Urriaren 19
Urriaren 19a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta laurogeita hamabigarren eguna da, 293.a bisurteetan. 73 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1970: Burgosko prozesua zela eta, Erbesteko Eusko Jaurlaritzak greba orokorrera deitu zuen.
Mundua
- 1924 – Abdulaziz ibn Sauden gudarosteek Meka hartu zuten.
- 2003 – Kalkutako Teresa misiolaria beatifikatu zuen Eliza Katolikoak.
- 2010 – Txetxeniako parlamentuaren aurka egindako atentatuan sei pertsona hil ziren.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1997 – Tafallan Nafarroa Oinez jaia ospatu zen.
- 2003 – Irunberrin Nafarroa Oinez jaia ospatu zen.
- 2008 – Iruñean Nafarroa Oinez jaia ospatu zen.
- 2014 – Zangozan Nafarroa Oinez jaia ospatu zen.
Mundua
- 1845 – Tannhäuser eta koblakarien lehiaketa Wartburg gazteluan (alemanez: Tannhäuser und der Sängerkrieg auf Wartburg), Richard Wagneren opera estreinatu zen Dresdengo Semperoperren.
- 1987 – Astelehen Beltza: Dow Jones burtsa-indizea 508 puntu jaitsi zen.
- 2007 – 30 Days of Night ("30 Eguneko Gaua") filma estreinatu zen, David Sladek zuzendu eta Josh Hartnett, Melissa George eta Danny Huston aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1679 – Pedro Karrera, gipuzkoar arkitektoa (h. 1731).
- 1743 – Pierre-Étienne Cabarrus, Bordeleko bankaria eta Baionako Merkataritza Ganberako zuzendaria (h. 1819).
- 1845 – Jean Ithurri, lapurtar idazlea (h. 1896).
- 1854 – Jean-Baptiste Ernest Lacombe, lapurtar arkitektoa (h. 1922).
- 1884 – Migel Olasagarre, aita Damaso Intza, euskal idazlea (h. 1986).
- 1900 –
- André Behotegi, euskal errugbilaria (h. 1960).
- Manuel Maria Ynchausti, euskal jatorriko estatubatuar enpresaburu, kristau filantropo eta euskal kulturaren ekintzailea, Manilan (h. 1961).
- 1911 – Gilen Epherre, euskal idazlea eta euskaltzaina (h. 1974).
- 1921 – Piarres Xarriton, Xabier Gasteiz, euskal idazle eta politikaria, Euskal literatura, Teologia eta Filosofian aditua eta Euskaltzain osoa (h. 2017).
- 1922 – Rosita Arregi, bizkaitar erraketista (h. 2004).
- 1924 – Carlos Blasco, donostiar politikari jeltzalea (h. 1996).
- 1932 – Luis Usoz, euskal belar hockey jokalaria (h. 1992).
- 1935 – Tomás Aragüés Bernad, euskal musikagilea, Teruelen (h. 2022).
- 1938 – Miguel Azkarate, gipuzkoar futbolaria (h. 2019).
- 1942 – Iñaki Gabilondo, gipuzkoar kazetaria, irrati esataria eta telebista aurkezlea.
- 1944 –
- Begoña Arregi, gipuzkoar irakaslea, kazetaria eta idazlea.
- Anton Martínez, bizkaitar futbolari ohia.
- 1950 –
- José Luis Castejón, nafar sindikalista eta politikaria (h. 2006).
- Javier Rebollo, bizkaitar zinema zuzendari, gidoigile, ekoizle eta argazkigilea.
- 1952 – Itziar Zubizarreta, gipuzkoar idazlea, haur eta gazte literaturan aditua.
- 1956 – José María Asin, nafar aktorea.
- 1959 – Miguel Ángel Zuñiga, gipuzkoar eskubaloi jokalari ohia.
- 1963 – Bartolomé Alarcón, bizkaitar arraunlari ohia.
- 1968 – Ritxi Mendiguren, gipuzkoar futbolari ohia, Athleticen aritutakoa.
- 1972 – Tinieblas González, arabar zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlea, Ourensen.
- 1974 –
- César Palacios, nafar futbolari ohia.
- Iban Pérez, nafar futbolari ohia.
- 1976 –
- Joseph Duplantier, lapurtar musikaria, Gojira death metal taldeko kidea.
- Xabi Fernández, euskal herritar kirolaria, Iker Martinez de Lizarduirekin batera belako 49er klaseko txapeldun olinpikoa.
- 1978 – Iñigo Arcauz, gipuzkoar politikaria.
- 1990 – Zuriñe Hidalgo, gasteiztar abeslari, irakasle eta telebista-aurkezlea.
- 1993 – Alazne Gomez, bizkaitar futbolaria.
Mundua
- 1276 – Hisaaki Printzea, Japoniako Kamakura shogunerriko zortzigarren shoguna (h. 1328).
- 1433 – Marsilio Ficino, italiar filosofo eta humanista (h. 1499).
- 1469 – John Fisher, ingeles elizgizon eta humanista (h. 1535).
- 1582 – Dmitri I.a Errusiakoa Faltsua, Errusiako tsarra (h. 1606).
- 1605 – Thomas Browne, ingeles sendagile eta polimata (h. 1692).
- 1748 – Thomas Graham (Lynedocheko 1. baroia), eskoziar aristokrata, politikaria eta britainiar armadako ofiziala (h. 1843).
- 1784 – Leigh Hunt, ingeles kazetari, kritikari, saiakeragile, itzultzaile eta olerkaria (h. 1859).
- 1795 – Pedro Blanco Soto, Boliviako presidentea (h. 1829).
- 1810 – Jules Malou, Belgikako lehen ministroa (h. 1886).
- 1835 – Amanda Jones, estatubatuar poeta eta asmatzailea (h. 1914).
- 1856 – Edmund Beecher Wilson, estatubatuar zoologo, enbriologo eta genetista (h. 1939).
- 1858 – George Albert Boulenger, belgikar-britainiar zoologoa (h. 1937).
- 1862 –
- Maria da Cunha, portugaldar poeta eta kazetaria (h. 1917).
- Auguste Lumiere, frantziar zinemagilea (h. 1954).
- 1871 – Fiodor Dan, errusiar mentxebike judua (h. 1947).
- 1882 –
- Umberto Boccioni, italiar margolari eta eskultorea (h. 1916).
- Vincas Krėvė-Mickevičius, lituaniar idazlea (h. 1954).
- 1884 – Virxinia Pereira Renda, galiziar idazlea (h. 1969).
- 1888 – Cornelius Colbert, irlandar errepublikarra, 1916ko Pazko Matxinadako buruzagietako bat (h. 1916).
- 1892 – Ilmari Hannikainen, finlandiar konpositorea (h. 1955).
- 1895 – Lewis Mumford, estatubatuar historialari, soziologo, teknologiaren filosofo eta literatura kritikaria (h. 1990).
- 1899 – Miguel Angel Asturias, guatemaldar idazlea, 1967ko Literaturako Nobel Saria (h. 1974).
- 1900 – Erna Berger, alemaniar sopranoa (h. 1990).
- 1909 – Marguerite Perey, frantziar fisikaria, frantzioaren aurkitzailea eta Frantziako Zientzien Akademiako kide aukeratutako lehen emakumea (h. 1975).
- 1910 – Subrahmanyan Chandrasekhar, indiar jatorriko estatubatuar fisikari teoriko, astrofisiko eta matematikoa, 1983ko Fisikako Nobel Saria (h. 1995).
- 1913 –
- Vinicius de Moraes, O Poetinha, brasildar poeta eta musikagilea (h. 1980).
- Vasco Pratolini, italiar idazlea (h. 1991).
- 1916 – Jean Dausset, frantziar sendagile eta immunologoa, 1980ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2009).
- 1921 – Gunnar Nordahl, suediar futbolaria, historiako aurrelaririk onenetakoa (h. 1995).
- 1922 – Elsa Joubert, hegoafrikar idazlea (h. 2020).
- 1924 – Lubomír Štrougal, Txekoslovakiako lehen ministroa (h. 2023).
- 1925 –
- Raymond Impanis, belgikar txirrindularia (h. 2010).
- Czesław Kiszczak, Poloniako lehen ministroa (h. 2015).
- 1927 – Pierre Alechinsky, belgikar pintore, grabatzaile eta poeta.
- 1928 – Borisav Jović, Jugoslaviako presidentea (h. 2021).
- 1931 –
- Manolo Escobar, espainiar abeslaria eta aktorea (h. 2013).
- John le Carré, britainiar idazlea (h. 2020).
- 1934 –
- Luisa Durán, Extremadurako zigarrogilea, extremadurerazko idazlea, poesia, prosan eta antzerkian aritutakoa (h. 2022).
- Yakubu Gowon, Nigeriako presidente ohia.
- 1935 – Agne Simonsson, suediar futbolaria (h. 2020).
- 1937 – Peter Max, germano-estatubatuar artista.
- 1938 –
- Eugenio Montejo, venezuelar olerkaria, saiakera egilea eta diplomatikoa (h. 2008).
- Fumiko Yonezawa, japoniar fisikari teorikoa.
- 1940 – Michael Gambon, irlandar jatorriko ingeles aktorea (h. 2023).
- 1941 – Artur Carlos Maurício Pestana dos Santos, Pepetela, angolar idazlea.
- 1943 – Adolfo Aristarain, argentinar zinema zuzendari eta gidoilaria.
- 1944 –
- El Cabrero, espainiar abeslaria.
- Agustín Tamames, espainiar txirrindulari ohia.
- Peter Tosh, jamaikar reggae musikaria (h. 1987).
- 1945 –
- Angus Deaton, eskoziar ekonomialaria, 2015eko Ekonomiako Nobel Saria.
- Divine, Amerikako Estatu Batuetako aktore, LGTB ikonoa eta karaktere aldakorreko abeslaria (h. 1988).
- John Lithgow, estatubatuar aktore, musikari, olerkari eta abeslaria.
- 1946 –
- Robert Hue, frantziar politikaria.
- Philip Pullman, ingeles eleberrigilea.
- Keith Reid, ingeles abesti egilea, Procol Harum taldeko kidea (h. 2023).
- 1949 – Fiorella Faltoyano, espainiar antzezlea.
- 1952 – Verónica Castro, mexikar aktore, abeslari eta telebista aurkezlea.
- 1958 – Hiromi Hara, japoniar futbolari ohia.
- 1960 – Takeshi Koshida, japoniar futbolari ohia.
- 1962 – Evander Holyfield, estatubatuar boxeolaria.
- 1964 –
- Gretchen Daily, estatubatuar biologoa eta biogeografoa.
- Agnès Jaoui, frantziar abeslari, aktore, gidoigile eta zinema zuzendaria.
- Manuel Legris, frantziar dantzaria.
- 1967 – Brian Howard, estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- 1969 – Pedro Castillo, Peruko presidentea.
- 1970 –
- Martín Gervasoni, argentinar aktore eta gidoigilea.
- Fabián Roncero, espainiar atleta ohia.
- 1973 – Pekka Himanen, finlandiar filosofoa.
- 1975 – César Sanmartín, kataluniar saskibaloi jokalari ohia.
- 1977 –
- David Rubín, galiziar marrazkilari eta komikigilea.
- Raúl Tamudo, kataluniar futbolaria.
- 1978 – Lee Isaac Chung, estatubatuar zinema zuzendaria eta gidoilaria, Kinyaruanda hizkuntzan egindako lehen filmaren egilea.
- 1983 – Rebecca Ferguson, suediar aktorea.
- 1988 – Irene Escolar, espainiar aktorea.
- 1999 – Amanda Dudamel, venezuelar modeloa.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1612 – Juan Fernandez de Rekalde, bizkaitar legelari eta politikaria, Quiton.
- 1647 – Blas Alexandre Lezaeta, nafar elizgizona, Orreagako kolegiataren priore, Iruñeako apezpikua eta inkisidorea, Zaragozan (j. 1597).
- 1853 – Jose Frantzisko Iturtzaeta, gipuzkoar kaligrafoa, Madrilen (j. 1788).
- 1875 – Pierre Salomon Ségalas, baxenafar medikua, urologian aditua, Saint-Vallerinen (j. 1792).
- 1884 – Nikolas Soraluze, euskal historialari, politikari eta enpresaburua (j. 1820).
- 1892 – Luis Karril, donostiar arrantzalea eta eta traineru estropadetako patroia (j. 1847).
- 1939 – Aquiles Cuadra, euskal abokatu eta politikaria, fusilatua (j. 1896).
- 1962 – Jose Agerre, euskal idazle eta politikaria (j. 1889).
- 1970 – Jose Emilio Esparza Viela, nafar abokatua eta funtzionarioa (j. 1919).
- 2003 – Jaime Allende, euskal belar hockey jokalaria (j. 1924).
- 2013an desagertua – Hodei Egiluz, Anberesen desagerturiko eta bilaketa luze baten ondoren hilik agertutako galdakoztar gaztea (j. 1989).
- 2014 – Juan María Lasa, gipuzkoar futbolaria (j. 1931).
- 2016 – Luis Maria Etxeberria, euskal herritar futbolaria (j. 1940).
- 2018 – Antton Etxeberria, gipuzkoar aktore eta titiriteroa (j. 1960).
Mundua
- 1216 – Joan Lurgabea, Ingalaterrako erregea eta Akitaniako dukea (j. 1166).
- 1531 – Fadrique Álvarez de Toledo, bigarren Albako dukea.
- 1547 – Perino del Vaga, italiar margolaria (j. 1501).
- 1673 – François Fouquet, Frantziako artzapezpikua eta Baionako apezpikua (j. 1611).
- 1678 – Samuel van Hoogstraten, herbeheretar Herbehereetako Urrezko Aroko margolari, olerkari eta artearen teorikoa (j. 1627).
- 1682 – Thomas Browne, ingeles sendagile eta polimata (j. 1605).
- 1745 – Jonathan Swift, irlandar idazlea (j. 1667).
- 1813 – Józef Poniatowski, poloniar jenerala (j. 1763).
- 1851 – Maria Teresa Frantziakoa, Angulemako dukesa (j. 1778).
- 1875 – Charles Wheatstone, britainiar fisikaria (j. 1802).
- 1889 – Luis I.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (j. 1838).
- 1905 – Virgil Earp, estatubatuar marshalla (j. 1843).
- 1909 – Cesare Lombroso, italiar kriminologo, frenologo, sendagile eta Italiako kriminologia positibistako eskolaren sortzailea (j. 1835).
- 1910 – Luigi Lucheni, Sissi, Austriako enperatriza, eraila (j. 1873).
- 1913 – Alejandro Pidal y Mon, espainiar historialari eta politikaria (j. 1846).
- 1934 –
- Georges Besançon, L'Aérophile hegazkintzako aldizkariaren sortzaile eta editatorea (j. 1866).
- Alexander von Kluck, alemaniar jenerala Lehen Mundu Gerran (j. 1846).
- 1935 –
- Oda Krohg, norvegiar margolaria, Norvegiako pintura erromantiko berriaren erreferentetzat hartua (j. 1860).
- Anna Ulianova, errusiar militante, kazetari eta idazle boltxebikea (j. 1864).
- 1936 – Lu Xun, txinatar idazlea, txinerazko literatura modernoaren aitatzat hartua (j. 1881).
- 1937 – Ernest Rutherford, zeelandaberritar fisikari eta kimikaria, fisika nuklearraren aita eta 1908ko Kimikako Nobel Saria (j. 1871).
- 1943 – Camille Claudel, frantziar eskulturgilea (j. 1864).
- 1950 – Edna St. Vincent Millay, estatubatuar antzerkigile eta poeta lirikoa (j. 1892).
- 1952 –
- Edward S. Curtis, estatubatuar argazkilari eta etnografoa (j. 1868).
- Ernst Streeruwitz, Austrialo kantzilerra (j. 874).
- 1955 – Eugène Delporte, belgikar astronomoa (j. 1882).
- 1957 – Gordon Childe, australiar arkeologoa (j. 1892).
- 1958 – Mercedes Escribano Pérez, espainiar pedagogoa eta irakaslea (j. 1888).
- 1961 – Mihail Sadoveanu, errumaniar idazlea (j. 1880).
- 1970 – Lázaro Cárdenas, Mexikoko presidentea (j. 1895).
- 1971 – Sona Axundova-Qarayeva, azerbaijandar poeta (j. 1898).
- 1972 – Said bin Taimur, Maskat eta Omango sultana (j. 1910).
- 1978 –
- 1980 – Georg Rasch, daniar estatistikaria (j. 1901).
- 1983 – Maurice Bishop, Grenadako lehen ministroa (j. 1944).
- 1984 –
- Henri Michaux, belgikar olerkari, idazle eta margolaria (j. 1899).
- Jerzy Popiełuszko, poloniar apaiz katoliko, sindikalista eta beatoa, eraila (j. 1947).
- 1986 – Samora Machel, lehendabiziko Mozambikeko presidentea (j. 1933).
- 1987 – Jacqueline du Pré, britainiar biolontxelo-jotzailea (j. 1945).
- 1990 – Félix Pita Rodríguez, kubatar idazlea (j. 1909).
- 1994 – Oldrich Cernik, txekoslovakiar politikaria (j. 1921).
- 1995 – Don Cherry, estatubatuar jazz musikagilea (j. 1936).
- 1997 – Pilar Miró, espainiar zinema zuzendaria (j. 1940).
- 1999 – Nathalie Sarraute, errusiar-frantziar idazlea (j. 1900).
- 2002 –
- Manuel Álvarez Bravo, mexikar argazkilaria (j. 1902).
- Hans Jürgen Press, haurrentzako liburuen ilustratzaile eta idazle alemaniarra (j. 1926).
- 2003 – Alija Izetbegović, lehendabiziko Bosnia-Herzegovinako presidentea (j. 1925).
- 2004 – Kenneth E. Iverson, kanadar ordenagailu programatzailea (j. 1920).
- 2009 – René Marigil, espainiar txirrindularia (j. 1928).
- 2012 –
- Fiorenzo Magni, italiar txirrindularia, hiru Itzuli Handietan etapa garaipenak lortu zituen lehena (j. 1920).
- Manuel António Pina, portugaldar idazlea eta kazetaria (j. 1943).
- Raymond Souster, ingelesezko kanadar poeta (j. 1921).
- 2014 –
- Leonore Davidoff, estatubatuar soziologo eta historialari feminista (j. 1932).
- John Holt, jamaikar reggae abeslari eta kantagilea (j. 1947).
- 2018 – Osamu Shimomura, japoniar kimikari eta biologoa, 2008ko Kimikako Nobel Saria (j. 1928).
- 2019 –
- Salvador Giner, kataluniar soziologoa, Institut d'Estudis Catalanseko presidentea (j. 1934).
- Carlos Suárez Morilla, espainiar zinema zuzendari eta argazkilaria (j. 1946).
- 2020 –
- Spencer Davis, galestar musikari eta multiinstrumentista, The Spencer Davis Group taldeko sortzailea (j. 1939).
- Joan Mesquida, espainiar politikaria (j. 1962).
- 2023 – Jamila Abdallah Taha al Shanti, palestinar irakaslea eta politikaria, Hamasko kidea (j. 1955).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Sengrat, Leintz eta Leniz.