Urriaren 3
Urriaren 3a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hirurogeita hamaseigarren eguna da, 277.a bisurteetan. 89 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1978 – ETAk, Francisco Asis Liesa Morote militarra hil zuen Bilbon.
- 1980 – ETAk hiru polizia nazional hil zituen Durangon.
- 1987 – Euskal errefuxiatuen aurkako polizia operazio erraldoia abiatu zuten Ipar Euskal Herrian. Egun guztian zehar luzatu zen operazioan 61 lagun atxilotu zituzten ia 2.000 poliziak. Egun gutxitan, 200 euskal herritar atxilotu zituzten; haietatik 60 kanporatu eta 15 deportatu egin zituzten.
- 2007 – Michelin enpresa frantziarrak Lasarteko lantegian 400 lanpostu kenduko zituela iragarri zuen.
Mundua
- 1965 – Kubako Alderdi Komunista (PCC) eratu zuten hainbat alderdik.
- 1990 – Ekialdeko eta Mendebaldeko Alemania batu egin ziren.
- 2009 – Irlandarrek Lisboako Itunari baiezkoa eman zioten bigarren erreferendumean.
- 2013 – Lampedusara zihoan ontzi bat hondoratu zen eta ondorioz, Somaliako eta Eritreako 366 migrante hil ziren. Bizirik erreskatatuak 155 izan ziren, baina beste hainbeste Mediterraneoko uretan galdu ziren.
- 2017 – Katalunian greba orokorra burutu zen.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1994 – Goenkale telesaila ETB1ean estreinatu zen. 2015eko abenduaren 21ean amaitu zen. – telesailak 22 denboraldi iraun zituen, guztira 3.708 atalekin.
- 2011 – Sarrionandiak saiakera arloko Euskadi Saria irabazi zuen.
Mundua
- 1941 – The Maltese Falcon ("Maltar Belatza") filma estreinatu zen, John Hustonek zuzendu eta Humphrey Bogart, Mary Astor, Gladys George, Peter Lorre eta Sydney Greenstreet aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1955 – The Trouble with Harry ("Arazoa Harryrekin") filma estreinatu zen, Alfred Hitchcockek zuzendu eta Edmund Gwenn, John Forsythe, Shirley MacLaine, Mildred Natwick, Mildred Dunnock, Jerry Mathers eta Royal Dano aktoreek antzeztu zuten.
- 1971 – The Big Boss ("Buruzagi Handia") filma estreinatu zen, Lo Weik zuzendu eta Bruce Lee, Maria Yi, James Tien, Yin-chieh Han eta Tony Liu aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1980 – The Elephant Man ("Elefante Gizona") estreinatu zen, David Lynchek zuzendu eta Anthony Hopkins, John Hurt, Anne Bancroft eta John Gielgud aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2011 – Tuvalu estatuak larrialdi egoera deklaratu zuen ur eskasiagatik. 10.500 pertsona bizi diren Ozeano Bareko irla-multzoan euririk ez zuen egin ia sei hilabetetan.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Mundua
- 1998 – Alberto Tomba eskialari italiarra erretiratu egin zen 31 urte zituela.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1850 – Francisco Goitia, gipuzkoar industrialaria eta enpresaburua (h. 1914).
- 1872 – Candido Albistur Iturria, nafar konposatzaile, zuzendari eta pianojolea (h. 1955).
- 1892 – Inazio Larrañaga, gipuzkoar idazlea (h. 1975).
- 1897 – Francisco Torres Ibañez, Frai Filipe Murietakoa, nafar fraide kaputxinoa eta idazlea (h. 1966).
- 1904 – Álvaro Arana, euskal kirolaria (h. 1937).
- 1931 – Julen Gimon, euskal politikari eta abokatua (h. 2001).
- 1934 – Jean-Baptiste Orpustan, onomastikan espezializatutako baxenafar euskalaria, lexikografia eta hizkuntzalaritza historikoa ikertzen nabarmendua.
- 1948 – Maite Gezala Legorburu, Oiartzuar abeslaria eta ekintzaile soziala.
- 1952 – Rafael Ladrón de Guevara, arabar txirrindulari ohia.
- 1953 – Aurelia Arkotxa, baxenafar idazlea eta euskaltzain osoa.
- 1956 – Pello Lizarralde, gipuzkoar idazlea.
- 1959 – Ricardo Valencia, nafar alpinista (h. 2007).
- 1961 – Amaia Vazquez, psikologo kliniko eta sexologo euskalduna.
- 1962 – Maite Aristegi, gipuzkoar sindikalista.
- 1964 – Jose Maria Berasategi, gipuzkoar aktorea.
- 1966 – Natalia Azpiazu, gipuzkoar atleta ohia da, distantzia ertainetan aditua.
- 1967 –
- Arantza Aldezabal, gipuzkoar ikertzailea, biologoa eta Irakaslea.
- Javier de Andrés, PPko arabar politikaria, Arabako Ahaldun Nagusi ohia eta Espainiako Gobernuaren ordezkaria EAEn.
- Iñigo Arriola, gipuzkoar entrenatzaile eta futbolari ohia.
- 1972 – Mikel Zubeldia, gipuzkoar idazlea.
- 1973 – Sandrine Jauregiberri, lapurtar errugbilaria.
- 1977 – David Valdelvira, bizkaitar aktorea eta eszena-zuzendaria.
- 1979 – Aritz Laskurain, gipuzkoar pilotari ohia.
- 1994 – Kepa Arrizabalaga, bizkaitar futbolaria.
Mundua
- 1458 – Kasimiro Jagellondarra, poloniar santua (h. 1484).
- 1646 – Joseph Parrocel, frantziar margolaria eta marrazkigilea (h. 1704).
- 1648 – Élisabeth Chéron, jakintza alor anitzeko frantziar emakumea (h. 1711).
- 1786 – Carl Almenrader, alemaniar irakasle, musika tresna diseinatzaile eta konpositorea (h. 1846).
- 1797 – Leopoldo II.a Toskanakoa, Toskanako duke handia (h. 1870).
- 1804 – Allan Kardec, Espiritismoaren sortzailea (h. 1869).
- 1830 – Albert Günther, alemaniar-britainiar zoologoa (h. 1914).
- 1832 – Lina Sandell, suediar poeta eta gospel himnoen egilea (h. 1903).
- 1843 – Luke Fildes, ingeles ilustratzaile eta margolaria (h. 1927).
- 1850 – Franciszek Rychnowski, poloniar kimikaria (h. 1929).
- 1858 – Eleonora Duse, italiar aktorea, bere garaiko aktore hoberenetakotzat hartua (h. 1924).
- 1867 – Pierre Bonnard, frantziar margolaria (h. 1947).
- 1871 – Stijn Streuvels, flandriar idazlea (h. 1969).
- 1873 – Elena Stasova, errusiar militante boltxebikea (h. 1966).
- 1886 – Alain-Fournier, frantziar eleberrigilea (h. 1914).
- 1889 – Carl von Ossietzky, alemaniar bakezalea, 1935eko Bakearen Nobel Saria (h. 1938).
- 1890 – Henry Hull, estatubatuar aktorea (h. 1977).
- 1895 – Sergei Esenin, errusiar olerkaria (h. 1925).
- 1896 – Gerardo Diego, espainiar poeta (h. 1987).
- 1897 – Louis Aragon, frantziar poeta eta eleberrigilea (h. 1982).
- 1898 – Leo McCarey, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1969).
- 1899 – Louis Hjelmslev, daniar hizkuntzalaria (h. 1965).
- 1900 – Thomas Wolfe, estatubatuar idazlea (h. 1938).
- 1904 – Charles John Pedersen, estatubatuar kimikaria, 1987ko Kimikako Nobel Saria (h. 1989).
- 1911 – Edgar Sanabria, Venezuelako presidentea (h. 1989).
- 1912 – Motosaburo Masuyama, japoniar estatistikaria (h. 2005).
- 1916 –
- Ángeles Alvariño, galiziar ozeanografoa, itsasontzi ozeanografiko britainiar bateko lehen emakume zientifikoa (h. 2005).
- James Herriot, eskoziar albaitari eta idazlea (h. 1995).
- 1918 – Pedro Lazaga, kataluniar zinema zuzendari eta gidoilaria (h. 1979).
- 1919 – James M. Buchanan, estatubatuar ekonomialaria, 1986ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2013).
- 1920 – Philippa Foot, britaniar filosofoa (h. 2010).
- 1922 – Lawrence Erburu, AEBetako Marineen Gorputzean aritu zen eusko-estatubatuarra (h. 1944).
- 1924 –
- Franco Cristaldi, italiar zinema-zuzendari eta produktorea (h. 1992).
- Manuel Edmilson da Cruz, brasildar elizgizona.
- 1925 –
- Simone Segouin, Frantziako Erresistentziako borrokalaria (h. 2023).
- Gore Vidal, estatubatuar idazlea (h. 2012).
- 1927 – Kenojuak Ashevak, emakume inuit margolaria, inuit arte modernoaren aitzindaritzat joa (h. 2013).
- 1928 – Kåre Willoch, Norvegiako 30. lehen ministroa (h. 2021).
- 1931 – Denise Scott Brown, hegoafrikar arkitekto eta urbanista.
- 1934 – Rodolfo Martín Villa, espainiar politikari eta enpresaburu ohia.
- 1935 – Charles Duke, estatubatuar NASAko astronauta, ingeniari eta militar ohia.
- 1936 –
- Arthur Decabooter, flandriar txirrindularia (h. 2012).
- Steve Reich, estatubatuar musikagile eta interpretea.
- 1938 – Eddie Cochran, estatubatuar rock musikaria (h. 1960).
- 1940 – Mike Troy, estatubatuar igerilaria (h. 2019).
- 1941 –
- Alfontso Borboikoa, Espainiako infantea, Juan Carlos I.a Espainiakoaren anaia (h. 1956).
- Chubby Checker, estatubatuar rock musikaria, "Twisten erregetzat" hartua.
- Anália de Victória Pereira, angolar politikaria, Alderdi Liberal Demokratikoaren politika sortzaile eta presidentea (h. 2009).
- Ruggero Raimondi, italiar opera-abeslaria, baritonoa.
- 1944 –
- Pierre Deligne, belgikar matematikaria.
- Denis Haughey, irlandar politikaria, Ipar Irlandako SDLPko arduradun nagusietakoa izandakoa.
- Uwe Ludwig Horn, Siegfried & Roy bikoteko alemaniar-estatubatuar aktore eta ilusionista (h. 2020).
- 1945 – Viktor Saneiev, georgiar atleta, jauzi hirukoitzean aditua (h. 2022).
- 1949 – Haunani-Kay Trask, hawaiiar idazlea, poeta eta unibertsitate irakaslea, Hawaiiko subiranotasun-mugimenduko burua (h. 2021).
- 1951 – Keb' Mo', estatubatuar blues abeslari, gitarrista eta konpositorea.
- 1954 – Stevie Ray Vaughan, estatubatuar blues-kantaria, blues-kantari zuri onenetako bat (h. 1990).
- 1958 – Josep Bargalló, kataluniar politikari, literatur kritikari, idazle eta katedraduna.
- 1959 – Fred Couples, estatubatuar golfaria.
- 1962 – Tommy Lee, estatubatuar musikaria, Mötley Crüe taldearen kide sortzailea.
- 1964 – Clive Owen, britainiar aktorea.
- 1965 –
- Adriana Calcanhotto, brasildar konpositorea.
- Jan-Ove Waldner, suediar mahai-tenislaria.
- 1967 – Denis Villeneuve, kanadar quebectar zinema zuzendaria eta gidoilaria.
- 1968 – Nadia Calviño, Espainiako Ekonomia eta Eraldaketa Digitaleko ministroa.
- 1969 – Gwen Stefani, estatubatuar abeslari, aktore eta moda diseinatzailea.
- 1973 –
- Neve Campbell, kanadar aktorea.
- Ingrid Chauvin, frantziar aktorea.
- Lena Headey, britainiar aktorea.
- Santiago Sagaste, espainiar alpinista (h. 2007).
- 1975 – India Arie, estatubatuar neo-soul abeslaria.
- 1976 – Seann William Scott, estatubatuar aktore, komediante eta ekoizlea.
- 1978 – Shannyn Sossamon, estatubatuar aktore, modelo eta abeslaria.
- 1981 – Zlatan Ibrahimović, suediar futbolaria.
- 1983 –
- Naoya Kondo, japoniar futbolaria.
- Tessa Thompson, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- 1984 –
- Ashlee Simpson, estatubatuar abeslari eta aktorea.
- Tatsuya Yazawa, japoniar futbolaria.
- 1986 – Shirley Souagnon, frantziar aktore eta komikoa.
- 1987 – Zuleyka Rivera, puertorricar modeloa eta aktorea.
- 1988 – Alicia Vikander, suediar aktore eta dantzaria.
- 1995 – Ayo Edebiri, estatubatuar komediantea, idazlea, ekoizlea eta aktorea.
- 1997 – Ann Makosinsk, kanadar asmatzailea.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1342 – Maria Diaz Harokoa, Bizkaiko hamargarren andrea.
- 1556 – Txomin Irala, Bergarako ondasunak saldu eta Hego Amerika konkistatzera abiatu zena (j. 1509).
- 1820 – Vicente Enparan, euskal militar eta politikaria, El Puerto de Santa Marían (j. 1747).
- 1954 – Julia Iruretagoiena, Tomas Meaberen emaztea, ekintzaile soziala, Mexikon (j. 1886).
- 1998 – Xabier Aizarna, gipuzkoar politikaria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusia (j. 1922).
- 2002 – Jose Maria Jimeno Jurio, nafar historialari eta etnografoa (j. 1927).
- 2007 – Manfred Sommer, gipuzkoar komikigilea, Cartagenan (j. 1933).
- 2008 – José Luis Piquín, gipuzkoar futbolaria (j. 1928).
- 2020 – Pedro Aiestaran, Popotxo, gipuzkoar aktore eta showmana, Orquesta Mondragón taldeko kidea (j. 1951).
- 2023 –
- Jose Maria Rementeria, bizkaitar apaiz, euskaratzaile eta ohorezko euskaltzaina (j. 1940).
- Jacques Valade, frantziar politikaria, Akitaniako Eskualde Kontseiluko presidentea, Bordelen (j. 1930).
Mundua
- 1226 – Asisko Frantzisko, frantziskotarren ordenaren sortzailea (j. 1181/82).
- 1307 – Margarita Nafarroakoa, Nafarroako Erresumako infanta.
- 1568 – Elisabet Valoiskoa, Espainiako erregina ezkontidea (j. 1546).
- 1611 – Margarita Austriakoa, Espainiako erregina ezkontidea (j. 1584).
- 1667 – Alonso Cano, espainiar eskultura-egile, pintore eta arkitektoa (j. 1601).
- 1685 – Juan Carreño de Miranda, espainiar margolari barrokoa (j. 1614).
- 1704 – Jean-Baptiste Denys, frantziar medikua.
- 1838 – Belatz Beltz, sauk tribu amerindiarreko buruzagia (j. 1767).
- 1860 – Rembrandt Peale, estatubatuar margolaria (j. 1778).
- 1867 – Elias Howe, estatubatuar asmatzailea (j. 1819).
- 1884 – Hans Makart, austriar margolaria (j. 1840).
- 1896 – William Morris, ingeles margolari, idazle, marrazkilari eta sozialista libertarioa (j. 1834).
- 1905 – José María de Heredia, kubatar jatorriko frantziar olerkaria (j. 1842).
- 1911 – Carolina Beatriz Ângelo, portugaldar medikua eta feminista, Portugalen lehen emakume zirujaua (j. 1878).
- 1917 – Eduardo di Capua, italiar abeslari eta musikagilea (j. 1865).
- 1923 – Kadambini Ganguly, Indiako lehen emakumea Indian medikuntza praktikatzen (j. 1861).
- 1929 – Gustav Stresemann, Alemaniako kantzilerra eta 1926ko Bakearen Nobel Saria (j. 1878).
- 1931 – Carl Nielsen, daniar musikaria (j. 1865).
- 1932 – Max Wolf, alemaniar astronomoa, astroargazkilaritzaren lehenengo egileetako bat (j. 1863).
- 1950 – Betzy Kjelsberg, norvegiar emakumeen aldeko aktibista, sufragista eta mugimendu feministako kidea (j. 1866).
- 1953 – Florence Rena Sabin, estatubatuar medikua, emakume aitzindaria zientzia arloan (j. 1871).
- 1967 – Woody Guthrie, estatubatuar folk abeslaria (j. 1912).
- 1971 – Seán Ó Riada, irlandar musikagilea eta musika taldeko zuzendaria (j. 1931).
- 1975 – Guy Mollet, Frantziako lehen ministroa (j. 1905).
- 1976 – Émile Benveniste, frantziar hizkuntzalaria (j. 1902).
- 1987 –
- Jean Anouilh, frantziar antzerkigilea (j. 1910).
- Maria Ivogün, hungariar sopranoa (j. 1891).
- 1988 – Franz Josef Strauss, alemaniar politikaria (j. 1915).
- 1990 – Stéfano Casiraghi, italiar enpresaria (j. 1960).
- 1995 – Elena Quiroga, espainiar idazlea (j. 1921).
- 1998 – Roddy McDowall, ingeles aktorea (j. 1928).
- 1999 – Akio Morita, japoniar enpresa-gizon ospetsuenetakoa (j. 1921).
- 2000 – Wojciech Jerzy Has, poloniar zinema-zuzendaria (j. 1925).
- 2003 – William Steig, estatubatuar haur literaturako marrazkilari, ilustratzaile eta idazlea (j. 1907).
- 2004 – Janet Leigh, estatubatuar aktorea (j. 1927).
- 2006 – John Crank, ingeles matematikaria (j. 1916).
- 2007 –
- Pablo Palazuelo, espainiar margolari, eskultore eta grabatzailea, abstrakzio geometrikoaren ordezkari nagusietako bat (j. 1916).
- Rogelio Salmona, kolonbiar arkitektoa (j. 1929).
- 2009 – Fatima el-Sharif, Libiako erregina ezkontidea (j. c. 1911).
- 2010 –
- Philippa Foot, britaniar filosofoa (j. 1920).
- Claude Lefort, frantziar filosofoa (j. 1924).
- 2013 –
- Sergei Belov, sobietar saskibaloi jokalari eta entrenatzailea, historiako hoberenetakotzat hartua (j. 1944).
- Ángeles Santos Torroella, 27ko belaunaldiko gironar margolaria eta artista grafikoa (j. 1911).
- 2014 – Lori Sandri, brasildar futbolari eta entrenatzailea (j. 1949).
- 2015 – Bassel Khartabil, siriar palestinar software irekiko garatzailea eta kultura librearen defendatzailea, Siriako erregimenak exekutatua (j. 1981).
- 2017 –
- Isabella Karle, estatubatuar ikertzailea (j. 1921).
- Jalal Talabani, Irakeko presidentea (j. 1933).
- 2018 – Leon M. Lederman, estatubatuar fisikaria, 1988ko Fisikako Nobel Saria (j. 1922).
- 2019 – Diogo Freitas do Amaral, Portugalgo jarduneko lehen ministroa (j. 1941).
- 2021 – Lars Vilks, suediar artista bisuala eta ekintzailea (j. 1946).
- 2022 –
- Per Bredesen, norvegiar futbolaria (j. 1930).
- Kim Jung Gi, hegokorear manhwa komikigilea (j. 1975).
- Jesús Quintero, kazetaria, zuzendaria eta Espainiako irrati eta telebistako programen aurkezlea (j. 1940).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Borja eta Untzizu.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.