Urtarrilaren 14
Urtarrilaren 14a gregoriotar egutegiaren urteko hamalaugarren eguna da. 351 egun falta dira urtea amaitzeko, 352 egun bisurteetan.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1917 – Conservas Jose Garavilla arrain lantegia ireki zuten Bermeon.
- 1980 – ETAk Francisco Moya Jimenez guardia zibila hil zuen Elorrion.
- 2012 – Ekaitz Samaniego Gasteizko gaztea «Segiko kidea izateagatik» 8 urteko espetxe zigorra betetzeko atxilotu zuten.
- 2015 – Nafarroa Garaian Euskararen Foru Legea aldatu eta D eredua Nafarroa Garaiko sare publiko osora zabaltzeko proposamena onartu zen, Bildu, NaBai, PSN eta Nafarroako Ezker Batuaren aldeko bozekin, eta UPN eta Nafarroako Alderdi Popularraren aurkako bozekin.
Mundua
- 1129 – Tenpluko ordena onartu zen Troyeseko kontzilioan.
- 1514 – Leon X.a aita santuak esklabotzaren aurkako lehen bula argitaratu zuen.
- 1539 – Espainiak Kuba uhartea bereganatu zuen.
- 1724 –
- Filipe V.ak Espainiako tronutik abdikatu zuen.
- Juan Bautista Orendain Azpilikueta segurarra Bulego Unibertsalaren Idazkari izendatu zuten.
- 1784 – Amerikako Gerra: Estatu Batuek Ingalaterrarekin bake akordioa sinatu zuten.
- 1814 – Kielko Ituna sinatu zen. Horren ondorioz, Danimarkak Norvegia Suediari eman zion, Pomeraniaren truke.
- 1858 – Napoleon III.aren kontrako atentatua. Huts egin zuen.
- 1887 – Argentinako Aconcagua mendia igo zuten lehenengoz.
- 1907 – Lurrikara batek 1.000 hildakotik gora utzi zituen Jamaikan.
- 1939 – Norvegiak Maud Erreginaren Lurrak lortu zituen Antartikan.
- 1971 – Egipton inauguratu zuten Assuan-go urtegi famatua.
- 1972 – Danimarkako Margarita II.a erregina izendatu zuten.
- 2000 – Nazio Batuetako epaitegi batek bost kroaziar 25 urteko kartzela zigorrera zigortu zituen, 1993an egindako bosniarren kontrako hilketengatik.
- 2004 – Georgiako bandera, Bost Gurutzeko bandera izenekoa, ofizialki berrezarri zen 500 urteko etenaldiaren ostean.
- 2011 – Indiako Kerala estatuko Sabarimala hirian egondako jende pilaketan gutxienez 100 pertsona hil ziren.
- 2024 – Margarita II.a Danimarkakoa erreginaren abdikazioa eta Frederiko X.a Danimarkakoaren izendapena.
Arte eta kultura
Mundua
- 1976 – Emakume Bionikoa telesaila ABC telebista katean estreinatu zen.
- 1990 – Simpsondarren lehen atala eskeini zen telebistan.
Zientzia eta teknologia
Mundua
- 1690 – Klarinetea asmatu zuten Nurembergen.
- 1968 – Soiuz 4 espaziontzia jaurti zen.
- 2005 – Huygens zundak lur hartu zuen Saturnoko Titan ilargian.
Kirolak
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1273 – Joana I.a Nafarroakoa, Xanpaina eta Brieko kondesa, Nafarroako erregina eta Frantziako erregina ezkontidea (h. 1305).
- 1799 – Augier Alexandre Leremboure, lapurtar politikaria (h. 1868).
- 1818 – José Francisco Arroyo, gipuzkoar musikagilea (h. 1886).
- 1843 – Adolfo Fernández Casanova, nafar arkitektoa (h. 1915).
- 1850 – Pierre Loti, Euskal Herrian bizitako frantziar marinel eta idazlea, Rocheforten (h. 1923).
- 1898 – Karle Garmendia Aldaz, nafar margolaria (h. 1983).
- 1904 – Jesus Luisa Esnaola, gipuzkoar dantzaria, koreografoa eta Euzko Gudarosteko komandantea (h. 1972).
- 1909 – Felix Likiniano, Espainiako Gerra Zibilean borrokatu zuen gipuzkoar buruzagi anarkista (h. 1982).
- 1931 – Eduardo López Albizu, bizkaitar sindikalista eta politikaria, Patxi López lehendakariaren aita (h. 1992).
- 1935 – Pio Berasategi, gipuzkoar idazlea (h. 2020).
- 1946 – Jesús María Pajares, nafar politikaria.
- 1961 – Juan Antonio Aznárez, gipuzkoar apaiza, Iruñeko eta Tuterako artxidiozesiko apezpiku laguntzailea.
- 1966 – Patxi Huarte, Zaldieroa, euskal komikigilea.
- 1968 – José Antonio Martiarena, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1969 – Ainhoa Alberdi, gipuzkoar aktorea.
- 1983 – José Martínez Oya, nafar futbolaria.
Mundua
- K. a. 83- Marko Antonio, erromatar politikaria (h. K. a. 30).
- 1507 – Katalina Austriakoa, Portugalgo erregina (h. 1578).
- 1705 – Jean-Baptiste Charles Bouvet de Lozier, frantziar nabigatzaile eta esploratzailea, Bouvet uhartearen aurkitzailea (h. 1786).
- 1741 – Benedict Arnold, Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerrako estatubatuar militarra (h. 1801).
- 1798 – Johan Rudolph Thorbecke, Herbehereetako lehen ministroa (h. 1872).
- 1801 – Adolphe Brongniart, frantziar botanikoa, paleobotanikaren aitatzat hartua (h. 1876).
- 1818 – Zachris Topelius, finlandiar idazle, kazetari, historialari eta irakaslea (h. 1898).
- 1836 – Henri Fantin-Latour, frantziar margolaria (h. 1904).
- 1841 – Berthe Morisot, frantziar margolaria (h. 1895).
- 1857 – Alice Pike Barney, Washington Hiriko margolaria, hiria arteen erdigune bihurtzeko lan egin zuena (h. 1931).
- 1859 – Francesc Ferrer, kataluniar politikari eta pedagogo iraultzailea (h. 1909).
- 1861 – Mehmed VI.a, Otomandar Inperioko 36. eta azken sultana (h. 1926).
- 1862 – Carrie Derick, kanadar zientzialaria (h. 1941).
- 1863 – Manuel Gomes da Costa, Portugalgo presidentea (h. 1929).
- 1866 – Claude C. Hopkins, publizitatearen historiako erredaktore garrantzitsuenetarikoa (h. 1932).
- 1873 – Moisei Uritski, Ukrainan jaiotako boltxebike judua (h. 1918).
- 1874 – Pedro María Vera y Zuria, mexikar elizgizona (h. 1945).
- 1875 – Albert Schweitzer, alemaniar filosofoa, medikua eta idazlea, 1952ko Bakearen Nobel Saria (h. 1965).
- 1878 – Victor Segalen, frantziar itsas armadako mediku, eleberrigile, olerkari, etnografo, sinologo, esploratzaile eta arkeologoa (h. 1919).
- 1883 – Nina Ricci, italiar jatorriko frantziar jostuna (h. 1970).
- 1886 – Hugh Lofting, ingeles idazlea (h. 1947).
- 1891 – Osip Mandelstam, errusiar eta sobietar olerkaria (h. 1938).
- 1892 – Martin Niemöller, alemaniar teologo eta ministro protestantea, nazien aurka nabarmendu zena (h. 1984).
- 1896 – John Dos Passos, estatubatuar idazle eta margolaria (h. 1970).
- 1901 – Alfred Tarski, poloniar matematikaria eta logikaria, semantika logikoaren sortzaileetako bat (h. 1983).
- 1904 – Cecil Beaton, britainiar modako, erretratuetako eta gerrako argazkilari, egunkarien egile, margolari eta zinema eta antzerkirako barnealdeen eta jantzien diseinatzailea (h. 1980).
- 1905 – Takeo Fukuda, Japoniako lehen ministroa (h. 1995).
- 1909 – Joseph Losey, estatubatuar zinema-zuzendaria (h. 1984).
- 1911 – Anatoli Ribakov, ukrainar eta sobietar idazlea (h. 1988).
- 1913 –
- Benita Gil, espainiar maistra eta koordinatzaile sindikala (h. 2015).
- Motoo Tatsuhara, japoniar futbolaria (h. 1984).
- 1914 – Harold Russell, kanadar-estatubatuar militar eta aktorea (h. 2002).
- 1915 – André Frossard, frantziar kazetari eta idazlea (h. 1995).
- 1919 – Giulio Andreotti, Italiako lehen ministroa (h. 2013).
- 1920 – Jean Dutourd, frantziar idazlea (h. 2011).
- 1921 – Murray Bookchin, estatubatuar historialaria, irakaslea, ikertzailea, ideologoa eta ekintzailea, ekoanarkismoaren fundatzailea eta mugimendu ekologistaren aitzindaria (h. 2006).
- 1924 – Carole Cook, estatubatuar aktorea (h. 2023).
- 1925 – Yukio Mishima, japoniar idazlea, poeta, aktorea eta zinema zuzendaria, XX. mendeko japoniar idazlerik garrantzitsuenetakoa (h. 1970).
- 1926 – Mahasweta Devi, bengaliar-indiar idazle eta aktibista (h. 2016).
- 1927 – M. Aram, indiar hezitzaile eta abokatua (h. 1997).
- 1931 – Joseph Pérez, frantziar historialaria, Espainiako eta Hispanoamerikako historian aditua (h. 2020).
- 1936 – Reiner Klimke, alemaniar zaldizkoa (h. 1999).
- 1938 – Allen Toussaint, estatubatuar kantaria, pianojolea, abeslaria, ekoizle eta konpositorea (h. 2015).
- 1940 –
- Georgie Dann, frantziar-espainiar abeslaria (h. 2021).
- Trevor Nunn, britainiar antzerki zuzendaria.
- 1941 –
- Faye Dunaway, estatubatuar aktorea.
- Milan Kučan, lehendabiziko Esloveniako presidentea.
- 1942 – Gerben Karstens, herbeheretar txirrindularia (h. 2022).
- 1943 –
- Mariss Jansons, letoniar orkestra-zuzendaria (h. 2019).
- Miguel Ángel Ladero, espainiar historialaria.
- Shannon Lucid, estatubatuar astronauta eta biokimikaria.
- José Luis Rodríguez González, El Puma, venezuelar abeslari eta aktorea.
- Ralph M. Steinman, kanadar immunologoa eta biologia zelularreko ikertzailea, 2011ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2011).
- 1944 – Peter Fechter, Berlingo harresia zeharkatzen saiatzen hil zen gaztea (h. 1962).
- 1945 – Alice Nkom, Kamerungo lehen abokatu emakume beltza, pertsona homosexualen defentsan lan egiten duena.
- 1948 –
- Valeri Kharlamov, euskal jatorriko izotz hockey jokalari sobietarra, historiako jokalari onenetakotzat hartua (h. 1981).
- Carl Weathers, estatubatuar amerikar futboleko jokalari eta aktorea (h. 2024).
- 1950 – Alicia Pucheta, Paraguaiko presidenteordea, Paraguaiko historiako lehen emakume presidenteordea.
- 1951 – Carme Elias, kataluniar aktorea.
- 1957 – Dave "Squatch" Ward, eskoziar-kanadar ahots-aktore, abeslari eta musikaria.
- 1963 – Steven Soderbergh, estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea.
- 1964 –
- 1965 –
- Xamil Basaiev, txetxeniar gerrillako liderra (h. 2006).
- Toni Cantó, espainiar aktore eta politikaria.
- 1967 –
- Ihor Terekhov, Kharkiveko alkatea.
- Emily Watson, zinema eta antzerkiko ingeles aktorea.
- 1969 –
- Jason Bateman, estatubatuar aktorea.
- Dave Grohl, estatubatuar rock musikaria.
- 1970 –
- Sunny Garcia, hawaiiar surflaria.
- Edin Mujčin, bosniar futbolari ohia.
- 1972 – Raimondas Rumšas, lituaniar txirrindulari ohia.
- 1973 – Giancarlo Fisichella, 1 Formulako italiar pilotu ohia.
- 1974 –
- Milan Barényi, eslovakiar txirrindulari ohia.
- Fabiana Luperini, italiar txirrindulari ohia.
- 1975 –
- Marta Nebot, espainiar kazetari eta aktorea.
- Rodolfo Sancho, espainiar aktorea.
- 1976 – Andrei Mordvitxev, errusiar teniente jenerala (h. 2022).
- 1980 – Carolina Cerezuela, espainiar aktorea.
- 1981 –
- Rosa López, andaluziar abeslaria.
- Sven Vanthourenhout, belgikar ziklo-kroseko eta errepideko txirrindulari ohia.
- 1982 – Víctor Valdés, kataluniar futbol atezaina.
- 1988 – Esther Borao, espainiar ingeniari industriala, automatizazioan eta robotikan espezializatua.
- 1989 – Inna Afinogenova, errusiar kazetaria.
- 1990 –
- Áron Szilágyi, hungariar eskrimalaria.
- Shiki Aoki, japoniar aktore, seiyū, modelo eta moda diseinatzailea.
- 2001 – Isabelle Axelsson, suediar ekologista.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1668 – Arnaut Oihenart, zuberotar poeta (j. 1592).
- 1920 – Txomin Agirre, bizkaitar idazle eta elizgizona (j. 1864).
- 1975 – Javier Arana, euskal kirolaria (j. 1905).
- 1977 – Javier Gortazar Manso de Belasko, bizkaitar politikari jeltzalea (j. 1878).
- 1978 – Nestor Goikoetxea Araluze, bizkaitar idazlea (j. 1900).
- 1981 – José Caeiro, gipuzkoar futbolaria, Ferrolen (j. 1925).
- 1982 – Gonzalo Manso de Zúñiga, errioxar idazle eta argitaratzailea, euskal historiaz, etnografiaz eta folkloreaz arduratua (j. 1902).
- 2002 – Manuel Sein, Xanpun, lapurtar bertsolaria (j. 1928).
- 2012 –
- Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi, donostiar hizkuntzalari, idazle eta politikaria (j. 1929).
- Joxe Mari Soraluze, Epelde, gipuzkoar trikitilaria (j. 1914).
- 2013 – Félix Lavilla Munarritz, nafar piano-jotzaile eta musikagilea, Madrilen (j. 1928).
- 2016 – Aitor Bugallo, euskal txirrindularia (j. 1973).
- 2022 – Carmen de la Maza, gipuzkoar antzezlea, Madrilen (j. 1940).
- 2024 – Iñaki Beobide, gipuzkoar kultura-sustatzaile, telebista-ekoizle eta Euskaltzain urgazlea (j. 1934).
Mundua
- 1301 – Andres III.a Hungariakoa, Hungariako eta Kroaziako erregea (j. c. 1265).
- 1539 – Il Pordenone, italiar margolari manierista (j. c. 1484).
- 1575 – Barbara Uthmann, Alemaniako Metal mendietako negozioandre arrakastatsua (j. c. 1514).
- 1639 – Sofia Brunswick-Lüneburgekoa, Brunswick-Lüneburgeko dukesa (j. 1563).
- 1676 – Francesco Cavalli, italiar musikagilea (j. 1602).
- 1742 – Edmond Halley, ingeles astronomoa, geofisikaria, matematikaria, meteorologoa eta fisikaria (j. 1656).
- 1753 – George Berkeley, irlandar filosofoa (j. 1685).
- 1766 – Frederiko V.a Danimarkakoa, Danimarkako eta Norvegiako erregea (j. 1723).
- 1867 –
- Victor Cousin, frantziar filosofoa (j. 1792).
- Jean Auguste Dominique Ingres, frantziar margolari neoklasikoa (j. 1780).
- 1887 – Friedrich von Amerling, austriar margolaria (j. 1803).
- 1898 – Lewis Carroll, ingeles idazle, matematikari eta argazkilaria (j. 1832).
- 1901 –
- Víctor Balaguer, kataluniar politikari liberal, kazetari eta idazle erromantikoa, Renaixença kultur mugimenduaren bultzatzaileetako bat (j. 1824).
- Charles Hermite, frantziar matematikaria (j. 1822).
- 1906 – Hermann Sprengel, alemaniar fisikari eta kimikaria (j. 1834).
- 1908 – Holger Drachmann, daniar olerkari, antzerkigile eta margolaria (j. 1846).
- 1924 – Arne Aadne Garborg, norvegiar idazlea eta hizkuntza-eraberritzailea (j. 1851).
- 1929 – Fernand Isidore Widal, frantziar fisikaria eta bakteriologoa (j. 1862).
- 1934 – Paul Vieille, frantziar fisikaria, kerik gabeko bolboraren asmatzailea (j. 1854).
- 1944 - Aliya Moldagulova, sobietar frankotiratzailea, Sobietar Batasuneko heroia (j. 1925).
- 1949 – Joaquín Turina, espainiar piano-jotzaile eta musikagilea (j. 1882).
- 1957 – Humphrey Bogart, estatubatuar aktorea, American Film Instituteren arabera gizonezko zinema-izarrik handiena (j. 1899).
- 1958 – José Miaja, espainiar militarra (j. 1878).
- 1961 – Barry Fitzgerald, irlandar aktorea (j. 1888).
- 1963 – Christian Jollie Smith, australiar abokatu sozialista, Australiako Alderdi Komunistaren sortzaileetako bat (j. 1885).
- 1966 – Sergei Koroliov, Sobietar Batasuneko suzirien ingeniari eta espazio-ontzien diseinatzaile nagusia (j. 1907).
- 1970 – William Feller, kroaziar-estatubatuar matematikaria, probabilitate-teorian ekarpen handiak egin zituena (j. 1906).
- 1971 – Guillermo de Torre, 27ko Belaunaldiko espainiar idazlea, saiakeragilea, arte kritikaria eta literatura kritikaria (j. 1900).
- 1972 – Frederiko IX.a Danimarkakoa, Danimarkako erregea (j. 1899).
- 1973 – Andreas Stihl, suitzar jatorriko ingeniari eta asmatzailea, Stihl enpresaren sortzailea (j. 1896).
- 1976 – Abdul Razak Hussein, Malaysiako lehen ministroa (j. 1922).
- 1977 –
- Anthony Eden, Erresuma Batuko lehen ministroa (j. 1897).
- Peter Finch, australiar aktorea (j. 1916).
- Anaïs Nin, frantziar-estatubatuar idazlea (j. 1903).
- 1978 –
- Harold Abrahams, britainiar korrikalari judua (j. 1899).
- Kurt Gödel, austria-hungariar matematikari, logiko eta filosofoa, historiako logikari garrantzitsuenetakotzat joa (j. 1906).
- 1980 – Rachel Fuller Brown, estatubatuar kimikaria, onddo gaixotasunaren kontrako lehen antibiotikoaren garatzailea (j. 1898).
- 1986 –
- Daniel Balavoine, frantziar abeslaria (j. 1952).
- Donna Reed, estatubatuar aktorea (j. 1921).
- 1987 – Douglas Sirk, alemaniar zinema zuzendaria (j. 1897).
- 1988 – Georgi Malenkov, sobietar politikaria (j. 1902).
- 1994 –
- Federica Montseny, Madrilen jaiotako kataluniar anarkista eta idazlea (j. 1905).
- Delio Rodríguez, galiziar txirrindularia (j. 1916).
- 1997 – Paul-Marie Duval, frantziar arkeologoa, Galiako historian eta arkeologian aditua (j. 1912).
- 1999 –
- Jerzy Grotowski, poloniar antzerki-zuzendaria (j. 1933).
- Sabina Olmos, argentinar aktorea eta tango abeslaria (j. 1913).
- Aldo van Eyck, nederlandar arkitektoa, Herbehereetako estrukturalismoaren aitzindaria (j. 1918).
- 2000 – Alphonse Boudard, frantziar eleberrigilea (j. 1925).
- 2004 – Joaquín Nin-Culmell, kubatar musikagilea eta pianista (j. 1908).
- 2005 – Jesús Rafael Soto, venezuelar pintore eta eskultorea (j. 1923).
- 2006 – Shelley Winters, estatubatuar aktorea (j. 1920).
- 2012 – Pearse Hutchinson, eskoziar-irlandar poeta, itzultzaile eta esataria (j. 1927).
- 2014 – Juan Gelman, argentinar olerkaria, itzultzailea eta kazetaria (j. 1930).
- 2016 – Alan Rickman, britainiar aktore eta zinema zuzendaria (j. 1946).
- 2017 – Zhou Youguang, txinatar bankari, hizkuntzalari, hizkuntzalari, sinologo eta argitaratzailea, mandarineraren transliterazioa egiteko sistemaren asmatzailea eta 111 urte bizi izandakoa (j. 1906).
- 2018 – Pablo García Baena, espainiar olerkaria (j. 1921).
- 2019 – Paweł Adamowicz, poloniar politikaria eta abokatua, Gdańskeko alkatea, eraila (j. 1965).
- 2022 – Ricardo Bofill, kataluniar arkitektoa (j. 1939).
- 2023 –
- Gianfranco Baruchello, italiar marrazkilari, idazle eta zinemagilea (j. 1924).
- Lieuwe Westra, Herbehereetako txirrindularia (j. 1980).
Jaiak eta urteurrenak
- Urteberri zaharra herrialde ortodoxoetan.
- Sehaska egutegiko izendegia: Ilari/Illari eta Zugaitz/Zuhain/Zuhaitz.
- Logikaren Munduko Eguna
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.