoziklismoko espainiar pilotua, mundu-mailako hamahiru tituluduna (h. 2017).
- 1949 – Paul Nurse, ingeles genetikalaria, 2001eko Medikuntzako Nobel Saria.
- 1950 – Jean-Marc Ayrault, Frantziako Lehen Ministro ohia.
- 1954 – Renate Dorrestein, herbeheretar feminista, idazle eta kazetaria (h. 2018).
- 1955 – Toru Iwatani, japoniar bideo-joko diseinatzaile ohia, Pac-Manen sortzailea.
- 1957 – Luis Alfredo Garavito, kolonbiar serieko hiltzaile eta pederasta eta sexu-erasotzailea (h. 2023).
- 1958 – Alessandro Baricco, italiar idazle, kritikari musikal eta zine-zuzendaria.
- 1959 – Toni Servillo, italiar aktorea.
- 1960 – Nobuyo Fujishiro, japoniar futbolari ohia.
- 1971 – Juan Andrés Gómez, argentinar futbolari ohia.
- 1972 – Chantal Andere, mexikar aktore eta abeslaria.
- 1974 – Hinako Ashihara, japoniar mangaka (h. 2024).
- 1975 – Raimundo Blanco, Rai, burgostar pilotari ohia.
- 1976 –
- Mito Isaka, japoniar futbolari ohia.
- Carmen Ruiz Repullo, espainiar soziologo feminista, aktibista eta ikerlaria.
- 1977 – Marta Rovira, kataluniar politikari eta abokatua.
- 1978 –
- Charlene Monakokoa, Monakoko printzesa ezkontidea.
- Denis Menxov, errusiar txirrindulari ohia.
- Lila Tretikov, errusiar-estatubatuar software ingeniaria, Wikimedia Fundazioaren zuzendari ohia.
- Volodymyr Zelensky, Ukrainako presidentea.
- 1979 – Roberto Fernández Alvalleros, espainiar futbolari ohia.
- 1980 – Xavi Hernández, kataluniar futbolaria.
- 1981 – Alicia Keys, estatubatuar abeslari eta aktorea.
- 1982 –
- Dan Atherton, mendi-bizikletako belgikar txirrindularia.
- Noemi, italiar abeslaria.
- Mulher Pepita, brasildar abeslaria, musikagilea eta dantzaria.
- 1983 – Yasuyuki Konno, japoniar futbolaria.
- 1984 – Oumoul Khairy Sarr, senegaldar saskibaloi-jokalaria.
- 1987 –
- Hafsia Herzi, frantziar aktorea.
- Maria Kirilenko, errusiar tenislaria.
- 1989 – Mayte Rodríguez, txiletar aktore eta publizitate-modeloa.
- 1998 – Riuler de Oliveira Faustino, brasildar futbolaria (h. 2021).
- 2000 – Remco Evenepoel, flandriar txirrindularia, Donostia Klasikoa irabazi duen inoizko txirrindulari gazteena.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1701 – Domingo Urbizu, gipuzkoar goi-funtzionarioa eta arte bildumagilea, Sevillan (j. 1655).
- 1893 – José Félix Allende-Salazar, bizkaitar militar eta politikaria, Madrilen (j. 1802).
- 1917 – Ramon Adan de Iartza, gipuzkoar geologoa (j. 1848).
- 1971 – Garmendia Otaola, gipuzkoar filosofo, pedagogo eta psikologo jesuita (j. 1905).
- 1974 – Eli Gallastegi, Gudari, bizkaitar politikari abertzale eta jeltzale independentista (j. 1892).
- 1976 – Alejandro Larrakoetxea, bizkaitar idazlea (j. 1892).
- 1990 – Manuel Agüero, bizkaitar toreatzailea (j. 1910).
- 2006 – Maurice Plantier, lapurtar politikaria, Parisen (j. 1921).
- 2011 – Joxe Arratibel, gipuzkoar beneditarra, ipuin biltzailea eta euskal idazlea (j. 1923).
- 2014 – Marcelino Bilbao, Euzko Gudarostearen eta CNTren Isaac Puente batailoiako tenientea, Châtelleraulten (j. 1920).
- 2021 – Jose Luis Olaetxea Albistur, apaiz, organista eta musikaria, Lleidan (j. 1932).
Mundua
- 477 – Genseriko, bandaloen eta alanoen erregea.
- 844 – Gregorio IV.a, Aita santua.
- 863 – Karlos Proventzakoa, Proventzako errege karolingiarra.
- 1494 – Fernando I.a Napolikoa, Napoliko erregea (j. 1423).
- 1516 – Fernando II.a Aragoikoa, Errege Katolikoa (j.1452).
- 1559 – Kristian II.a Danimarkakoa, Danimarkako eta Norvegiako eta Suediako erregea (j. 1481).
- 1586 – Lucas Cranach Gaztea, alemaniar margolaria (j. 1515).
- 1640 – Robert Burton, ingeles idazlea (j. 1577).
- 1852 – Fabian Gottlieb von Bellingshausen, Errusiar Inperioko marinela, Lurraren inguruan nabigatzeko bigarren espedizio-burua (j. 1778).
- 1870 – Victor de Broglie, Frantziako lehen ministroa (j. 1785).
- 1891 –
- Henri de Brouckère, Belgikako lehen ministroa (j. 1801).
- Theo van Gogh, herbeheretar arte-merkataria, Vincent van Goghen anaia (j. 1857).
- 1896 – Frederic Leighton, britainiar margolari, marrazkilari eta eskultorea (j. 1830).
- 1901 – Prosper-Olivier Lissagaray, frantziar kazetari errepublikazale eta sozialista (j. 1838).
- 1907 – René Pottier, frantziar txirrindularia, Frantziako Tourreko lehen eskalatzailetzat hartzen da (j. 1879).
- 1936 – Edmond Aman-Jean, frantziar margolari sinbolista (j. 1858).
- 1940 – Célestin Bouglé, frantziar filosofo eta soziologoa (j. 1870).
- 1947 – Al Capone, italiar jatorrizko estatubatuar gangsterra (j. 1899).
- 1952 – Sveinn Björnsson, Islandiako lehendabiziko presidentea (j. 1881).
- 1961 – Nadezhda Udaltsova, errusiar abangoardiako artista, margolari eta irakaslea (j. 1886).
- 1966 – Miguel Bover, espainiar txirrindularia (j. 1928).
- 1971 – Hermann Hoth, alemaniar jenerala (j. 1885).
- 1972 – Erhard Milch, alemaniar landa mariskala (j. 1892).
- 1982 – Mikhail Suslov, sobietar politikaria (j. 1902).
- 1988 – Sebastián Mariner, kataluniar hizkuntzalari eta latinista (j. 1923).
- 1990 –
- Dámaso Alonso, espainiar filologo eta poeta (j. 1898).
- Ava Gardner, estatubatuar aktorea (j. 1922).
- 1992 – Manuel Hernández Mompó, espainiar margolaria (j. 1927).
- 1997 – Manuel Tuñón de Lara, espainiar historialaria, Espainiako historiografiaren berritzaile nagusietako bat (j. 1915).
- 2000 – Herta Freitag, austriar-estatubatuar matematikaria, Fibonacciren zenbakiekin egindako lanengatik ezaguna (j. 1908).
- 2004 – Fanny Blankers-Koen, Etxekoandre hegalaria, herbehereetar atleta, 1948ko Olinpiar Jokoetan lau urrezko dominaren irabazle (j. 1918).
- 2005 –
- Philip Johnson, estatubatuar arkitektoa (j. 1906).
- Max Velthuijs, herbeheretar ilustratzailea (j. 1923).
- 2009 –
- Mamadou Dia, Senegalgo lehen ministroa (j. 1910).
- Eleanor F. Helin, estatubatuar astronomoa (j. 1932).
- 2011 – Daniel Bell, estatubatuar kazetari eta soziologoa (j. 1919).
- 2013 – Kristian Brisson, bretainierazko idazlea (j. 1927).
- 2015 – Demis Roussos, egiptoar-greziar abeslaria eta artista (j. 1946).
- 2017 –
- Buchi Emecheta, nigeriar-britainiar idazlea (j. 1944).
- John Hurt, britainiar aktorea (j. 1940).
- Mary Tyler Moore, estatubatuar aktorea (j. 1936).
- 2019 – Dušan Makavejev, jugoslaviar zinema-zuzendaria (j. 1932).
- 2021 – Enrique Tábara, ekuadortar marrazkigilea (j. 1930).
- 2022 – Wim Jansen, herbehereetar futbolari eta entrenatzailea (j. 1946).
- 2024 – Bhavatharini, indiar abeslaria (j. 1976).
Jaiak eta urteurrenak
- San Paulo apostolua kristau bihurtzearen jaia.
- Sehaska egutegiko izendegia: Paul/Paule eta Paulo.