Urriaren 8
Urriaren 8a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta laurogeita batgarren eguna da, 282.a bisurteetan. 84 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1934 – Emilio Iguzkiza hil zuen tiroz Guardia Zibilak Altsasun, 14 hilabeteko semea besoetan zuela. 34ko Urriko Iraultzaren baitan, greba eguna zen Altsasun ere.
- 1977 – ETAk Augusto Untzeta-barre Azpiri Gipuzkoako ahaldun nagusia eta bi guardia zibil hil zituen.
- 1979 – ETAk ikerkuntza kriminaleko Carlos Sanz Biurrum ikertzailea hil zuen Iruñean.
- 2006 – 18/98 sumarioan inputaturiko pertsonei laguntza emateko Altsasun "Bat egin eguna" antolatu zen.
- 2009 – Tren istripua izan zen Lezaman hildako bat eta hainbat zauritu eraginez.
Mundua
- 1600 – San Marinok, munduko errepublika zaharrenak, konstituzio idatzia onetsi zuen.
- 1856 – Bigarren Opio Gerra hasi zen Txina eta Mendebaldeko estatu batzuen artean, Perla ibaiko Gezien Gertakaria deritzonarekin.
- 1871 – Chicagoko Sute Handia piztu zen.
- 2005 – Kaxmir eskualdean epizentroa zuen lurrikarak 74.500 hildako eta 106.000 zauritu eragin zituen Pakistan, India eta Afganistanen.
- 2006 – Belgikako udal hauteskundeetan, eskuin muturreko Vlaams Belang alderdi politikoak, uste baino boto gutxiago lortu zituen.
- 2009 – 200 pertsonatik gora hil ziren Filipinetan euriaren ondorioz egondako lubizietan.
- 2010 – Espetxean zegoen Liu Xiaobok giza eskubideen aldeko ekintzaileak Bakearen Nobel Saria jaso zuen.
- 2022 – Ukrainako inbasioaren testuinguruan, Krimeako zubiaren galtzadan bat-bateko leherketa bat gertatu zen.
- 2023 – Alexandriako tiroketa gertatu zen. Polizia-agente batek Alexandriako (Egipto) autobus-bidaiari talde baten aurka tiro egin zuen. Erasoa Ponpeioren Zutabean gertatu zen. Bi turista israeldar eta gidari turistiko egiptoar bat hil ziren.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1989 – Etxarri-Aranatzen Nafarroa Oinez jaialdia ospatu zen.
Mundua
- 1971 – John Lennon ingeles musikari eta abeslariak Imagine kaleratu zuen Erresuma Batuan.
- 1976 – Marathon Man ("Maratoilaria") filma estreinatu zen, John Schlesingerek zuzendu eta Dustin Hoffman, Laurence Olivier, Roy Scheider, William Devane eta Marthe Keller aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1993 – Gettysburg filma estreinatu zen, Ronald F. Maxwellek zuzendu eta Tom Berenger, Jeff Daniels eta Martin Sheen aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1993 – Demolition Man ("Eraustzailea") filma estreinatu zen, Sylvester Stallone, Wesley Snipes, Sandra Bullock, Benjamin Bratt, Rob Schneider, Nigel Hawthorne eta Denis Leary aktoreek antzeztu zuten.
- 1997 – Seven Years in Tibet ("Zazpi Egun Tibeten") filma estreinatu zen, Jean-Jacques Annaudek zuzendu eta Brad Pitt eta David Thewlis aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Euskal Herria
- 2006 – Josu Ugarte autogidari leioaztarra hil zen istripu batean Urrakiko igoera sarian parte hartzen ari zenean.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1752 – Francisco Cabarrús, euskal jatorriko Espainiako ministroa eta finantza-gizona (h. 1810).
- 1799 – Martin Jose Iriarte, nafar militarra, Nafarroako erregeordea.
- 1849 – Morrochco Harriaga-Saint-Martin, lapurtar politikaria (h. 1905).
- 1870 – Demetrio Jauregialtzo, gipuzkoar indianoa, negoziogizona eta Argentinako Idiazabal herriaren fundatzailea (h. 1934).
- 1881 – Jose Soltxaga, Gerra Zibileko militar matxino nafarra (h. 1953).
- 1889 – Lorenzo Hurtado de Saratxo, bizkaitar enpresaburu eta politikaria, Bilboko alkatea (h. 1984).
- 1893 – Luis Gonzalez de Etxabarri, Aizkibel'dar Bingen, bizkaitar idazlea (h. 1971).
- 1899 – René Petit, euskal herritar futbolari eta ingeniaria, Akizen (h. 1989).
- 1900 – José María Amilibia, gipuzkoar abokatu eta politikaria (h. 1933).
- 1925 – Jose Maria Saltsamendi, Salsamendi III.a, euskal herritar erremontelaria (h. 2013).
- 1928 – Bitoriano Gandiaga, bizkaitar fraile frantziskotar eta olerkaria (h. 2001).
- 1941 – Carlos Zubiaga, bizkaitar abeslaria.
- 1953 – María José Vidorreta, UPNko errioxar-nafar politikaria, Cervera del Río Alhaman.
- 1957 – Miguel De Andres, Athleticeko nafar futbolari ohia.
- 1961 – Mixel Etxebest, zuberoar enpresaburu eta politikaria eta Maule-Lextarreko auzapeza.
- 1970 – Ángel Ruiz, nafar aktorea.
- 1971 – Roberto Ríos, bizkaitar futbolari ohia.
- 1972 –
- Cristina Martínez, gipuzkoar piraguista ohia, kayak (K1) modalitatean aritua.
- Mikel Otegi, gipuzkoar etakidea.
- 1973 – Alberto Undiano, gizonezkoen Espainiako Futbol Ligako arbitro laguntzailea, iruindarra.
- 1975 – Aiora Zulaika, Pirritx, euskal pailazoa.
- 1977 – Alain González Villanueva, bizkaitar futbolari ohia.
- 1979 – Mikel Elgezabal, bizkaitar txirrindulari ohi eta triatloilaria.
- 1980 – Julen Zelaieta, nafar bertsolaria.
- 1993 –
- Garbiñe Muguruza, euskal venezuelar tenislaria, Caracasen.
- Koldo Obieta, bizkaitar futbolaria.
- 2002 – Lorea Ibarra, gipuzkoar aktorea.
Mundua
- 1550 – Antonio Zapata, espainiar kardinala, Iruñeko apezpikua izandakoa (h. 1635).
- 1551 – Giulio Caccini, italiar abeslaria eta musikagilea (h. 1618).
- 1676 – Benito Jerónimo Feijóo, espainiar idazle beneditarra (h. 1764).
- 1712 – Alison Cockburn, eskoziar poeta, txantxazale eta socialitea (h. 1794).
- 1741 – José Cadalso, espainiar idazle eta militarra (h. 1782).
- 1807 – Harriet Taylor Mill, ingeles idazle eta filosofoa (h. 1858).
- 1808 – José Tomás Urmeneta, euskal jatorriko txiletar politikari eta industrialaria (h. 1878).
- 1810 – Zahari Zograf, bulgariar margolaria (h. 1853).
- 1826 – Emily Blackwell, medikuntzako lizentziatura eskuratu zuen hirugarren estatubatuar emakumea (h. 1910).
- 1846 – Vladimir Köppen, errusiar jatorriko alemaniar geografoa eta meteorologoa (h. 1940).
- 1848 – Pierre Degeyter, flandiar langile, musikari eta musikagile borrokalaria, Internazionalaren sortzailea (h. 1932).
- 1868 – Max Slevogt, alemaniar margolaria (h. 1932).
- 1870 – Louis Vierne, frantziar organojole eta konposatzailea (h. 1937).
- 1872 –
- Mary Engle Pennington, estatubatuar kimikari bakteriologiko, asmatzaile eta hozte-sistemaren injinerua (h. 1952).
- John Cowper Powys, galestar filosofo, eleberrigile, literatura kritikari eta olerkaria (h. 1963).
- 1873 – Ejnar Hertzsprung, daniar astronomoa (h. 1967).
- 1874 – István Bethlen, Hungariako lehen ministroa (h. 1946).
- 1879 – Chen Duxiu, txinatar idazlea eta politikaria (h. 1942).
- 1883 – Otto Heinrich Warburg, alemaniar biokimikaria, 1931ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1970).
- 1884 – Walther von Reichenau, alemaniar militarra (h. 1942).
- 1888 – Ernst Kretschmer, alemaniar psikiatra (h. 1964).
- 1890 – Philippe Thys, belgikar txirrindularia (h. 1971).
- 1892 – Marina Tsvetaieva, errusiar poeta eta idazlea (h. 1941).
- 1894 – Vicente Rojo Lluch, espainiar militarra eta Errepublikako Armadako Estatu Nagusiko burua (h. 1966).
- 1895 –
- Juan Perón, Argentinako presidentea eta peronismoaren sortzailea (h. 1974).
- Zog I.a Albaniakoa, Albaniako erregea (h. 1961).
- 1897 – Rouben Mamoulian, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1987).
- 1899 – Meggie Albanesi, britainiar aktorea (h. 1923).
- 1901 – Mark Lawrence Elwin Oliphant, australiar fisikaria (h. 2000).
- 1902 – Lauchlin Currie, kanadar-kolonbiar ekonomialaria, Roosevelt AEBetako presidentearen aholkularia (h. 1993).
- 1907 – Richard Sharpe Shaver, zientzia-fikzioko estatubatuar idazlea (h. 1975).
- 1913 – Solveig Gunbjørg Jacobsen, Antartikako Konbergentzia delako lerrotik hegoaldera jaio eta hazi zen lehen pertsona (h. 1996).
- 1915 – María Telo, espainiar legelari eta feminista (h. 2014).
- 1917 – Rodney Robert Porter, britainiar biokimikaria, 1967ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1985).
- 1918 – Jens Christian Skou, daniar kimikaria, 1997ko Kimikako Nobel saria (h. 2018).
- 1919 –
- Kiichi Miyazawa, Japoniarko lehen ministroa (h. 2007).
- Teresa Pàmies, kataluniar idazle, kazetari eta ekintzailea (h. 2012).
- 1920 – Frank Herbert, zientzia-fikzioko estatubatuar idazlea (h. 1986).
- 1925 – Andrei Siniavski, errusiar idazlea (h. 1997).
- 1927 –
- Emilia Currás, espainiar irakaslea, kimikaria, dokumentalista eta informatologoa (h. 2020).
- César Milstein, argentinar-britainiar biokimikaria, 1984ko Medikuntzako Nobel saria (h. 2002).
- 1928 – Leonard French, australiar artista, bere beirateengatik ezaguna (h. 2017).
- 1929 – Betty Boothroyd, britainiar politikaria, komunen Ganberako lehendakaritzako lehen emakumezkoa (h. 2023).
- 1930 – Toru Takemitsu, japoniar musikagilea (h. 1996).
- 1934 – Carmen Laffón, espainiar margolari eta eskultore figuratiboa (h. 2021).
- 1937 – Lourdes Beneria, kataluniar ekonomialaria eta unibertsitateko irakaslea.
- 1939 –
- Paul Hogan, australiar aktorea eta umorista.
- Elvīra Ozoliņa, sobietar atleta ohia, xabalina jaurtiketan aditua.
- Harvey Pekar, estatubatuar komikigilea (h. 2010).
- 1941 – Jesse Jackson, estatubatuar politikaria, beltzen eskubideen aldeko ekintzailea.
- 1942 –
- Pepe Domingo Castaño, galiziar irrati esatari, telebista aurkezle, abeslari eta idazlea (h. 2023).
- Mary Paz Pondal, asturiar aktorea.
- 1943 – Chevy Chase, estatubatuar umorista eta aktorea.
- 1946 –
- Hanan Ashrawi, palestinar politikaria.
- Aleksandr Gorxkov, errusiar patinatzaile-artistikoa (h. 2022).
- 1948 –
- Claude Jade, frantziar aktorea (h. 2006).
- Johnny Ramone, estatubatuar musikaria, The Ramones taldeko gitarra-jotzailea (h. 2004).
- 1949 –
- Ashawna Hailey, estatubatuar emakumezko ingeniari elektroniko transgeneroa, AMD Am9080 mikroprozesadorearen sortzaileetako bat (h. 2011).
- Sigourney Weaver, estatubatuar aktorea.
- 1951 – Maki Kaji, japoniar enpresaburua, sudokuaren aita pontekotzat hartua (h. 2021).
- 1953 – Julia Navarro, espainiar eleberrigile eta kazetaria.
- 1954 – Michael Dudikoff, estatubatuar aktorea.
- 1958 – Ursula von der Leyen, alemaniar politikaria, lehendabiziko emakumezko Alemaniko defentsa ministroa.
- 1960 – Lorenzo Milà, kataluniar kazetari eta telebista aurkezlea.
- 1964 – Ian Hart, ingeles aktorea.
- 1965 – Matt Biondi, estatubatuar igerilari ohia.
- 1966 – Karyn Parsons, estatubatuar aktorea, gidoilaria eta idazlea.
- 1967 – Primož Gliha, esloveniar futbolaria.
- 1969 – Susanna Griso, kataluniar telebista-aurkezlea.
- 1970 –
- Matt Damon, estatubatuar aktore eta gidoigilea.
- Sadiq Khan, Londresko alkatea.
- 1972 – Enrique Arce, espainiar aktorea.
- 1975 – Maria Teixidor i Jufresa, kataluniar enpresaburu eta abokatua.
- 1977 – Reese Hoffa, estatubatuar pisu-jaurtitzailea.
- 1978 – Nadia Yala Kisukidi, frantziar filosofoa eta unibertsitateko irakaslea.
- 1980 –
- Maria Antonia Massanet Mayol, espainiar irakaslea eta poeta.
- Robert Vrečer, esloveniar txirrindulari ohia.
- 1982 – Annemiek van Vleuten, herbehereetar txirrindularia.
- 1983 – Oleksandra Matviitxuk, giza eskubideen defendatzaile ukrainarra.
- 1985 – Bruno Mars, estatubatuar abeslari, musikagile, musika-ekoizle, aktore eta koreografoa.
- 1988 – Sarina Valentina, estatubatuar emakumezko aktore pornografiko eta glamour modelo transgeneroa.
- 1989 – Alejandra Villafañe, kolonbiar aktore eta modeloa (h. 2023).
- 1993 – Jorge Ureña, espainiar atleta, proba konbinatuetan aditua.
- 1997 – Bella Thorne, estatubatuar aktorea, abeslaria, zinema zuzendaria eta idazlea.
- 1998 - Ptazeta, espainiar rapzalea, kantugilea eta kantaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1656 – Urban Vargas, nafar musikagile eta kapera-maisua, Valentzian (j. 1606).
- 1715 – Francisco Alesón, nafar jesuita eta historialaria, Nafarroako kronikagile gisa Josef Moreten ondorengoa (j. 1634).
- 1743 – Francisco Picart, nafar inprimatzaile eta liburu-saltzailea (j. c. 1667).
- 1863 – Enrique Bedia, euskal historialari eta diplomatikoa, Jerusalemen (j. 1802).
- 1909 – Nemesio Artola, gipuzkoar diplomazialari eta idazlea (j. 1843).
- 1934 – Emilio Iguzkiza, altsasuar gizasemea, goardia zibilak eraila.
- 1951 – Nicolás María Urgoiti, euskal ingeniari eta enpresaria, Madrilen (j. 1869).
- 1974 – Carlos Landi Sorondo, gipuzkoar paisaia-egilea, kartel-egilea, grabatzailea, dekoratzailea eta ilustratzailea (j. 1896).
- 1977 – Augusto Unceta-Barrenechea, bizkaitar enpresaburu eta politikaria (j. 1923).
- 1986 – Flora de la Torre, 110 urte eta 276 egun bizi izandako euskal herritarra (j. 1876).
- 2000 – Anselmo Aranberri, gipuzkoar futbolaria (j. 1921).
- 2003 – Javier Urquijo, bilbotar margolaria (j. 1939).
- 2005 – Micaela Portilla, XX. mendeko Euskal Herriko antropologo eta historialarien artean garrantzitsuenetakoa (j. 1922).
- 2006 – Josu Ugarte, auto gidaria.
- 2008 – Gotzon Garate, elgoibartar hizkuntzalari, idazle eta apaiz jesulaguna (j. 1934).
- 2009 – Alfredo Floristán Samanes, nafar geografo, idazle eta unibertsitateko irakaslea, Madrilen (j. 1921).
Mundua
- 1286 – Joan I.a Bretainiakoa, Bretainiako dukea.
- 1354 – Cola di Rienzo, italiar politikaria (j. 1313).
- 1614 – Antonio Benegas, gaztelar elizgizona, Iruñeko apezpikua (j. 1559).
- 1735 – Yongzheng, Txinako enperadorea (j. 1678).
- 1754 – Henry Fielding, ingeles eleberrigile, kazetari, dramagile eta poeta (j. 1707).
- 1803 – Vittorio Alfieri, italiar antzerkigile eta poeta (j. 1749).
- 1834 – François-Adrien Boieldieu, frantziar musikagilea (j. 1775).
- 1869 – Franklin Pierce, Ameriketako Estatu Batuetako 14. Presidentea (j. 1804).
- 1879 – Miguel Grau, El Caballero de los mares, perutar politikari eta militarra (j. 1834).
- 1888 – Jules d'Anethan, Belgikako lehen ministroa (j. 1803).
- 1896 – George du Maurier, frantziar ingeles marrazkilari, umorista grafiko eta idazlea (j. 1834).
- 1897 – Alexei Savrasov, errusiar paisai-margolaria (j. 1830).
- 1910 – Maria Konopnicka, poloniar poeta, eleberrigile, haur literaturako idazle, kazetari eta ekintzailea (j. 1842).
- 1927 – Ricardo Güiraldes, argentinar idazlea (j. 1886).
- 1928 – Ivan Skvortsov-Stepanov, errusiar militante boltxebikea (j. 1870).
- 1929 – Jacek Malczewski, poloniar margolaria (j. 1854).
- 1932 – Carmen de Burgos, espainiar kazetaria, idazlea, itzultzailea eta aktibista (j. 1867).
- 1936 – Brígida Pardo López, espainiar etxekoandrea, fusilatua (j. 1904).
- 1945 – Felix Salten, austriar idazlea (j. 1869).
- 1953 - Kathleen Ferrier, britainiar kontralto abeslaria (j. 1912).
- 1957 – Hassiba Ben Bouali, Aljeriako gerrako gudaria eta militantea (j. 1938).
- 1963 – Remedios Varo, margolari surrealista, idazlea eta artista grafikoa (j. 1908).
- 1966 – Célestin Freinet, frantziar pedagogo berritzailea (j. 1896).
- 1967 – Clement Attlee, Erresuma Batuko lehen ministroa (j. 1883).
- 1969 – Alfred Pose, bearnotar bankari eta politikaria, Donibane Lohizuneko auzapeza (j. 1899).
- 1973 – Gabriel Marcel, frantziar filosofo, antzerkigile, literatura-kritikari, musikari eta existentzialista kristaua (j. 1889).
- 1982 – Philip J. Noel-Baker, britiainiar politikari eta atleta, 1959ko Bakearen Nobel Saria (j. 1889).
- 1985 – Riccardo Bacchelli, italiar idazlea (j. 1891).
- 1986 – Megumu Tamura, japoniar futbolaria (j. 1927).
- 1987 – Konstantinos Tsatsos, Greziako presidentea (j. 1899).
- 1992 –
- Willy Brandt, Alemaniako kantzilerra (j. 1913).
- Marta Grau, kataluniar aktorea (j. 1890).
- 1994 – Manuel Piña, espainiar moda-diseinatzailea (j. 1944).
- 1995 – Asunción Bastida, goi-joskintzako moda-diseinatzaile kataluniarra (j. 1902).
- 2001 –
- Mongo Beti, frantsesezko kamerundar idazlea (j. 1932).
- Kenneth L. Hale, estatubatuar hizkuntzalaria (j. 1934).
- 2008 – George Emil Palade, errumaniar-estatubatuar medikua eta biologoa, 1974ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1912).
- 2011 – Irma Kukkasjärvi, finlandiar ehungintzako artista eta diseinatzailea (j. 1941).
- 2013 – Philip Chevron, irlandar gitarrajolea, abeslaria eta konposatzailea, The Pogues taldeko kidea (j. 1957).
- 2016 – Alina María Hernández, Cachita, kubatar telebistako aktorea (j. 1970).
- 2020 –
- Teresita Aguilar, costaricar zirujaua, irakaslea eta biologoa (j. 1933).
- Ali Khalif Galaydh, Somaliako lehen ministroa (j. 1941).
- Miguel Giubergia, argentinar abokatu eta politikaria (j. 1953).
- Charles Moore, estatubatuar atleta (j. 1929).
- Joseph Pérez, frantziar historialaria, Espainiako eta Hispanoamerikako historian aditua (j. 1931).
- 2021 – Tony MacMahon, irlandar akordeoijole eta irrati esatari eta telebista aurkezlea (j. 1939).
- 2022 – Gerben Karstens, herbeheretar txirrindularia (j. 1942).
- 2023 – Lászlo Sólyom, Hungariako presidentea (j. 1942).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Gorosti eta Baiona.
- Jaieguna: Baionako eliza nagusiaren festaburua.
- Lesbianen Nazioarteko Eguna
- Olagarroaren Nazioarteko Eguna