Urrutiko hezkuntza
Urrutiko hezkuntza ikasgelara gerturatu beharrik gabe ikasketak burutzeko aukera eskaintzen duen hezkuntzaren modalitatea da. Orokorrean, posta edo Internet bitartez burutu beharreko lanak bidaltzen zaizkio ikasleari, eta honek ere medio beretik bueltatzen ditu. Salbuespenetan bat izaten da, eta ikaslea ikasgelara noizbait joan behar izaten da, beti ere klase presentzialen bat jaso edo azterketaren bat egitera. Ikasketa mota hau maila guztietan eskaintzen den arren, ohikoena unibertsitate mailako ikasketetan ematea da. XX. mende bukaeran kontzeptua hau zalantzan jartzen hasi zen urrutikotasuna bera zalantzan jarriz, eta gailentzen hasi ziren beste batzuk hezkuntza birtuala, online, ordenagailuak lagunduriko hezkuntza edo beranduago e-learning ere bai. [1]
Gaur egun e-learning modalitatea urrutiko hezkuntzatik bereizi eta horren bilakaera bezala definitzeko joera dago, bere baitan dituelako izaera konstruktibista eta kolaboratiboa, Internetekin lotura zuzena izanda ikasle eta irakasleen arteko hezkuntza-komunitateak sustatzen dituelako, ikasleei autonomia emanez, irakasleek gidari rola hartzea ahalbidetzen duelako.[2]
Salbuespeneko egoera COVID-19a dela eta
2020. urtean mundu mailako COVID_19 pandemiaren ondorioz, Haur hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateek jarduera eten, ikastetxeak itxi eta urrutiko hezkuntzaren alde egin dute eta arrakala digitala gainditzeko neurriak hartu behar izna dira. [3] [4][5][6]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Aretio, Lorenzo García. (2020-01-02). «Bosque semántico: ¿educación/enseñanza/aprendizaje a distancia, virtual, en línea, digital, eLearning…?» RIED. Revista Iberoamericana de Educación a Distancia 23 (1): 9–28. doi: . ISSN 1390-3306. (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).
- Vargas, Pablo Rivera; Cano, Cristina Alonso; Gil, Juana María Sancho. (2017). «Desde la educación a distancia al e-Learning: emergencia, evolución y consolidación» Revista educación y tecnología (10): 1–13. ISSN 0719-2495. (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).
- Eskolak bertan behera geratu dira EAEko hezkuntza zentro guztietan – Ehige. (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).
- Telebista, Euskal Irrati. (2020-04-03). «Nafarroako Gobernuak 1.500 informatika-ekipo banatu ditu ikasleen artean» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).
- «Arrakala digitalaren aurka, SIM txartelak eta ordenagailuak banatu dituzte Ordizian» Goierriko Hitza 2020-04-07 (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).
- Errenteriako haur eta gazteen hezkuntza eskubidea bermatzeko asmoz, Udalak interneterako konexioa eta ordenagailuak jarri ditu premia duten ikasleen eskura – Errenteriako Udala. (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).
Kanpo estekak
Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |