Ursi Walliser

Ursi Walliser (Meilen, Suitza, 1975eko otsailaren 17a) skeleton lasterkari ohia eta irakaslea da, euskalduna.[1] 1990eko eta 2000ko hamarkadetan lehiatu zen. 1998/1999 denboraldiko Munduko Skeleton Kopan txapeldunorde izan zen. Gaur egun Errenterian (Gipuzkoa) bizi da, eta herri horretan Soin Hezkuntzako eta Alemaneko irakasle egiten du lan.[1] Bi seme-alaba ditu.

Ursi Walliser
Bizitza
JaiotzaMeilen, 1975eko otsailaren 17a (49 urte)
Herrialdea Suitza
BizilekuaErrenteria
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
euskara
Jarduerak
Jarduerakskeleton lasterketaria eta maisu/maistra

Kirol ibilbidea

Aitzindarietako bat izan zen, bera hasi zenean ez baitzen emakumezkorik lehiatzen. Ordu arte, txapelketetan soilik gizonezkoak lehiatzen ziren. Walliser izan zen Suitzako Txapelketa irabazi zuen lehen emakumea, 1996an. Urte hartan hasi zen jokatzen Munduko Kopa ere, eta lau urte geroago Munduko Txapelketa. Emakumezkoen skeletonaren garapenaren lekuko izan zen: ezerezetik, Olinpiar Jokoetan tokia izatera iritsi zen kirol hori.[1]

Hamar urtez lehiatu zen, eta lehen hamarren artean sailkatu zen Munduko Kopako lehen bost ekitaldietan. Lau bider irabazi zuen, halaber, Suitzako Txapelketa, eta Munduko Txapelketan ere aritu zen. Hala ere, Walliserrek arantza bat du sartuta: Olinpiar Jokoetarako sailkatu ez izana.[1]

2003an hartu zuen erretiroa, eta Errenteriara etorri zen bizi izatera, bertakoa baitu bikotekidea.[1]

Erreferentziak

  1. Etxeberria, Julen. (2018ko otsailaren 14a). «Lera gaineko oroitzapenak» Berria (Noiz kontsultatua: 2018ko otsailaren 14a).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.