Urtarrilaren 22
Urtarrilaren 22a gregoriotar egutegiaren urteko hogeita bigarren eguna da. 343 egun falta dira urtea amaitzeko, 344 egun bisurteetan.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1977 – Euskararen ofizialtasunaren alde manifestazio jendetsua egin zen Donostian.
Mundua
- 1599 – Espainiar konkistatzaileek, tartean Juan Oñate gipuzkoarrak, Acoma jatorrizko herriaren aurkako sarraskia abiatu zuten gaur egungo Mexikon.
- 1724 – Bruno Maurizio Zabala durangarrak, Espainiako Kapitan jenerala Rio de la Platan portugaldar indarrak kaleratu zituen eta Montevideo hiria sortu zuen, gaur egungo Uruguaiko hiriburua.
- 1924 – Ramsay MacDonald Erresuma Batuko Lehen Ministro izendatu zuten, Erresuma Batuko Alderdi Laboristak izandako lehenengoa.[1]
- 1946 – Mahabadeko Errepublikaren sorreraren aldarrikapena Rojhilaten (Irango edo Ekialdeko Kurdistan).
- 1989 – Aljerreko negoziazio mahaia eratu zuten ETAk eta Espainiako Gobernuak. ETAk behin-behineko su-etena aldarrikatu zuen.
- 2008 – Irakeko Parlamentuak bandera nazionala ofizialki aldatzea erabaki zuen, "batasuna, askatasuna eta sozialismoa"ren ikur ziren izar berdeak kenduz.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 2015 – Nafarroako Unibertsitatea Museoa ireki zen.
Mundua
- 1964 – Zulu filma estreinatu zen, Cy Endfieldek zuzendu eta Stanley Baker, Michael Caine, Jack Hawkins, Ulla Jacobsson, James Booth eta Nigel Green aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1706 –
- Vicente Azkuenaga, bizkaitar enpresaburu eta politikaria (h. 1787).
- Francisco Ugarte, gipuzkoar militarra, Maracaiboko (Venezuela) gobernadorea.
- 1775 – Jean-Baptiste Laffitte, lapurtar bankaria (h. 1843).
- 1833 – Vicente Manterola, euskal herritar apaiza, politikaria eta idazlea (h. 1891).
- 1872 – Vicente Fatrás, bizkaitar politikaria (h. 1936).
- 1879 – Jose Begiristain, gipuzkoar medikua, Gipuzkoan X izpiak erabili zituen lehen sendagilea (h. 1952).
- 1897 – Txomin Arruti Mendi-Lauta, euskal idazlea (h. 1968).
- 1910 – Jesus Monzón, nafar buruzagi komunista (h. 1973).
- 1913 – Vicente Moriones, nafar anarkista (h. 1970).
- 1916 – Edmundo Suárez, Mundo, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (h. 1978).
- 1917 – José Luis Molinuevo, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (h. 2002).
- 1929 – Ddiddue Epherre, zuberoar euskaltzale eta elizgizona (h. 1974).
- 1930 – Marivi Bilbao, bilbotar aktorea (h. 2013).
- 1940 – Germán Sánchez Espeso, nafar eleberrigilea.
- 1944 – Juan Manuel Basurko, gipuzkoar futbolari eta apaiz katolikoa (h. 2014).
- 1945 – Mikel Garmendia, euskal aktorea (h. 2005).
- 1948 – Bixente Serrano, euskal idazle eta historialaria (h. 2020).
- 1950 – Antton Aranburu, gipuzkoar kazetaria.
- 1952 –
- Alan Griffin, irlandar euskal musikaria, Ennisen (h. 2023).
- Txato Nuñez, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1953 – Danièle Lamarque, lapurtar goi-funtzionarioa, frantziar ordezkaria Europako Kontu Auzitegian.
- 1964 – Fermín de Luis, nafar futbolari ohia.
- 1967 – Garbiñe Etxeberria, gipuzkoar futbolari eta entrenatzailea, Emakumezkoen Futbol Ligako lehen entrenatzaile profesionaletako bat.
- 1968 – Ion Erro, Nafarroako Ezker Batua alderdiko koordinatzailea.
- 1970 – Abraham Olano, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1975 – Isabel Etxeberria Ramirez, gipuzkoar itzultzailea eta irakaslea.
- 1980 –
- Ibon Larrazabal, bizkaitar futbolari ohia.
- Galder Zubizarreta, bizkaitar futbolari ohia.
- 1983 – Iban Zubiaurre, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1989 – Jorge Galán Anaut, nafar futbolaria.
- 1990 – Ander Vitoria, bizkaitar futbolaria.
- 1994 – Uxue Ezkurdia, gipuzkoar eskubaloi jokalaria.
- 2002 – Beñat De Jesús, bizkaitar futbolaria.
Mundua
- 1263 – Ibn Taymiyah, arabiar teologo musulmana (h. 1328).
- 1440 – Ivan III.a Errusiakoa, Moskuko Printze Handia (h. 1505).
- 1561 – Francis Bacon, britainiar filosofo eta estatu-politikaria (h. 1626).
- 1572 – John Donne, ingeles olerkari, militar eta idazkaria (h. 1631).
- 1592 – Pierre Gassendi, frantziar filosofoa (h. 1655).
- 1690 – Nicolas Lancret, frantziar margolaria (h. 1743).
- 1729 – Gotthold Ephraim Lessing, alemaniar idazlea, kritikaria eta filosofoa (h. 1781).
- 1733 – Philip Carteret, britainiar itsas armadako ofiziala eta esploratzailea (h. 1796).
- 1782 – Franciszek Ksawery Lampi, poloniar margolari erromantikoa (h. 1852).
- 1788 – Lord Byron, ingeles idazlea (h.1824).
- 1797 – Maria Leopoldina Austriakoa, Portugalgo erregina ezkontidea eta Brasilgo enperatriz ezkontidea (h. 1826).
- 1845 – Paul Vidal de la Blache, frantziar geografoa (h. 1918).
- 1849 – August Strindberg, suediar idazle eta margolaria (h. 1912).
- 1858 – Beatrice Webb, ingeles soziologo, ekonomilari, sozialista eta gizarte ekintzailea (h. 1943).
- 1865 – Friedrich Paschen, alemaniar fisikaria (h. 1947).
- 1875 – David Wark Griffith, estatubatuar zinema zuzendaria, zinemaren aita (h. 1948).
- 1876 – Flora Sandes, I. Mundu Gerran soldadu gisa ofizialki aritu zen emakume britainiar bakarra (h. 1956).
- 1877 – Hjalmar Schacht, alemaniar politikaria eta finantzaria (h. 1970).
- 1879 – Francis Picabia, frantziar margolaria, diseinatzailea eta poeta (h. 1953).
- 1880 – Frigyes Riesz, hungariar matematikaria (h. 1956).
- 1889 – Henri Pélissier, frantziar txirrindularia (h. 1935).
- 1891 –
- Antonio Gramsci, italiar politikaria eta pentsalaria (h. 1937).
- Moise Kisling, frantziar margolari eta marrazkilaria (h. 1953).
- 1892 – Marcel Dassault, frantziar aeronautika-ingeniaria eta enpresa-gizona (h. 1986).
- 1893 – Conrad Veidt, alemaniar aktorea (h. 1943).
- 1894 – Charles Langbridge Morgan, ingeles eleberrigilea (h. 1958).
- 1898 – Sergei Eisenstein, sobietar antzerki eta zinema zuzendaria eta teorizatzailea (h. 1948).
- 1904 –
- George Balanchine, errusiar musikagile, dantzari eta koreografoa (h. 1983).
- Carolina Henriette MacGillavry, holandar kimikari eta kristalografoa (h. 1993).
- 1906 – Robert E. Howard, estatubatuar idazlea, Ezpata eta sorginkeria azpigeneroaren aitatzat joa (h. 1936).
- 1907 – Étienne Borne, frantziar filosofoa (h. 1993).
- 1908 –
- Lev Landau, sobietar fisikaria, 1962ko Fisikako Nobel Saria (h. 1968).
- Sinclair Ross, ingelesezko kanadar idazlea (h. 1996).
- 1909 –
- Tikvah Alper, hegoafrikar fisikaria eta erradiobiologoa, entzefalopatia espongiformearen transmisio mekanismoak aurkitu zituena (h. 1995).
- Morris Swadesh, estatubatuar hizkuntzalaria (h. 1967).
- U Thant, birmaniar politikaria, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia (h. 1974).
- 1911 –
- Bruno Kreisky, Austriako kantzilerra (h. 1990).
- Paulina Ódena García, militante eta buruzagi komunista, Espainiako gerra zibilean Errepublikaren heroina (h. 1936).
- 1915 – Côtis-Capel, normandieraz idazten zuen normandiar poeta (h. 1986).
- 1916 – Henri Dutilleux, frantziar musikagilea (h. 2013).
- 1920 –
- Chiara Lubich, italiar ekintzaile katolikoa eta Fokolareen mugimenduaren sortzailea (h. 2008).
- Alf Ramsey, britainiar futbolaria eta entrenatzailea, bere herrialdean sari gehien jaso zituen futbolaria (h. 1999).
- 1921 – Krzysztof Kamil Baczyński, poloniar olerlari eta militarra (h. 1944).
- 1922 – Leonel de Moura Brizola, brasildar politikaria (h. 2004).
- 1924 – J. J. Johnson, estatubatuar jazz tronbonista, konpositore eta moldatzailea (h. 2001).
- 1926 – Aurora de Albornoz, espainiar idazlea, poeta, literaturako kritikaria, irakaslea eta saiokeragilea (h. 1990).
- 1928 – Jorge Ibargüengoitia, mexikar idazlea (h. 1983).
- 1930 – Alberto Arbasino, italiar legegizona eta idazlea (h. 2020).
- 1931 – Sam Cooke, estatubatuar musikaria (h. 1964).
- 1932 –
- Francisco Brines, espainiar poeta, Espainiako 50eko Belaunaldiko kidea (h. 2021).
- Piper Laurie, estatubatuar aktorea (h. 2023).
- 1936 – Alan Heeger, estatubatuar fisikaria, 2000ko Kimikako Nobel Saria.
- 1940 – John Hurt, britainiar aktorea (h. 2017).
- 1942 –
- Fermin Eguia, argentinar margolari, marrazkilari eta akuarelista surrealista.
- Amin Gemayel, Libanoko presidentea.
- 1945 - Caridad Zazo Cardeña, espainiar geologoa, Kuaternarioko itsas mailaren aldaketetan espezializatua.
- 1946 – Malcolm McLaren, ingeles enpresaburu, artista bisual, abeslari, egile abeslari, musikari, jostun diseinatzaile eta denda jabea (h. 2010).
- 1953 –
- Jim Jarmusch, estatubatuar zinema zuzendari, gidoilari, aktore, produktore, muntatzaile eta musikagilea.
- Mitsuo Kato, japoniar futbolari ohia.
- Myung-whun Txung, korear pianista eta orkestra-zuzendaria.
- 1957 – Ana Santos Aramburo, espainiar liburuzaina, Espainiako Liburutegi Nazionaleko zuzendaria.
- 1959 – Linda Blair, estatubatuar aktorea eta ekintzailea.
- 1960 – Michael Hutchence, INXS australiar musika taldeko abeslari eta konposatzailea (h. 1997).
- 1961 – Daniel Johnston, estatubatuar kantautore, abeslari eta musikagilea (h. 2019).
- 1962 –
- Patricia Laurent Kullick, mexikar idazlea (h. 2022).
- Alison Spedding, britainiar antropologoa eta fikzio idazlea.
- Mizan Zainal Abidin Terengganukoa, Terengganuko sultana.
- 1963 –
- Sergio Sauca, espainiar kazetari eta telebista aurkezlea.
- Andrei Txmil, belgikar herritartasundun moldaviar txirrindularia.
- 1965 – Diane Lane, estatubatuar aktorea.
- 1967 – Eleanor McEvoy, irlandar kantautorea.
- 1968 –
- Sébastien Lifshitz, frantziar zinema-zuzendari eta gidoilaria.
- Ecaterina Szabo, errumaniar gimnasta artistiko ohia, munduko hogei domina irabazi dituena.
- 1969 – Naoko Nishigai, japoniar futbolari ohia.
- 1971 – Geoffrey Gurrumul Yunupingu, australiar musikaria (h. 2017).
- 1973 – Rogério Ceni, brasildar futbol atezain ohia.
- 1977 –
- Rachael Grinham, australiar squash-jokalaria.
- Hidetoshi Nakata, japoniar futbolari ohia.
- 1980 –
- Lord Vinheteiro, brasildar piano-jole, soinu-ingeniaria, akuarista eta YouTuberra.
- Hannah Mancini, estatubatuar-esloveniar abeslaria.
- 1993 – Netta Barzilai, israeldar abeslaria.
- 1995 – Nikola Rebić, serbiar saskibaloi jokalaria.
- 2000 – Laia Codina, kataluniar futbolaria.
- 2004 – Tyler Armstrong, estatubatuar mendizalea, 9 urte zituela Aconcagua igo zuen pertsonarik gazteena.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1228 – Remiro Nafarroakoa, nafar elizgizona, Iruñeko apezpikua.
- 1859 – José Santos de la Hera, bizkaitar militarra, Madrilen (j. 1792).
- 1887 – Joaquín Jamar, nafar ekonomialari, enpresaburu eta politikaria (j. 1832).
- 1891 – Ladislao Belasko, arabar politikaria eta idazlea (j. 1817).
- 1892 – Luis Dabán, nafar ofiziala, Madrilen (j. 1841).
- 1904 – Estanislao Labairu, bizkaitar apaiza eta historialaria (j. 1845).
- 1961 – Ángel Larroque, bizkaitar margolaria (j. 1874).
- 1968 – Federico Ugalde, bizkaitar arkitektoa (j. 1873).
- 1987 – Carlos Sanz Ramírez, gipuzkoar margolaria (j. 1943).
- 1993 – Mezo Bigarrena, bizkaitar kantautorea, Buenos Airesen (j. 1951).
- 2000 – Joaquin Gurrutxaga, gipuzkoar olerkari eta artista (j. 1910).
- 2014 – Manu Leguineche, bizkaitar kazetaria, idazlea eta bidaiaria, Madrilen (j. 1941).
Mundua
- 1636 – Gregorio Fernández, espainiar eskultorea (j. 1576).
- 1640 – Erasmus Quellinus I.a, flandriar eskultorea (j. 1584).
- 1666 – Shah Jahan, mogoldar inperioaren gobernaria (j. 1592).
- 1797 – Fermín Francisco de Carvajal, txiletar noble eta militarra, Nafarroako erregeordea (j. 1722).
- 1799 – Horace Bénédict de Saussure, genevatar botanikari, geologo, meteorologo, fisikari, mendigoizale eta Alpeetako esploratzailea (j. 1740).
- 1803 – María Teresa del Toro Alayza, Simón Bolívar askatzailearen emaztea (j. 1781).
- 1840 – Johann Friedrich Blumenbach, alemaniar mediku, fisiologo eta antropologoa (j. 1752).
- 1848 – Javier de Burgos, andaluziar antzerkigile eta politikaria (j. 1778).
- 1850 – Gilen Josef Chaminade, frantziar apaiz katolikoa, Mariaren Lagundiaren eta Marianista Familiaren sortzailea (j. 1761).
- 1888 – Eugène Labiche, frantziar antzerkigilea (j. 1815).
- 1900 – David Edward Hughes, britainiar asmatzailea (j. 1831).
- 1901 – Viktoria Erresuma Batukoa, Britainia Handiko eta Irlandako erregina (j. 1819).
- 1919 – Carl Larsson, suediar margolaria, Arts and Crafts mugimenduaren kidea (j. 1853).
- 1920 – Natalia Kobrynska, ukrainar idazlea, Ukrainako mugimendu feministaren antolatzaile eta aitzindaria (j. 1855).
- 1922 –
- Fredrik Bajer, danimarkar idazle, irakasle eta politikari bakezalea, 1908ko Bakearen Nobel Saria (h. 1837).
- Benedikto XV.a, Aita santua (j. 1854).
- Camille Jordan, frantziar matematikaria (j. 1838).
- 1925 – Fanny Bullock Workman, estatubatuar geografoa, kartografoa, esploratzailea, bidaia idazlea eta mendizalea (j. 1859).
- 1942 – Walter Sickert, ingeles margolaria (j. 1860).
- 1947 – Fiodor Dan, errusiar mentxebike judua (j. 1871).
- 1959 – Mike Hawthorn, britainiar auto gidaria (j. 1929).
- 1973 – Lyndon Baines Johnson, Ameriketako Estatu Batuetako 36. Presidentea (j. 1908).
- 1980 – Teresa Noce, italiar partisanoa, sindikalista eta politikari antifaxista (j. 1900).
- 1981 – María Moliner, espainiar filologoa (j. 1900).
- 1982 – Eduardo Frei Montalva, Txileko presidentea (j. 1911).
- 1983 – Ahmed Dlimi, Marokoko errege indar armatuko jenerala (j. 1931).
- 1990 –
- Giorgio Caproni, italiar poeta (j. 1912).
- Mariano Rumor, Italiako lehen ministroa (j. 1915).
- Roman Vishniac, errusiar-estatubatuar argazkilaria (j. 1897).
- 1993 – Kōbō Abe, japoniar eleberrigile eta antzerkigilea (j. 1924).
- 1994 –
- Jean-Louis Barrault, frantziar antzezle eta antzerki-zuzendaria (j. 1910).
- Telly Savalas, estatubatuar aktorea (j. 1922).
- 2001 – Dulcinea Bellido, espainiar jostuna eta PCEko militante feminista (j. 1956).
- 2005 – Consuelo Velázquez Torres, mexikar piano-jotzailea eta musikagilea (j. 1916).
- 2007 – Abbé Pierre, frantziar abadea, Emmaus mugimenduaren sortzailea (j. 1912).
- 2008 –
- Heath Ledger, australiar aktorea (j. 1979)
- Claude Piron, belgikar-suitzar psikologoa eta itzultzaile eta idazle esperantista (j. 1931).
- 2010 –
- Iskandar Johorrekoa, Johorreko sultan eta Malaysiako erregea (j. 1932).
- Luís Romano, caboverdetar poeta, eleberrigile eta folklore biltzailea, portugesez eta Cabo Verdeko kreoleraz idatzi zuena (j. 1922).
- Jean Simmons, britainiar aktorea (j. 1929).
- 2018 –
- Jimmy Armfield, ingeles futbolari eta entrenatzailea (h. 2018).
- Ursula Kroeber Le Guin, estatubatuar idazlea (j. 1929).
- 2023 –
- Hossein Shahabi, irandar zinema zuzendaria, gidoilaria eta ekoizlea (j. 1967).
- Agustí Villaronga, espainiar zinema zuzendari, aktore eta gidoigilea (j. 1953).
- 2024 –
- Arno Allan Penzias, estatubatuar fisikaria, 1978ko Fisikako Nobel Saria (j. 1933).
- Anatoli Polyvoda, sobietar ukrainar saskibaloi-jokalaria (j. 1947).
- Luigi Riva, Rombo di Tuono, italiar futbolaria (j. 1944).
Kanpo estekak
- (Ingelesez) McLeod, Marian B.. (1978). The Parliamentary Speaking of Ramsay MacDonald: A Study of His First Labour Government. Literary Press (Noiz kontsultatua: 2023-12-05).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.