Urtarrilaren 21
Urtarrilaren 21a gregoriotar egutegiaren urteko hogeita batgarren eguna da. 344 egun falta dira urtea amaitzeko, 345 egun bisurteetan.
|
|
|
Gertaerak
Mundua
- 1774 – Mustafa III.a, Otomandar Inperioko sultana hil zen, eta bere anaia Abdul Hamid I.a iritsi zen tronura[1].
- 1790 – Frantziako Biltzar Nazionalak legearen aurrean herritar guztiak berdinak zirela aldarrikatu zuen, emakumeak kanpoan utziz.
- 1910 – Sena ibaiak estoldek eta metroko tunelek urak gainezka egin eta Frantziako hiriburua urez bete zuen.
- 1919 – Irlandako Errepublikako hautetsiak Dublinen elkartu eta Dáil Éireann legebiltzarra sortu zuten. Honek Irlandar Errepublika aldarrikatu zuen.
- 1921 – Amadeo Bordigak eta Antonio Gramscik Italiako Alderdi Komunista sortu zuten, Italiako Alderdi Sozialistaren zatiketa gisa.
- 1968 – Lau bonba atomiko zeramatzan B-52 Stratofortress hegazkin bonbaketari estatubatuarra Qaanaaqen (Groenlandian) lurrera erori egin zen.
- 1984 – Brasilen MST sortu zuten, Lurrik Gabeko Langileen Mugimendua.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 2006 – Der Fligende Hollander opera antzeztu zen Bilboko Euskalduna Jauregian
Mundua
- 1921 – The Kid filma estreinatu zen, Charlie Chaplinen maisulana.
- 1941 – High Sierra filma estreinatu zen, Raoul Walshek zuzendu eta Ida Lupino, Humphrey Bogart, Alan Curtis eta Arthur Kennedy aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1993 – Stalingrad filma estreinatu zen, Joseph Vilsmaierek zuzendu eta Thomas Kretschmann, Dominique Horwitz, Jochen Nickel, Sebastian Rudolph, Dana Vávrová, Martin Benrath eta Sylvester Groth aktoreek antzeztu zuten.
- 1996 – Shine ("Distira") filma estreinatu zen, Scott Hicksek zuzendu eta Geoffrey Rush, Noah Taylor, Armin Mueller-Stahl, John Gielgud eta Lynn Redgrave aktoreek antzeztu zuten.
- 2000 – American Psycho ("Amerikar Psikopata") filma Sundanceko Zinemaldian estreinatu zen, Mary Harronek zuzendu eta Christian Bale, Willem Dafoe, Jared Leto, Josh Lucas, Samantha Mathis, Matt Ross, Bill Sage, Chloë Sevigny, Cara Seymour, Justin Theroux, Guinevere Turner eta Reese Witherspoon aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1886 – Pablo Yanguas, nafar politikaria (h. 1936).
- 1894 – Alfredo Donnay, gasteiztar poeta eta Arabako herri-abestien konpositorea (h. 1986).
- 1895 – Kristobal Balentziaga, getariar jostun eta diseinatzailea, Balenciaga moda-etxearen sortzailea (h. 1972).
- 1899 – Mariano Ansó, Iruñeko lehen alkate errepublikarra (h. 1981).
- 1902 – Agnès Souret, lapurtar modelo, dantzari eta aktorea, lehenengo Miss Frantzia (h. 1928).
- 1910 – Félix de los Heros, bizkaitar futbolaria (h. 1984).
- 1914 – Jean Etxeberri-Aintxart, euskal herritar politikaria eta notarioa, Ipar Euskal Herriko lehen diputatu eta kontseilari nagusi abertzalea (h. 2003).
- 1915 – Eulogio Zudaire, nafar fraide kaputxinoa eta historialaria (h. 1991).
- 1919 – Juan Plazaola Artola, gipuzkoar elizgizona eta ikerlaria (h. 2005).
- 1926 – Antonio Aldonza, euskal herritar futbolaria (h. 2014).
- 1928 – Fernando Beorlegi, nafar margolaria (h. 2008).
- 1943 – Arantzazu Ametzaga, nafar idazlea, bibliotekaria eta feminista, Buenos Airesen.
- 1950 – Ángel María Villar, euskal herritar futbolari ohia eta futbol buruzagia.
- 1953 – Felipe Yáñez, arabar txirrindulari ohia, Cózaren.
- 1956 – Andoni Unzalu, bizkaitar politikaria (h. 2023).
- 1957 – Joxemiel Peñagarikano, gipuzkoar aizkolaria.
- 1958 – Pablo Barrio, euskal idazlea.
- 1961 – Marie-Laure de Lorenzi, lapurtar golflari ohia.
- 1967 – Jose Ramon Uriarte, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1970 –
- Ángel Lekunberri, nafar futbolari ohia.
- Txus di Fellatio, bizkaitar rock musikaria.
- 1972 – Javier Yubero, euskal herritar futbolaria (h. 2005).
- 1974 – Andrés Herzog, gipuzkoar politikari eta abokatua, UPyD alderdiko bozeramailea.
- 1985 – Iulene Olabarria, gipuzkoar saskibaloi-jokalaria.
- 1994 – Alex Aizpuru, gipuzkoar futbolaria.
Mundua
- 1277 – Galeazzo I.a Visconti, Milango jauna (h. 1328).
- 1338 – Karlos V.a Frantziakoa, Frantziako erregea (h. 1380).
- 1659 – Adriaen van der Werff, herbeheretar margolari, arkitekto, eskultore eta ganberako margolaria (h. 1722).
- 1714 – Anna Morandi Manzolini, italiar anatomia-irakaslea eta argizarizko irudi eskultorea (h. 1774).
- 1769 – Antonio Maria Bucareli Urtsua, euskal jatorriko espainiar militarra eta kolonia administraria (h. 1779).
- 1804 – Moritz von Schwind, austriar margolaria (h. 1871).
- 1811 – Ignacio Allende, mexikar militarra (h. 1811).
- 1824 – Stonewall Jackson, estatubatuar militarra, AEBetako Gerra Zibilan Armada Konfederatuaren jenerala (h. 1863).
- 1829 – Oskar II.a Suediakoa, Suediako erregea eta Norvegiako erregea (h. 1907).
- 1840 –
- Antonieta de Bèucaire, okzitaniar idazlea (h. 1865).
- Sophia Jex-Blake, ingeles irakasle, fisikari eta feminista, emakumeak Unibertsitatera sartzearen liderra (h. 1912).
- 1843 – Julien Vinson, frantziar hizkuntzalaria, euskara ere landu zuena (h. 1926).
- 1845 – Harriet Backer, norvegiar margolaria (h. 1932).
- 1848 – Henri Duparc, frantziar musikagilea (h. 1933).
- 1867 – Maxime Weygand, frantziar jenerala (h. 1965).
- 1869 – Grigori Rasputin, errusiar mistikoa (h. 1916).
- 1876 – James Larkin, irlandar sindikalista eta politikaria (h. 1947).
- 1877 – Baldassarre Negroni, italiar zinema-zuzendari eta gidoigilea (h. 1948).
- 1883 – Olav Aukrust, norvegiar olerkaria (h. 1929).
- 1885 –
- Duncan Grant, britainiar margolari eta diseinatzailea (h. 1978).
- Umberto Nobile, italiar esploratzaile, hegazkin-gidari eta militarra (h. 1978).
- 1887 – Wolfgang Köhler, alemaniar psikologoa (h. 1967).
- 1892 – Esperanza Rodríguez Cerdán, espainiar maistra errepublikanoa (h. 1984).
- 1895 – Daniel Chalonge, frantziar astronomo eta astrofisikaria (h. 1977).
- 1896 – Itō Noe, japoniar anarkista, kritikari soziala, idazlea eta feminista (h. 1923).
- 1901 –
- Clärenore Stinnes, alemaniar pilotua, automobilez munduari bira eman zion lehen emakumea (h. 1990).
- Ricardo Zamora, espainiar futbolaria (h. 1978).
- 1903 – Igor Kurtxatov, sobietar fisikari nuklearra, "sobietar bonba atomikoaren aita" (h. 1960).
- 1905 –
- Christian Dior, frantziar moda disenatzailea, Dior moda enpresaren sortzailea (h. 1957).
- George Laurence, kanadar fisikaria (h. 1987).
- Wanda Wasilewska, poloniar idazlea, kazetaria eta Alderdi Komunistako militantea (h. 1964).
- 1906 – Igor Moiseiev, errusiar dantzaria eta koreografoa (h. 2007).
- 1908 – Bengt Strömgren, daniar astrofisikaria, espazioko gas-hodeiei buruzko azterketetan aitzindaria (h. 1987).
- 1910 – Hideo Shinojima, japoniar futbolaria (h. 1975).
- 1911 – Lee Yoo-hyung, hegokorear futbolaria (h. 2003).
- 1912 – Konrad Emil Bloch, estatubatuar biokimikaria, 1964ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2000).
- 1918 –
- Marcelino Camacho, espainiar sindikalista eta politikaria (h. 2010).
- Antonio Janigro, italiar biolontxelo-jotzaile eta orkestra-zuzendaria (h. 1989).
- 1920 – Errol Barrow, Barbadosko lehen ministroa (h. 1987).
- 1922 –
- Telly Savalas, estatubatuar aktorea (h. 1994).
- Paul Scofield, britainiar aktorea (h. 2008).
- 1923 – Lola Flores, La Faraona, espainiar kopla abeslari, dantzari eta aktorea (h. 1995).
- 1924 –
- Shafiga Akhundova, azerbaijandar konpositorea, Azerbaijango Herriko Artista (h. 2013).
- Benny Hill, ingeles aktore eta umorista (h. 1992).
- Felisa Núñez Cubero, valladolistar fisikaria eta kimikaria (h. 2017)
- 1925 – Josep Pintat i Solans, Andorrako gobernuburua (h. 2007).
- 1928 –
- Reynaldo Benito Bignone, Argentinako diktaduraren de facto-ko presidentea eta gizateriaren kontrako krimen egilea (h. 2018).
- Gene Sharp, estatubatuar filosofoa (h. 2018).
- Fruto Vivas, venezuelar arkitektoa (h. 2022).
- 1931 – Yoshiko Kuga, japoniar aktorea.
- 1933 – Habib Thiam, Senegalgo lehen ministroa (h. 2017).
- 1934 – Antonio Karmany, espainiar txirrindulari ohia.
- 1937 – Ernest Lluch, kataluniar ekonomista eta PSCri loturiko politikaria (h. 2000).
- 1939 – Friedel Lutz, alemaniar futbolaria (h. 2023).
- 1940 – Jack Nicklaus, estatubatuar golflaria, historiako handienetakoa.
- 1941 – Plácido Domingo, espainiar tenorea, XX. mendearen bigarren erdiko tenorrik ospetsuenetakoa.
- 1942 –
- Eugène Camara, Gineako lehen ministroa (h. 2019).
- Alberto Corazón, espainiar argazkilari, margolari, eskulturagile eta diseinatzailea (h. 2021).
- Agathe Habyarimana, Ruandako lehen dama ohia.
- 1943 – Kenzo Yokoyama, japoniar futbolari ohia.
- 1946 – Ichiro Hosotani, japoniar futbolari ohia.
- 1949 – Antonio Vallori, espainiar txirrindulari ohia.
- 1953 – Paul Allen, estatubatuar enpresaria, Bill Gatesekin batera Microsoft enpresaren sortzailea (h. 2018).
- 1954 – Idrissa Ouedraogo, burkinafasoar zinema-zuzendaria (h. 2018).
- 1955 – Jeff Koons, estatubatuar artista.
- 1956 – Geena Davis, estatubatuar aktorea.
- 1957 – Masae Suzuki, japoniar futbolari ohia.
- 1959 – Manuel Núñez, espainiar futbolari ohia.
- 1961 –
- Nazanín Armanian, irandar idazle eta politologoa, 1983tik Espainian erbesteratua.
- Piotr Ugrumov, letoniar txirrindulari ohia.
- 1962 – Marie Trintignant, frantziar aktorea (h. 2003).
- 1963 – Hakeem Olajuwon, NBAko nigeriar saskibaloi jokalari ohia.
- 1964 – Gérald Passi, frantziar futbolari ohia.
- 1965 – María Laura Leguizamón, argentinar politikaria.
- 1967 – Alfred Jermaniš, esloveniar futbolari ohia.
- 1970 –
- Marina Foïs, frantziar aktorea.
- Ken Leung, estatubatuar aktorea.
- 1972 – Cat Power, estatubatuar abeslari eta musikaria.
- 1974 –
- Malena Alterio, espainiar-argentinar aktorea.
- Marek Forgáč, eslovakiar elizgizona.
- 1976 – Emma Bunton, ingeles abeslaria, aktorea, irrati-esataria eta telebista-aurkezlea, Spice Girls musika-boskoteko kideetako bat.
- 1979 –
- Melendi, espainiar abeslaria.
- Élodie Navarre, franko-austriar aktorea.
- Brian O'Driscoll, irlandar errugbi jokalari ohia.
- 1980 – Sonia Priego, espainiar pop-flamenko abeslaria.
- 1981 – Michel Teló, brasildar abeslari eta konpositorea.
- 1983 –
- Ranko Despotović, serbiar futbolaria.
- Paula Prendes, espainiar telebista aurkezle eta aktorea.
- 1984 – Tiza Mafira, indonesiar ingurumen-aktibista.
- 1988 – Ashton Eaton, estatubatuar atleta ohia, dekatloi eta heptatloian aditua.
- 1989 – Murilo de Almeida, brasildar-timortar futbolaria.
- 1991 –
- Javier Calvo, espainiar aktorea.
- Lucía Ramos, espainiar aktorea.
- 1995 – Nguyễn Công Phượng, vietnamdar futbolaria.
- 1997 - Ilia Topuria, hispano-georgiar arte martzial mistoko borrokalaria.
- 2004 – Ingrid Alexandra Norvegiakoa, Norvegiako printzesa.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1330 – Joana Borgoinakoa, Frantzia eta Nafarroako erregina ezkontidea (j. 1292).
- 1495 – Maddalen Frantziakoa, Vianako printzesa eta Nafarroako erregeordea (j. 1443).
- 1785 – Miguel Muzkitz, nafar politikaria, Madrilen (j. 1719).
- 1841 – Casimiro Loizaga, bizkaitar abokatu eta lur-jabea (j. 1782).
- 1890 – Vicente Arana, bizkaitar idazlea (j. 1847).
- 1942 – Jesus Larrañaga Txurruka, euskal herritar politikari eta sindikalista komunista, Madrilen fusilatua (j. 1901).
- 1964 – Luis Martín-Santos, donostiar idazle eta sendagilea (j. 1924).
- 1989 –
- Tomás Asiain, nafar musikagile eta militarra (j. 1923).
- Roberto Rodet, bizkaitar pintorea (j. 1915).
- 2009 – Aurora Arnaiz, bizkaitar idazlea, unibertsitateko irakaslea, jurista eta politikaria, Mexiko Hirian (j. 1913).
- 2014 – José Manuel Sertutxa, bizkaitar futbolaria, Coruñan (j. 1941).
- 2024 – Patxi Buldain, nafar margolaria (j. 1927).
Mundua
- 1059 – Mikel Zerulario, Konstantinoplako aitagoia.
- 1118 – Paskoal II.a, Aita santua (j. c. 1050).
- 1686 – François Blondel, frantziar matematikari, ingeniari, arkitekto, teoriagile eta diplomatikoa (j. 1618).
- 1774 – Mustafa III.a, Otomandar Inperioko sultana (j. 1717).
- 1775 – Iemelian Pugatxov, kosakoen buruzagi militarra.
- 1793 – Luis XVI.a, Frantziako eta Nafarroako erregea (j. 1754).
- 1795 – Samuel Wallis, britainiar itsasontzi-ofiziala, Ozeano Bareko esploratzailea (j. 1728).
- 1796 – Robert Burns, eskozieraz aritu zen olerkari ezagunena (j. 1759).
- 1814 – Jacques-Henri Bernardin de Saint-Pierre, frantziar idazle eta botanikoa (j. 1737).
- 1831 – Achim von Arnim, alemaniar poeta eta eleberrigilea (j. 1781).
- 1836 – Maria Kristina Savoiakoa, Fernando II.a Bi Sizilietakoaren lehen erregina ezkontidea (j. 1812).
- 1845 – Martin Zurbano, espainiar gerrillari eta jeneral liberala (j. 1788).
- 1862 – Božena Němcová, txekiar idazlea (j. 1820).
- 1870 – Aleksandr Herzen, errusiar idazle eta iraultzailea (j. 1812).
- 1871 – Jan Jacob Rochussen, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1797).
- 1872 – Franz Grillparzer, austriar idazlea (j. 1791).
- 1884 – Martina Castells Ballespí, kataluniar medikua, Espainian medikuntzan doktoratu zen lehenengo emakumea (j. 1852).
- 1892 – John Couch Adams, britainiar matematikari eta astronomoa (j. 1819).
- 1893 – José Salamanca, espainiar negozio gizon, politikari eta noblea (j. 1811).
- 1894 – Guillaume Lekeu, belgikar musikagilea (j. 1870).
- 1901 – Elisha Gray, estatubatuar ingeniari elektrikoa, telefonoaren asmatzailea (j. 1835).
- 1905 – Robert Brough, eskoziar margolari eta ilustratzailea (j. 1872).
- 1919 – Gojong Koreakoa, Koreako errege eta enperadorea (j. 1852).
- 1924 – Vladimir Lenin, errusiar iraultzailea, boltxevike alderdiaren burua eta Leninismoaren sortzailea (j. 1870).
- 1926 – Camillo Golgi, italiar medikua (j. 1843).
- 1932 – Lytton Strachey, ingeles idazle eta kritikaria (j. 1880).
- 1933 – George Moore, ingelesezko irlandar idazlea (j. 1852).
- 1938 – Georges Méliès, frantziar zinemagilea (j. 1861).
- 1950 – George Orwell, britainiar idazlea (j. 1903).
- 1955 – Archie Hahn, Milwaukeeko meteoritoa, estatubatuar atleta (j. 1880).
- 1958 – Ataúlfo Argenta, espainiar pianojole eta orkestra-zuzendaria (j. 1913).
- 1959 – Cecil B. DeMille, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1881).
- 1961 – Blaise Cendrars, suitzar jatorriko frantziar idazlea (j. 1887).
- 1964 – Joseph Schildkraut, austriar-estatubatuar aktorea (j. 1896).
- 1980 – Elvira de Hidalgo, espainiar koloretako-sopranoa eta kantu-maistra (j. 1891).
- 1985 – Yusuf Lule, 4. Ugandako presidentea (j. 1912).
- 1989 – Billy Tipton, estatubatuar jazz-musikari eta orkestra zuzendaria (j. 1914).
- 1996 – Roman Cieślewicz, ukrainar margolaria (j. 1930).
- 1999 – Susan Strasberg, estatubatuar aktorea (j. 1938).
- 2002 – Peggy Lee, estatubatuar jazz abeslari, abestigile eta aktorea (j. 1920).
- 2006 – Ibrahim Rugova, Kosovoko presidentea (j. 1944).
- 2008 – Marie Smith Jones, Alaska hego-erdialdealdean mintzatzen zen Eyak hizkuntzaren azken hiztuna (j. 1918).
- 2010 – Jacques Martin, frantziar komikigilea (j. 1921).
- 2011 –
- Dennis Oppenheim, estatubatuar eskultore eta aetasta (j. 1938).
- Vahan Sarkisian, armeniar filologo, euskalari eta hispanista (j. 1919).
- 2012 – Vincenzo Consolo, italiar idazlea (j. 1933).
- 2014 – Assumpta Roura, kataluniar kazetari eta idazlea (j. 1952).
- 2017 – Erika Böhm-Vitense, alemaniar jatorriko estatubatuar astrofisikaria (j. 1923).
- 2018 – Tsukasa Hosaka, japoniar futbolaria (j. 1937).
- 2020 –
- Hédi Baccouche, Tunisiako lehen ministroa (j. 1930).
- Terry Jones, galestar umorista, idazlea eta zinema zuzendaria eta Monty Python taldeko kidea (j. 1942).
- Tengiz Sigua, Georgiako lehen ministroa (j. 1934).
- Theodor Wagner, austriar futbolaria (j. 1927).
- 2021 –
- Jean Graton, frantziar komikigilea (j. 1923).
- Cecilia Mangini, italiar zinemagile dokumentalista, gidoilaria eta argazkilaria (j. 1927).
- Solveig Nordström, suediar arkeologoa (j. 1923).
- 2022 – Rex Cawley, estatubatuar atleta (j. 1940).
Kanpo estekak
- (Ingelesez) «Historical Events in 1774» OnThisDay.com 1774 (Noiz kontsultatua: 2023-12-08).