Ursula von der Leyen
Ursula Gertrud von der Leyen (Alemania, 1958ko urriaren 8a) CDU alderdiko alemaniar politikaria da eta Europako Batzordeko presidentea.
Ibilbidea
Bruselan jaioa, bere aita Erromako Itunaren sinaketan presente egon zen.[1]
1998tik 2002ra bitartean, Hanover Medical Schooleko ikerlaria izan zen, medikuntza eta osasunaren arloan. [2]
2003tik gobernu ordezkaritza garrantzitsuak izan ditu eta hainbat ministerioren buru izan da, Lan eta Gizarte gaiak (2009-2013) eta Familia, Zahartzaroa, Emakumeak eta Gazteria (2005-2009). Angela Merkelen hirugarren agintaldian Defentsa Ministro postua bete zuen 2013ko abenduaren 17tik 2019ko uztailera.[2]
Europako Batzordeko lehendakaria, Europako Parlamentuak 2019ko uztailaren 16an aukeratu zuen 2019-2024 legealdirako.[3]
2022an, entzutetsua izan zen Ugandako Kanpo Ministroak, Jeje Odongo, agurra ukatu ziola. 2021ean ere, Ankaran ari zela Recep Tayyip Erdogan eta Charles Michel ere baztertu egin zuten.[4]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Abril, Guillermo. (2022-06-05). «Ursula von der Leyen, la hija de Bruselas que volvió para comandar Europa» El País (Noiz kontsultatua: 2022-07-06).
- (Ingelesez) Ursula von der Leyen. .
- Otamendi, Hodei Iruretagoiena-Gorka Berasategi. «Von der Leyen izendatu dute Europako Batzordeko presidente» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-07-17).
- (Gaztelaniaz) Agencias. (2022-02-18). «Nuevo 'sofagate': un ministro de Uganda niega el saludo a Von der Leyen» elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2022-07-06).
Ikus, gainera
Kanpo estekak