Urriaren 31
Urriaren 31a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta laugarren eguna da, 305.a bisurteetan. 61 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1808 – Zornotzako gudua, Iberiar Penintsulako Gerrakoa.
- 1980 – ETAk Juan de Dios Doval de Mateo zibila hil zuen Donostian, eta Jose Maria Perez López abokatua Hernanin.
- 2010 – Donibane Lohizunen, haize bolada bortitz batek eraikin baten aurka bultzatuta Kitesurflari bat hil zen.
Mundua
- 1926 – Anteo Zamboni 15 urteko gazte anarkistak Benito Mussoliniren aurkako atentatua egin zuen Bolonian. Helburua ez zuen lortu eta faxistek bertan hil zuten.
- 1973 – Helikoptero batean egin zuten ihes IRAko hiru presok Dublingo Mountjoy espetxetik.
- 1980 – Jimmy Carter Ameriketako Estatu Batuarretako presidenteak Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren gaineko enbargoa aldarrikatu zuen.
- 2006 – Pakistango armadak ustez terroristak hezteko erabiltzen zen eskola koraniko bat bonbardatu zuen Afganistango mugatik gertu, 80 lagun hil zirelarik.
- 2007 – Espainiako Diputatuen Kongresuan Espainiako Oroimen Historikoaren Legea onartu zen, haren bidez Espainiako Gerra Zibilaren nahiz ondorengo Francoren diktadurako jazarpen eta bortizkeriaren biktimen errekonozimendua egin zen.
- 2011 – Munduko biztanleria 7.000 miloi pertsonetara iritsi zen.
- 2015 – Metrojet 9268 hegaldiak Sharm el-Sheikheko Nazioarteko Aireportutik (Egipto) atera ondoren istripua izan zuen. 224 gizabanako hil ziren: 219 errusiar, lau ukrainar eta bielorrusiar bat.
Arte eta kultura
Mundua
- 1724 – Georg Friedrich Händelen Tamerlano opera estreinatu zen, Londresen.
- 1512 – Kapera sistinoko freskoak inauguratu zituzten.
- 1996 – Irlandako Errepublikan TG4 irlanderazko telebista katea lehebizikoz aireratu zen.
- 1997 – James Cameron kanadiar zinema zuzendariaren Titanic filma estreinatu zen.
Zientzia eta teknologia
Mundua
- 1794 – John Dalton fisikari britainiarrak diskromatopsia edo daltonismoa ikusmenaren gaixotasuna aurkitu zuen.
Kirolak
Mundua
- 2015eko Munduko Errugbi Txapelketa: Zeelanda Berria garaile izan zen.
- 2020ko Sei Nazioen Txapelketaren azken partida jokatu zen. Ingalaterrak 29. aldiz irabazi zuen txapelketa.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1749 – Santos Angel Otxandategi, bizkaitar arkitektoa (h. 1802).
- 1825 – Charles Martial Lavigerie, lapurtar kardinala (h. 1892).
- 1832 – Juan Bautista Belaunzaran, Patxi Bakallo, gipuzkoar bertsolaria (h. 1896).
- 1906 – Jose Maria Iribarren, nafar abokatu, kazetari, hiztegigile, paremiologo eta idazlea (h. 1971).
- 1908 – Francis Daguerre, lapurtar errugbilaria, Saint-Pierre eta Mikelunen (h. 1985).
- 1914 – Jon Bilbao Azkarreta, euskal gaien ikertzaile eta bibliografoa, Puerto Ricon (h. 1994).
- 1916 – Manuel Markinez, bizkaitar futbolari ohia.
- 1917 – Raymond Duc, Ramuntcho, baxenafar soldadua (h. 1950).
- 1933 – Florentino Goiburu, gipuzkoar bertsolari eta artzaina (h. 2012).
- 1937 –
- Jaime Etxebarria, gipuzkoar belar hockey jokalari ohia.
- Jean Etxepare Landerretxe, euskal idazlea (h. 1961).
- 1942 – Patxi Uribarren, arabar karmeldar, idazle eta euskaltzaina.
- 1945 –
- José Miguel Espinosa, bizkaitar igerilari ohia.
- Pedro Tabar, UPNko nafar politikaria.
- 1954 – Jexux Arzallus, gipuzkoar bertsolaria.
- 1956 – Belen Greaves, bizkaitar politikaria.
- 1960 – Javier Colina, nafar kontrabaxu-jotzailea.
- 1960 – Txelo Auzmendi Jimenez, arabar terapeuta eta politikaria.
- 1963 –
- Jose Luis Astiazaran, Errealeko presidente ohia, Mexiko Hirian.
- Jean-Philippe Mallé, frantziar politikaria, Baionan.
- 1965 – Mario Zorrilla, bizkaitar aktorea.
- 1966 – Julio Barcina, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1967 – Miguel Ángel Pérez Lasa, gipuzkoar futbol arbitroa.
- 1979 – Soraya Prieto Fernández, arabar kimikaria.
- 1981 – Igotz Garde, nafar futbolari ohia.
- 1983 – Arkaitz Diaz Gorostegi, gipuzkoar traineru-estropadetako patroia.
- 1984 – Jon Orbegozo, gipuzkoar futbolaria.
- 1986 – Iosu Esnaola, gipuzkoar futbolaria.
- 1987 –
- Xabier Etxeita, bizkaitar futbolaria.
- Garazi Martin, bizkaitar arraunlaria.
- 1995 – Jon Agirrezabala, bizkaitar futbolaria.
Mundua
- 1291 – Philippe de Vitry, frantziar musikagilea, musikako teorialaria, Erromatar Eliza Katolikoko apezpikua eta latinezko poeta (h. 1361).
- 1343 – Fernando I.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (h. 1383).
- 1391 – Eduardo I.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (h. 1438).
- 1424 – Ladislao III.a Poloniakoa, Poloniako, Hungariako eta Kroaziako errege eta Lituaniako Dukerri Handiko duke gorena (h. 1444).
- 1632 – Johannes Vermeer, herbeherear margolari barrokoa (h. 1675).
- 1638 – Meindert Hobbema, holandar margolari eta marrazkilaria (h. 1709).
- 1705 – Klemente XIV.a, Aita santua (h. 1774).
- 1740 – Philip James Loutherbourg, frantziar-britaniar margolaria (h. 1812).
- 1760 – Katsushika Hokusai, japoniar margolari, marrazkilari eta grabatzailea (h. 1849).
- 1767 – María Isidra de Guzmán y de la Cerda, Espainian Hizkuntzan unibertsitateko doktore-gradua eta Hizkuntza Ohorezko Akademikoaren duintasuna lortutako lehen emakumea (h. 1803).
- 1769 – Juan Egaña, txiletar politikaria eta idazlea (h. 1836).
- 1790 – Francisco Javier de Istúriz, Espainiako presidentea (h. 1871).
- 1795 – John Keats, ingeles poeta erromantikoa (h. 1821).
- 1815 – Karl Weierstrass, alemaniar matematikaria (h. 1897).
- 1816 – Philo Remington, estatubatuar industrialaria, bere izena daraman fusilaren asmatzailea (h. 1889).
- 1828 – Joseph Wilson Swan, britainiar kimikaria (h. 1914).
- 1835 – Adolf von Baeyer, alemaniar kimikaria, 1905eko Kimikako Nobel Saria (h. 1917).
- 1838 – Luis I.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (h. 1889).
- 1851 – Luisa Suediakoa, Danimarkako erregina ezkontidea (h. 1926).
- 1854 – Otto Sverdrup, norvegiar esploratzaile polarra (h. 1930).
- 1857 – Axel Munthe, suediar psikiatra eta idazlea (h. 1949).
- 1873 – David Randall-MacIver, ingeles jatorriko estatubatuar arkeologo eta antropologoa (h. 1945).
- 1875 – Vallabhbhai Patel, Indiako estatu-gizona (h. 1950).
- 1876 – Natalie Clifford Barney, estatubatuar idazle, poeta eta eleberrigilea (h. 1972).
- 1880 – Julia Peterkin, estatubatuar idazlea (h. 1961).
- 1885 – Karl Radek, sobietar politikaria eta kazetaria (h. 1939).
- 1887 – Chiang Kai-shek, Txinako gobernuburua (h. 1975).
- 1889 – María Sánchez Arbós, espainiar maistra eta pedagogoa (h. 1976).
- 1892 – Alexander Alekhine, errusiar xake jokalaria (h. 1946).
- 1895 – Basil Liddell Hart, britainiar militar , historialari militarra eta teoriko militarra (h. 1970).
- 1896 – Petiso Orejudo, argentinar serieko hiltzailea (h. 1944).
- 1898 – Alfred Sauvy, frantziar estatistikaria, demografoa eta ekonomista (h. 1990).
- 1902 –
- Carlos Drummond de Andrade, brasildar olerkaria (h. 1987).
- Abraham Wald, errumaniar estatistikari nabarmena (h. 1950).
- 1903 –
- Bertrand de Jouvenel, frantziar idazle eta politikaria (h. 1987).
- María Teresa León, 27ko belaunaldiko espainiar idazlea (h. 1988).
- Joan Violet Robinson, ingeles ekonomialaria (h. 1983).
- 1920 –
- Takashi Kano, japoniar futbolaria (h. 2000).
- Dedan Kimathi, Kenyaren independentziaren aldeko borrokalaria (h. 1957).
- Helmut Newton, alemaniar moda-argazkilaria (h. 2004).
- Fritz Walter, alemaniar futbolaria (h. 2002).
- 1922 –
- Barbara Bel Geddes, estatubatuar aktorea (h. 2005).
- Norodom Sihanouk, Kanbodiako Erregea (h. 2012).
- 1925 –
- Lee Grant, estatubatuar aktore eta zuzendaria.
- Charles Willard Moore, estatubatuar arkitektoa (h. 1993).
- John A. Pople, britainiar kimikari teorikoa, 1998ko Kimikako Nobel Saria (h. 2004).
- 1929 –
- Bud Spencer, italiar aktorea (h. 2016).
- Fumio Watanabe, japoniar aktorea (h. 2004).
- 1930 – Michael Collins, estatubatuar astronauta (h. 2021).
- 1935 – Mohamed Hussein Tantawi, Egiptoko Arabiar Errepublikako presidentea (h. 2021).
- 1936 – Michael Landon, estatubatuar aktore, ekoizle zuzendari eta gidoilaria (h. 1991).
- 1937 – Jean-Louis Servan-Schreiber, frantziar kazetaria, saikeragilea eta giza eskubideen aldeko aktibista (h. 2020).
- 1939 – Ali Farka Touré, maliar abeslari eta gitarra-jotzailea (h. 2006).
- 1941 – Abel Matutes, espainiar politikaria, abokatua eta enpresaburua.
- 1942 – David Ogden Stiers, estatubatuar aktorea (h. 2018).
- 1946 – Stephen Rea, irlandar aktorea.
- 1947 –
- Carmen Alborch, espainiar politikaria eta idazlea (h. 2018).
- Herman Van Rompuy, Europar Batasuneko Kontseiluko lehen lehendakaria.
- 1950 –
- John Candy, kanadar aktorea (h. 1994).
- Zaha Hadid, irakiar jatorriko britainiar arkitekto dekonstruktibista (h. 2016).
- Marcela Tinayre, argentinar irrati eta telebistako enpresaburua eta irrati eta telebistako aurkezlea.
- 1951 – Luis Antonio de Villena, espainiar idazlea, poeta, narratzailea eta saiakera-idazlea.
- 1953 –
- José Alberto Costa, portugaldar futbolari ohia.
- Carlos Páez Rodríguez, 1972ko Uruguaiko Aireko Armadaren 571 hegaldiaren istripu eta odiseatik bizirik ateratako bat.
- 1957 – Consuelo Rumí, espainiar psikologoa, irakaslea eta politikaria.
- 1958 –
- Jeannie Longo, frantziar txirrindulari ohia, historiako hoberenetakoa.
- Simon Poidevin, australiar errugbilaria.
- 1960 – Arnaud Desplechin, frantziar zinemagilea.
- 1961 –
- Peter Jackson, zeelandaberritar zinema zuzendaria.
- Larry Mullen Jr., irlandar musikaria, U2 taldeko bateriajolea.
- 1963 – Dunga, brasildar futbolari ohia.
- 1964 – Marco van Basten, herbeheretar futbolari ohia, bere garaiko aurrelari onenetakoa.
- 1966 –
- Christina Aguilar, pop eta dance generoetako thailandiar abeslaria.
- Adam "Ad-Rock" Horovitz, estatubatuar rap abeslaria, gitarra-jotzailea eta aktorea. Beastie Boys taldearen sortzailea.
- 1971 – Tom Smith, eskoziar errugbilaria (h. 2022).
- 1976 – Piper Perabo, estatubatuar aktorea.
- 1977 – Chikara Fujimoto, japoniar futbolari ohia.
- 1978 –
- Alfredo Anderson, panamar futbolari ohia.
- Franck Gastambide, frantziar aktore eta zinema zuzendaria.
- 1980 – Kengo Nakamura, japoniar futbolaria.
- 1986 – Día Sexto, espainiar rap-kantaria.
- 1989 – Nanase Kiryu, japoniar futbolari ohia.
- 2000 – Willow Smith, estatubatuar aktore, modelo eta abeslaria.
- 2002 – Ansu Fati, ginear futbolaria.
- 2005 – Leonor Borboikoa, Filipe VI.a Espainiakoa eta Letizia Ortizen alaba. Espainiako erresumarako oinordekoa.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1630 – Julian Kortazar, bizkaitar apaiza, Tucumángo apezpikua eta Bogotako artzapezpikua, Bogotan (j. 1576).
- 1644 – Eneko Velez Gebarakoa, zazpigarren Oñatiko kondea, euskal herritar politikari eta diplomatikoa (j. 1566).
- 1849 – José Antonio Ibarra, bizkaitar merkatari, enpresaburu eta industrialaria (j. 1774).
- 1931 – Jean Barbier, euskal idazlea (j. 1875).
- 1936 – Francisco Carrascón, nafar musikagilea, Madrilen fusilatua (j. 1876).
- 1945 – Ignacio Zuloaga, gipuzkoar margolaria, Madrilen (j. 1870).
- 1969 – Fidel Sarriegi, gipuzkoar idazlea (j. 1920).
- 1980 – Juan de Dios Doval Mateo, Donostiako Zuzenbide Fakultateko irakaslea eta politikaria, ETAk eraila (j. 1943).
- 1988 – Guy Petit, lapurtar politikaria (j. 1905).
- 1999 – Denise Bellon, Ipar Euskal Herrian bizi izandako frantziar argazkilaria (j. 1902).
- 2009 –
- Boni Fernandez, bilbotar txistularia (j. 1924).
- Alfonso Ventura, nafar kazetaria eta idazlea (j. 1926).
Mundua
- 1214 – Leonor Ingalaterrakoa, Ingalaterrako Erresumako printzesa eta Gaztelako erregina ezkontidea (j. 1162).
- 1448 – Joan VIII.a Paleologo, Bizantzioko enperadorea.
- 1661 – Mehmet Koprülü, Koprülü dinastiaren sortzaile eta Inperio Otomanoko Bisir Handia.
- 1732 – Viktor Amadeo II.a, Savoiako dukea, Siziliako erregea eta Sardiniako erregea (j. 1666).
- 1744 – Leonardo Leo, italiar musikagile eta txelo-jotzailea (j. 1694).
- 1793 – Jacques Pierre Brissot, frantziar kazetari, abolizionista eta iraultzailea, Girondarren buruzagia (j. 1754).
- 1806 – Utamaro, japoniar grabatzailea (j. c. 1753).
- 1851 – Petri II.a Petrović-Njegoš, Montenegroko apezpiku-printze, olerkari eta filosofoa (j. 1813).
- 1860 – Thomas Cochrane, Erresuma Batuko Itsas Armadako almirantea (j. 1775).
- 1866 – William Hopkins, ingeles geologo eta matematikaria (j. 1793).
- 1867 – William Parsons, irlandar astronomoa eta parlamentuko ordezkaria (j. 1800).
- 1881 – George W. De Long, estatubatuar militar eta esploratzailea (j. 1844).
- 1884 – Marie Bashkirtseff, errusiar idazlea, margolaria eta eskultorea (j. 1858).
- 1887 – José Oliver y Hurtado, espainiar historialari, arkeologo eta apaiz katolikoa (j. 1827).
- 1918 – Egon Schiele, austriar margolaria (j. 1890).
- 1925 –
- Mikhail Frunze, Armada Gorriko komandantea (j. 1885).
- Max Linder, frantziar-zinema antzezlea (j. 1883).
- 1926 –
- Harry Houdini, hungariar-estatubatuar ilusionista eta showmana (j. 1874).
- Anteo Zamboni, 15 urte zituelarik Benito Mussolini hiltzen saiatu zen italiar gaztea (j. 1911).
- 1929 – António José de Almeida, Portugalgo presidente eta lehen ministroa (j. 1866).
- 1939 – Otto Rank, austriar psikiatra (j. 1884).
- 1943 – Max Reinhardt, austriar antzerki-zuzendaria eta zinemagilea (j. 1873).
- 1945 – Prudencio Melo, espainiar artzapezpikua, Gasteizko apezpikua izandakoa (j. 1860).
- 1960 – H. L. Davis, estatubatuar eleberrigile eta olerkaria (j. 1894).
- 1961 – Augustus John, galestar margolari, marrazkilari eta grabatzailea (j. 1878).
- 1969 –
- Lola Membrives, argentinar-espainiar tonadilla-kantaria, sopranoa eta aktorea (j. 1885).
- Juana Rouco Buela, jantzigintzako langilea eta anarkista, Argentinako anarkosindikalismoaren pertsonaiarik garrantzitsuenetariko bat (j. 1889).
- 1976 – Eileen Gray, irlandar arkitekto, artista eta altzari diseinatzailea, arkitektura modernoaren aitzindarietako bat (j. 1878).
- 1984 –
- Eduardo De Filippo, italiar antzerkigile, aktore, zuzendari eta gidoigilea (j. 1900).
- Indira Gandhi, Indiako Lehen Ministroa (j. 1917).
- 1986 – Robert S. Mulliken, estatubatuar kimikari eta fisikaria, 1966ko Kimikako Nobel Saria (j. 1896).
- 1988 –
- John Houseman, Errumanian jaiotako britainiar-estatubatuar aktore eta ekoizlea (j. 1902).
- Alfred Pellan, kanadar margolaria, marrazkigilea eta dekoratzailea, Kanadako artistarik garrantzitsuenetako bat (j. 1906).
- George Uhlenbeck, herbeheretar-estatubatuar fisikaria (j. 1900).
- 1989 – Conrad Beck, suitzar musikagilea (j. 1901).
- 1993 –
- Ramon Campabadal, kataluniar futbolari eta esku huskako pilotaria (j. 1909).
- Federico Fellini, italiar zinema zuzendaria, XX. mendeko ospe handienetakoa (j. 1920).
- River Phoenix, estatubatuar aktorea (j. 1970).
- 1995 – Bill Rowling, Zeelanda Berriko 30. lehen ministroa (j. 1927).
- 1996 – Marcel Carné, frantziar zinemagilea (j. 1906).
- 2002 –
- Michail Stasinopoulos, Greziako presidentea (j. 1903).
- Raf Vallone, italiar antzezlea (j. 1916).
- 2005 – Amrita Pritam, indiar idazlea, Punjabgo literaturako lehen emakume garrantzitsutzat hartua (j. 1919).
- 2006 – Pieter Willem Botha, Hegoafrikako azken lehen ministroa eta lehendabiziko estatu presidentea, apartheid sistemaren sustatzailea (j. 1916).
- 2007 –
- Modest Cuixart, kataluniar pintore, grabatzaile eta eszenografoa (j. 1925).
- Ray Gravell, galestar errugbilaria (j. 1951).
- 2011 –
- Flórián Albert, hungariar futbolaria (j. 1941).
- Ali Saibou, Nigerko presidentea (j. 1940).
- 2012 –
- Gae Aulenti, italiar arkitektoa (j. 1927).
- Fernando Díaz-Plaja, kataluniar historialaria, saiakeragilea eta narratzailea (j. 1918).
- 2020 –
- Sean Connery, eskoziar zinema aktore eta ekoizlea (j. 1930).
- Javier Reverte, espainiar bidaiatu, idazle eta kazetaria (j. 1944).
- 2021 –
- Dorothy Manley, ingeles atleta (j. 1927).
- Catherine Tizard, Zeelanda Berriko 16. gobernadore orokorra (j. 1931).
- 2022 – Sharon Presley, estatubatuar liberal libertarioa, anarko-kapitalista, feminista indibidualista, idazlea, ekintzailea eta psikologiako irakaslea (j. 1943).
- 2023 – Ken Mattingly, estatubatuar astronauta (j. 1936).
Jaiak eta urteurrenak
- Halloween eguna: Nagusiki herrialde anglosaxoietan ospatu ohi da.
- Sehaska egutegiko izendegia: Etxepare eta Janamari (Joana eta Mari izenak bat eginik).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.