Urriaren 4
Urriaren 4a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hirurogeita hamazazpigarren eguna da, 278.a bisurteetan. 88 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1976 – ETAk jarritako bonba batek Juan María de Araluce Villar Gipuzkoako ahaldun nagusia eta beste lau polizia nazional hil zituen.
- 1980 – ETAk hiru guardia zibil hil zituen Agurainen.
- 2006 –
- Miguel Sanz, Nafarroako lehendakaria Nafarroako Unibertsitatean elebitasun osoa ezartzearen aurka agertu zen.
- Emakumeen prostituzio sare bateko kideak atxilotu zituen Ertzaintzak Bilboko Maria Diaz de Haro kalean.
- 2007 – Baltasar Garzon Espainiako epaileak Batasuneko mahai nazionala atxilotzeko agindua eman eta Espainiako Poliziak 23 kide atxilotu zituen, horien artean Joseba Permach, Juan Joxe Petrikorena eta Rufino Etxeberria.
Mundua
- 1582 – Gregorio XIII.a aitasantuak K. a. 46 urtetik aurrera ezarria zegoen Juliotar egutegia kendu eta haren ordez Gregoriotar egutegia ezarri zuen.
- 1824 – Mexikoko lehen konstituzioa indarrean jarri eta errepublika aldarrikatzen da.
- 1957 – Sobietar batasunak (SESB) gizakiak espazioratu duen lehen objektua orbitaratu zuen, Sputnik satelite artifiziala kazakstanen dagoen Baikonurgo kosmodromotik.
- 1993 – 1993ko Errusiako konstituzio-krisian Boris Yeltsin presidentearen aginduz militarrek Errusiako Etxe Zuria bonbardatu zuten.
- 2001 – Anthrax kasu baten berri eman zen Ameriketako Estatu Batuetan.
- 2007 – Sputnik lehen satelite artifizialaren jaurtiketaren 50. urteurrena ospatu zen.
- 2010 – Hungariako Ajka herriko aluminio lantegi bateko uharka hautsi, bertako lohi toxikoa isuri eta sortutako olatuak 7 lagun hil, 2 desagertu eta hondamendi ekologiko larria sortzen zuen.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1967 – Zigor, Francisco Escuderoren musika eta Manuel Lekuonaren libretoa duen opera estreinatu zen Bilboko Coliseo Albia antzokian, kontzertu bertsioan.
- 2015 – Kilometroak jaia Usurbil udalerrian ospatu zen.
Mundua
- 1990 – Beverly Hills, 90210 telesaila AEBtako FOX telebista katean estreinekoz aireratu zen.
- 2002 – Red Dragon ("Herensuge Gorria") filma estreinatu zen, Brett Ratnerek zuzendu eta Anthony Hopkins, Edward Norton, Ralph Fiennes, Harvey Keitel, Emily Watson, Mary-Louise Parker eta Philip Seymour Hoffman aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Euskal Herria
- 1913 – Atotxa futbol zelaia Erreala eta Bilboko Athletic Klubaren arteko partiduaz inauguratu zen.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1289 – Luis I.a Nafarroakoa, Nafarroa eta Frantziako errege eta Xanpaina eta Brieko kondea (h. 1316).
- 1777 – Frantzisko Maria Etxezarreta, bizkaitar itsasgizona (h. 1842).
- 1848 – Francisco Gaskue, gipuzkoar ingeniaria eta musikologoa (h. 1920).
- 1872 – Ernest Fourneau, Euskal Herri nahiz frantses estatu mailan kimioterapiaren sortzailea (h. 1949).
- 1911 – Francisco Iriondo, gipuzkoar futbolaria (h. 1983).
- 1917 – María Teresa Sesé, euskal idazlea.
- 1922 – Aurea Etxaniz, gipuzkoar erraketista (h. 2019).
- 1938 – Pako Pozueta, gipuzkoar politikaria (h. 2021).
- 1947 – Juan José Laborda, bizkaitar politikari eta historialaria.
- 1956 – Miren Leanizbarrutia, euskal politikari jeltzalea.
- 1958 – Rikardo Arregi Diaz de Heredia, euskal poeta eta itzultzailea.
- 1959 – Patxi López, Eusko Jaurlaritzako 6. lehendakaria.
- 1960 – Eulogio Genoba, gipuzkoar arraunlari ohia.
- 1962 – Patxi Iru, bizkaitar futbolari ohia.
- 1969 – Nekane Martiarena Labandibar, gipuzkoar psikologoa, hezitzailea eta herrigintza zale eta sortzailea.
- 1970 – David de Jorge, Robin Food, gipuzkoar sukaldaria.
- 1971 – Mikel Markez, euskal abeslaria.
- 1974 – Ricardo Etxarte, nafar judoka.
- 1976 – Vito Rogado, gipuzkoar aktorea.
- 1981 – Joseba Usabiaga, gipuzkoar aktorea.
- 1984 – Paula Estévez, gipuzkoar ilustratzailea, komikigilea eta musikaria.
- 1985 – Joseba Garmendia, bizkaitar futbolaria.
- 2005 - Javier Sola Asenjo, nafar futbolaria.
Mundua
- 1379 – Henrike III.a Gaztelakoa, Gaztela eta Leongo erregea (h. 1406).
- 1472 – Lucas Cranach Zaharra, alemaniar margolari eta grabatzailea (h. 1553).
- 1515 – Lucas Cranach Gaztea, alemaniar margolaria (h. 1586).
- 1528 – Francisco Guerrero, espainiar musikagilea (h. 1599).
- 1542 – Roberto Bellarmino, italiar teologoa eta apezpikua (h. 1621).
- 1550 – Karlos IX.a Suediakoa, Suediako erregea (h. 1611).
- 1607 – Francisco de Rojas Zorrilla, espainiar dramagilea (h. 1648).
- 1626 – Richard Cromwell, ingeles politikaria, Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako Errepublikako Lord Babeslea (h. 1712).
- 1657 – Francesco Solimena, italiar barrokoko margolaria (h. 1747).
- 1768 – Francisco José de Caldas, kolonbiar abokatua, ingeniari militarra, autodidakta naturalista, matematikaria, geografoa eta asmatzailea (h. 1816).
- 1787 – François Pierre Guillaume Guizot, frantziar politikari eta historialaria (h. 1874).
- 1797 – Jeremias Gotthelf, suitzar idazlea (h. 1854).
- 1810 –
- Eliza McCardle Johnson, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (h. 1876).
- Félix Pyat, frantses idazlea (h. 1889).
- 1814 – Jean-François Millet, frantziar margolari errealista, grabatzaile eta marrazkilaria (h. 1875).
- 1816 – Eugène Pottier, frantziar politikaria, Lehenengo Internazionaleko kidea (h. 1887).
- 1819 – Francesco Crispi, italiar politikaria (h. 1901).
- 1822 – Rutherford Birchard Hayes, Ameriketako Estatu Batuetako 19. Presidentea (h. 1893).
- 1835 – Antonio Ruiz-Cabal, andaluziar elizgizona (h. 1908).
- 1843 – Marie-Alphonsine, palestinar moja, Jerusalemgo Errosario Santuko Ahizpak domingotar kongregazioaren sortzailea (h. 1927).
- 1846 – Achille Luchaire, frantziar historialaria (h. 1908).
- 1853 – Armando Palacio Valdés, espainiar idazlea (h. 1938).
- 1860 – Sidney Paget, Viktoriar Aroko britainiar ilustratzailea (h. 1908).
- 1861 – Frederic Remington, estatubatuar margolari, eskultore, ilustratzaile eta idazlea (h.1909).
- 1879 – Benjamín Zeledón, nikaraguar politiko liberal eta militarra (h. 1912).
- 1880 – Joan March, espainiar finantza-gizona (h. 1962).
- 1881 –
- Walther von Brauchitsch, Alemaniako Armadako komandante nagusia Bigarren Mundu Gerran. (h. 1948).
- André Salmon, frantziar idazlea (h. 1969).
- 1884 – Félix Gouin, Frantziako Estatuburua (h. 1977).
- 1892 – Engelbert Dollfuss, Austriako kantzelaria (h. 1934).
- 1895 –
- Giovanni Brunero, italiar txirrindularia (h. 1934).
- Buster Keaton, zinema mutu komikoaren zuzendari eta aktore estatubatuar garrantzitsuenetarikoa (h. 1966).
- Richard Sorge, alemaniar kazetari eta sobietar espioia (h. 1944).
- 1898 – Otti Berger, hungariar ehungile diseinatzailea eta Bauhauseko irakaslea (h. 1944/45).
- 1899 – Franz Jonas, Austriako presidentea (h. 1974).
- 1903 –
- John Vincent Atanasoff, estatubatuar fisikaria, ENIAC lehen ordenagailu elektroniko digitalaren gurasoetako bat (h. 1995).
- Ernst Kaltenbrunner, austriar abokatu eta politikaria, Alemania Naziko goi-mailako ofiziala (h. 1946).
- 1906 –
- Mary Celine Fasenmyer, estatubatuar matematikaria (h. 1996).
- Alice Stewart, britainiar mediku eta epidemiologoa (h. 2002).
- 1912 – Joaquín Vallejo Arbeláez, kolonbiar ingeniari, ekonomista, idazle eta politikaria (h. 2005).
- 1916 –
- Vitali Ginzburg, errusiar fisikaria, 2003ko Fisikako Nobel Saria (h. 2009).
- George Sidney, estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizlea (h. 2002).
- 1917 – Violeta Parra, txiletar folk abeslari, margolari, kantagile, eskultore, brodatzaile eta zeramikagilea (h. 1967).
- 1918 – Kenichi Fukui, japoniar kimikaria, 1981eko Kimikako Nobel Saria (h. 1998).
- 1921 – Francisco Morales-Bermúdez, Peruko presidentea (h. 2022).
- 1923 – Charlton Heston, estatubatuar aktorea (h. 2008).
- 1928 –
- Javier Basilio, espainiar kazetaria (h. 1992).
- Alvin Toffler, estatubatuar soziologoa eta idazlea (h. 2016).
- 1930 – Svava Jakobsdóttir, islandiar idazlea (h. 2004).
- 1934 – Rudy Wiebe, kanadar eleberrigilea.
- 1935 – Maruja Lozano, espainiar bolero eta kopla-kantaria (h. 2022).
- 1936 –
- Henry Kamen, britainiar historialaria.
- Cynthia McLeod, surinamdar eleberrigilea.
- 1937 – Franz Vranitzky, Austriako kantzilerra.
- 1938 – Kurt Wüthrich, suitzar kimikari eta unibertsitate-irakaslea, 2002ko Kimikako Nobel Saria.
- 1941 –
- Anne Rice, estatubatuar idazlea (h. 2021).
- Robert Wilson, estatubatuar antzerkilaria eta artista.
- 1942 – Jóhanna Sigurðardóttir, Islandiako lehen ministroa eta modu ireki batean lesbiana zela esaten zuen munduko lehen estatu burua.
- 1944 – Rocío Dúrcal, espainiar aktorea eta abeslaria (h. 2006).
- 1946 –
- Tak Wah Mak, kanadar biologoa, T-zelula hartzailearen genearen aurkitzailea.
- Susan Sarandon, estatubatuar aktorea.
- 1947 – Nobuo Kawakami, japoniar futbolari ohia.
- 1949 –
- Armand Assante, estatubatuar aktorea.
- Mariano Barbacid, espainiar biokimikaria, minbizia sortzen duten geneen ikerkuntzaren aitzindaria.
- Luis Sepúlveda, txiletar idazle, kazetari eta zinemagilea (h. 2020).
- 1950 – Francisco Araiza, mexikar opera abeslaria, tenorea.
- 1953 –
- Josep Cuní, kataluniar kazetari, telebista aurkezle eta irrati esataria.
- Elisabetta Viviani, italiar abeslari eta aktorea.
- 1955 –
- Jorge Valdano, argentinar futbolari eta entrenatzaile ohia.
- Carmen Valero Omedes, espainiar atleta (h. 2024).
- 1956 – Christoph Waltz, austriar-alemaniar aktorea.
- 1960 – Ana Botín, espainiar bankaria, Banco Santander Taldeko presidentea.
- 1967 – Liev Schreiber, estatubatuar aktorea.
- 1971 –
- Toshiya Fujita, japoniar futbolari ohia.
- Pablo Trapero, argentinar zinema zuzendaria.
- 1974 – Paco León, espainiar aktorea.
- 1975 –
- Sandra Barneda, kataluniar telebista aurkezlea eta idazlea.
- Cristiano Lucarelli, japoniar futbolari ohia.
- 1976 –
- Alicia Silverstone, estatubatuar aktorea.
- Ueli Steck, suitzar alpinista (h. 2017).
- 1977 –
- Bel Olid, kataluniar irakasle, idazle eta itzultzailea.
- Najat Vallaud-Belkacem, marokoar jatorriko frantziar politikaria.
- 1980 – Tomáš Rosický, txekiar futbolari ohia.
- 1984 – Lena Katina, errusiar abeslari eta musikagilea, t.A.T.u. bikoteko kidea.
- 1986 – Sara Forestier, frantziar aktorea.
- 1987 – Atomu Tanaka, japoniar futbolaria.
- 1988 –
- Melissa Benoist, estatubatuar aktorea.
- Katia-Sofia Hakim, franko-libanoar poeta, itzultzaile eta musikologoa.
- Derrick Rose, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- 1989 – Dakota Johnson, estatubatuar aktorea.
- 1990 – Wellington Rocha, brasildar-timortar futbolaria.
- 1991 – Agostina Burani, Buri, argentinar saskibaloi-jokalaria.
- 1992 –
- 1994 – Tania Álvarez Yates, galiziar piraguista eta kayaklaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1818 – Manuel Sagasti, euskal herritar musikaria (j. 1789).
- 1970 – Fabiana Zudaire, gipuzkoar musikaria eta musika irakaslea (j. 1894).
- 1976 – Juan Maria Araluze, bizkaitar notario eta politikaria, ETA militarrak eraila (j. 1917).
- 1985 – Domingo Unanue, euskal arkitektoa (j. 1901).
- 2004 – Martin Ugalde, gipuzkoar kazetaria, euskal idazlea eta politikaria (j. 1921).
- 2010 – Juan Jose Sagardui, euskal txirrindularia (j. 1941).
- 2017 – Jesús Mosterín, bizkaitar filosofoa, Bartzelonan (j. 1941).
Mundua
- 1227 – Abdallah al-Adil, almohadeen buruzagia, Inperioko kalifa.
- 1497 – Benozzo Gozzoli, italiar Pizkundeko margolaria (j. 1420).
- 1582 – Santa Teresa Avilakoa, espainiar erlijioso karmeldar eta idazlea (j. 1515).
- 1669 – Rembrandt, herbeheretar margolari eta irarlea (j. 1606).
- 1680 – Pierre-Paul Riquet, frantziar ingeniaria, Midiko kanala eraiki zuena.
- 1688 – Philip Koninck, holandar margolari barrokoa (j. 1619).
- 1747 – Amaro Pargo, espainiar kortsarioa (j. 1678).
- 1820 – Claudine Picardet, frantziar kimikaria, minerologoa, meteorologoa eta itzultzaile zientifikoa (j. 1735).
- 1821 – Marie-Louise Lachapelle, frantziar obstetra (j. 1769).
- 1851 – Manuel Godoy, Bakearen Printzea, espainiar politikaria (j. 1767).
- 1859 – Karl Baedeker, alemaniar liburu-argitaratzailea (j. 1801).
- 1863 – Gerrit Schimmelpenninck, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1794).
- 1864 – Jacques Jasmin, okzitaniar poeta (j. 1798).
- 1876 – Johannes Rebmann, alemaniar misiolaria (j. 1820).
- 1892 – Émile Signol, frantziar marrgolaria (j. 1804).
- 1904 – Frédéric Auguste Bartholdi, frantziar eskultorea, Askatasunaren Estatuaren egilea (j. 1834).
- 1911 – Joseph Bell, eskoziar doktorea eta zientzialaria (j. 1837).
- 1912 – Benjamín Zeledón, nikaraguar politiko liberal eta militarra (j. 1879).
- 1935 –
- Jean Béraud, frantziar margolari inpresionista (j. 1849).
- Marie Gutheil-Schoder, alemaniar sopranoa (j. 1874).
- 1936 –
- José Gafo, espainiar apaiz eta politikaria, eraila (j. 1881).
- Wilhelm Meyer-Lübke, suitzar hizkuntzalari, erromanista eta hispanista (j. 1861).
- 1937 – Mikhail Liber, lituaniar mentxebike judua (j. 1880).
- 1947 – Max Planck, alemaniar fisikaria, teoria kuantikoaren sortzaile eta XX. mendeko fisikari onenetarikoa (j. 1858).
- 1951 – Henrietta Lacks, aforamerikar emakumea, HeLa zelula hilezkorren emailea (j. 1920).
- 1955 – Alexandros Papagos, Greziako lehen ministroa (j. 1883).
- 1962 – Carlos Carsolio, mexikar alpinista.
- 1968 – Hitoshi Imamura, japoniar jenerala (j. 1886).
- 1970 – Janis Joplin, estatubatuar rock and roll eta blues abeslaria, rockaren historian izartzat hartzen den lehenengo emakumea (j. 1943).
- 1971 – Alberto Fermín Zubiria, Uruguaiko presidentea (j. 1901).
- 1974 – Anne Sexton, estatubatuar poeta, poesia konfesionala idazteagatik ezaguna (j. 1928).
- 1982 – Glenn Gould, kanadar musikagile eta pianojolea (j. 1932).
- 1989 – Graham Chapman, ingeles umorista eta idazlea (j. 1941).
- 1992 – Denny Hulme, zeelandaberritar 1 Formulako auto-gidaria, munduko txapelduna 1967an (j. 1936).
- 1996 – Silvio Piola, italiar futbolari eta entrenatzailea (j. 1913).
- 1999 – Bernard Buffet, frantziar margolari garaikidea (j. 1928).
- 2000 – Michael Smith, britainiar-kanadar kimikaria, 1993ko Kimikako Nobel Saria (j. 1932).
- 2002 – André Delvaux, belgikar zinema-zuzendaria (j. 1926).
- 2009 – Mercedes Sosa, Argentinako folkloreari zabalkundea eta berrikuntza eskaini zizkion abeslaria (j. 1935).
- 2013 – Võ Nguyên Giáp, vietnamdar militar komunista, Indotxinako Gerrako eta Vietnamgo Gerrako heroia (j. 1911).
- 2014 – Jean-Claude Duvalier, Baby Doc, Haitiko presidentea (j. 1951).
- 2015 – Eduardo Pavlovsky, argentinar antzerkigilea, zuzendaria eta antzezlea, eta mediku psikoanalista (j. 1933).
- 2016 – Gideon Toury, israeldar itzultzaile eta teorialaria (j. 1942).
- 2017 – Liam Cosgrave, Irlandako Errepublikako Taoiseacha (j. 1920).
- 2019 – Diahann Carrol, estatubatuar aktore, abeslari, modelo eta ekintzailea (j. 1935).
- 2020 – Kenzō Takada, japoniar moda diseinatzailea (j. 1939).
- 2022 –
- Beatriz Álvarez-Guerra, espainiar aktorea (j. 1994).
- Ian Hamilton, eskoziar abokatu eta ekintzaile abertzalea (j. 1925).
- Maruja Lozano, espainiar bolero eta kopla-kantaria (j. 1935).
- Loretta Lynn, estatubatuar country abeslaria (h. 1932).
- Paulo César, brasildar futbolaria (j. 1952).
Jaiak eta urteurrenak
- San Frantzisko Asiskoaren eguna.
- Sehaska egutegiko izendegia: Frantzisko, Patxi, Pantxoa, Patxo eta Frantses.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.