Urriaren 18
Urriaren 18a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta laurogeita hamaikagarren eguna da, 292.a bisurteetan. 74 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1975 – ETAk, Manuel López Treviño goardia zibila hil zuen Zarautzen.
- 1983 – Lau polizia espainolek Jose Maria Larretxea Goñi bahitzen saiatu ziren Baionan. Frantziako gendarmeek in fraganti harrapatu zituzten.
- 1989a – Kanpaldi mugagabea abiatu zuen Leitzarango Autobiaren Aurkako Koordinadorak. Zortzi hilabetez luzatu zen ekimena Uitziko gainean. Poliziaren jazarpen handia jasan zuten ekintzaileek.
- 2007 – Espainiako Poliziak 7 gazte atxilotu zituen, eta beste batzuk bilatu, Uribe Kostan, ustez kale borrokarekin lotura zutelakoan.
Mundua
- 1929 – Kanadan emakumeek pertsona juridiko estatusa eskuratu zuten.
- 2007 – Cécilia eta Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea dibortziatu ziren, Eliseoak kaleratu ohar ofizialaren arabera.
- 2007 – Pakistanen 130etik gora hildako izan ziren Karatxin, Benazir Bhutto eta bere jarraitzaileen aurka bi lehergailuk eztanda egin eta gero.
- 2019 – Kataluniako Greba Orokorra: Askatasun Martxak Bartzelonara iritsi eta kataluniar independentismoaren aurkako auziaren sententzien kontrako manifestazio erraldoia egin zen.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1997 – Guggenheim museoa inauguratu zen Bilbon.
- 1998 – Zangozan Nafarroa Oinez jaia ospatu zen.
- 2009 – Etxarri-Aranatzen Nafarroa Oinez jaia ospatu zen.
- 2015 – Baztanen Nafarroa Oinez jaia ospatu zen.
Mundua
- 1851 – Herman Melville estatubatuar eleberrigileak Erresuma Batuan bere Moby-Dick eleberri ospetsua lehenbizikoz argitaratu zuen.
- 1991 – My Own Private Idaho ("Nire Idaho Pribatua") filma estreinatu zen, Gus Van Santek zuzendu eta River Phoenix eta Keanu Reeves aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1997 – Sleepers ("Lotiak") filma estreinatu zen, Barry Levinsonek zuzendu eta Kevin Bacon, Robert De Niro, Dustin Hoffman, Jason Patric, Brad Pitt eta Minnie Driver aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1835 – José Antonio Santesteban, gipuzkoar musikagilea (h. 1906).
- 1863 – Ignacio Tabuyo, gipuzkoar baritonoa (h. 1947).
- 1898 – Henri Behotegi, lapurtar errugbilaria (h. 1975).
- 1906 – Lucas Alberdi, euskal herritar eskultore eta margolaria, damaskinatugintzan aditua (h. 1992).
- 1910 – Jose Maria Lojendio, gipuzkoar idazlea, legegizona eta euskaltzalea, Euskaltzaindiko hirugarren lehendakaria (h. 1978).
- 1922 – Norberto Oiarbide, gipuzkoar trikitilaria (h. 1995).
- 1931 – Lukas Dorronsoro, gipuzkoar itzultzailea eta euskal idazlea.
- 1932 – Ramon Zubizarreta, Landakanda, gipuzkoar pandero jotzailea, Laja eta Landakanda trikitilari bikoteko kidea (h. 2021).
- 1939 – Ángel García Ronda, gipuzkoar irakasle, idazle eta politikaria.
- 1940 – Juan Antonio Letamendia, gipuzkoar idazlea (h. 2019).
- 1944 – Xabier Zubizarreta Lasagabaster, gipuzkoar politikari eta idazlea, Arrasateko alkate ohia.
- 1949 – Maria Rosario Arrizabalaga, bizkaitar gizarte-ekintzailea, feminista eta justizia sozialaren aldekoa (h. 2021).
- 1961 – Mikel Cuadra, bizkaitar saskibaloi jokalari ohia.
- 1963 – Patxi Petrirena, nafar itzultzaile eta zuzentzailea.
- 1969 – Joel Merah, euskal musikagilea, Clichyn.
- 1970 – Manuel Indiano Azaustre, gipuzkoar politikaria, Madrilen (h. 2000).
- 1972 – Onintza Lasa, EAko gipuzkoar politikaria.
- 1976 – Trinidad Lucea Ferrer, nafar idazlea.
- 1977 –
- Jon Bru, nafar txirrindulari ohia.
- Sonia Gonzalez, euskal idazlea.
- Isidro Nozal, espainiar txirrindularia, Barakaldon.
- 1979 – David Herrero, bizkaitar txirrindularia.
- 1991 –
- Eider Bereziartu, euskal saskibaloi-jokalaria.
- Diego Iturriaga, nafar pilotaria.
- 1992 – Cristian Gilés, nafar futbolaria.
- 1993 – Iñaki Etxegoin, baxenafar esku huskako pilotaria.
Mundua
- 1130 – Zhu Xi, txinatar filosofoa (h. 1200).
- 1239 – Eztebe V.a Hungariakoa, Hungaria eta Kroaziako erregea (h. 1272).
- 1405 – Pio II.a, Aita santua (h. 1464).
- 1523 – Ana Jagellon, Poloniako erregina eta Lituaniako dukesa handia (h. 1596).
- 1544 – Bernardino González de Avellaneda, gaztelar itsasgizona (h. 1629).
- 1547 – Justus Lipsius, flandiar filologo eta humanista, XVI. mendeko jakitun ezagunetarikoa (h. 1606).
- 1595 – Lucas van Uden, flandiar margolari barrokoa (h. 1672).
- 1663 – Eugenio Savoiakoa, austriar militar eta politikaria, historiako gerra gizonik handienetakoa (h. 1736).
- 1679 – Ann Putnam, Jr., Salemgo Judizioetako akusatzaile nagusietako bat (h. 1716).
- 1705 – Luca Giordano, italiar margolaria (h. 1705).
- 1706 – Baldassare Galuppi, italiar musikagile barrokoa (h. 1785).
- 1741 – Pierre Choderlos de Laclos, frantziar idazle eta militarra (h. 1803).
- 1753 – Jean Jacques Régis de Cambacérès, Parmako dukea, frantziar legegizona eta politikaria (h. 1824).
- 1777 – Heinrich von Kleist, alemaniar olerkari eta antzerkigilea (h. 1811).
- 1785 – Thomas Love Peacock, ingeles idazlea (h. 1866).
- 1804 – Mongkut (Rama IV.a), Siamgo erregea (h. 1868).
- 1824 – Juan Valera, espainiar idazlea eta diplomatikoa (h. 1905).
- 1831 – Frederiko III.a Alemaniakoa, Prusiako errege eta Alemaniako enperadorea (h. 1888).
- 1850 – Pablo Iglesias Posse, espainiar politikaria, sozialismoaren figura nagusia (h. 1925).
- 1859 – Henri Bergson, frantziar filosofoa (h. 1941).
- 1866 – Christianus Cornelius Uhlenbeck, herbeheretar hizkuntzalari eta antropologoa (h. 1951).
- 1873 – Ivanoe Bonomi, Italiako lehen ministroa (h. 1951).
- 1882 – Lucien Petit-Breton, frantziar-argentinar txirrindularia (h. 1917).
- 1891 – Alfredo Arrieta Vaccaro, argentinar militar eta politikari peronista (h. 1950).
- 1893 –
- Sidney Holland, Zeelanda Berriko 25. lehen ministroa (h. 1961).
- Liang Shuming, txinatar idazle eta filosofoa (h. 1988).
- José Zacarías Tallet, kubatar idazlea, kubako poesia garaikidearen izen handienetarikoa (h. 1989).
- 1894 – H. L. Davis, estatubatuar eleberrigile eta olerkaria (h. 1960).
- 1888 – Lotte Lenya, austriar abeslari eta aktorea (h. 1981).
- 1902 – Miriam Hopkins, estatubatuar aktorea (h. 1972).
- 1906 – James Brooks, estatubatuar margolaria (h. 1992).
- 1908 – Félix Houphouët-Boigny, Boli Kostako lehendabiziko presidentea (h. 1993).
- 1909 – Norberto Bobbio, italiar filosofo eta politologoa (h. 2004).
- 1912 – Philibert Tsiranana, Madagaskargo lehendabiziko presidentea (h. 1978).
- 1913 - Odile Schweisguth, frantziar sendagilea, Europan onkologia pediatrikoaren aitzindaritzat hartua (h. 2002).
- 1918 – Konstantinos Mitsotakis, Greziako lehen ministroa (h. 2017).
- 1919 –
- Anita O'Day, estatubatuar jazz-abeslaria, jazzaren emakumezko ahots garrantzitsuenetakoa (h. 2006).
- Pierre Trudeau, Kanadako lehen ministroa (h. 2000).
- 1920 – Mélina Mercouri, greziar aktorea (h. 1994).
- 1925 – Ramiz Alia, lehendabiziko Albaniako presidentea (h. 2011).
- 1926 –
- Chuck Berry, estatubatuar musikagile, gitarrista eta abeslaria, rock and rollaren historiako garrantzitsuenetakoa (h. 2017).
- Klaus Kinski, alemaniar aktorea (h. 1991).
- 1927 –
- George C. Scott, estatubatuar aktorea (h. 1999).
- Alba Solís, argentinar abeslari, aktore eta vedettea (h. 2016).
- 1929 – Violeta Chamorro, Nikaraguako presidentea, Erdialdeko Amerikan kargu horretara iritsitako lehenbiziko emakumezkoa.
- 1932 – Vytautas Landsbergis, Lituaniako lehenengo presidentea.
- 1934 – Sylvie Joly, frantziar aktore eta umorista (h. 2015).
- 1939 –
- Flavio Cotti, Suitzako presidentea (h. 2020).
- Lee Harvey Oswald, estatubatuar marinea, John F. Kennedyren hiltzailea (h. 1963).
- Paddy Reilly, irlandar folk abeslari, kantautore eta gitarrajolea.
- 1940 –
- Jacques Higelin, frantziar musikagilea eta abeslaria (h. 2018).
- Gyözö Kulcsár, hungariar eskrimalaria (h. 2018).
- 1941 – Enrique Gorriarán, argentinar iraultzailea (h. 2006).
- 1942 – Juan Tamariz, espainiar ilusionista, kartomagian mundu mailako hoberenetakoa.
- 1944 – Katherine Kurtz, eleberri fantastikoen estatubatuar idazlea, Deryni buruzko serieagatik ezaguna.
- 1945 – Huell Howser, estatubatuar aktore eta telebista aurkezlea (h. 2013).
- 1946 –
- Jeanine Baude, frantziar idazle, poeta, antzerkigile eta literatura kritikoa (h. 2021).
- Vicente Molina Foix, espainiar idazlea eta zinemagilea.
- 1947 – Laura Nyro, estatubatuar egile abeslari, musikari eta piano-jotzailea (h. 1997).
- 1949 – Fanny Rubio, espainiar unibertsitateko-katedraduna, ikertzailea eta idazlea.
- 1951 – Terry McMillan, estatubatuar idazlea.
- 1956 – Martina Navrátilová, txekiar-estatubatuar tenislari ohia, historiako tenislaririk onenetarikoa.
- 1957 – Mihailo Petrović, serbiar futbolari ohia.
- 1959 – Lluís Puig, kataluniar zuzendari artistiko, dantzari, musikari eta politikaria.
- 1960 –
- Craig Mello, estatubatuar mediku, genetikari eta unibertsitate irakaslea, 2006ko Medikuntzako Nobel Saria.
- Jean-Claude Van Damme, belgikar aktorea.
- 1961 – Wynton Marsalis, estatubatuar musika klasikoko eta jazz-musikako tronpeta-jotzailea.
- 1968 –
- Naoto Otake, japoniar futbolari ohia.
- Michael Stich, alemaniar tenislari ohia.
- 1970 – Ferran Latorre, kataluniar alpinista eta mendizalea, 14 Zortzimilakoak igo dituen lehenbiziko kataluniarra.
- 1971 –
- Emmanuelle Laborit, frantziar aktorea eta International Visual Théâtreren zuzendaria.
- Megumi Sakata, japoniar futbolari ohia.
- 1972 – Karl Nehammer, Austriako kantzilerra.
- 1974 – Susana Díaz, Andaluziako Juntako presidentea.
- 1975 – Bruno Duhamel, frantziar komikilaria.
- 1977 - Jyothika, indiar aktorea, batez ere tamileraz egindako filmetan agertzen dena.
- 1982 – Svitlana Loboda, ukrainar abeslaria.
- 1984 –
- Freida Pinto, indiar aktore eta modeloa.
- Lindsey Vonn, estatubatuar eskiatzaile alpino ohia.
- 1987 –
- Zac Efron, estatubatuar aktorea eta abeslaria.
- Anna Sanchis, espainiar txirrindularia.
- 1991 – Tyler Posey, estatubatuar abeslari eta aktorea.
- 1993 –
- Miha Lapornik, esloveniar saskibaloi jokalaria.
- Sergio Rodríguez Febles, espainiar saskibaloi jokalaria.
- 1996 – Anna Gas, katalanez idazten duen poeta.
- 2003 – Alejandro Balde, kataluniar futbolaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1035 – Antso III.a Nagusia, Ximeno dinastiaren Iruñeko VIII. erregea (j. 992)
- 1403 – Martin Zalba, nafar elizgizona, Iruñeko apezpikua eta kardinala.
- 1595 – Andrés de Poza, euskal eruditu, hizkuntzalari eta legelaria, Madrilen (j. c. 1530).
- 1770 – Agustin Kardaberaz, gipuzkoar apaiz idazlea (j.1703).
- 1830 – Étienne Neveu, zuberotar politikaria (j. 1755).
- 1970 – Ignacio Errandonea, nafar elizgizona eta idazlea (j. 1886).
- 1976 – Pedro Sanjuan, gipuzkoar musikagile, musika irakasle eta orkestra zuzendaria, Washingtonen (j. 1886).
- 1983 – Eugenia Iriondo, gipuzkoar erraketista (j. 1901).
- 1999 – Daniel Zariquiegui Izco, nafar futbol arbitroa, futbolaria eta Osasuna futbol klubaren delegatua (j. 1924).
- 2003 – Salvador Beuntza, nafar margolari eta irakaslea (j. 1932).
- 2006 –
- Pedro Antonio Gainzarain, arabar apaiz, unibertsitate irakasle eta idazlea (j. 1928).
- Fermin Gordejuela, nafar futbolaria (j. 1933).
- 2008 – Salutxu Etxebarria, arabar dantzaria, lehenengo emakume aurreskularia (j. 1924).
- 2011 – Fernando Pérez Ollo, nafar historialari eta kazetaria (j. 1939).
- 2015 – Adrian Zelaia Ibarra, euskal herritar legelaria eta irakaslea (j. 1917).
Mundua
- 707 – Joan VII.a, Aita santua (j. c. 650).
- 1417 – Gregorio XII.a, Aita santua (j. c. 1326).
- 1503 – Pio III.a, Aita santua (j. 1439).
- 1541 – Margarita Tudor, Eskoziako erregina ezkontidea (j. 1481).
- 1558 – Maria Hungariakoa, Hungariako eta Bohemiako erregina ezkontidea eta Habsburgen Herbehereetako gobernadorea (j. 1505).
- 1561 – Yamamoto Kansuke, japoniar samuraia, Takeda Shingenen hogeita lau jeneraletako bat (j. 1501).
- 1622 – Arcangela Paladini, taliar margolari eta poeta.
- 1678 – Jacob Jordaens, flandriar margolaria (j. 1593).
- 1744 – Sarah Jennings, bere garaiko emakumerik garrantzitsuenetakoa Britainia Handian Ana erreginarekin izandako adiskidetasunagatik (j. 1660).
- 1789 – Maria Ana Austriakoa, Austriako artxidukesa (j. 1738).
- 1817 – Étienne Méhul, frantziar musikagilea (j. 1762).
- 1865 – Henry John Temple, Lord Palmerston, ingeles politikaria (j. 1784).
- 1871 – Charles Babbage, ingeles matematikari, filosofo eta ingeniaria, konputagailu programagarrien kontzeptuaren sortzailea (j. 1791).
- 1889 – Antonio Meucci, italiar asmatzaile eta zientzialaria, telefonoaren asmatzailea (j. 1808).
- 1893 – Lucy Stone, estatubatuar hizlari eta aktibista, unibertsitatean diploma bat lortzeko Massachusettsko lehen emakumea (j. 1818).
- 1911 – Alfred Binet, frantziar psikologo eta pedagogoa (j. 1857).
- 1913 – Dinuzulu kaCetshwayo, Zululandiako azken erregea (j. 1884).
- 1918 – Koloman Moser, austriar artista (j. 1868).
- 1921 – Luis III.a Bavariakoa, Bavariako azken erregea (j. 1845).
- 1922 – Suze Robertson, herbehereetar margolaria (j. 1855).
- 1931 – Thomas Alva Edison, estatubatuar negozio-gizon eta asmatzaile oparoa (j. 1847).
- 1934 – François Gonnessiat, frantziar astronomoa (j. 1856).
- 1941 – Manuel Teixeira Gomes, Portugalgo presidentea (j. 1860).
- 1942 – Mikhail Nesterov, errusiar margolari sinbolista (j. 1862).
- 1948 – Walther von Brauchitsch, Alemaniako Armadako komandante nagusia Bigarren Mundu Gerran. (j. 1881).
- 1955 – José Ortega y Gasset, espainiar filosofoa (j. 1883).
- 1966 – Rafael Sánchez Mazas, espainiar idazle eta politikaria, Falange Españolaren sortzaileetako bat (j. 1894).
- 1970 – Mairtin O Cadhain, gaelerazko irlandar idazlea (j. 1906).
- 1974 – Marina de Castarlenas, kataluniar idazlea eta piano-jotzailea (j. 1900).
- 1977 – Andreas Baader, Armada Gorriaren Frakzioa alemaniar talde armatuaren lehenengo liderra (j. 1943).
- 1982 –
- Pierre Mendès France, Frantziako lehen ministroa (j. 1907).
- Elizabeth Virginia Wallace Truman, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (j. 1885).
- 1989 – Georgina Wilczekekoa, Liechtensteingo printzesa ezkontidea (j. 1921).
- 1990 – Gato Pérez, argentinar musikaria (j. 1951).
- 1994 – Max Müller, alemaniar filosofoa (j. 1906).
- 1995 – William Mackey, kanadar jesuita, Bhutango hezkuntza sistema modernoa ezartzeaz arduraduna izan zena (j. 1915).
- 1997 – Roberto Goizueta, euskal jatorriko kubatar-estatubatuar enpresaburua, The Coca-Cola Companyko zuzendaria (j. 1931).
- 1998 – Carlos Ferrer Salat, espainiar enpresaburu eta kirolaria (j. 1931).
- 1999 – Herbert Heckmann, alemaniar idazlea (j. 1930).
- 2003 –
- Juana Doña, espainiar buruzagi komunista, feminista, sindikalista eta idazlea (j. 1918).
- Manuel Vázquez Montalbán, kataluniar idazle eta kazetaria (j. 1939).
- 2005 – Aleksandr Jakovlev, errusiar politikari, diplomazialari eta historialaria (j. 1923).
- 2006 – Xosé Quiroga Suárez, Galiziako Xuntako bigarren presidentea (j. 1920).
- 2012 –
- Isabel Ellsen, frantziar nobelagile, erreportari, gidoilari eta gerra-argazkilaria (j. 1958).
- Sylvia Kristel, herbeheretar aktorea (j. 1952).
- 2014 –
- Efua Dorkenoo, emakumeen genitalen mutilazioaren aurkako ghanesar-britainiar ekintzailea (j. 1949).
- Claude Ollier, frantziar eleberrigilea, Nouveau roman eskolako idazle nagusietako bat (j. 1922).
- 2017 –
- Eamonn Campbell, irlandar gitarrajole eta abeslaria, The Dubliners taldeko kidea (j. 1946).
- Issam Zahreddine, Siriako Errepublikar Guardiaren maior jenerala (j. 1961).
- 2018 – Abdel Rahman Swar al-Dahab, Sudango estatuburua (j. 1934/1935).
- 2020 – René Felber, Suitzako presidentea (j. 1933).
- 2021 –
- Jack Angel, estatubatuar ahots-aktorea (j. 1930).
- Edita Gruberová, eslovakiar opera abeslaria (j. 1946).
- Willy Kemp, luxenburgoar txirrindularia (j. 1925).
- Colin Powell, estatubatuar jenerala, Golkoko Gerrako operazio militarraren arduradun nagusia (j. 1937).
- 2022 – Ole Ellefsæter, norvegiar eskiatzailea (j. 1939).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Lukas, Haitz, Haitze eta Haitza.