Urtarrilaren 20
Urtarrilaren 20a gregoriotar egutegiaren urteko hogeigarren eguna da. 345 egun falta dira urtea amaitzeko, 346 egun bisurteetan.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1423 – Karlos III.a Nobleak Vianako Printzerria eratu zuen.
- 1975 – Guardia Zibilak Manuel Pérez Elexpe PTEko militantea hil zuen eskuorriak banatzen ari zenean.
- 1980 – Batallón Vasco Españolek —Grupos Armados Españoles-en izenean aldarrikatuz— lehergailua zartarazi zuen Alonsotegiko Aldana taberna abertzalean, Liborio Arana Gómez, Manuel Santacoloma Velasco, María Paz Armiño Barón eta Pacífico Fika Zuloaga hilez, eta beste 10 lagun zaurituz.
- 2016 – Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburuaren inaugurazio ekitaldia ospatu zen.
Mundua
- 1924 – Kuomintangen Lehen Kongresu Nazionala hasi zen, Guangzhou hirian, Guangdongen, Txinako Errepublika[1].
- 1951 – Alpeetan egondako elurrolde batek 250 hildako eragin zituen, eta beste milaka pertsona elur azpian utzi zituen Alemania, Italia eta Suitzan.
- 1981 – Ronald Reagan Ameriketako Estatu Batuetako presidente izendatu zuten, Jimmy Carter ordezkatuz.
- 1993 – Bill Clintonek Ameriketako Estatu Batuetako presidente izateko zina egin zuen.
- 2001 – George W. Bush Ameriketako Estatu Batuetako 43. presidente izendatu zuten.
- 2009 – Barack Obama, Ameriketako Estatu Batuetako historiako lehen presidente afroamerikarrrak, kargua hartu zuen.
- 2016 –
- Wroclaw 2016ko Europako Kultur Hiriburuaren inaugurazio ekitaldia ospatu zen, Donostiarekin batera.
- Talde armatu integrista batek Charsaddako Unibertsitatearen aurkako erasoa burutu zuen.
- 2017 – Donald Trumpek Ameriketako Estatu Batuetako presidente izateko zina egin zuen.
- 2021 – Joe Biden,Ameriketako Estatu Batuetako presidente izateko zina egin zuen irekiera ekitaldian.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1935 – Lehenengo Bertsolari Txapelketa Nagusia ospatu zen, Euskaltzaleak elkarteak antolatua Eusko Gaztedirekin batera. Inazio Eizmendi Basarri izan zen irabazlea.
- 2016 – Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburuaren inaugurazio ekitaldia ospatu zen.
Mundua
- 1949 – A Letter to Three Wives (Hiru Emazteentzako Gutuna) filma estreinatu zen, Joseph L. Mankiewiczek zuzendu eta Jeanne Crain, Linda Darnell, Ann Sothern, Kirk Douglas, Paul Douglas eta Jeffrey Lynn aktoreek antzeztu zuten.
- 1958 – Mortadelo eta Filemon lehen aldiz argitaratu ziren, Espainiako Pulgarcito aldizkarian.
- 1994 – Four Weddings and a Funeral (Lau Ezkontza eta Hileta bat) filma estreinatu zen, Mike Newellek zuzendu eta Hugh Grant, Andie MacDowell eta Kristin Scott Thomas aktoreek antzeztu zuten.
- 2005 – Giza kate erraldoiek Coca-Colaren eta Pepsiren fabrikak inguratu zituzten Indian, lantegi horietan ura erauzi eta kutsatzen zutela salatuz.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Euskal Herria
- 2008 – Joseba Llorente futbolari hondarribiarrak Izarren Ligako golik azkarrena (lehen zatiko 0'07"42) sartu zion Espanyoli.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1635 – Juan Bautista Artzamendi, arabar elizgizona, inkisidore nagusi izandakoa (h. 1720).
- 1687 – Sebastian de la Quadra, Muskizen jaiotako Espainiako Handikia eta lehendabiziko Villariaseko markesa (h. 1766).
- 1779 – Sebastián de Miñano, Donostian bizitako espainiar idazle, kazetari, geografo, historialari eta politikari afrantsesatua (h. 1845).
- 1809 – Sebastian Iradier, euskal musikagilea (h. 1865).
- 1857 – Ramon de la Sota, euskal enpresaburu, abokatu eta politikari abertzalea, Castro Urdialesen (h. 1936).
- 1867 – Sebastian Amorrortu, bilbotar inprimatzailea (h. 1949).
- 1882 – Santiago Cunchillos Manterola, nafar legegizona eta itzultzailea (h. 1953).
- 1894 – Fabiana Zudaire, gipuzkoar musikaria eta musika irakaslea (h. 1970).
- 1902 – Fabián Velasco, euskal atleta, Castro Urdialesen (h. 1953).
- 1913 – José Agüero, bizkaitar toreatzailea (h. 1997).
- 1915 – Sebastián Mendívil, bizkaitar anarkista, Euzko Gudarostearen eta CNTren Bakunin batailoiko tenientea (h. 2014).
- 1920 – Sebastián Ontoria, gipuzkoar futbolari, gudari eta gerra-presoa (h. 2004).
- 1921 – Telmo Zarraonandia, Zarra, Bilboko Athletic Klubeko futbolaria, bere garaian eta luzaroan Espainiako ligako goleatzailerik handiena (h. 2006).
- 1923 – Jose Sebastian Laboa, donostiar apaiza eta nuntzio apostolikoa (h. 2002).
- 1934 – Joxe Aierbe, euskal idazlea (h. 2012).
- 1957 – Patrick Perrier, lapurtar errugbilaria (h. 2015).
- 1958 – Sebastian Lizaso, gipuzkoar bertsolaria.
- 1961 – Yolanda González, bilbotar ikasle eta militante komunista (h. 1980).
- 1963 – Iñigo Iturrate, EAJko bizkaitar politikaria.
- 1965 – Chantal Gorostegi, lapurtar txirrindulari ohia.
- 1968 – Marian Beitialarrangoitia, euskal herritar kazetari eta politikaria.
- 1971 – Kike Burgos, bizkaitar futbolari ohia.
- 1973 – Carlota Merchán, arabar politikaria.
- 1976 – Maria Merino, bizkaitar EHUko irakaslea, matematikaria eta ikertzailea.
- 1977 –
- Unai Bergara, bizkaitar futbolari ohia.
- Iratxe Retolaza Gutierrez, gipuzkoar literatura kritikaria.
- 1978 – Arkaitz Bellon, Pantxi, espetxean hildako bizkaitar preso politikoa (h. 2014).
- 1982 –
- Ekaitz Goienetxea, euskal idazlea.
- Ines Olza, nafar hizkuntzalaria.
- 1985 –
- Oier San Miguel, bizkaitar futbolaria.
- Pablo Urrizelki, nafar pilotari ohia, nekazaria eta aktorea.
- 1989 – Lander Otaola, bizkaitar aktorea.
- 1990 – Oihana Cereijo, gipuzkoar arraunlaria.
- 1992 – Garazi Arregi, euskal saskibaloi-jokalaria.
- 1993 – Mikel Fernández, bizkaitar futbolaria.
- 1994 – Pablo Íñiguez, arabar futbolaria, Burgosen.
- 1999 – Iñaki Elejalde, bizkaitar futbolaria, Madrilen.
Mundua
- 225 – Gordiano III.a, erromatar enperadorea (h. 244).
- 1211 – Aines Bohemiakoa, printzesa eta moja klaratarra (h. 1282).
- 1435 – Ashikaga Yoshimasa, Ashikaga shogunerriko zortzigarren shoguna (h. 1490).
- 1488 – Sebastian Münster, alemaniar kartografo eta kosmografoa (h. 1552).
- 1554 – Sebastian I.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (h. 1578).
- 1562 – Ottavio Rinuccini, italiar olerkaria, Jacopo Peri musikagilearekin batera lehenbiziko operatzat jo ohi den Dafne musikalanaren egilea (h. 1621).
- 1586 – Johann Hermann Schein, alemaniar musikagilea (h. 1630).
- 1669 – Susanna Wesley, metodismoaren amatzat hartua (h. 1742).
- 1716 –
- Jean-Jacques Barthélemy, frantziar apaiz, antropologo, arkeologo, numismatikari eta idazlea (h. 1795).
- Karlos III.a Espainiakoa, Napoliko, Siziliako eta Espainiako erregea (h. 1788).
- 1758 – Marie-Anne Pierrette Paulze, frantziar kimikaria eta noblea, Kimika modernoaren ama bezala ezagutua (h. 1836).
- 1775 – André-Marie Ampère, frantziar fisikari eta matematikaria (h. 1836).
- 1812 –
- William Fox, Zeelanda Berriko lehen ministroa (h. 1893).
- Édouard Séguin, frantziar psikiatra (h. 1880).
- 1816 – Agustina Ortiz de Rozas, argentinar politikaria eta filantropoa (h. 1898).
- 1822 – Sebastián Herrero, Espainiako kardinala, Gasteizko apezpikua izandakoa (h. 1903).
- 1823 – Imre Madách, hungariar idazle eta politikaria (h. 1864).
- 1855 – Ernest Chausson, frantziar musikagile erromantikoa (h. 1899).
- 1860 – Antônio Parreiras, brasildar margolaria (h. 1937).
- 1865 – Josef Fischer, alemaniar txirrindularia (h. 1953).
- 1870 – Guillaume Lekeu, belgikar musikagilea (h. 1894).
- 1872 – Julia Morgan, estatubatuar arkitektoa, Parisko Arte Ederretako Eskolan onartutako lehen emakumea (h. 1957).
- 1873 – Johannes Vilhelm Jensen, daniar idazlea, 1944ko Literaturako Nobel saria (h. 1950).
- 1877 – Raymond Roussel, frantziar idazlea (h. 1933).
- 1878 – Finlay Currie, eskoziar aktorea (h. 1968).
- 1881 – Andrea Villarreal, mexikar kazetaria, idazlea eta iraultzailea (h. 1963).
- 1888 – Lluís Nicolau d'Olwer, kataluniar politikari eta idazlea (h. 1961).
- 1894 – Walter Piston, estatubatuar musikagilea (h. 1976).
- 1896 –
- George Burns, estatubatuar komiko, aktore, idazle eta abeslaria (h. 1996).
- Elmer Diktonius, suediera eta finlandieraz idazten zuen finlandiar poeta (h. 1961).
- 1901 – Louis Boyer, frantziar astronomoa (h. 1999).
- 1906 – Aristoteles Onassis, XX. mendeko greziar ontzigintzako enpresaburu ospetsuena eta bere garaiko gizon aberatsena (h. 1975).
- 1907 – Jorgjia Filçe-Truja, albaniar sopranoa, Albaniako musika lirikoaren ikonoetako bat (h. 1994).
- 1909 – Carlos Delgado Chalbaud, Venezuelako presidentea (h. 1950).
- 1910 – Joy Adamson, austriar naturalista (h. 1980).
- 1913 – Joan Borboikoa eta Battenbergekoa, Joan Karlos I.a Espainiako erregearen aita (h. 1993).
- 1920 –
- Marcos Ana, espainiar poeta, kazetaria eta giza eskubideen aldeko ekintzailea (h. 2016).
- Federico Fellini, italiar zinema zuzendaria, XX. mendeko ospe handienetakoa (h. 1993).
- DeForest Kelley, estatubatuar aktore, gidoigile, olerkari eta abeslaria (h. 1999).
- 1921 –
- Bernt Engelmann, alemaniar idazlea (h. 1994).
- Jacques Ferron, kanadar eleberrigile eta antzerkigilea (h. 1985).
- 1923 – Nora Brockstedt, norvegiar abeslaria (h. 2015).
- 1924 – Yvonne Loriod, frantziar pianista (h. 2010).
- 1925 –
- Ernesto Cardenal, nikaraguar teologo, apaiz katoliko eta poeta (h. 2020).
- Eugen Gomringer, boliviar jatorriko suitzar idazlea.
- 1926 – Patricia Neal, estatubatuar aktorea (h. 2010).
- 1928 – Yacef Saâdi, aljeriar idazlea, zinegilea, senataria eta FLNko borrokalaria (h. 2021).
- 1929 – Jimmy Cobb, estatubatuar jazz musikaria (h. 2020).
- 1930 –
- Buzz Aldrin, estatubatuar astronauta eta militar ohia, ilargia zapaldu zuen bigarren pertsona.
- Anita Sirgo, asturiar ekintzaile komunista (h. 2024).
- 1931 – David Morris Lee, estatubatuar fisikaria, 1996ko Fisikako Nobel Saria.
- 1935 – Sándor Balassa, hungariar musikagilea (h. 2021).
- 1937 – Amando de Miguel, espainiar soziologoa (h. 2023).
- 1938 – Hassiba Ben Bouali, Aljeriako gerrako gudaria eta militantea (h. 1957).
- 1939 – María Luisa Solá, kataluniar bikoizketa-aktorea.
- 1943 – Armando Guebuza, Mozambikeko presidente ohia.
- 1944 –
- Nancy Chodorow, estatubatuar psikoanalista eta soziologoa.
- José Luis Garci, espainiar zinemagilea.
- 1945 –
- Gianni Amelio, italiar zinemagilea.
- Momčilo Krajišnik, Bosnia-Herzegovina banatzean sorturiko Srpska Errepublikako hiru presidenteetako bat (h. 2020).
- 1946 – David Lynch, estatubatuar zinema zuzendaria.
- 1947 – Cyrille Guimard, frantziar txirrindulari ohia eta kirol zuzendaria.
- 1949 – Göran Persson, Suediako lehen ministroa.
- 1952 – Paul Stanley, estatubatuar hard rock gitarjole, abeslari, musikari, margolari eta musikagilea, Kiss taldeko kidea.
- 1953 – Jeffrey Epstein, estatubatuar finantzari aberatsa, sexu-delituetan inplikatua egoteagatik ezaguna (h. 2019).
- 1954 – Ken Page, estatubatuar abeslari eta aktorea.
- 1963 –
- Aleksei Bolotov, errusiar alpinista, 11 zortzimilako ezberdin igo zituena (h. 2013).
- Mark Ryden, estatubatuar margolaria, surrealismo poparen aitabitxia.
- 1967 – Pepón Nieto, espainiar aktorea.
- 1972 – Nikki Haley, estatubatuar politikaria.
- 1973 – Matilde Belgikakoa, Belgikako erregina ezkontidea.
- 1977 – Ilian Stoyanov, bulgariar futbolari ohia.
- 1978 – Omar Sy, frantziar aktorea eta umorista.
- 1979 – Hindi Zahra, marokoar-frantziar abeslari eta aktorea, ingelesez eta amazigeraz abesten duena.
- 1980 – Federico Martín Aramburú, argentinar errugbilaria (h. 2022).
- 1981 – Iker Gimeno, kantabriar traineru-estropadetako patroia.
- 1982 – Pierre Achille Webo, kamerundar futbolaria.
- 1984 – Rene Mandri, estoniar txirrindularia.
- 1987 – Marco Simoncelli, motoziklismoko italiar pilotua (h. 2011).
- 1992 – Sara Sálamo, espainiar aktorea.
- 1995 – Sergi Samper, kataluniar futbolaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1479 – Joanes II.a Aragoikoa, Nafarroako, Aragoiko eta Siziliako (1458-1479) erregea (j. 1398).
- 1720 – Baltasar Hurtado Ametzaga, Riscal de Alegreko markesa, euskal jenerala (j. 1657).
- 1741 – Juan Bautista Iturralde, nafar negozio-gizon eta politikaria (j. 1674).
- 1759 – Frantzisko Tomas Agirre, Montehermosoko III. markesa, arabar aitoren seme eta politikaria (h. 1705).
- 1789 – Pedro Luis Ozta, nafar apaiza, Calahorrako eta La Calzadako apezpikua (j. 1742).
- 1835 – Joakin Lizarraga, nafar apaiz eta euskal idazlea (j. 1748).
- 1882 – Joaquín Ignacio Mencos, Gendulaingo zazpigarren kondea, nafar politikari eta poeta, Iruñeko alkatea, Madrilen (j. 1779).
- 1960 – Adelina Méndez de la Torre, asturiar maistra, pedagogoa eta intelektuala, Bilboko hezkuntzaren antolaketan eragin handia izandakoa, Bilbon (j. 1871).
- 1965 – Joaquín Hernández Gallego, bizkaitar saskibaloi jokalari eta entrenatzailea, Madrilen (j. 1933).
- 1967 – Juan Goyanarte, gipuzkoar argitaratzailea eta idazlea, Argentinan (j. 1900).
- 1975 - Manuel Pérez Elexpe, bizkaitar gaztea, Guardia Zibil batek tiroz eraila (j. 1951).
- 1983 – Sabino Bilbao, euskal herritar futbolaria (j. 1897).
- 2006 –
- Patxi Altuna, gipuzkoar euskalaria, idazlea eta jesulaguna (j. 1927).
- Manolita del Arco, bizkaitar politikaria, PCEko kidea, Madrilen (j. 1920).
- 2008 – Vicente Luis Lapatza, bizkaitar futbolaria, atezaina (j. 1927).
- 2017 – José Luis Astigarraga, gipuzkoar pasiotar apaiz eta gotzaina, Perun (j. 1940).
- 2019 – Lolo Rico, espainiar kazetari eta telebista zuzendaria, Donostian (j. 1935).
- 2022 – Jesus Murgiondo, gipuzkoar pilotazalea, Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren lehenengo lehendakaria (j. 1931).
- 2024 – Maite Idirin, euskal abeslaria (j. 1943).
Mundua
- 250 – Fabian, Aita santua.
- 714 – Filipiko, Bizantzioko Inperiokoko enperadorea.
- 842 – Teofilo, Bizantziar enperadorea (j. 813).
- 882 – Luis III.a Gaztea, Ekialdeko Frantziako erregea.
- 1343 – Roberto I.a Napolikoa, Anjouko dukea, Proventzako kondea eta Napoliko erregea.
- 1375 – Jakue IV.a Mallorcakoa, Mallorcako erregea (j. 1336).
- 1516 – Juan Díaz de Solís, itsasgizon eta esploratzailea (j. 1470).
- 1612 – Rodolfo II.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (j. 1552).
- 1639 – Mustafa I.a, Otomandar Inperioko sultana.
- 1649 – Claude de Rueil, frantziar gomendiozko abadea, Baionako apezpikua izandakoa (j. c. 1561).
- 1665 – Famiano Michelini, italiar matematikaria, batez ere hidraulikan interesa zuena (j. 1604).
- 1666 – Ana Austriakoa, Espainia eta Portugalgo infanta (j. 1601).
- 1745 – Karlos VII.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (j. 1697).
- 1750 – Maria Luisa Ana Lobkowiczekoa (j. 1683).
- 1767 – Etienne de Xiloeta, frantziar politikaria (j. 1709).
- 1779 – David Garrick, ingeles antzezle, antzerkigile eta antzerki-ekoizlea (j. 1717).
- 1813 – Christoph Martin Wieland, alemaniar poeta eta idazlea (j. 1733).
- 1819 – Karlos IV.a Espainiakoa, Ehiztaria, Espainiako erregea (j. 1748).
- 1837 – John Soane, ingeles arkitekto neoklasikoa (h. 1753).
- 1848 – Kristian VIII.a Danimarkakoa, Danimarkako eta Norvegiako erregea (j. 1786).
- 1859 – Bettina von Arnim, alemaniar idazlea (j. 1785).
- 1875 – Jean-François Millet, frantziar margolari errealista, grabatzaile eta marrazkilaria (j. 1814).
- 1880 – Jules Favre, frantziar politikaria (j. 1809).
- 1888 – Gustave de Ponton d'Amécourt, frantziar asmatzaile, arkeologo eta numismatikoa (j. 1825).
- 1891 – Kalākaua, Hawaiiko Erresumaren azken erregea (j. 1836).
- 1900 – John Ruskin, britainiar idazlea (j. 1819).
- 1901 – Zénobe Gramme, belgikar fisikaria (j. 1826).
- 1902 – Carlos Albán, kolonbiar asmatzailea, matematikaria, militarra, medikua, politikaria, kazetaria, abokatua, ingeniari zibila eta polizia (j. 1844).
- 1907 – Agnes Mary Clerke, britainiar astronomo eta idazlea (j. 1842).
- 1936 – Jurgi V.a Erresuma Batukoa, Erresuma Batuko errege eta Indiako enperadorea (j. 1865).
- 1943 – Akira Matsunaga, japoniar futbolaria (j. 1914).
- 1949 – Gustaf Komppa, finlandiar kimikaria (j. 1867).
- 1962 – Robinson Jeffers, estatubatuar poeta (j. 1887).
- 1969 - Enrique Ruano, zuzenbideko ikasle eta frankismoaren aurkako militante espainiarra, eraila (h. 1969).
- 1973 – Amílcar Cabral, Ginea Bissauko politikaria, Afrikak XX. mendean eman duen iraultzaile nagusietakoa (j. 1924).
- 1983 – Garrincha, brasildar futbolaria, historiako futbolaririk hoberenetakoa (j. 1933).
- 1984 – Johnny Weissmuller, estatubatuar kirolari eta aktorea, Tarzanen pertsonaia antzezteagatik ospetsua (j. 1904).
- 1989 – Józef Cyrankiewicz, Poloniako lehen ministroa (j. 1911).
- 1990 –
- Naruhiko Higashikuni, Japoniako Lehen Ministroa (j. 1887).
- Barbara Stanwyck, estatubatuar aktorea (j. 1907).
- 1993 – Audrey Hepburn, belgikar-ingeles aktorea (j. 1929).
- 1994 –
- Matt Busby, eskoziar futbolari eta entrenatzailea (h. 1994).
- Ľubor Kresák, eslovakiar astronomoa (j. 1927).
- 1995 – Vicente Otero Pérez, Terito, espainiar kontrabandista, enpresaburu eta droga-trafikatzailea (j. 1918).
- 1996 –
- Joseph Mermans, belgikar futbolaria (j. 1922).
- Gerry Mulligan, estatubatuar jazz musikagilea (j. 1927).
- 1999 – Josefina Pla, espainiar idazle eta irakaslea (j. 1903).
- 2002 – Dolors Piera, kataluniar irakasle sindikalista (j. 1910).
- 2005 – Per Borten, Norvegiako lehen ministroa (j. 1913).
- 2009 – Stephanos II.a Ghattas, egiptoar kardinala eta Eliza Katoliko Koptoaren patriarka (j. 1920).
- 2012 –
- Stella Cunliffe, britainiar estatistikaria, Royal Statistical Societyko lehen emakumezko presidentea (j. 1917).
- Etta James, estatubatuar abeslaria (j. 1937).
- 2013 – Dolores Prida, kubatar-estatubatuar kazetari eta antzerkigilea (j. 1943).
- 2014 – Claudio Abbado, italiar orkestra-zuzendaria (j. 1933).
- 2015 – Canserbero, venezuelar raperoa, abeslaria, konpositorea eta aktibista soziala (j. 1988).
- 2016 – Edmonde Charles-Roux, frantziar idazlea (j. 1920).
- 2018 –
- Paul Bocuse, frantziar sukaldaria, nouvelle cuisine mugimenduaren sortzaileetako bat (j. 1926).
- Naomi Parker, estatubatuar langilea, Rosie errematxatzailearen irudiaren modeloa (j. 1921).
- Mercè Torrents Turmo, kataluniar piano-jole eta konpositorea (j. 1930).
- 2021 – Justin Lekhanya, Lesothoko lehen ministroa (j. 1938).
- 2022 –
- Heidi Biebl, alemaniar eskiatzailea (j. 1941).
- Meat Loaf, estatubatuar aktore eta abeslaria (j. 1947).
- Elza Soares, brasildar sanba, bossa nova eta Brasilgo herri musika abeslaria eta musikagilea (j. 1930).
- 2024 –
- Norman Jewison, kanadar zinema-zuzendaria, ekoizle eta aktorea (j. 1926).
- Germán Uribe, kolonbiar idazle, diplomazialari eta kazetaria (j. 1943).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Sebaste/Xebastian, Fabian eta Bilintx.
Jaieguna, ondoko herrietan:
Erreferentziak
- «Kuomintang News Network» web.archive.org 2014-07-09 (Noiz kontsultatua: 2023-12-06).