Urriaren 28
Urriaren 28a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta batgarren eguna da, 302.a bisurteetan. 64 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1903 – Gerra egoera deklaratu zuten Bizkaian. Meatzarien greba gero eta istilutsuagoa bilakatzen ari zen. Egun horretan langileek Bilbo hartu eta sekulako kaosa eragin zuten. Urriaren 31n, langileen garaipena iragarri zen.
- 1937 – Eusko Gudarosteko 42 gudari fusilatu zituzten El Duesoko espetxean.
- 1970 – Burgoseko Prozesuaren hasiera.
- 1990eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak.
Mundua
- 1524 – Frantzisko I.a Frantziakoaren agindupeko armada batek Pavia hiri italiarra setiatu zuen, hurrengo urteko Paviako guduaren aurrekaria.
- 1842 – Zikloi estratropikal batek Cádizen bi zubi eraman zituen eta Sevillan etxeak eraitsi zituen.
- 1886 – New Yorkeko portuan Askatasunaren Estatua inauguratu zuten.
- 1918 – Txekoslovakia estatu independente bihurtu zen, Austria-Hungariako Inperiotik irtenda.
- 1922 – Erromako Martxa. Benito Mussolinik gidatutako faxistek Erromarako ibilaldia hasi zuten, gobernua bereganatzeko asmoz.
- 1929 – Astelehen Beltza Wall Streeteko burtsan (New York).
- 1940 – Italiaren inbasioaren ondorioz, Grezia Bigarren Mundu Gerran sartu zen.
- 1941 – Naziek 9.000 judu erail zituzten Lituaniako Kaunas hirian.
- 1942 – Krakoviatik (Polonia) Belzeceko suntsidura zelaira 8.000 judu (tartean 2.000 ume) eraman zituzten naziek.
- 1954 – Herbehereetako erresuma monarkia federal bihurtu zen.
- 1958 – Joan XXIII.a aita santu izendatu zuten.
- 1965 –
- Vatikanoko II. Kontzilioaren aurrean Paulo VI.ak adierazi zuen juduak ez zirela, osorik hartuta, Jesu Kristoren heriotzaren errudun.
- Protesta artean, Galesen Llyn Celyn urtegia inauguratu zuen Liverpoolgo Udalak. Urtegia eraikitzeko Capel Celyn udalerria urperatu zuten. Gertaerek nazionalismo galestarra bultzatu zuten.
- 1982 – Espainiako hauteskunde orokorrek aldaketa sakona ekarri zuten. Lehen aldiz aro demokratiko berri honetan PSOEk gehiengo gehiengo osoa lortu zuen eta ondorioz Felipe González gobernuburu bilakatu zen. Zentro Demokratikoaren Batasunak beherakada handia izan zuen eta Alderdi Popularrak bere lekua hartu zuen alderdi eskuindar nagusi bezala.
- 2006 – 100 hildakotik gora Errusian, aizunduriko alkohola edan eta gero.
- 2007 – Cristina Fernández Argentinako presidente izendatu zuten.
- 2009 – Talibanek sarraskia burutu zuten Pakistango Peshawar hirian, 100 pertsona baino gehiago hil ziren auto-bonba bat lehertu ostean.
Arte eta kultura
Mundua
- 1974 – Kataluniako Figueres udalerrian Salvador Dalí artistari buruzko Dalí antzoki-museoa inauguratu zen.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1674 – Juan Bautista Iturralde, nafar negozio-gizon eta politikaria (h. 1741).
- 1709 – Simón Anda, arabar abokatu, epaile eta politikaria (h. 1776).
- 1716 – Tretatxu, bizkaitar bidelapurra (h. 1761).
- 1872 – Tadeo Biela, nafar abeslaria eta euskal idazlea (h. 1935).
- 1890 – Andrés Isasi, bizkaitar musikagile eta poeta lirikoa (h. 1940).
- 1896 – Fernando Gartzia Alegría, bizkaitar margolaria (h. 1952).
- 1906 – Ramon Rubial, bizkaitar politikari sozialista, Eusko Kontseilu Nagusikoko lehenengo Presidentea (h. 1999).
- 1922 – Pilar Narbaiza, bizkaitar erraketista (h. 2010).
- 1933 – Elvira Larrazabal, bizkaitar golfari ohia, Espainiako lehen emakume golfari profesionala.
- 1934 – Mañex Etxamendi, baxenafar bertsolaria (h. 1971).
- 1941 – Michel Duvert, lapurtar antropologo, biologo eta idazlea.
- 1951 – Michel Kartategi, Lapurdin jaiotako apaiza, Nigerren artzapezpiku.
- 1959 – Alfontso Mujika, gipuzkoar industria ingeniari teknikoa, itzultzailea, terminologoa, hiztegigilea eta euskaltzain urgazlea.
- 1967 – Aintzane Urkijo, Santurtziko alkatea.
- 1976 – Kenji Uematsu, bizkaitar judoka.
- 1978 – Marta Etura, gipuzkoar aktorea.
- 1981 – Ignacio Azpilikueta, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1983 – Izaro Elorza, Oñatiko alkatea.
- 2001 – Ander Laka, bizkaitar futbolaria.
Mundua
- 1200 – Luis IV.a Turingiakoa, Turingiako landgraf edo jauna (h. 1227).
- 1466 – Erasmo Rotterdamgoa, Pizkundeko herbeheretar idazle eta filosofoa (h. 1536).
- 1510 – Frantzisko Borjakoa, jesuiten hirugarren jenerala (h. 1572).
- 1550 – San Estanislao Kostka, poloniar jesulaguna eta santua (h. 1568).
- 1585 – Cornelius Jansen, herbeheretar Erromatar Eliza Katolikoko erreformatzailea (h. 1638).
- 1644 – Francisco Larrando de Mauleón, nafar jatorriko espainiar matematikari, ingeniari eta militarra (h. 1736).
- 1667 – Mariana Neoburgekoa, Espainiako erregina ezkontidea (h. 1740).
- 1758 – John Sibthorp, ingeles zientzialari eta naturalista (h. 1796).
- 1770 – Simona Manzaneda, Amerikako independentziaren heroia (h. 1816).
- 1775 – José Rebolledo Palafox, espainiar jenerala, Iberiar Penintsulako Gerran nabarmendu zena (h. 1847).
- 1784 – José Tadeo Monagas, Venezuelako presidentea (h. 1868).
- 1807 – Theodor Ludwig Wilhelm von Bischoff, alemaniar fisikari eta biologoa (h. 1882).
- 1815 – Ľudovít Štúr, eslovakiar idazlea, artzain protestantea eta Eslovakiako kultura pizkundearen aitzindaria (h. 1856).
- 1831 – Alfred-François Fleury-Hottot, frantziar apaiz katolikoa, Baionako apezpikua izandakoa (h. 1889).
- 1837 – Tokugawa Yoshinobu, Tokugawa shogunerriko hamabosgarren eta azken shoguna (h. 1913).
- 1846 – Auguste Escoffier, frantziar sukaldari eta sukaldaritza liburuen idazlea (h. 1935).
- 1860 – Jigorō Kanō, judoaren asmatzailea (h. 1938).
- 1864 – Dimitri Ivanovski, errusiar biologoa, birusen aurkitzailea (h. 1920).
- 1866 – Ramón María del Valle-Inclán, galiziar idazlea (h. 1936).
- 1879 – Luisa Capetillo, puertorricar anarkista, feminismoaren eta unionismoaren aitzindaria bere herrialdean (h. 1922).
- 1880 – Edward Ratcliffe Garth Russell Evans, britainiar itsas armadako ofiziala eta Antartikako esploratzailea (h. 1957).
- 1885 – Per Albin Hansson, Suediako lehen ministroa (h. 1946).
- 1892 – Pierre Frieden, Luxenburgoko lehen ministroa (h. 1959).
- 1897 – Edith Head, estatubatuar jantzi-diseinugilea (h. 1981).
- 1902 – Elsa Lanchester, ingeles aktorea (h. 1986).
- 1903 – Evelyn Waugh, britainiar idazle eta kazetaria (h. 1966).
- 1906 – Xosé Filgueira Valverde, galiziar idazle eta historialaria (h. 1996).
- 1908 – Arturo Frondizi, Argentinako Errepublikako presidentea (h. 1995).
- 1909 –
- Francis Bacon, irlandar margolaria (h. 1992).
- Francisco Ciutat, Angelito, espainiar militarra (h. 1986).
- 1914 –
- Jonas Salk, estatubatuar sendagilea, poliomielitisaren kontrako txertoa landu zuen lehena (h. 1995).
- Richard Laurence Millington Synge, britainiar kimikaria, 1952ko Kimikako Nobel Saria (h. 1994).
- 1929 – Joan Plowright, ingeles aktorea.
- 1931 – Analia Gadé, espainiar-argentinar aktorea (h. 2019).
- 1932 –
- Spyros Kyprianou, Zipreko presidentea (h. 2002).
- Margarita Pisano, txiletar arkitekto, idazle, lesbiana teorikoa eta feminista (h. 2015).
- 1933 – Garrincha, brasildar futbolaria, historiako futbolaririk hoberenetakoa (h. 1983).
- 1934 – Julio Jiménez, espainiar txirrindularia (h. 2022).
- 1936- Nino Castelnuovo, italiar aktorea (h. 2021).
- 1937 – Lenny Wilkens, estatubatuar saskibaloi jokalari eta entrenatzaile ohia.
- 1938 –
- Bernadette Lafont, frantziar aktorea, Nouvelle vague mugimenduko musetako bat (h. 2013).
- Anne Perry, britainiar eleberrigilea (h. 2023).
- 1939 – Ayi Kwei Armah, ghanatar idazlea.
- 1940 – Danièle Sallenave, frantziar idazle eta itzultzailea.
- 1943 –
- Pim Doesburg, herbeheretar futbolaria (h. 2020).
- Charo López, espainiar aktorea.
- 1945 – Gadzhi Gadzhiyev, errusiar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1946 –
- Wim Jansen, herbehereetar futbolari eta entrenatzailea (h. 2022).
- Tadeo Zarratea, paraguaitar abokatua eta hizkuntzalaria.
- 1949 – Caitlyn Jenner, estatubatuar kirolari ohi eta telebistako pertsonaia ospetsua.
- 1955 –
- Bill Gates, estatubatuar enpresaburu eta filantropoa, Microsoft enpresaren sortzailea.
- Yves Simoneau, kanadar zinema-zuzendaria.
- 1956 – Mahmoud Ahmadinejad, Irango presidentea.
- 1957 –
- Florence Arthaud, frantziar nabigatzailea, ozeano-zeharkaldi bat irabazi duen lehenbiziko emakumea (h. 2015).
- Cecilia Echenique, txiletar abeslaria eta musikagilea.
- Rachel Levine, estatubatuar pediatra.
- Stephen Morris, ingeles musikaria, Joy Division eta New Order bandetako bateria izandakoa.
- 1958 – Concha García Campoy, kataluniar kazetaria eta irrati eta telebista aurkezlea (h. 2013).
- 1959 – Randy Wittman, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohi eta entrenatzailea.
- 1961 – Lluïsa Cunillé, kataluniar dramaturgoa.
- 1962 –
- Mark Haddon, ingeles idazlea.
- Daphne Zuniga, estatubatuar aktorea.
- 1963 – Eros Ramazzotti, italiar abeslaria.
- 1965 – Martin Potter, ingeles surflari ohia.
- 1966 – Andy Richter, estatubatuar aktorea.
- 1967 –
- Julia Roberts, estatubatuar aktorea.
- Sofia Bavariakoa, Bavariako printzesa.
- 1968 – Juan Orlando Hernández, Hondurasko Errepublikako presidentea.
- 1972 – Brad Paisley, estatubatuar country egile-abeslari eta musikaria.
- 1974 –
- David Foenkinos, frantziar eleberrigilea.
- Joaquin Phoenix, estatubatuar aktorea.
- 1978 – Gwendoline Christie, ingeles aktorea.
- 1980 –
- Agnes Obel, daniar konpositore, pianista eta abeslaria.
- Marina Vargas, espainiar artista.
- 1981 – Milan Baroš, txekiar futbolari ohia.
- 1985 – Troian Bellisario, estatubatuar aktore, idazle, zinema ekoizle eta zuzendaria.
- 1987 – Karina Cyfka, poloniar xake jokalaria.
- 1989 – Camille Muffat, frantziar igerilaria (h. 2015).
- 1993 – Nienke Brinkman, herbeheretar atleta, maratoian eta mendi-lasterketatan aditua.
- 1994 –
- Alejandro Catena, espainiar futbolaria.
- Maro Itoje, ingeles errugbi jokalaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1266 – Petri Ximenez Gatzolatzekoa, nafar elizgizona, Iruñeko apezpikua.
- 1789 – Jose Aretxe, bizkaitar funtzionarioa, Perun Tupac Amaru II.aren matxinada geldiarazi zuena (j. 1731).
- 1873 – Eusebio Calonge, arabar militar eta politikaria, Alderdi Moderatuko kidea, Madrilen (j. 1813).
- 1911 – Félix Torre, bizkaitar arkitekto eta politikaria, Madrilen (j. 1867).
- 1949 – David Jaime Dean, nafar errepublikar politikaria (j. 1887).
- 1957 – Juan Bautista Gesalaga, euskal idazle eta bertsolaria (j. 1884).
- 1972 – Emma Chacón i Lausaca, kataluniar-bizkaitar piano-jotzailea eta musikagilea, Bilbon (j. 1886).
- 1975 – Santos Gandia, gipuzkoar biolontxelo-jotzailea (j. 1899).
- 1985 – Angel Zubieta, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (j. 1918).
- 2005 – Alberto Ormaetxea, Errealeko futbol jokalari eta entrenatzailea (j. 1939).
- 2011 – Juan Maria Bandrés, euskal politikaria, abokatua eta Euskadiko Ezkerra alderdiaren sortzailea (j.1932).
- 2018 – Luis Maria Intza, gipuzkoar kooperatibista eta erlezaina (j. 1934).
- 2021 – Xabier Viar, bizkaitar arte espezialista, idazlea eta kritikaria, Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendaria (j. 1946).
Mundua
- 312 – Maxentzio, erromatar enperadorea.
- 1138 – Bolesław III.a Poloniakoa, Poloniako dukea (j. 1086).
- 1225 – Jien, japoniar fraide budista, historialari eta poeta (j. 1155).
- 1412 – Margarita I.a Danimarkakoa, Danimarkarko, Norvegiako eta Suediako erregina (j. 1353).
- 1580 – Margarita Brunswick-Wolfenbüttelekoa, Bruswick-Wolfenbütteleko printzesa eta Münsterbergeko, Oelseko eta Bernsadteko dukesa ezkontidea (j. 1516/1517).
- 1669 – Agustín Moreto y Cabaña, espainiar idazlea (j. 1618).
- 1704 – John Locke, ingeles filosofo eta teoriko liberala (j. 1732).
- 1708 – Jurgi Danimarkakoa, Britainia Handiko printze ezkontidea (j. 1653).
- 1740 – Ana Errusiakoa, Errusiako enperatriza (j. 1693).
- 1806 – Charlotte Turner Smith, ingeles eleberrigile eta olerkaria (j. 1749).
- 1818 – Abigail Smith Adams, bigarren AEBtako Lehen Dama (j. 1744).
- 1846 – Anne-François Arnaud, frantziar margolari neoklasizista (j. 1787).
- 1857 – Louis-Eugène Cavaignac, Frantziako Estatuburua (j. 1802).
- 1880 – Édouard Séguin, frantziar psikiatra (j. 1812).
- 1923 – Theodor Reuss, anglogermaniar esoterista, bereziki tantrismoan interestua (j. 1855).
- 1929 – Bernhard von Bülow, Alemaniako kantzilerra (j. 1849).
- 1938 – Ramón Franco, espainiar politiko, militar eta pilotua (j. 1896).
- 1939 – Alice Brady, estatubatuar aktorea (j. 1892).
- 1952 – Billy Hughes, 7. Australiako lehen ministroa (j. 1862).
- 1956 – Zenobia Camprubí, espainiar idazle, itzultzaile eta hizkuntzalaria (j. 1887).
- 1959 – Camilo Cienfuegos, kubatar iraultzailea, Kubako Iraultzaren ikurrik esanguratsuenetarikoa (j. 1932).
- 1962 – Gabrielle Renaudot, frantziar astronomoa (j. 1877).
- 1972 – Mitchell Leisen, estatubatuar zinema zuzendari, arte zuzendari eta jantzi diseinatzailea (j. 1898).
- 1973 – Taha Hussein, arabierazko egiptoar idazlea (j. 1889).
- 1975 – Georges Carpentier, frantziar boxeolaria (j. 1894).
- 1987 – André Masson, frantziar margolaria (j. 1896).
- 1989 – Kateb Yacine, aljeriar olerkari, eleberrigile eta antzerkigilea (j. 1929).
- 1998 –
- Ted Hughes, ingeles idazlea eta poeta (j. 1930).
- Joaquín Vaquero Palacios, espainiar pintorea, eskultorea eta arkitektoa (j. 1900).
- 1999 – Rafael Alberti, espainiar olerkaria eta antzerkigilea (j. 1902).
- 2001 – José Alcina Franch, espainiar antropologo, historialari eta arkeologoa (j. 1922).
- 2003 – Joan Perucho, kataluniar idazlea (j. 1920).
- 2005 – Richard E. Smalley, estatubatuar kimikari eta fisikaria, 1996ko Kimikako Nobel Saria (j. 1943).
- 2009 – Bernarda de Utrera, andaluziar flamenko-kantari ijitoa (j. 1927).
- 2013 – Tadeusz Mazowiecki, Poloniako lehen ministroa (j. 1927).
- 2014 –
- José Mari Manzanares, espainiar zezenketaria (j. 1953).
- Michael Sata, Zambiako presidentea (j. 1937).
- 2022 – Jerry Lee Lewis, estatubatuar pianista eta abeslaria, rock and rollaren aitzindari garrantzitsu bat (j. 1935).
- 2023 – Matthew Perry, kanadar estatubatuar aktorea (j. 1969).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Ximun, Tximun, Ezki, Ezkine eta Ezkiñe.
- Txekiar Errepublikan Independentziaren Eguna ospatzen da (Austria-Hungariako inperiotik askatu zen eguna).
- Eslovakian jai egun horri "Estatu txekoslovakiar independentearen ezarpen eguna" deitzen zaio.
- Grezian Okhi eguna ospatzen da, greziarrek Italiako faxistei aurre eginez II. Mundu Gerran sartzea erabaki zuten eguna gogoratzeko.