Ursula K. Le Guin
Ursula Kroeber Le Guin, Ursula K. Le Guin izenaz ezaguna, (ˈɜːrsələ_ˈkroʊbər_lə_ˈɡwɪn ahoskatua);[1] (Berkeley, Kalifornia, AEB, 1929ko urriaren 21a - 2018ko urtarrilaren 22a[2]) estatubatuar idazlea izan zen, batez ere fikziozko bere lan espekulatiboengatik eta, bereziki, zientzia-fikziozko literaturako lanengatik, Terramar fikziozko munduan girotutakoak, hala nola, Ekumen zientzia-fizkio sailagatik. Bere lehen lana 1959an argitaratu zuen eta bere ibilbide literarioak ia hirurogei urte iraun zuen, hogei eleberri baino gehiagorekin eta ehun kontakizun labur baino gehiagorekin, poesia, saiakera, literatur kritika, itzulpenak eta haurrentzako liburuez gain.[3]
Ursula K. Le Guin | |
---|---|
(2009) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ursula Kroeber |
Jaiotza | Berkeley (Kalifornia), 1929ko urriaren 21a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Berkeley (Kalifornia) Portland |
Heriotza | Portland, 2018ko urtarrilaren 22a (88 urte) |
Hobiratze lekua | ezezaguna |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Aita | Alfred Louis Kroeber |
Ama | Theodora Kroeber |
Ezkontidea(k) | Charles Le Guin (1953ko abenduaren 22a - 2018ko urtarrilaren 22a) |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Unibertsitatea Radcliffe College (en) Columbia Unibertsitatea 1952) Arte-masterra Berkeley High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, gidoilaria, itzultzailea, eleberrigilea, poeta, autorea, literatura-kritikaria, zientzia-fikzio idazlea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, haur literatura idazlea, kazetaria eta prosalaria |
Enplegatzailea(k) | Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Virgilio, Philip K. Dick, Virginia Woolf, Jack Vance, Carl Gustav Jung, Lord Dunsany, Herbert George Wells, Piotr Kropotkin, William Shakespeare, Zhuangzi, Lev Tolstoi, J. R. R. Tolkien, Jorge Luis Borges, Emma Goldman, Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian, Paul Goodman (en) eta Lao Tzu |
Kidetza | Phi Beta Kappa Elkartea Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia |
Genero artistikoa | zientzia-fikzioa fantasia feminist science fiction (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Taoismoa |
ursulakleguin.com | |
| |
Theodora Kroeber idazlearen eta Alfred Kroeber antropologoaren alaba izan zen. Frantsesez maisutza lortu ondoren, doktoretza ikasketak hasi zituen, baina 1953an Charles Le Guin historialariarekin ezkondu ondoren utzi zituen. 1950eko hamarkadaren amaieran hasi zen lanaldi osoan idazten, eta arrakasta komertzial eta kritiko handia lortu zuen A Wizard of Earthsea (1968), eta The Left Hand of Darkness (1969) lanekin, Harold Bloom kritikari estatubatuarrak bere maisulan gisa deskribatu zituenak. The Left Hand of Darkness lanarekin Hugo saria eta eleberririk onenaren Nebula saria lortu zituen, sari biak lortu zituen lehen emakumea.[4]
Antropologia kulturalak, taoismoak, anarkismoak, feminismoak eta Carl Jungen idatziek eragin handia izan zuten bere obran. Bere istorioetako askok antropologoak edo kultura-behatzaileak erabili zituzten protagonista gisa, eta posible da bere lan batzuetan orekari eta harmoniari buruzko ideia taoistak identifikatzea. Sarritan fikzio espekulatiboaren ohiko klixe batzuk azpiratu zituen, hala nola, Terramarren azal iluneko protagonisten erabilera, eta bere liburu batzuetan ohikoak ez diren baliabide estilistiko edo estrukturalak ere erabili zituen, hala nola Always Coming Home (1985) lan esperimentala. Gai sozial eta politikoek, hala nola generoak, sexualitateak eta adin nagusitasunak, leku nabarmena hartu zuten bere obran, eta egitura politiko alternatiboak aztertu zituen kontakizun askotan, hala nola The Ones Who Walk Away from Omelas (1973) parabolan eta eta The Dispossessed (1974) eleberrian.
Bere lanak eragin handia izan zuen fikzio espekulatiboaren alorrean, eta literatur kritikaren arreta handia jaso du. Sari eta errekonozimendu ugari jaso zituen. Bere sarien artean zortzi Hugo sari, sei Nebula eta hogeita bi Locus daude. 2003an, Estatu Batuetako zientzia-fikziozko eta fantasiazko idazleen elkarteak Maisu Handi gisa ohoratu zuen bigarren emakumea izan zen. Estatu Batuetako Kongresuko Liburutegiak «legenda bizia» izendatu zuen 2000. urtean, 2014an Estatu Batuetako Letren Kontribuzio Bereizgarriagatik Domina jaso zuen eta 2017an Arteen eta Letren Estatu Batuetako Akademiako kide izendatu zuten. Idazle askorengan izan zuen eragina, hala nola Salman Rushdie, David Mitchell, Neil Gaiman edo Iain Banksengan. 2018an hil ondoren, John Clute idazle eta kritikariak Le Guin "ia mende erdiz AEBetako zientzia fikzioaren buru" izan zela idatzi zuen, eta Michael Chabon idazleak "bere belaunaldiko idazle estatubatuar garrantzitsuena" zela esan zuen.
Biografia
Intelektualen familia batean jaio zen. Bere gurasoak Alfred L. Kroeber eta Theodora Kracaw ziren, antropologia eta etnologia alorrean aritu ziren, eta horrek badu bere garrantzia Ursula K. Le Guinen ibilbide literarioaren ezaugarri batzuetan[5]. idazle bokazioa aurkeztu zuen txikitatik, eta etxean izan zuen hainbat mito eta elezaharren ezagutza.
Ikasketak
Filologia ikasketak egin zituen, frantziar eta italiar literaturan espezializatuz. Fulbright beka lortu zuen, Frantzian ikasi ahal izateko. Europan ezagutu zuen bere senarra izango zena, Charles Le Guin, Portlandeko unibertsitateko historia irakaslea bihurtuko zena. Senar-emazteak Georgiara (AEB) joan ziren gero bizitzera, eta Ursula frantses irakasle gisa aritu zen Mercer Unibertsitatean.
Literaturako ibilbidea
Ordurako, idatziak zituen argitaratu gabeko bost eleberri, baina 1964an argitaratu zuen lehen obra, Eskandinaviako Odinen mitoan oinarritutako eleberria: "Rocannonen mundua". Liburu hark izan zuen harrera onak bultzaturik, beste eleberri batzuk ere argitaratu zituen: "Erbeste planeta" (1966), "Ilusioen hiria" (1967), "Iluntasunaren ezkerreko eskua" (1969), "Basoa da munduren hitza" (1972) eta "Behartsuak" (1974).
Fantasiazko kontakizunak ez ezik, haur-literatura ere landu du Ursulak, eta arlo horretako sari nazionala ere irabazi zuen "Itsaslurreko liburuak" trilogiako hirugarren liburuarekin: "Itsasertz urrunena" (1972). Azken liburuen artean, aipagarriak dira: "Beti itzultzen da etxera" (1985), "Koartzaren begia" (1991) eta "Arrain-zopa" (1992), "Kontakizuna" (2000) "Lavinia" (2008) eta Terramar saileko kontakizunak.
Zientzia fikzioan, emakumezkoen rola nabarmentzen
Hainbat sari jaso ditu, eta SFWA Estatu Batuetako Zientzia Fikzio eta Fantasia Idazleen Elkartearen Grand Master titulua eskuratu zuen lehen emakumezkoa izan zen.
Genero honetan eman zituenean lehen urratsak, oso alor maskulinizatua zen. Adibidez, Alice Bradleyk, Le Guinekin ia batera hasi zen emakume urrietako batek, bere generoa ezkutatu behar izan zuen luzaroan James Tiptree jr. ezizenaren pean[5].
Bibliografia aukeratua
- A Wizard of Earthsea, 1968
- The Tombs of Atuan, 1971
- The Farthest Shore, 1972
- Tehanu: The Last Book of Earthsea, 1990
- Tales from Earthsea, 2001 (narrazio laburrak)
- The Other Wind, 2001
- Rocannon's World, 1966
- Planet of Exile, 1966
- City of Illusions, 1967
- The Left Hand of Darkness, 1969
- The Dispossessed, 1974
- The Word for World is Forest, 1976 (euskarazko itzulpena, Oihan hitzean mundua, Amaia Apalauzak euskaratua eta Igela argitaletxeak 2021ean argitaratua)[6].
|
Irudi galeria
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Le Guin, Ursula. How to Pronounce Me. .
- «Ursula K. Le Guin idazlea hil da» Berria 2018-1-24.
- (Ingelesez) «Ursula K. Le Guin | Biography, Books, & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
- (Ingelesez) «Ursula K. Le Guin» Britannica Kids (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
- Zaldua, Iban. (). «Ursula K. Le Guin, azken klasikoa» Oharrak & Hondarrak (Noiz kontsultatua: 2018-07-18).
- https://www.igela.eus/liburua/oihan-hitzean-mundua/
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Ursula K. Le Guinen web-orria.
- Ursula K. Le Guinen kontakizun labur bat: "Zergatik dira estatubatuarrak herensugeen beldur". (xerezade.org; audioa).
- Jauregi, Joannes, Le Guinen munduak, BERRIA (2022-03-06)