Urtarrilaren 17
Urtarrilaren 17a gregoriotar egutegiaren urteko hamazazpigarren eguna da. 348 egun falta dira urtea amaitzeko, 349 egun bisurteetan.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1525 – Petri Balantza Nafarroako Errege Kontseiluko kidea Iruñetik abiatu zen Zaraitzu eta Erronkarira Nafarroako lehen sorgin ehizari hasiera emateko. Fanatismo erlijiosoa aitzakiatzat hartuta, 200 lagun baino gehiago atxilotu zituzten, gehienak emakumeak, eta hamarnaka urkatu zituzten.
- 1976 – ETAk Ordizian (Gipuzkoa) Manuel Vergara Jiménez guardia zibila erail zuen.
- 1980 – Greba orokorra egin zuten Errenterian (Gipuzkoa), urtarrilaren 9tik Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat herritan eskuin-muturreko taldeak egiten ari ziren emakumeen hilketa eta bortxaketen aurka.
- 2009 –
- EAJk Azpeitiko alkatetza lortu zuen EAren laguntzaz, ordu arte alkatetza izandako ANVren aurkako mozioa onartuta.
- Ertzaintza oldartu zen AHTren aurkako protestaren aurka, Urbinan. Euskal Y deiturikoaren lanak bertan hasi zituzten zenbait urte lehenago. AHT Gelditu! Elkarlanak deitutako 4.000 lagunek manifestazio bukaeran eserialdia burutu nahi izan zuten trenbidean.
- 2015 – Giza Eskubideak, konponbidea eta bakea goiburuarekin, Donostian dozenaka milaka lagun manifestatu ziren, aste hartan bertan Mate operazioan Guardia Zibila hainbat euskal herritar abokatu atxilotu izana salatzeko, hainbat gizarte eragilek deituta (tartean Sortu, Eusko Alkartasun, Aralar, Alternatiba, Lokarri, Etxerat, ELA eta LAB).
Mundua
- 1524 – Giovanni da Verrazzano florentziar esploratzailea La Dauphine itsasontzian Madeiratik abiatu zen, Frantzisko I.a Frantziakoaren zerbitzura, Ozeano Barera mendebalderako bide berri bat aurkitzeko helburuarekin.
- 1819 – Simon Bolibarrek Kolonbiako errepublika aldarrikatu zuen.
- 1945 – Sobietarrek Varsovia nazien eskuetatik indarrez hartu zuten.
- 1975 – Abortua despenalizatu zuten Frantzian, baita ere Ipar Euskal Herrian. 70eko hamarkadan indar handia hartu zuen mugimendu feministak estatuan gai horrekin. Simone Veil Osasun ministroak aurkeztu zuen legea, eta horregatik du Veil Legea izena.
- 1995 – Japonia: 7,2º Richter eskalako lurrikara batek, 5.500 hildako utzi zituen.
- 2013 – Aljeriako armadak egun bat lehenago Al Kaidak gas lantegi batean bahitutako atzerritarrak askatzeko eginiko operazioan gutxienez 34 bahitu eta 15 bahitzaile hil ziren.
Arte eta kultura
Mundua
- 1921 – Emakume bat erditik moztea magia-trukoa lehen aldiz egin zen erakusketa publiko batean.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Euskal Herria
- 2021 – Athleticek bere hirugarren Superkopa eskuratu zuen, Barçaren aurka 3-2 irabazi ondoren.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1756 – Juan Carlos Areitzaga, gipuzkoar militarra (h. 1816).
- 1797 – Raymond Larraburu, baxenafar margolaria (h. 1875).
- 1803 – Antonio Urbiztondo, gipuzkoar militar eta politikaria (h. 1857).
- 1823 – Antonio Kortazar, gipuzkoar arkitekto eta hirigilea(h. 1884).
- 1831 – Antonio Lekuona, euskal herritar margolari kostunbrista (h. 1907).
- 1863 – Antonio Pérez Goiena, nafar elizgizona eta idazlea (h. 1962).
- 1874 – Gregorio Balparda, euskal herritar politikari, abokatu eta historialaria, Bilboko alkatea (h. 1936).
- 1886 – Luis Antón del Olmet, galiziar kazetari eta politikaria, Bilbon (h. 1923).
- 1890 – Antonio Pildain, euskal apaiza eta Kanarietako apezpikua (h. 1973).
- 1910 – Jean Lesquibe, lapurtar beirate eta mosaiko egilea (h. 1995).
- 1915 – Antonio Valverde, gipuzkoar margolaria, grabatzailea, publizista, industrialaria eta euskal idazlea (h. 1970).
- 1926 – José Antonio Landa, bizkaitar txirrindularia (h. 2023).
- 1931 – Antonio Ansola, euskal herritar futbolaria (h. 2013).
- 1932 – Karmele Rotaetxe, bilbotar hizkuntzalari eta soziolinguista (h. 2013).
- 1936 – José Gabiola, gipuzkoar futbolaria (h. 2017).
- 1937 – Emeterio Sorazu, gipuzkoar apaiza, irakaslea eta ikertzailea (h. 2010).
- 1939 – Sebastian Elortza, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1957 – Esteban Antxustegi, gipuzkoar idazle eta irakaslea.
- 1969 – Usoa Zumeta, gipuzkoar serigrafia-egilea.
- 1970 – Xabier Eskurza, bizkaitar futbolari ohia.
- 1974 –
- Iratxe Fresneda, bizkaitar zinemagile, gidoilari eta unibertsitateko irakaslea.
- Auxkin Perez, gipuzkoar pilotari ohia.
- 1981 – Antton Luengo, arabar txirrindulari ohia.
- 1982 – Javier Ortigosa, euskal herritar eskubaloi jokalaria.
- 1985 – Xumai Murua, lapurtar bertsolaria.
- 1991 –
- Saioa Alkaiza, nafar bertsolaria.
- Ane Elordi, bizkaitar kazetaria, irakaslea eta komunikatzailea.
- Yann Lesgourgues, lapurtar errugbilaria.
- 1994 – Eneko Sagardoy, bizkaitar aktorea.
- 2001 - Diego Fernández Navarro, bizkaitar futbolaria.
- 2005 - Peio Canales, bizkaitar futbolaria.
Mundua
- 1342 – Filipe II.a Borgoinakoa, Borgoinako dukea (h. 1404).
- 1463 – Antoine Duprat, frantziar legegilea, politikaria eta kardinala (h. 1535).
- 1463 – Frederiko III.a Saxoniakoa, Saxoniako hauteslea (h. 1525).
- 1504 – Pio V.a, Aita santua (h. 1572).
- 1600 – Calderon de la Barca, madrildar antzerkigile eta poeta nabarmena (h. 1681).
- 1631 – François Vatel, Nicolas Fouqueten eta Luis II.a Borboi-Condékoa printzearen sukaldari eta etxezaina (h. 1671).
- 1647 – Elżbieta Hevelius, ustez astronomian aritu zen lehen emakumea eta ilargiko karten ama (h. 1693).
- 1706 – Benjamin Franklin, estatubatuar politikari, zientzialari eta asmatzailea (h. 1790).
- 1717 – Mustafa III.a, Otomandar Inperioko sultana (h. 1774).
- 1721 – Elisabet Augusta Sulzbachekoa, Wittelsbach etxeko kondesa (h. 1794).
- 1732 – Stanisław August Poniatowski, Poloniako erregea eta Lituaniako duke andia eta Bi Nazioen Errepublikako azken monarka (h. 1798).
- 1734 – François-Joseph Gossec, frantziar musikagilea (h. 1829).
- 1771 – Charles Brockden Brown, estatubatuar eleberrigilea (h. 1810).
- 1781 – Antonia Gutiérrez Bueno, idazlea, itzultzailea. Madrilgo Libututegian 1 emakume baimendua (h. 1874)
- 1783 – Pedro Gual Escandón, Venezuelako presidentea (h. 1862).
- 1820 – Anne Brontë, ingeles eleberrigilea (h. 1849).
- 1834 – August Weismann, alemaniar biologoa (h. 1914).
- 1860 –
- Carlos José Solórzano, Nikaraguako presidentea (h. 1936).
- Douglas Hyde, lehendabiziko Irlandako Presidentea (h. 1949).
- 1861 – Jenny Morris, ingeles brodatzailea (h. 1935).
- 1863 –
- David Lloyd George, Erresuma Batuko lehen ministroa (h. 1945).
- Konstantin Stanislavski, errusiar antzezle, antzerki-zuzendari eta teorialaria (h. 1938).
- 1871 – Nicolae Iorga, Errumaniako lehen ministroa (h. 1940).
- 1880 – Mack Sennett, estatubatuar zinemagilea (h. 1960).
- 1881 – Alfred Reginald Radcliffe-Brown, britainiar antropologoa (h. 1955).
- 1883 – Compton Mackenzie, eskoziar idazle, aktore eta politikaria (h. 1972).
- 1885 – Emmy Hennings, alemaniar artista eta poeta, Cabaret Voltaire sortzaileetako bat (h. 1948).
- 1888 –
- Antonio Ortega, Gerra Zibilean parte hartu zuen espainiar tenientea (h. 1939).
- Eugeni Xammar, kataluniar kazetari, diplomatikari eta itzultzaile eleanitza (h. 1973).
- 1891 – Walter Eucken, alemaniar ekonomialaria (h. 1950).
- 1892 – Luther Gulick, estatubatuar kudeaketa aditua (h. 1993).
- 1896 – Assumpció Casals, kataluniar aktorea (h. 1975).
- 1897 – Lili Bleeker, holandar enpresaburua eta fisikaria, instrumentu optikoen diseinu eta fabrikazioengatik ezaguna (h. 1985).
- 1899 –
- Al Capone, italiar jatorrizko estatubatuar gangsterra (h. 1947).
- Nevil Shute, anglo-australiar idazle, ingeniari eta hegazkinlaria (h. 1960).
- 1901 – Teodora Fracasso, Elia San Klementerena, italiar moja karmeldarra (h. 1927).
- 1907 – Henk Badings, herbeheretar musikagilea (h. 1987).
- 1911 –
- Nieves Fariza, galiziar irakasle, sindikalista eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea (h. 1975).
- George Stigler, estatubatuar ekonomialaria, 1982ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 1991).
- 1914 – Théo Lefèvre, Belgikako 39. lehen ministroa (h. 1973).
- 1918 – Eva González Fernández, leonesezko idazlea (h. 2007).
- 1919 – Antonio Mingote, gaztelaniazko kataluniar idazlea, marrazkilaria eta umorista (h. 2012).
- 1922 –
- Luis Echeverría Álvarez, Mexikoko presidentea (h. 2022).
- Betty White, estatubatuar aktorea eta komediantea, telebistako aktoreen artean ibilbiderik luzeena egin duena, 1939az geroztik (h. 2021).
- 1926 – Moira Shearer, eskoziar dantzaria eta antzezlea (h. 2006).
- 1927 – Eartha Kitt, estatubatuar abeslaria, aktorea, dantzaria, komediantea, aktibista eta abestigilea (h. 2008).
- 1931 – James Earl Jones, estatubatuar aktorea.
- 1933 –
- Sadruddin Aga Khan, Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandataria (h. 2003).
- Dalida, frantziar abeslari eta aktorea (h. 1987).
- 1938 – Mériem Bouatoura, Aljeriako gerrako borrokalari independentista (h. 1960).
- 1940 –
- Kipchoge Keino, kenyar atleta ohia.
- Mircea Snegur, lehendabiziko Moldaviako presidentea (h. 2023).
- Tabaré Vázquez, Uruguaiko presidentea (h. 2020).
- 1942 –
- Muhammad Ali (Cassius Clay), estatubatuar boxealaria eta beltzen eskubideen aldeko ekintzailea (h. 2016).
- Forges, espainiar umorista grafikoa (h. 2018).
- 1943 – Elsa López, ekuatoreginear-espainiar idazlea, poesian espezializatua.
- 1944 –
- Concha Cuetos, espainiar aktorea.
- Françoise Hardy, frantziar abeslari eta antzezlea.
- 1946 – Blanca Jeannette Kawas, ingurumenaren aldeko aktibista hondurastarra (h. 1995).
- 1947 –
- Gretel Ammann, kataluniar filosofo eta ekintzaile feminista eta lesbiana (h. 2000).
- René Préval, Haitiko presidentea (h. 2017).
- 1949 –
- Anita Borg, estatubatuar informatikaria, Emakumearen eta Teknologiaren Institutuaren sortzailea (h. 2003).
- Charles Gyude Bryant, Liberiako presidentea (h. 2014).
- Sandra Mason, Barbadosko lehenbiziko presidentea.
- Dick Nanninga, herbeheretar futbolaria (h. 2015).
- Mick Taylor, ingeles gitarra-jotzailea, The Rolling Stones taldeko kidea.
- 1950 – Cristina Galbó, espainiar aktorea.
- 1952 – Ryuichi Sakamoto, japoniar musikagile, piano-jotzaile, abeslari, musika ekoizle eta aktorea (h. 2023).
- 1953 –
- Roberto Canessa, 1972ko Uruguaiko Aireko Armadaren 571 hegaldiaren istripu eta odiseatik bizirik ateratako bat.
- Ingeborg Hochmair, austriar asmatzailea, ingeniaria eta irakaslea.
- 1954 – Marina Rossell, katalunar aktibista eta kantautorea.
- 1955 – Katalin Karikó, hungariar biokimikaria, RNA bitartekari mekanismoetan espezializatua, 2023ko Medikuntzako Nobel Saria.
- 1959 –
- Susanna Hoffs, estatubatuar abeslari, gitarra jotzaile eta aktorea.
- Jaime Rodríguez, salvadortar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1961 – Maia Txiburdanidze, georgiar xake jokalaria.
- 1962 – Jim Carrey, kanadar aktore eta umorista.
- 1964 –
- Michelle Obama, Ameriketako Estatu Batuetako Lehen dama.
- Andy Rourke, britainiar musikaria, The Smiths taldeko baxu-jotzailea (h. 2023).
- 1966 – Nobuyuki Kojima, japoniar futbolari ohia.
- 1968 –
- Svetlana Masterkova, errusiar atleta, distantzia ertaineko probetan aditua.
- Antonio Molero, espainiar aktorea.
- 1969 –
- Naveen Andrews, ingeles aktorea.
- Tiësto, herbeheretar DJ, musikagile eta musika-ekoizlea.
- 1971 –
- Richard Burns, ingeles auto gidaria, 2001eko Munduko Rally txapelduna (h. 2005).
- Javier Gutiérrez, espainiar aktorea.
- Sylvie Testud, frantziar aktorea.
- 1972 – Gastón Pauls, argentinar aktorea.
- 1974 – Annemarie Jacir, palestinar zinemagilea eta poeta, filma bat filmatu zuen lehen emakume zuzendari palestinarra.
- 1976 – María José Escalona, espainiar ingeniari informatikoa.
- 1979 – Micaela Ramazzotti, italiar aktorea.
- 1980 – Zooey Deschanel, estatubatuar kantautorea eta aktorea.
- 1982 –
- Asma al-Ghul, palestinar ekintzailea, kazetaria eta feminista sekularra.
- Dwyane Wade, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- 1985 – Adriana Ugarte, espainiar aktorea.
- 1988 – Héctor Moreno, mexikar futbolaria.
- 1989 – Kelly Marie Tran, estatubatuar aktorea.
- 1990 – Esteban Chaves, kolonbiar txirrindularia.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1826 – Juan Crisostomo Arriaga, bizkaitar musikagilea (j. 1806).
- 1862 – Pierre Topet, Etxahun, barkoxetar koblakaria (j. 1786).
- 1878 – Mateo Moraza, arabar politikaria (j. 1817).
- 1933 – Antonio Basagoiti Arteta, euskal jatorriko espainiar enpresari eta bankaria, Madriden (j. 1848).
- 1935 – Martin Elola Berasategi, Begoñako Udaleko azken txistularia, maixu, zuzendari eta txistu-egilea (j. 1867).
- 1946 – Enrique Aresti, bizkaitar politikari eta enpresaburua (j. 1852).
- 1969 – Jean Larrieu, lapurtar militarra, Vincennesen (j. 1912).
- 1971 – Jean Errekart, euskal herritar politikaria, Parisen (j. 1909).
- 1976 – Juan Martínez Gutiérrez, Bilbon jaiotako txiletar arkitektoa, Santiagon (j. 1901).
- 2006 – Alberto Bacigalupe, bizkaitar kazetaria (j. 1946).
- 2010 – Jose Luis Orbegozo, euskal enpresaburua eta Errealako presidentea (j. 1929).
- 2015 – María Victoria Arraiza, PSNko politikari eta irakaslea (j. 1962).
- 2017 – Jacinto Urrestarazu, euskal txirrindularia (j. 1936).
- 2019 – Merche Goñi, nafar margolari eta eskultorea (j. 1945).
- 2021 – Jesús Fernández Naves, Asturiasen, Argentinan, Parisen eta Araban aritutako gizarte ekintzailea, Gasteizen (j. 1934).
- 2023 – Antonio Kintana, sexu askapenaren aldeko militante aktibista bizkaitarra (j. 1951).
Mundua
- 395 – Teodosio I.a Handia, erromatar enperadorea (j. 347).
- 1024 – Abd ar-Rahman V.a, Kordobako hamargarren omeiatar kalifa, eraila.
- 1305 – Roger de Lauria, militarra (j. 1245).
- 1369 – Petri I.a Ziprekoa, Zipreko errege eta Jerusalemgo errege tituluduna (j. 1328).
- 1468 – Skanderbeg, albaniar heroia (j. 1405).
- 1654an lurperatua – Paulus Potter, herbeheretar margolaria (j. 1625).
- 1686 – Carlo Dolci, italiar margolaria (j. 1616).
- 1705 – John Ray, britainiar naturista (j. 1627).
- 1751 – Tomaso Albinoni, italiar musikagilea (j.1671).
- 1848 – Petros Mavromichalis, Greziako estatuburua (j. 1765).
- 1861 – Lola Montez, irlandar dantzari, aktore eta kortesana (j. 1821).
- 1863 – Horace Vernet, frantziar margolaria (j. 1789).
- 1869 – Alexandre Sergeievitx Dargomyjski, errusiar musikagilea (j. 1813).
- 1874 – Maria Teresa Bragantzakoa, Portugalgo infanta (j. 1793).
- 1886 – Paul Baudry, frantziar margolaria, akademizismoaren ordezkari ospetsuenetako bat (j. 1828).
- 1892 – Mercy Brown, tuberkulosiaz hil zen estatubatuar gaztea, Ingalaterra Berriko azken banpiroa bezala ezagutua (j. 1873).
- 1893 – Rutherford Birchard Hayes, Ameriketako Estatu Batuetako 19. presidentea (j. 1822).
- 1896 – Florent Mols, belgikar margolaria (j. 1811).
- 1906 – Kaarlo Bergbom, finlandiar antzerki zuzendaria, Finlandiako Antzerki Nazionalaren sortzailea (j. 1843).
- 1908 – Fernando IV.a Toskanakoa, azken Toskanako duke handia (j. 1835).
- 1910 – Friedrich Kohlrausch, alemaniar fisikaria (j. 1840).
- 1911 – Francis Galton, ingeles zientzialari oparoa (j. 1822).
- 1928 – Nahida Ruth Lazarus, alemaniar idazle, saiakeragile eta literatura kritikaria (j. 1849).
- 1933 – Louis Comfort Tiffany, estatubatuar artista eta diseinatzailea (j. 1848).
- 1942 – Walther von Reichenau, alemaniar militarra (j. 1884).
- 1943 – Jane Avril, Moulin-Rouge kabareteko dantzaria, Toulouse-Lautrec margolariaren lan askoren protagonista (j. 1868).
- 1945ean desagertua – Raoul Wallenberg, suediar arkitekto, negozio-gizon, diplomazialari eta humanista (j. 1912).
- 1946 – Jenny Nyström, suediar margolaria eta ilustratzailea (j. 1854).
- 1961 – Patrice Lumumba, Kongoko Errepublika Demokratikoko estreinako gobernuburu demokratikoa (j. 1925).
- 1964 – T. H. White, ingeles eleberrigilea (j. 1906).
- 1966 – Georges Figon, frantziar gaizkile ohi eta editorea (j. 1926).
- 1972 – Marta Staņa, letoniar arkitekto modernista (j. 1913).
- 1973 – Tarsila do Amaral, brasildar margolari modernista (j. 1886).
- 1975 – Gustavo Rojas Pinilla, Kolonbiako presidente eta diktadorea (j. 1900).
- 1989 – Georges Schehadé, frantsesezko poeta eta antzerkigile libanoarra (j. 1905).
- 1991 –
- Giacomo Manzù, italiar eskultorea (j. 1908).
- Olaf V.a Norvegiakoa, Norvegiako erregea (j. 1903).
- 1994 – Chung Il-kwon, Hego Koreako politikari, diplomazialari eta soldadua (j. 1917).
- 1995 – Miguel Torga, portugaldar idazlea (j. 1907).
- 1997 –
- Amha Selassie, Etiopiako enperadorea (j. 1916).
- Clyde Tombaugh, Pluton planeta nanoa aurkitu zuen estatubatuar astronomoa (j. 1906).
- 2002 – Camilo Jose Cela, galiziar idazlea, gaztelaniazko idazlerik garrantzitsuenetarikoa eta 1989ko Literaturako Nobel Saria (j. 1916).
- 2003 – Richard Crenna, estatubatuar aktorea (j. 1926).
- 2005 –
- Virginia Mayo, estatubatuar aktorea (j. 1920).
- Zhao Ziyang, Txinako gobernuburua (j. 1919).
- 2008 – Bobby Fischer, estatubatuar-islandiar xake jokalaria (j. 1943).
- 2010 – Erich Segal, estatubatuar idazlea (j. 1937).
- 2011 –
- Jean Dutourd, frantziar idazlea (j. 1920).
- Marcos Gándara, Ekuadorko militar eta estatuburua (j. 1919).
- 2012 – Johnny Otis, estatubatuar piano jole, bateria jole, abeslari, zuzendari, eta blues eta rhythm and blues enpresaria (j. 1921).
- 2013 – Fernando Guillén, espainiar zinema, telebista eta antzerkiko aktorea (j. 1932).
- 2015 - Faten Hamama, egiptoar aktore, gidoilari eta ekoizlea (j. 1931).
- 2019 –
- Babiker Awadalla, Sudango lehen ministroa (j. 1917).
- Gil Carlos Rodríguez Iglesias, espainiar abokatua (j. 1946).
- 2020 – Derek Fowlds, ingeles aktorea (j. 1937).
- 2023 – Lucile Randon, 118 urte eta 340 egun bizi izandako frantziarra, heriotza momentuan munduan bizirik irauten zuen pertsona zaharrena (j. 1904).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Andoni/Antton/Anttoni/Antxon.
Jaieguna, ondoko herrietan:
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.