Urriaren 9
Urriaren 9a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta laurogeita bigarren eguna da, 283.a bisurteetan. 83 egun falta dira urtea amaitzeko.
Gertaerak
Euskal Herria
- 1934 – Langile armatuek tiroketa izan zuten Pasaiako portuan Guardia de Asalto eta Guardia Zibilarekin. 1934ko Urriko greba orokorra zen deitua. Tentsioa handia zen eta polizia inguruko muinoetatik hasi zitzaien tiroka. Sei langile hil eta beste ugari larri zauritu zituzten. 42 atxilotu zituzten.
- 1978 – ETAk Angel Pacheco Pata goardia zibila hil zuen Markinan, eta Anselmo Duran Vidal guardia zibila Elgoibarren.
- 2007 – Lehergailua ipini zuen ETAk Galdakaoko zinegotzi baten bizkartzainaren autoan, Bilboko Abusu auzoan bizkartzaina zaurituz.
Mundua
- 1967 – Che Guevara iraultzaile argentinar-kubatarra erail zuten Bolivian.
- 1981 – Frantzian heriotza zigorrra ezeztatu zen.
- 2001 – Anthrax arrastoak zituen hainbat gutun bidali zizkieten Ameriketako Estatu Batuetako senatuko hainbat kideri.
- 2006 –
- Norvegiako gobernuak, ETA eta Espainiako gobernua, Oslon bildu zirela argitara eman zuen.
- Ipar Koreak proba nuklearra egin zuen.
- 2009 – Barack Obamari Bakearen Nobel Saria eman zioten .
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1988 – Lesakan Nafarroa Oinez jaialdia ospatu zen.
Mundua
- 1446 – Hangul idazkera sistema aurkeztu zuten Korean, txinatar ikurren ordezkoa.
- 1952 – The World in His Arms (Mundua Bere Eskuetan) filma estreinatu zen, Raoul Walshek zuzendu eta Gregory Peck, Ann Blyth eta Anthony Quinn aktoreek antzeztu zuten.
- 1953 – Mogambo filma estreinatu zen, John Fordek zuzendu eta Clark Gable, Ava Gardner eta Grace Kelly aktoreek antzeztu zuten.
- 1992 – A River Runs Through It (Ibaiak Darrai) filma estreinatu zen, Robert Redfordek zuzendu eta Craig Sheffer, Brad Pitt, Tom Skerritt, Brenda Blethyn eta Emily Lloyd aktoreek antzeztu zuten.
- 1992 – Army of Darkness (Iluntasunaren Armada) filma estreinatu zen, Sam Raimik zuzendu eta Bruce Campbell eta Embeth Davidtz aktoreek antzeztu zuten.
- 1992 – 1492: Conquest of Paradise (1492: Paradisuaren Konkista) filma estreinatu zen, Ridley Scottek zuzendu eta Gérard Depardieu, Sigourney Weaver, Armand Assante eta Fernando Rey aktoreek antzeztu zuten.
- 2009 – Agora filma estreinatu zen, Alejandro Amenábarek zuzendu eta Rachel Weisz, Max Minghella, Oscar Isaac, Ashraf Barhom, Michael Lonsdale, Rupert Evans eta Richard Durden aktoreek antzeztu zuten.
- 2014 – Patrick Modiano frantziarrak Literaturako Nobel Saria irabazi zuen.
Zientzia eta teknologia
Mundua
- 1604 – Johannes Kepler alemaniarrak 1604 Supernoba begiztatu zuen, Esne Bidean ikusi den supernobarik berriena.
- 2009 – NASAk ilargia bonbardatu zuen, ura ote zegoen ikertzeko.
Kirolak
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1747 – Francisco Antonio Javier Gardoki, bizkaitar politikaria eta kardinala (h. 1816).
- 1818 – Francisco Navarro Villoslada, nafar idazlea (h. 1895).
- 1895 – Félix Lasserre, euskal errugbilaria (h. 1965).
- 1898 – Julia Fernandez, nafar maistra (h. 1961).
- 1909 – Pedro Bilbao, getxoztar medikua (h. 1992).
- 1923 – Marcelina Zabala, Iciar I, gipuzkoar erraketista.
- 1924 – Daniel Zariquiegui Izco, nafar futbol arbitroa, futbolaria eta Osasuna futbol klubaren delegatua (h. 1999).
- 1927 – Iker Belaustegigoitia, euskal kirolaria, belan aditua.
- 1929 – Juan Trabudua Aretxabaleta, bizkaitar idi-probalaria.
- 1930 – José Luis Amadoz, nafar poeta eta psikiatra (h. 2007).
- 1932 – Martin Iturbe, euskal idazlea eta apaiza (h. 2015).
- 1942 –
- Henri Duhau, lapurtar idazlea.
- Jose Angel Irigarai, nafar olerkari eta idazlea.
- 1943 – Enrique Casas, euskal politikari eta fisikaria, Guadixen (h. 1984).
- 1944 –
- Eustakio Mendizabal, gipuzkoar euskaltzalea, poeta eta ETAkidea (h. 1973).
- Manuel Urtizberea, gipuzkoar idazlea.
- 1946 – José Claudio Aranzadi, bizkaitar ingeniari eta politikaria.
- 1952 – Ana Urtxuegia, PSE-EEko gipuzkoar politikaria, Lasarte-Oriako alkatea.
- 1961 – Josu Etxaburu, bizkaitar irakaslea, Gure Esku Dagoko bozeramailea.
- 1978 – Judit Mariezkurrena, gipuzkoar aktorea.
- 1981 – Sergi Romero, gipuzkoar aktorea.
- 1982 – Udane Ansa Iragorri gipuzkoar ilustratzailea, diseinatzaile, maketatzailea eta irakaslea.
- 1988 – Kattalin Miner, gipuzkoar kazetari, idazle eta ekintzaile feminista.
- 1989 – Jon Ander Garrido, bizkaitar futbolaria.
- 1996 – Paula Lanz, arabar txirrindularia.
- 1998 – Unai Veiga, bizkaitar futbolaria.
- 2001 – Unai Marrero, gipuzkoar futbolaria.
- 2003 – Carlos González Pascual, bizkaitar futbolaria.
Mundua
- 1261 – Dionisio I.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (h. 1325).
- 1328 – Petri I.a Ziprekoa, Zipreko errege eta Jerusalemgo errege tituluduna (h. 1369).
- 1521 – Oktavio Farnese, Parmako eta Piacenzako dukea (h. 1586).
- 1585 – Heinrich Schütz, alemaniar musikagilea (h. 1672).
- 1727 – Étienne-Charles de Loménie de Brienne, frantziar kardinal eta estadista (h. 1794).
- 1754 – Jean-Baptiste Regnault, neoklasizismoko frantziar margolaria (h. 1829).
- 1757 – Karlos X.a Frantziakoa, Frantziako eta Nafarroako erregea (h. 1836).
- 1761 – Pierre Gaveaux, okzitaniar tenor eta musikagilea (h. 1825).
- 1830 – Harriet Hosmer, estatubatuar eskultorea (h. 1908).
- 1835 – Camille Saint-Saëns, frantziar musikagilea eta pianista (h. 1921).
- 1839 – Georges Leclanché, frantziar kimikaria (h. 1882).
- 1845 – Ferdinand Arnodin, frantziar ingeniari eta industriagizona, Bizkaiko Zubiaren egilea (h. 1924).
- 1846 – Holger Drachmann, daniar olerkari, antzerkigile eta margolaria (h. 1908).
- 1852 – Hermann Emil Fischer, alemaniar kimikaria, 1902ko Kimikako Nobel Saria (h. 1919).
- 1858 – Mihajlo Pupin, serbiar-estatubatuar fisikaria (h. 1935).
- 1859 – Alfred Dreyfus, frantziar militarra (h. 1935).
- 1873 – Karl Schwarzschild, alemaniar fisikari eta astronomialaria (h. 1916).
- 1878 – Maria Gabriela Bavarian, Dukesa Bavarian (h. 1912).
- 1879 – Max von Laue, alemaniar fisikaria, 1914ko Fisikako Nobel Saria (h. 1960).
- 1888 – Nikolai Bukharin, errusiar boltxebike, iraultzaile eta SESBeko politikaria (h. 1938).
- 1892 – Ivo Andritx, serbokroazieraz idatzi zuen idazlea, 1961eko Literaturako Nobel Saria (h. 1975).
- 1893 – Mario de Andrade, brasildar idazlea eta musikologoa (h. 1945).
- 1898 – Tawfiq al-Hakim, egiptoar idazlea (h. 1987).
- 1901 –
- Tomàs Garcés, kataluniar olerkari eta kazetaria (h. 1993).
- Alberto Fermín Zubiria, Uruguaiko presidentea (h. 1971).
- 1906 – Léopold Sédar Senghor, Senegalgo lehenbiziko presidentea (h. 2001).
- 1907 – Jacques Tati, frantziar zinema-zuzendaria eta aktorea (h. 1982).
- 1909 –
- Linda Braidwood, estatubatuar arkeologoa, historiaurrean aditua (h. 2003).
- Lila Kedrova, Errusian jaiotako frantziar aktorea (h. 2000).
- 1911 –
- Joe Rosenthal, estatubatuar argazkilaria, Bandera goratuz Iwo Jiman argazkiaren egilea (h. 2006).
- Luis Santaló, kataluniar matematikaria eta ikertzailea (h. 2001).
- 1912 – Qian Weichang, txinatar zientzialaria (h. 2010).
- 1918 –
- Ala Masevich, sobietar irakaslea eta astronomoa (h. 2008).
- Bebo Valdés, kubatar musikari eta piano-jotzailea (h. 2013).
- 1919 – Irmgard Seefried, alemaniar opera abeslaria (h. 1998).
- 1921 – Tadeusz Różewicz, poloniar olerkari, antzerkigile eta itzultzailea (h. 2014).
- 1922 – Teresa Bolaños de Zarco, salvadortar-guatemaldar idazle, pianista, margolari, gitarrista eta enpresaburua (h. 1998).
- 1924 –
- Carla Accardi, italiar margolari abstraktua, Forma eta Continuità arte-taldeen kide sortzailea (h. 2014).
- Rafael de la Hoz Arderius, espainiar arkitektoa (h. 2000).
- 1926 – Danièle Delorme, frantziar aktorea (h. 2015).
- 1933 –
- Celia Correas de Zapata, argentinar idazle, poeta eta akademikoa (h. 2022).
- Peter Mansfield, britaniar fisikaria, 2003ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2017).
- 1936 –
- Brian Blessed, ingeles aktore, idazle eta abenturazalea.
- Jean Seignalet, frantziar mediku eta ikertzailea, immunologian aditua (h. 2003).
- 1938 –
- Heinz Fischer, Austriako 11. presidentea.
- Takehiko Kawanishi, japoniar futbolaria.
- 1939 – John Pilger, australiar kazetari, idazle, akademiko eta dokumental zinemagilea (h. 2023).
- 1940 – John Lennon, Beatles taldeko kantaria eta abesti askoren konpositorea (h. 1980).
- 1944 – John Entwistle, The Who taldeko baxu-jotzailea (h. 2002).
- 1945 – Deborah Dultzin Kessler, mexikar astrofisika-ikertzailea.
- 1946 –
- Anne-Marie Garat, frantziar eleberrigilea (h. 2022).
- Edgardo Rodríguez Julía, puertorricar saiakeragile eta eleberrigilea.
- 1947 – France Gall, frantziar ye-ye abeslaria (h. 2018).
- 1948 –
- Jackson Browne, alemaniar-estatubatuar abeslaria.
- Oliver Hart, britainiar estatubatuar ekonomialaria, 2016ko Ekonomiako Nobel Saria.
- 1949 –
- María Teresa Costantini, argentinar aktorea, film-zuzendaria eta gidoilaria.
- Angeles Mastretta, mexikar idazle eta kazetaria.
- 1950 – Jody Williams, estatubatuar unibertsitateko irakaslea eta giza eskubideen aldeko ekintzailea, 1997ko Bakearen Nobel Saria.
- 1953 –
- Pilar García Negro, galiziar politikari, idazle, soziolinguista eta irakaslea.
- Tony Shalhoub, libanoar jatorriko estatubatuar aktorea.
- 1955 –
- Steve Ovett, britainiar korrikalari ohia, ertaineko distantzian inoizko hoberenenetakoa.
- Leonardo Padura, kubatar idazle eta kazetaria.
- 1957 – Pedro Varela Geiss, espainiar idazlea, eskuin muturrekoa eta negazionismoren aldekoa.
- 1959 – Boris Nemtsov, errusiar zientzilari eta politikari liberala (h. 2015).
- 1962 – Jorge Burruchaga, El Burru, argentinar futbolari ohia.
- 1964 – Guillermo del Toro, mexikar zinema zuzendaria, ekoizlea, gidoigilea eta eleberrigilea.
- 1966 – David Cameron, Erresuma Batuko lehen ministroa.
- 1969 –
- PJ Harvey, ingeles musikari, konpositore eta abeslaria.
- Steve McQueen, britainiar zinema zuzendari, ekoizle, gidoigile eta bideo-artista.
- 1970 – Annika Sörenstam, suediar golflaria.
- 1975 – Albert Serra, kataluniar zine zuzendari eta ekoizlea.
- 1981 – Ryoichi Maeda, japoniar futbolaria.
- 1982 – Udane Ansa Iragorri, gipuzkoar ilustratzailea, diseinatzaile, maketatzailea eta irakaslea.
- 1983 – Miki Esparbé, kataluniar aktorea.
- 1984 –
- Marie Kondo, japoniar antolatzaile eta idazlea.
- Silvia Orriols, kataluniar liburuzaina eta politikaria.
- 1985 – Alberto Garzón, espainiar politikaria eta ekonomista.
- 1991 – Yusuke Minagawa, japoniar futbolaria.
- 1993 –
- Anna Castillo, kataluniar antzezlea.
- Julián Montoya, argentinar errugbilaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1882 – Bonifazio Laskurain, gipuzkoar txistularia eta musikagilea (j. 1882).
- 1922 – Edward Spencer Dodgson, ingeles euskalaria (j. 1857).
- 1945 – Jose Ignacio Alvarez Usabiaga, gipuzkoar meteorologo eta Igeldoko behatokiko zuzendaria (j. 1945).
- 1949 – Manuel Losada, bizkaitar margolaria eta kartelgilea (j. 1865).
- 1980 – Jose Mari Mutuberria, nafar bertsolaria (j. 1905).
- 1992 – Juanma Suárez, Eskorbuto taldeko baxu-jotzaile eta abeslaria (j. 1962).
- 1999 – Jacinto Otxoa, nafar militante komunista (j. 1917).
- 2015 – Leny Escudero, nafar abeslari, kantautore eta aktorea, Givernyn (j. 1932).
- 2017 – Sabin Ipiña, bizkaitar teknikari kimiko, ekintzaile, euskaltzale eta politikaria (j. 1934).
- 2021 – Jacques Blot, lapurtar mediku eta arkeologoa, Ipar Euskal Herriko eta Pirinioetako Historiaurrearen ikerlari garrantzitsuenetakoa (j. 1933).
Mundua
- 1047 – Klemente II.a, Aita santua.
- 1253 – Robert Grosseteste, teologo, naturalista, klasiko grekoen itzultzaile eta filosofo frantziskotarra.
- 1390 – Joanes I.a Gaztelakoa, Gaztelako erregea (j. 1358).
- 1562 – Gabriele Falloppio, italiar anatomia-ikertzailea (j. 1523).
- 1597 – Ashikaga Yoshiaki, Ashikaga shogunerriko hamabosgarren eta azken shoguna (j. 1537).
- 1599 – Reginald Scot, ingeles politikari eta idazlea (j. c. 1538).
- 1646 – Baltasar Karlos Austriakoa, Austriako Etxeko Espainiako Infantea (j. 1629).
- 1688 – Claude Perrault, frantziar sendagile eta arkitektoa (j. 1613).
- 1831 – Ioannis Kapodistrias, greziar politikaria (j. 1776).
- 1841 – Karl Friedrich Schinkel, prusiar arkitekto neoklasikoa (j. 1781).
- 1867 – Georgi Sava Rakovski, bulgariar idazlea eta abertzalea (j. 1821).
- 1897 – Jan Heemskerk, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1818).
- 1900 – Fatima Sheikh, indiar hezitzaile eta gizarte-erreformatzailea, Indiako lehen maistra musulmantzat joa (j. 1831).
- 1917 – Sarah Aaronsohn, espioi judua, Niliko kidea (j. 1890).
- 1918 –
- Raymond Duchamp-Villon, frantziar eskultorea (j. 1876).
- Rudolf Trebitsh, austriar antrolopologoa (j. 1876).
- 1926 – Helena Nyblom, suediar idazlea (j. 1843).
- 1934 –
- 1943 – Pieter Zeeman, holandar fisikaria, 1902ko Fisikako Nobel Saria (j. 1865).
- 1944 – Friedl Dicker-Brandeis, Auschwitzen eraildako judu emakume artista eta hezitzailea (j. 1898).
- 1958 – Pio XII.a, Aita santua (j. 1876).
- 1962 – Milan Vidmar, esloveniar ingeniari elektrikoa, xake jokalaria, filosofoa eta idazlea (j. 1885).
- 1967 –
- Che Guevara, argentinar iraultzailea (j. 1928).
- Cyril Norman Hinshelwood, britainiar kimikari fisikoa, 1956ko Kimikako Nobel Saria (j. 1897).
- André Maurois, frantziar idazlea (j. 1885).
- 1968 – Jean Paulhan, frantziar idazlea (j. 1884).
- 1972 – Miriam Hopkins, estatubatuar aktorea (j. 1902).
- 1973 – Sister Rosetta Tharpe, estatubatuar abeslaria (j. 1915).
- 1974 –
- Pere Bosch, kataluniar arkeologo, etnologo eta historialaria, euskaldunei buruzko lan ugari egina (j. 1891).
- Oskar Schindler, Sudeteetako alemaniar enpresaburua, 1.200 juduri Holokaustotik bizirik ateratzen lagundu zielako famatua (j. 1908).
- 1978 – Jacques Brel, belgikar abeslari, kantautore eta aktorea (j. 1929).
- 1982 – Anna Freud, austriar-ingeles psikoanalista, haur psikologiaren arloan egindako lanagatik ezaguna (j. 1895).
- 1987 – William P. Murphy, estatubatuar sendagilea, 1934ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1892).
- 1988 – Felix Wankel, alemaniar ingeniari mekaniko eta asmatzailea, Wankel motorraren sortzailea (j. 1902).
- 1990 – Georges De Rham, suitzar matematikaria (j. 1903).
- 1995 – Alec Douglas-Home, Erresuma batuko lehen ministroa (j. 1903).
- 1999 –
- João Cabral de Melo Neto, brasildar idazlea (j. 1920).
- Milt Bags Jackson, estatubatuar jazz bibrafono-jolea (j. 1923).
- Morris West, australiar idazlea (j. 1916).
- 2004 – Jacques Derrida, frantziar filosofoa, dekonstrukzioaren kontzeptua garatu zuen lehena (j. 1930).
- 2009 – Jacques Chessex, suitzar idazlea (j. 1934).
- 2010 – Maurice Allais, frantziar ekonomista eta ingeniaria, 1988ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1911).
- 2013 – Wilfried Martens, Belgikako lehen ministroa (j. 1936).
- 2016 – Andrzej Wajda, poloniar zinemagilea (j. 1926).
- 2017 –
- Armando Calderón Sol, El Salvadorko presidentea (j. 1948).
- Jean Rochefort, antzerki, telebista eta zinemako frantziar antzezlea (j. 1930).
- 2018 –
- Larry Larrañaga, estatubatuar politikaria (j. 1937).
- Thomas A. Steitz, estatubatuar kimikaria, 2009ko Kimikako Nobel Saria (j. 1940).
- 2019 – Andrés Gimeno, kataluniar tenislaria (j. 1937).
- 2020 – Cecil Thiré, brasildar aktore eta zinema zuzendaria (j. 1943).
- 2021 – Abolhassan Banisadr, Irango lehenbiziko presidentea (j. 1933).
- 2022 –
- Bruno Latour, frantziar filosofo, antropologo eta soziologoa (j. 1947).
- Josep Soler i Sardà, kataluniar musikagilea (j. 1935).
- 2023 –
- Jorge Lavelli, argentinar antzerki-zuzendaria (j. 1932).
- Críostóir Ó Floinn, irlandar idazlea (j. 1927).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Denis, Einer eta Eilen.
- Postaren Munduko Eguna
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.