Urriaren 12
Urriaren 12a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta laurogeita bostgarren eguna da, 286.a bisurteetan. 80 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1975 – German Aguirre Irazuegui taxilaria erail zuten Araban. Familiak Guardia Zibilari egotzi zion atentatua, baina Guardia Zibilak ETAri[1].
- 2006 – Istiluak Iruñean eskuin-mutur espainiarreko manifestaldi falangista baten eta biztanleen artean.
- 2007 – Kale-istilu larriak eta bi atxilotu izan ziren Donostian, Espainiako Falangeak burutu beharreko manifestazioaren aurkako protesten ondorioz.
- 2010 – Kirol-hegazkin frantses batek Baztanen istripua izan zuen eta bere 3 bidaiariak hil ziren.
Mundua
- 1898 – Virdengo gudua, Virdengo sarraskia bezala ere deitua, Virdenen, Illinoisen (AEB) eragin zuten. Guduak 7 meatzari eta 4 seguritate guardia hilda eta 30 pertsona baino gehiago zaurituta utzi zituen. Gatazkan tentsio sindikalaz gain, arrazakeria ere nabarmendu zen.
- 1968 – Ekuatore Gineak (Ginea Espainiarra izandakoak) Espainiarekiko independentzia eskuratu zuen.
- 1999 – Munduko biztanleria 6.000 miloi pertsonetara iritsi zen.
- 2000 – Al-Qaedako zelula batek, Yemengo Adengo portuan ainguratuta zegoela, USS Coleren aurkako atentatua burutu zuen.
- 2002 – Atentatua Balin, 202 hildako eta 300 zauritu Indonesiako Al-Qaedak eginiko erasoan.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1986 – Tafallan Nafarroa Oinez jaialdia ospatu zen.
Mundua
- 1992 – Hero ("Heroi") filma estreinatu zen, Stephen Frearsek zuzendu eta Dustin Hoffman, Geena Davis eta Andy García aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
Mundua
- Klima Aldaketaren Gobernuarteko Taldeak eta Al Gore estatubatuarrak 2007ko Bakearen Nobel Saria irabazi zuten.
Kirolak
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1656 – Juan Goienetxe Gaston, nafar administrari, idazkari eta negozio-gizona (h. 1735).
- 1850 – Serafín Basterra, bizkaitar eskultorea (h. 1927).
- 1898 – Felix Sesumaga, euskal herritar futbolaria (h. 1925).
- 1905 – Henri Haget, euskal errugbilaria (h. 1967).
- 1915 – Jesus Galindez, amurriar irakasle eta politikaria (h. 1956).
- 1918 – Francisco Javier Saenz de Oiza, nafar arkitektoa (h. 2000).
- 1920 – Lorenzo Albizua, bizkaitar futbolaria (h. 1981).
- 1931 – Bixente Etxeandia, gipuzkoar futbolaria, Deportivo Alavésen historian gol gehien sartu dituen hirugarren jokalaria izandakoa (h. 2019).
- 1934 – Miguel Berakoetxea, nafar aizkolari ohia.
- 1955 – Roge Blasco, bizkaitar kazetari, irrati esatari eta telebista aurkezlea.
- 1961 – Diego Garcia, euskal atleta, maratoietan espezializatua (h. 2001).
- 1963 – Mauro Urriza, nafar musikaria eta musikagilea (h. 2014).
- 1968 – David Azurza, gipuzkoar abeslaria eta musikagilea.
- 1969 – Joseba Arruti, bizkaitar kazetaria.
- 1973 – Unai Iparragirre, gipuzkoar komunikazio langilea, 2021etik ETBko zuzendaria.
- 1974 –
- Amagoia Lauzirika, gipuzkoar aktorea eta komunikazio-prestatzailea.
- David Ruiz Gómez, gipuzkoar futbolaria ohia.
- 1975 – Iker Lauroba, gipuzkoar abeslaria, Lauroba musika taldearen sortzailea.
- 1977 – Urtzi Urrutikoetxea, bizkaitar idazlea.
- 1986 – Oskitz Estefania, gipuzkoar futbolaria.
- 1995 – Mikel Pradera Belar, bizkaitar futbolaria.
- 2000 – Alexandre Léauté, bretainiar-lapurtar txirrindulari paralinpikoa.
- 2001 –
- Haizea Arana, gipuzkoar bertsolaria.
- Oihana Arana, gipuzkoar bertsolaria eta idazlea.
- Malcom Ares, bizkaitar futbolaria.
Mundua
- 1350 – Dimitri I.a Moskukoa, Moskuko Printze Handia (h. 1389).
- 1490 – Bernardo Pisano, italiar musikagilea (h. 1548).
- 1537 – Eduardo VI.a Ingalaterrakoa, Ingalaterra eta Irlandako erregea (h. 1553).
- 1798 – Petri I.a Brasilgoa, Askatzailea, Brasilgo lehen enperadorea (h. 1834).
- 1808 – Victor Considerant, frantziar ekintzaile eta idazle sozialista (h. 1893).
- 1810 – Nísia Floresta, brasildar hezitzailea, idazlea eta poeta, Brasilen feminismoaren aitzindaritzat joa (h. 1885).
- 1811 – Thomas C. Jerdon, britainiar mediku, zoologo eta botanikaria (h. 1872).
- 1840 – Helena Modrzejewska, poloniar aktorea (h. 1909).
- 1855 – Arthur Nikisch, hungariar orkestra-zuzendaria (h. 1922).
- 1858 – Cipriano Castro, Venezuelako presidentea (h. 1924).
- 1860 – Émile Pouget, frantziar anarkokomunista (h. 1931).
- 1864 – Kamini Roy, bengaliar poeta, maistra, idazlea eta feminista, Britainia Handiko lehen emakume graduatua (h. 1933).
- 1865 – Arthur Harden, ingeles kimikaria, 1929ko Kimikako Nobel Saria (h. 1940).
- 1866 – Ramsay MacDonald, Erresuma Batuko lehen ministroa (h. 1937).
- 1872 – Ralph Vaughan Williams, ingeles musikagilea, zuzendaria eta organo-jotzailea (h. 1958).
- 1875 – Aleister Crowley, britainiar poeta entsegulari eta nobela idazlea (h. 1947).
- 1878 – Karl Buresch, Austriako kantzilerra (h. 1936).
- 1884 – Louis Alibèrt, frantziar hizkuntzalari eta gramatikalaria, okzitanieraren normalkuntzan garrantzi handia izan zuena (h. 1959).
- 1889 –
- Alma Karlin, esloveniar idazlea, poeta, bidaiaria, etnologoa eta poliglota (h. 1950).
- Joseph Laniel, Frantziako lehen ministroa (h. 1975).
- Mercedes Pinto, espainiar-mexikar idazlea (h. 1976).
- 1890 – Luís de Freitas Branco, portugaldar musikagilea eta musikologoa (h. 1955).
- 1891 –
- Fumimaro Konoe, Japoniako Lehen Ministroa (h. 1945).
- Edith Stein, Gurutzeko Teresa Benedikta, judu-alemaniar filosofoa eta santua (h. 1942).
- 1894 – Elisabet Errumaniakoa, Greziako erregina ezkontidea (h. 1956).
- 1896 – Eugenio Montale, italilar poeta, 1975eko Literaturako Nobel Saria (h. 1981).
- 1900 – Luis Alberto Sánchez, peruar poligrafoa, politikaria eta hezitzailea (h. 1994).
- 1901 – Cristina Valls, mallorcar aktorea, XX. mendearen lehen erdiko Mallorcako antzerkiaren bultzatzaileetako bat (h. 1982).
- 1904 –
- Laudelina de Campos Melo, brasildar sindikalista, etxeko langileen eskubideen aldeko ekintzailea (h. 1991).
- Ding Ling, txinatar idazlea (h. 1986).
- 1912 –
- Dionisio Ridruejo, espainiar politikari frankista eta idazlea (h. 1975).
- Helena Kolody, brasildar poeta eta irakaslea (h. 2004).
- 1919 – Gilles Beaudoin, Quebeceko politikaria (h. 2007).
- 1921 – Kenneth Griffith, galestar aktorea (h. 2006).
- 1925 – Denis Lazure, Quebeceko politikaria.
- 1926 – César Pelli, argentinar arkitektoa (h. 2019).
- 1933 – Titus Buberník, eslovakiar futbolaria (h. 2022).
- 1934 –
- Richard Meier, estatubatuar arkitektoa.
- Albert Shiryaev, errusiar matematikaria.
- 1935 – Luciano Pavarotti, italiar tenorra, XX. mendearen bigarren erdialdeko operako abeslarien artean ospetsuena (h. 2007).
- 1937 – Robert Mangold, estatubatuar margolari minimalista.
- 1938 – Nina Andreieva, sobietar eta errusiar kimikaria, irakaslea, idazlea eta ekintzaile politikoa (h. 2020).
- 1940 – Teresa Icaza, panamar artista plastikoa (h. 2010).
- 1941 – José María González-Sinde, espainiar zinema-ekoizle eta zinema-zuzendaria (h. 1992).
- 1944 – Kuniya Daini, japoniar futbolari ohia.
- 1945 –
- Aurore Clément, frantziar aktorea.
- Lluis el Sifoner, valentziar musikari, filologo, idazle eta musika kritikaria.
- 1947 – Manuel Asur, asturiar poeta.
- 1948 – Rick Parfitt, ingeles gitarrajolea eta Status Quo taldeko kidea (h. 2016).
- 1949 – Ilich Ramírez, Carlos Txakala, venezuelar terrorista.
- 1950 –
- Susan Anton, estatubatuar aktorea.
- José Carlos Serrão, brasildar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Kaga Takeshi, estatubatuar aktorea.
- 1951 – Pilar Pedraza, espainiar idazlea eta unibertsitateko irakaslea.
- 1952 – Danielle Proulx, Quebeceko aktorea.
- 1954 –
- Xuacu Amieva, asturiar gaitaria.
- Agbéyomé Kodjo, Togoko lehen ministroa (h. 2024).
- 1956 –
- Trần Đại Quang, Vietnamgo presidentea (h. 2018).
- Dave Vanian, ingeles musikaria, The Damned taldeko abeslaria.
- 1959 – Beata Peters, alemaniar atleta ohia, xabalina jaurtiketan aditua.
- 1960 – Hiroyuki Sanada, japoniar aktorea.
- 1962 –
- Bashkim Fino, Albaniako lehen ministroa (h. 2021).
- Deborah Foreman, estatubatuar aktorea.
- Carlos Bernard, estatubatuar aktorea.
- 1963 –
- Hilda Lizarazu, argentinar rock and roll abeslari eta musikagilea.
- Satoshi Kon, japoniar film-zuzendaria.
- 1965 - Anja Niedringhaus, alemaniar fotokazetaria (h. 2014).
- 1966 –
- Jonathan Crombie, kanadar aktorea.
- Brian Kennedy, Ipar Irlandako musikaria.
- Luis Zahera, galiziar aktorea.
- 1967 – Saara Kuugongelwa, Namibiako lehen ministroa.
- 1968 –
- Hugh Jackman, australiar aktore eta abeslaria.
- Adam Rich, estatubatuar aktorea (h. 2023).
- 1969 –
- Judit Mascó, kataluniar modeloa, idazlea eta telebista aurkezlea.
- Željko Milinovič, esloveniar futbolari ohia.
- 1970 –
- Cody Cameron, estatubatuar aktorea.
- Kirk Cameron, estatubatuar aktorea.
- Pilar Castro, espainiar aktore eta dantzaria.
- 1971 –
- Pilar Adón, espainiar idazle eta itzultzailea.
- Rosie Alfaro, estatubatuar hiltzailea, Kaliforniako heriotz korridorean dagoena.
- Ahn Jae Wook, hegokorear aktore, musikagile eta abeslaria.
- 1972 – Irina Pantaeva, errusiar modelo eta aktorea.
- 1975 – Marion Jones, estatubatuar atleta.
- 1976 – Kajsa Bergqvist, suediar atleta, altuera jauzian aditua.
- 1977 –
- Cristie Kerr, estatubatuar golfaria.
- Bode Miller, estatubatuar eskiatzaile alpino ohia.
- 1980 –
- Soledad Pastorutti, La Sole, argentinar musikagile eta folk abeslaria.
- Diana Zurco, argentinar irrati-esataria eta telebista-aurkezlea.
- 1981 –
- D'or Fischer, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- Tom Guiry, estatubatuar aktorea.
- Sneha, indiar aktorea.
- 1982 – Molly Bennett, irlandar abeslaria.
- 1983 – Alex Brosque, australiar futbolaria.
- 1985 – Greig Laidlaw, eskoziar errugbi jokalaria.
- 1990 – Melody, espainiar abeslaria, abestigilea, aktorea eta modeloa.
- 1999 – Natalia Tubio, traineru estropadetako galiziar patroia.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1328 – Klementzia Hungariakoa, Frantzia eta Nafarroako erregina ezkontidea (j. 1293).
- 1896 – Manuel Maria Gortazar, bizkaitar politikaria eta Bilboko alkatea (j. 1824).
- 1947 – Blas Alegria, euskal idazlea (j. 1883).
- 1994 – Antonio Maria Labaien, euskal idazlea eta politikaria, euskarazko lehen antzerkilaria (j. 1898).
- 1996 – Roger Lapébie, lapurtar txirrindularia, 1937ko Frantziako Tourreko irabazlea (j. 1911).
- 2001 – Felix Murga, arabar apaiz, arkeologo eta etnografoa (j. 1929).
- 2007 – Brigitte Varangot, lapurtar golf-jokalari amateurra (j. 1940).
- 2008 – María Puy Pérez, nafar emakumea, mutil-lagun ohiak erailda (j. 1958).
- 2010 – Antton Ormaza, bizkaitar politikaria, euskal abertzaletasunaren figura klabea trantsizioan (j. 1922).
- 2011 – Benita Uribarrena, PCEko bizkaitar militantea eta Emakume Antifrankisten Espainiako Batasuneko ekintzailea, Ipar Katalunian (j. 1922).
- 2022 – Jon Agirre Agiriano, arabar ETAkide eta Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kidea (j. 1942).
- 2023 – Carlos Pumares, bizkaitar zinema kritikari eta kazetaria, Madrilen (j. 1943).
Mundua
- 638 – Honorio I.a, Aita santua.
- 642 – Joan IV.a, Aita santua.
- 1320 – Mikel IX.a Paleologo, Bizantziar Inperioko enperadorea (j. 1277).
- 1492 – Piero della Francesca, goiz Pizkundeko margolaria.
- 1565 – Jean Ribault, frantziar kolonizatzailea (j. 1520).
- 1576 – Maximiliano II.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (j. 1527).
- 1590 – Kanō Eitoku, japoniar margolaria (j. 1543).
- 1614 – Joan Idiakez, espainiar politikaria (j. 1540).
- 1622 – Carel Fabritius, herbehereetar margolaria (j. 1622).
- 1692 – Giovanni Battista Vitali, italiar musikagilea eta biolin-jotzailea (j. 1632).
- 1730 – Frederiko IV.a Danimarkakoa, Danimarkako eta Norvegiako erregea (j. 1671).
- 1807 – Jean-Marie-Jérôme Fleuriot de Langle, frantziar militar eta idazlea (j. 1749).
- 1812 – Juan José Castelli, argentinar abertzalea (j. 1764).
- 1845 – Elizabeth Fry, ingeles ekintzaile, erizain eta kuakeroa (j. 1780).
- 1858 – Hiroshige, japoniar margolaria eta grabatzailea (j. 1797).
- 1859 – Robert Stephenson, ingeles ingeniari zibila (j. 1803).
- 1870 – Robert E. Lee, estatubatuar militarra (j. 1807).
- 1875 – Jean-Baptiste Carpeaux, frantziar eskultore eta margolaria (j. 1827).
- 1878 – Adelina Haitikoa, Haitiko enperatriz ezkontidea (j. 1820).
- 1887 – Dinah Craik, ingeles idazlea (j. 1826).
- 1914 – Margaret E. Knight, estatubatuar asmatzailea (j. 1838).
- 1915 – Edith Cavell, britainiar erizaina, erizaintza modernoaren aintzindaria Belgikan eta Lehen Mundu Gerran heriotzera kondenatua (j. 1865).
- 1916 – Gabino Ezeiza, argentinar musikaria eta paialaria (j. 1858).
- 1924 –
- Anatole France, frantziar idazlea (j. 1844).
- Kate Lester, britainiar aktorea (j. 1857)
- 1926 –
- Edwin Abbott Abbott, ingeles eskola-maisu, teologo, apaiz anglikano eta idazlea (j. 1838).
- Paul Puhallo von Brlog, Austria-Hungariako armadaren Jeneral serbo-kroaziarra (j. 1856).
- 1934 – Gertrude Käsebier, estatubatuar argazkilaria (j. 1852).
- 1941 – Manuela Vargas, espainiar flamenko dantzari ijitoa (j. 1941).
- 1942 – Manuel Zarauza, kantabriar hegazkinlaria, Gerra Zibil garaian aparteko hegazkinlari izandakoa (j. 1917).
- 1953 – Hjalmar Hammarskjöld, Suediako lehen ministroa (j. 1862).
- 1960 – Joseph Gregor, austriar idazle eta antzerki irakaslea (j. 1888).
- 1964 – Mary Pinchot Meyer, estatubatuar kazetari eta margolaria (j. 1920).
- 1967 – Edith Fischerström, suediar margolari, artista grafiko, eskultore eta arte irakaslea (j. 1881).
- 1969 –
- Sonja Henie, norvegiar izotz patinatzailea eta aktorea (j. 1912).
- Serge Poliakoff, errusiar-frantziar margolaria (j. 1906).
- 1971 –
- Dean Acheson, estatubatuar abokatu eta politikaria, AEBetako Estatu idazkaria (j. 1893).
- Gene Vincent, estatubatuar musikaria, rock and rollaren eta rockabillyaren aitzindarietako bat (j. 1935).
- 1979 – Katharine Burr Blodgett, estatubatuar fisikari eta asmatzaile aitzindaria (j. 1898).
- 1987 – Fahri Korutürk, Turkiako presidentea (j. 1903).
- 1988 – Rafael García Serrano, nafar idazle eta kazetaria (j. 1917).
- 1991 – Arkadi Strugatski, errusiar idazlea, bere anaiarekin batera zientzia fikzioan aritutakoa (j. 1925).
- 1995 – Purificación Pérez Benavent, Pura Arcos, espainiar militante anarkista eta aktibista feminista (j. 1919).
- 1996 – René Lacoste, Krokodilo, frantziar tenislaria eta Lacoste jantzi markaren sortzailea (j. 1898).
- 1997 – John Denver, estatubatuar abeslari, kantautore eta ekintzailea (j. 1943).
- 1999 – Wilt Chamberlain, estatubatuar saskibaloi-jokalaria, NBAko inoizko hoberenetarikoa (j. 1936).
- 2006 – Gillo Pontecorvo, italiar zinema zuzendaria (j. 1919).
- 2007 – Kisho Kurokawa, japoniar arkitektoa (j. 1934).
- 2009 – Frank Vandenbroucke, belgikar txirrindularia (j. 1974).
- 2010 – Manuel Alexandre, espainiar aktorea (j. 1917).
- 2011 –
- Dennis Ritchie, estatubatuar fisikaria, C programazio lengoaiaren sortzailea eta Unix sistema eragilearen sortzaileetako bat (j. 1941).
- Hidemaro Watanabe, japoniar futbolaria (j. 1924).
- 2013 – Oscar Hijuelos, estatubatuar idazlea (j. 1951).
- 2015 - Colleen Farrington, estatubatuar modeloa eta kabaret abeslaria (j. 1936).
- 2020 –
- Conchata Ferrell, estatubatuar aktorea (j. 1943).
- Yehoshua Kenaz, israeldar eleberrigilea (j. 1937).
- Litokwa Tomeing, Marshall Uharteetako presidentea (j. 1939).
- 2021 – Paddy Moloney, irlandar musikaria, The Chieftains taldeko liderra (j. 1938).
- 2023 –
- Luis Alfredo Garavito, kolonbiar serieko hiltzaile eta pederasta eta sexu-erasotzailea (j. 1957).
- Remei Margarit i Tayà, kataluniar psikologoa, kantautorea, irakaslea eta idazlea (j. 1935).
- Eva Rysová, eslovakiar aktorea (j. 1932).
Jaiak eta urteurrenak
- Santu kristauak: Pilarreko Ama Birjina, Serafin
- Sehaska egutegiko izendegia: Pilare, Pili, Zutoia, Abene eta Arbil.
- Arrautzaren munduko eguna.
- Argentina: Dibertsitate Kulturala Errespetatzeko Eguna.
- Belize: Panamerikar Eguna eta Kolonen Eguna.
- Bolivia: Deskolonizazioaren Eguna.
- Txile: Amerikaren Aurkikuntza.
- Kolonbia: Arrazaren Eguna.
- Costa Rica: Kultura Topaketen Eguna.
- Espainia: Espainiako Egun Nazionala (Hispanitatearen Eguna).
- El Salvador: Arrazaren Eguna / Hispanitatearen Eguna.
- AEB: Kolonen Eguna. (Columbus Day)
- Guatemala: Arrazaren Eguna / Hispanitatearen Eguna.
- Ekuatore Ginea: Independentziaren Eguna.
- Honduras: Arrazaren Eguna / Hispanitatearen Eguna.
- Peru: Amerikaren Eguna.
- Mendebaldeko Sahara: Nazio Batasunaren Eguna.
- Uruguai: Amerikaren Eguna.
- Venezuela: Erresistentzia Indigenoan Eguna.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) German Agirre, otro asesinato con una sombra verde | Viento Sur. (Noiz kontsultatua: 2020-10-12).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.