Urriaren 13
Urriaren 13a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta laurogeita seigarren eguna da, 287.a bisurteetan. 79 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1978 – ETAk polizia armatuko bi kide hil zituen Bilbon.
- 1980 – ETAk Lorenzo Moto Rodriguez militarra hil zuen Donostian.
- 1998 – Espainiako Gobernuak, Jose María Aznar lehendakari zuela, hainbat euskal herritar preso Euskal Herrira hurbildu zituen.
- 2009 – Espainiako Poliziak Arnaldo Otegi, Rafa Diez eta Ezker Abertzaleko beste zortzi kide atxilotu zituen Donostiako LABen egoitzan. Lau egun inkomunikatuta izan ostean, bi horiek eta beste hiru kide espetxera bidali zituen Garzon epaileak, ustez "su-eten faltsuak" bilatzeagatik.
- 2021 – Euskal Herriko Unibertsitateko Leioa-Erandioko unibertsitate gunean ikasle batek eskopetarekin tiroketa hasi zuen, kalte materialak eraginez.[1]
Mundua
- 54 – Neron Erromako enperadore izendatu zuten.
- 409 – Bandalo eta alanoak, Pirinioak zeharkatuta, Iberiar Penintsulan sartu ziren.
- 1307 – Filipe IV.a Frantziako erregeren aginduz, ehundaka tenplario atxilotu eta torturatu zituzten, hereseak zirela aitortzeko.
- 1582 – Egutegi gregoriarra indarrean sartu zenez, egun hau ez zen existitu Italia, Polonia, Espainia eta Portugalen.
- 1917 – Portugalgo Fatima herrixkan 70.000 lagun inguruk "Eguzkiaren Miraria" ikusi zutela aitortu zuten.
- 1923 – Ankara Turkiako hiriburu izendatu zuten, Istanbulen ordez.
- 1943 – Bigarren Mundu Gerra: Italiako gobernu berriak III. Reicharekin zituen harremanak apurtu eta Aliatuen aldera egin zuen.
- 1944 – Sobietar Armada Gorria Letoniako Riga hiriburuan sartu zen.
- 1946 – Frantziak Laugarren Errepublikako konstituzioa onartu zuen.
- 1972 – Uruguaiko errugbi talde bat zeraman hegazkina Andeetan erori zen, honek Andeetako Tragedia izenez ezagutzen den gertakari ospetsuari hasiera emango zion.
- 2010 – San José meatzeko istripua: Txileko Copiapón dagoen San Jose meategitik 70 egunez lurpean egondako 33 meatzariak atera zituzten.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1985 – Lizarran Nafarroa Oinez jaia ospatu zen.
- 1996 – Etxarri-Aranatzen Nafarroa Oinez jaia ospatu zen.
- 2016 – Lekeitioko Armintxeko haitzuloan Madeleine aldiko Goi Palolitoko eta duela 14.000 urteko grabatuak topatu zituzten.
Mundua
- 1953 – Harvey filma estreinatu zen, Henry Kosterek zuzendu eta James Stewart, Josephine Hull, Peggy Dow eta Charles Drake aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1995 – The Scarlet Letter ("Hizki Eskarlata") filma estreinatu zen, Roland Joffék zuzendu eta Demi Moore, Gary Oldman, Robert Duvall eta Edward Hardwicke aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1996 – The People vs. Larry Flynt ("Herria Larry Flynten Aurka") filma estreinatu zen, Miloš Formanek zuzendu eta Courtney Love eta Edward Norton aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
Mundua
- 1884 – Greenwich meridianoko ordua ezarri zen munduko ordu unibertsaltzat.
Kirolak
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1703 – Francisco Ximenez de Tejada, nafar aristokrata eta Jerusalemgo San Joanen Ordenako maistru handia (h. 1775).
- 1820 – Eduardo Alonso Colmenares, nafar abokatu eta politikaria (h. 1888).
- 1854 – Antonin Personnaz, lapurtar arte bildumagile eta argazkilaria (h. 1936).
- 1863 – Juan Migel Orkolaga, hernaniar metereologo eta jesuita, Igeldoko behatokiaren sortzailea (h. 1914).
- 1867 – Eduardo Justo Mokoroa, gipuzkoar organista, zuzendaria eta musikagilea (h. 1959).
- 1878 – Eduardo Gancedo, nafar elizgizona eta idazlea (h. 1950).
- 1884 – Madalena Jauregiberri, euskal idazlea eta euskaltzalea (h. 1977).
- 1911 – André Navarra, lapurtar txelo jole eta irakaslea, mundu mailako ospea lortu zuena (h. 1988).
- 1916 –
- Manuel Matxain, gipuzkoar bertso-jartzailea (h. 1999).
- Luis Ortiz Alfau, Errepublikaren aldeko eta frankismoaren kontrako bizkaitar milizianoa (h. 2019).
- 1944 – Luis Maria Zugazaga, bizkaitar futbolaria ohia.
- 1946 – Xabier Kintana, bizkaitar euskalaria, euskal idazlea eta euskaltzaina.
- 1947 – Antonio Espinós, bizkaitar karateka ohia.
- 1949 – María Teresa Rodríguez Barahona, arabar funtzionario eta politikaria.
- 1950 – Eduardo Moreno Bergaretxe, Pertur, gipuzkoar ETAkidea (h. 1976).
- 1951 – Pilar Zabala Agirre, gipuzkoar ikerlari, idazlea eta unibertsitateko irakaslea.
- 1955 – Francis Salagoiti, lapurtar enpresaburu eta idazkari judiziala, Aviron Bayonnais errugbi taldeko presidentea.
- 1957 – Pilar Ardanza, bizkaitar politikaria, Durangoko alkate ohia.
- 1967 –
- Aitor Aldasoro, gipuzkoar politikari jeltzalea.
- Pablo Laso, arabar saskibaloi jokalari ohia eta entrenatzailea.
- 1971 – Abarrots Altolagirre Inda, gipuzkoar komiki-marrazkilari eta gidoilaria.
- 1975 – Álvaro Pérez Florentino, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1978 – Diego San José, gipuzkoar zinema gidoigile eta idazlea.
- 1980 – Zuriñe García, bizkaitar sukaldaria.
- 1981 –
- Juan Jose Aranburu, gipuzkoar tiratzailea, skeet modalitatean aditua.
- Josu Mondelo, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1988 – Beñat Iguaran, gipuzkoar bertsolaria.
- 1993 – Bingen Elortza, gipuzkoar aktorea.
- 2001 – Ekai Lersundi, 16 urterekin bere buruaz beste egin zuen bizkaitar transexuala, LGTBI+ kolektiboaren aktibista eta erreferentea (h. 2018).
Mundua
- 1499 – Klaudia Frantziakoa, Frantziako erregina ezkontidea eta Bretainiko dukesa (h. 1524).
- 1821 – Rudolf Virchow, alemaniar mediku, antropologo, biologialari eta politikaria (h. 1902).
- 1862 – Mary Kingsley, ingeles etnografo, idazle zientifiko eta esploratzailea (h. 1900).
- 1878 – Stepan Xaumian, Georgian jaiotako armeniar boltxebikea (h. 1918).
- 1887 – Jozef Tiso, Eslovakiako Lehen Errepublikako presidentea (h. 1947).
- 1890 – Conrad Richter, estatubatuar eleberrigilea (h. 1968).
- 1895 – Cemal Gürsel, Turkiako presidentea (h. 1966).
- 1902 – Shigeyoshi Suzuki, japoniar futbolaria (h. 1971).
- 1903 – Takiji Kobayashi, literatura proletarioaren japoniar idazlea (h. 1933).
- 1907 – Yves Allégret, frantziar zinemagilea (h. 1987).
- 1909 – Art Tatum, estatubatuar jazz-pianista eta musikagilea (h. 1956).
- 1912 – Cornel Wilde, hungariar estatubatuar aktore eta zinemagilea (h. 1989).
- 1918 – Jack MacGowran, irlandar zinema eta antzerkiko aktorea (h. 1973).
- 1919 –
- Mary Carrillo, espainiar aktorea eta Hurtado ahizpen ama (h. 2009).
- Tsehai printzesa, Etiopiako inperioko Haile Selassie eta Menen Asfaw enperadoreen laugarren umea (h. 1942).
- 1921 – Yves Montand, italian jaiotako frantziar aktore eta abeslaria (h. 1991).
- 1922 – Nat Clifton, estatubatuar kirolaria, NBAn jokatu zuen lehen afroamerikarra (h. 1990).
- 1923 – Inger Jacobsen, norvegiar abeslari eta aktorea (h. 1996).
- 1924 –
- Henri Theil, herbeheretar ekonomilari eta estatistikaria, ekonometria arloan egin zituen ekarpenengatik ezaguna (h. 2000).
- Roberto Eduardo Viola, Argentinako diktadorea (h. 1994).
- 1925 – Margaret Thatcher, Erresuma Batuko lehen ministroa eta Thatcherismoaren sortzailea eta bultzatzaile nagusia (h. 2013).
- 1927 –
- Lee Konitz, estatubatuar musikagilea (h. 2020).
- Turgut Özal, Turkiako presidentea (h. 1993).
- 1929 – Richard Howard, estatubatuar poeta eta itzultzailea.
- 1931 – Raymond Kopa, frantziar futbolaria (h. 2017).
- 1932 –
- Dušan Makavejev, jugoslaviar zinema-zuzendaria (h. 2019).
- John Griggs Thompson, estatubatuar matematikaria.
- 1934 – Nana Mouskouri, greziar abeslaria, historian disko gehien saldu dituen artistetako bat.
- 1936 – Christine Nöstlinger, austriar idazlea, batez ere Haur eta Gazte Literaturan ezaguna (h. 2018).
- 1938 – Christiane Hörbiger, austriar aktorea (h. 2022).
- 1941 – Paul Simon, estatubatuar musikaria eta Simon and Garfunkel bikoteko kidea.
- 1942 – Pamela Tiffin, estatubatuar aktorea (h. 2020).
- 1945 –
- Christophe, frantziar abeslaria (h. 2020).
- Dési Bouterse, Surinamgo diktadore eta presidentea.
- 1946 – Diego Galán, espainiar zinema kritikari eta zuzendaria eta Donostiako Zinemaldiaren zuzendaria (h. 2019).
- 1948 – Nusrat Fateh Ali Khan, jatorri sufiko pakistandar kantaria (h. 1997).
- 1954 – Haitham bin Tarik Al Said, Omango sultana.
- 1955 – Joaquín Caparrós, espainiar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1957 –
- Paula Heredia, salvadortar-estatubatuar zinemagile eta zuzendaria.
- Reggie Theus, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- 1958 – Jamal Khaxoggi, arabiar kazetaria eta The Washington Post egunkariko zutabegilea, Saudi Arabiaren Istanbulgo kontsul-etxean eraila (h. 2018).
- 1961 – Doc Rivers, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- 1962 – Kelly Preston, estatubatuar modelo eta aktorea (h. 2020).
- 1963 – Isabelle Gélinas, franko-kanadar aktorea.
- 1964 – Doug Emhoff, estatubatuar abokatua, Kamala Harrisen senarra.
- 1965 –
- Johan Museeuw, belgikar txirrindulari ohia.
- Philippe Torreton, frantziar aktore eta politikaria.
- 1967 –
- Kenny Green, estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- Javier Sotomayor, kubatar altuera jauzilaria, XX. mendearen bukaerako atletismoko izar handienetakoa.
- 1969 –
- Akemi Noda, japoniar futbolari ohia.
- Elisenda Paluzie, kataluniar ekonomialari eta ekintzaile politikoa, Assemblea Nacional Catalana (ANC) erakundearen lehendakaria.
- 1971 –
- Sacha Baron Cohen, britainiar aktore, umorista, komediagile eta idazlea.
- Luís Tosar, galiziar aktore eta abeslaria.
- 1972 – Danny Lloyd, estatubatuar aktore ohia.
- 1973 – Pascal Campion, estatubatuar lustratzailea eta animatzailea.
- 1975 – Tadahiro Akiba, japoniar futbolari ohia.
- 1982 – Ian Thorpe, australiar igerilari ohia.
- 1983 – Yuka Miyazaki, japoniar futbolari ohia.
- 1985 – India Martínez, espainiar flamenko eta pop estiloko abeslaria.
- 1988 – Chanel Mokango, kongoar saskibaloi-jokalaria.
- 1989 – Alexandria Ocasio-Cortez, estatubatuar ekintzaile eta politikaria.
- 1993 - Tiffany Trump, estatubatuar socialite eta modeloa.
- 1995 –
- Park Jimin, hegokorear abeslari, dantzari, koreografo, modelo eta MCa.
- Shiori Miyake, japoniar futbolaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1656 – Joan Juanitz, nafar apaiza, Calahorrako eta La Calzadako apezpikua.
- 1774 – Guillaume d'Arche, frantziar apaiz katolikoa, Baionako apezpikua izandakoa (j. 1702).
- 1826 – Jose Larrinaga edo Jose Larrañaga, bere baserrian aterpea eskaini zion familia oso bat hil zuen serie-hiltzailea (j. 1801).
- 1921 – Pedro Zubiria, bizkaitar enpresaburua, Yanduriko markes izendatua, Sevillan (j. 1862).
- 1929 – Domingo Elizondo, nafar ongile eta enpresaburua (j. 1848).
- 1935 - Julia Bea Soto, nafar ekintzailea (j. 1912).
- 1941 – Isabel Lete Landa, Ahizpa Mertzedariak ordenako euskal moja (j. 1913).
- 2004 – Antonio Zubiaurre, 21 urtez Alkizako alkatea (j. 1956).
- 2005 – Roberto Uranga, euskal abeslaria, Mocedades taldearen sortzaileetako bat, Valentzian (j. 1948).
- 2008 – Jean Marie Ihartza, Iratzeder, lapurtar elizgizon, idazle eta euskaltzaina (j. 1920).
- 2022 – Elisa Kaltzada, bizkaitar ekintzailea eta euskaltzalea (j. 1929).
Mundua
- 54 – Klaudio, Erromako enperadorea (j. K. a. 10).
- 1282 – Nichiren, Nichiren Budismoaren japoniar sortzailea (j. 1222).
- 1382 – Petri II.a Ziprekoa, Zipreko errege eta Jerusalemgo errege tituluduna (j. c. 1357).
- 1562 – Claudin de Sermisy, Errenazimentuko frantziar konpositorea (j. c. 1490).
- 1578 – Jean Bullant, Frantziako Kondestable Handia.
- 1688 – Pedro de Mena, espainiar eskultorea (j. 1628).
- 1694 – Samuel von Pufendorf, alemaniar historialaria, legegilea eta filosofoa (j. 1632).
- 1715 – Nicolas Malebranche, frantziar filosofoa (j. 1638).
- 1815 – Joachim Murat, frantziar mariskala (j. 1767).
- 1822 – Antonio Canova, italiar eskultorea (j. 1757).
- 1825 – Maximiliano I.a Josef Bavariakoa, Bavariako lehenbiziko erregea (j. 1756).
- 1869 – Charles Augustin Sainte-Beuve, frantziar literatur kritikaria (j. 1804).
- 1871 – Jakub Kryštof Rad, suitzar fisikaria eta industria zuzendaria, azukre-koxkorren "asmatzailetzat" hartua (j. 1799).
- 1882 – Joseph Arthur Gobineau, frantziar diplomatiko eta idazlea (j. 1816).
- 1893 – John Atkinson Grimshaw, britainiar margolaria (j. 1836).
- 1899 –
- Aristide Cavaillé-Coll, frantziar organo-egilea (j. 1811).
- Charles Ashton, galestar idazlea (j. 1848).
- 1904 – Károly Lotz, alemaniar-hungariar margolaria (j. 1833).
- 1908 – Antonieta Saxonia-Altenburgekoa, Saxonia-Altenburgeko printzesa eta Anhalteko dukesa ezkontidea (j. 1838).
- 1909 – Francesc Ferrer, kataluniar politikari eta pedagogo iraultzailea (j. 1859).
- 1918 – Hjørdis Grøntoft Raknerud, norvegiar arkitektoa, Eskandinaviako lehen emakume arkitektoetako bat (j. 1878).
- 1919 – Karl Adolph Gjellerup, daniar idazlea, 1917ko Literaturako Nobel Saria (j. 1857).
- 1928 –
- Maria Feodorovna, Errusiako enperatriz ezkontidea (j. 1847).
- Anna Pavlyk, ukrainar idazle eta aktibista sozial eta kulturala (j. 1855).
- 1932 – Ahmad Shawqi, egiptoar poeta (j. 1868).
- 1934 – Aida Lafuente, espainiar militante komunista (j. 1915).
- 1937 – Kazimierz Nowak, poloniar bidaiaria, korrespontsala, erreportaria eta argazkilaria (j. 1897).
- 1938 – Elzie Crisler Segar, estatubatuar marrazkilari eta komikilaria (j. 1894).
- 1945 – Lucien Simon, frantziar margolaria (j. 1861).
- 1949 – Francesca Bonnemaison i Farriols, kataluniar pedagogo, idazle eta emakumeen hezkuntza herrikoiaren sustatzailea (j. 1872).
- 1961 –
- Maya Deren, ukrainar-estatubatuar zinema zuzendaria, dantzaria, koreografoa, poeta eta idazlea (j. 1917).
- Marcel Gimond, frantziar eskultorea (j. 1894).
- 1965 – Paul Hermann Müller, suitzar kimikaria, 1948ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1899).
- 1966 – Clifton Webb, estatubatuar aktore, dantzari eta abeslaria (j. 1889).
- 1974 – Ed Sullivan, estatubatuar ikuskizun eta kirol kazetaria, telebista aurkeztea eta egunkarietako zutabegilea (j. 1901).
- 1984 – Alice Neel, estatubatuar artista bisuala (j. 1900).
- 1987 – Walter Houser Brattain, estatubatuar fisikaria, trantsistorearen asmatzaileetako bat eta 1956ko Fisikako Nobel Saria (j. 1902).
- 1989 – Cesare Zavattini, italiar gidoilaria (j. 1902).
- 1990 –
- Lê Ðức Thọ, vietnamdar politikaria, 1973ko Bakearen Nobel Saria (j. 1911).
- Hans Namuth, alemaniar-estatubatuar argazkilari eta zinemagilea (j. 1915).
- 1991 – Agustín Rodríguez Sahagún, espainiar enpresaburu eta politikaria, Madrilgo Alkatea (j. 1932).
- 1995 – Henry Roth, estatubatuar eleberrigilea (j. 1906).
- 1997 – Adil Çarçani, albaniar politikaria (j. 1922).
- 2001 – Olga Oleinik, sobietar matematikaria (j. 1925).
- 2003 – Bertram Brockhouse, kanadar zientzialaria, 1994ko Fisikako Nobel Saria (j. 1918).
- 2007 –
- Bob Denard, frantziar mertzenarioa (j. 1929).
- Andrée de Jongh, belgikar erresistentziako erizaina, II. Mundu Gerran soldadu aliatuen iheserako Comète sarearen antolatzailea (j. 1916).
- 2008 – Guillaume Depardieu, frantziar aktorea (j. 1971).
- 2010 – Marzieh, iraniar abeslaria (j. 1924)
- 2016
- Bhumibol Adulyadej, Thailandiako erregea (j. 1927).
- Dario Fo, italiar idazlea eta antzerkigilea, 1997ko Literaturako Nobel Saria (j. 1926).
- 2017 – Albert Zafy, Madagaskarreko presidentea (j. 1927).
- 2019 – Charles Jencks, estatubatuar kultura-teorialari, paisaia-diseinatzaile eta arkitekturaren historialaria (j. 1939).
- 2022 –
- James McDivitt, estatubatuar astronauta (j. 1929).
- Dagmar Rom, austriar eskiatzailea (j. 1928).
- 2023 – Louise Glück, estatubatuar poeta eta saiakeragilea, 2020ko Literaturako Nobel Saria (j. 1943).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Aritz, Haritz eta Haritza.
- San Fausto Jaiak Durango eta Basaurin.
Erreferentziak
- Hermosilla, Gotzon. «Leioako erasoaren egileak atzo bertan erosi zuen eskopeta» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-10-14).