Urriaren 11
Urriaren 11 gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta laurogeita laugarren eguna da, 285.a bisurteetan. 81 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1989 – Euskal Herrian zegoen lehorteak eraginda, ur-murrizketak hasi ziren Gasteiz eta Araba gehienean. Ura lau orduz mozten zen.
Mundua
- 1632 – Ipar Itsasotik zetorren sagailo zikloniko batek Nordfriesland eraso zuen, 11.500 lagun itota utziz.
- 2006 –
- Bi trenek elkar jo zuten Luxenburgo eta Frantziako mugan, bost hildako.
- Hegazkin txiki bat 50 solairuko Belair dorrearen kontra jo zuen, bi hildako eraginez.
- 2009 – Irlandako Nazio Askapenerako Armadak borroka armatua bukatutzat eman zuen 11 urteko su-etenaren ostean.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1987 – Zangozan Nafarroa Oinez jaia ospatu zen.
- 1992 – Vianan Nafarroa Oinez jaia ospatu zen.
Mundua
- 1996 – The Ghost and the Darkness ("Mamua eta Iluntasuna") filma estreinatu zen, Stephen Hopkinsek zuzendu eta Michael Douglas, Val Kilmer, John Kani, Bernard Hill, Tom Wilkinson, Brian McCardie eta Emily Mortimer aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
Mundua
- 2013 – Arma Kimikoak Debekatzeko Erakundeak Bakearen Nobel Saria jaso zuen.
Kirolak
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1721 – Luis Urbina, arabar militarra (h. 1799).
- 1742 – Pedro Luis Ozta, nafar apaiza, Calahorrako eta La Calzadako apezpikua (h. 1789).
- 1808 – Esteban Adoain, nafar erlijioso eta misiolari kaputxinoa (h. 1880).
- 1825 – Fermin Mundaka, bizkaitar pirata, esploratzailea, mertzenarioa eta esklabo-trafikatzailea (h. 1880).
- 1830 – Nicasio Landa, nafar medikua (h. 1891).
- 1877 – Quintina Gelbenzu Piérola, nafar emagina (h. 1950)
- 1884 – German Landazabal, arabar musikagilea (h. 1953).
- 1890 – Nicasio Sierra, nafar klaretar apaiza (h. 1936).
- 1900 – Jean Boubée, lapurtar errugbilaria (h. 1973).
- 1932 – Julen Madariaga, bizkaitar politikaria eta abokatua, ETAren sortzaileetako bat (h. 2021).
- 1943 – Charo Fuentes, nafar kultura-ekintzaile eta poeta.
- 1948 – Pilar Ganuza, nafar alpinista, zortzimilako batera igo den lehendabiziko nafar emakumea.
- 1951 – Gorka Landaburu, gipuzkoar kazetaria.
- 1952 – Josu Montalban, bizkaitar mediku eta politikaria.
- 1955 – Jose Maria Yurrebaso, gipuzkoar txirrindulari ohia, ziklo-krossean trebea.
- 1959 – Koldobika Jauregi, gipuzkoar eskultore minimalista.
- 1970 – Pilar Kaltzada, gipuzkoar idazle eta kazetaria.
- 1975 – Patxi Vila, nafar txirrindularia.
- 1978 – Beñat Arrue, gipuzkoar alpinista (h. 2001).
- 1980 – Maria Ubarretxena, Arrasateko alkatea.
- 1984 – Cristina Altuna, nafar kazetari eta UPNko politikaria.
- 1987 – Beñat Labaien, gipuzkoar futbol-entrenatzailea
- 1992 – Joseba Díez Antxustegi, arabar abokatua eta EAJko politikaria.
- 1993 – Lide Leibar Eraso, gipuzkoar mendizalea eta prestatzaile fisikoa.
Mundua
- 1661 – Melchior de Polignac, frantziar kardinala eta diplomatikoa (h. 1742).
- 1671 – Frederiko IV.a Danimarkakoa, Danimarkako eta Norvegiako erregea (h. 1730).
- 1738 – Arthur Phillip, briainiar Royal Navyko ofiziala eta Hegoaldeko Gales Berriko koloniako gobernadorea (h. 1814).
- 1755 – Fausto Elhuyar, lapurtar jatorriko zientzialaria (h. 1833).
- 1758 – Heinrich Wilhelm Matthäus Olbers, alemaniar fisikari eta astronomoa (h. 1840).
- 1777 – Casimir Perier, Frantziako lehen ministroa (h. 1832).
- 1793 – Henrik Johan Walbeck, finlandiar astronomo eta geodesialaria (h. 1822).
- 1825 – Conrad Ferdinand Meyer, suitzar idazlea (h. 1898).
- 1854 – Adela Zamudio, boliviar idazle nabarmena, Bolivian feminismoaren aitzindaria (h. 1928).
- 1866 – Carlos Arniches, espainiar kazetari eta komediografoa (h. 1943).
- 1872 – Emily Davison, emakumeen sufragioaren aldeko ingeles ekintzailea (h. 1913).
- 1876 – Gertrud von Le Fort, alemaniar idazlea (h. 1971).
- 1878 – Nicole Girard-Mangin, Frantziako armadan Lehen Mundu Gerran aritu zen emakume mediku bakarra, tuberkulosian aditua (h. 1919).
- 1881 –
- Hans Kelsen, austriar legegizon, zuzenbidearen filosofo eta politikaren filosofoa izan zen (h. 1973).
- Lewis Fry Richardson, ingeles fisikaria (h. 1953).
- 1884 –
- Friedrich Bergius, alemaniar kimikaria, 1931ko Kimikako Nobel Saria (h. 1949).
- Anna Eleanor Roosevelt, Ameriketako Estatu Batuetako Lehen Dama eta feminista aktibista (h. 1962).
- 1885 – François Mauriac, frantziar idazlea, 1952ko Literaturako Nobel Saria (h. 1970).
- 1887 – Pierre Jean Jouve, frantziar poeta, eleberrigilea eta kritikaria (h. 1976).
- 1889 – Lucien Lelong, goi-mailako jantzigintzako frantziar jostuna (h. 1958).
- 1891 – Kim Seong-su, korear ekintzaile independentista, enpresari eta hezitzailea (h. 1955).
- 1894 – Boris Pilnyak, sobietar idazlea (h. 1938).
- 1896 – Roman Osipovitx Jakobson, errusiar hizkuntzalari eta filologoa (h. 1982).
- 1898 – Àngels Garriga de Mata, kataluniar pedagoga, irakasle eta idazlea (h. 1967).
- 1901 – Ángel Sagardía, euskal jatorriko espainiar musikologo, hizlari, musikagile eta piano-jotzailea (h. 1990).
- 1909 – Isabel García Lorca, espainiar irakasle eta idazlea (h. 2002).
- 1910 – Danie Craven, hegoafrikar errugbi jokalari, entrenatzaile eta buruzagia (h. 1993).
- 1913 – John T. Parsons, estatubatuar ingeniaria, zenbakizko kontrol sistemaren asmatzailea (h. 2007).
- 1914 – Luis Beltrán Guerrero, venezuelar poeta eta saiakeragilea (h. 1996).
- 1918 – Jerome Robbins, estatubatuar koreografoa eta antzerki-zuzendaria (h. 1998).
- 1919 – Art Blakey, estatubatuar jazz bateria-jole eta musikaria (h. 1990).
- 1920 – Edgar Negret, kolonbiar eskultorea (h. 2012).
- 1924 – Ida Gramcko, venezuelar idazlea (h. 1994).
- 1925 – Elmore Leonard, estatubatuar idazlea (h. 2013).
- 1927 – Josefina Karlota Belgikakoa, Luxemburgoko dukesa handi ezkontidea (h. 2005).
- 1936 – Alberto Vázquez-Figueroa, espainiar idazle eta kazetaria.
- 1937 – Bobby Charlton, ingeles futbolaria (h. 2023).
- 1941 – Eugenio, kataluniar umoregilea (h. 2001).
- 1942 – Amitabh Bachchan, indiar aktorea, abeslari eta telebista aurkezlea.
- 1946 – Sawao Kato, japoniar gimnasta ohia, 12 domina olinpikoduna .
- 1947 – Lukas Papademos, Greziako lehen ministro ohia.
- 1949 – Theodore Dalrymple, ingeles kritikari kulturala, espetxeetako medikua eta psikiatra.
- 1951 – Jean-Jacques Goldman, frantziar pop-rock kantautorea.
- 1953 – David Morse, estatubatuar aktorea.
- 1962 –
- Pavel Černý, txekiar futbolaria ohia.
- Joan Cusack, estatubatuar aktorea.
- Leslie Landon, estatubatuar psikologoa eta aktorea.
- Alberto Weretilneck, argentinar politikaria, Rio Negroko probintziako gobernadorea.
- 1963 – Jordi Villacampa, kataluniar saskibaloi jokalari ohia.
- 1965 –
- Juan Ignacio Cirac, kataluniar fisikaria, konputazio kuantiko eta informazio kuantikoaren alorrean aitzindaria.
- Sean Patrick Flanery, estatubatuar aktorea.
- 1966 –
- Pau Donés, kataluniar abeslaria eta gitarra-jotzailea, Jarabe de Palo taldeko kidea (h. 2020).
- Luke Perry, estatubatuar aktorea (h. 2019).
- 1967 – Hevia, asturiar musikaria.
- 1969 – Merieme Chadid, marokoar astronomoa.
- 1971 – Arman Nur, armeniar diseinatzailea, bitxigilea, eskultorea eta margolaria.
- 1972 – Cléber Eduardo Arado, brasildar futbolaria (h. 2021).
- 1976 –
- Emily Deschanel, telesailetako estatubatuar aktorea.
- Salman Khan, estatubatuar hezitzaile eta enpresaria, Khan Academy doako onlineko hezkuntza-plataformaren sortzailea.
- 1977 – Laura Gallego García, haur eta gazte literaturako valentziar idazlea.
- 1978 – Joseph Ilharreguy, frantziar errugbilari ohia.
- 1981 – Patricia Ribeiro, portugaladar emakumezko abeslari transgeneroa.
- 1982 – Gérald Darmanin, frantziar politikaria.
- 1983 – Ruslan Ponomariov, ukrainar xake jokalaria.
- 1984 – Pilar Heredia Iglesias, espainiar politikaria, aktibista eta feminista.
- 1985 –
- María Clemente García, mexikar politikaria eta sexu aniztasunaren aldeko ekintzailea.
- Michelle Trachtenberg, estatubatuar aktorea.
- 1989 – Kira Jarmyx, errusiar ekintzaile politiko eta eleberrigilea.
- 1990 – Jordan Williams, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- 1992 – Cardi B, estatubatuar abeslaria eta aktorea.
- 1998 – Alice Wonder, espainiar abeslaria eta musikagilea.
- 2002 – Carmen Arrufat, espainiar aktorea.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1706 – Pedro Ardanatz, nafar musikagile eta kapera maisua, Toledon (j. 1638).
- 1819 – José Joaquín Orbe, bigarren Valdespinako markesa (j. 1749).
- 1875 – Luis Llaguno, bizkaitar politikaria (j. 1878).
- 1904 – Antonio Arzak, gipuzkoar idazlea, musikagilea eta kultura eragilea (j. 1855).
- 1950 – Thierry Sandre, frantsesezko lapurtar idazlea, Goncourt Saria irabazi duen euskal herritar bakarra (j. 1890).
- 1962 – Jose Aranburu Aramendi, Keixeta, gipuzkoar aizkolaria, historiako handienetako bat (j. 1881).
- 1984 – Manuel Alonso, euskal tenislaria, 1977an Hall of Famen sartua, Madrilen (j. 1895).
- 1987 –
- Jose Estornes Lasa, euskal idazle eta hizkuntzalaria (j. 1913).
- Koldo Mitxelena, euskal idazle, filologo eta euskaltzaina (j. 1915).
- 2004 – Delia Lauroba, gipuzkoar abertzalea, Emakume Abertzale Batza taldeko kidea (j. 1909).
- 2020 – Victoria Barrera Ocerin, arabar politikaria.
- 2023 – Gérard Murillo, euskal herritar errugbi jokalari, teknikari eta sustatzailea (j. 1932).
Mundua
- 1303 – Bonifazio VIII.a, Aita santua (j. c. 1235).
- 1347 – Luis IV.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (j. 1282).
- 1531 – Zwingli, suitzar teologoa (j. 1484).
- 1542 – Thomas Wyatt, ingeles poeta eta diplomatikoa (j. 1503).
- 1550 – Georg Pencz, alemaniar grabatzaile, margolari eta imprimatzailea (j. c. 1500).
- 1670 – Louis Le Vau, frantziar arkitektoa, XVII. mendeko Frantziako arkitekto ospetsuena (j. 1612).
- 1721 – Anton Florian Liechtensteingoa, Liechtensteingo printzea (j. 1656).
- 1809 – Meriwether Lewis, estatubatuar esploratzaile, soldadu, biltzaile botaniko eta administrari publikoa (j. 1774).
- 1817 – Gertrudis Bocanegra, Mexikoko Independentzia Gerran matxinatuen alde egin zuen emakumea (j. 1765).
- 1850 – Luisa Maria Orleanskoa, Belgikako erregina ezkontidea (j. 1812).
- 1878 – Félix Dupanloup, frantziar prelatua (j. 1802).
- 1888 – James Prescott Joule, ingeles fisikaria (j. 1818).
- 1896 – Anton Bruckner, austriar musikagilea (j. 1824).
- 1908 – Rita Cetina Gutiérrez, mexikar maistra, poeta eta feminista (j. 1846).
- 1915 –
- Paul Eyschen, Luxenburgoko lehen ministroa (j. 1841).
- Jean-Henri Fabre, frantziar naturalista, entomologoa eta idazlea (j. 1823).
- 1916 – Oton Bavariakoa, Bavariako erregea (j. 1848).
- 1925 – Berthe Marx, frantziar pianista eta musikagilea (j. 1859).
- 1936 – Amparo Barayón, espainiar pianista eta ekintzaile anarkista, errepublikanoa, sozialista eta feminista, fusilatua (j. 1904).
- 1937 – Aniela Wolberg, poloniar anarkista (j. 1907).
- 1940 – Vito Volterra, italiar matematikaria eta fisikaria (j. 1860).
- 1950 – Edwin Sutherland, estatubatuar soziologoa, kriminologoa eta jokaera kriminalaren teorikoa (j. 1883).
- 1958 – Maurice de Vlaminck, frantziar margolari eta idazlea (j. 1876).
- 1961 – Chico Marx, estatubatuar umorista eta aktorea (j. 1887).
- 1963 – Jean Cocteau, frantziar idazlea, diseinugilea, antzerkigilea, eta zinemagilea (j. 1889).
- 1965 – Dorothea Lange, estatubatuar argazkilari eta fotokazetaria (j. 1895).
- 1967 – Stanley Morison, inprimatzeko makinaren tipografoa, diseinatzailea eta historialari ingelesa (j. 1889).
- 1977 –
- Beatriz Allende, txiletar mediku eta politikaria (j. 1943).
- MacKinlay Kantor, estatubatuar kazetari, eleberrigile eta gidoilaria (j. 1904).
- 1986 – Georges Dumézil, frantziar filologo eta historialaria, indoeuropar hizkuntzak eta kulturetan espezialista (j. 1898).
- 1996 –
- Lars Ahlfors, finlandiar matematikaria (j. 1907).
- William Vickrey, kanadar ekonomialaria, 1996ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1914).
- 2002 – Antonio González González, espainiar biokimikaria (j. 1917).
- 2008 – Jörg Haider, austriar politikaria (j. 1950).
- 2012 – Edgar Negret, kolonbiar eskultorea (j. 1920).
- 2013 – María de Villota, espainiar auto gidaria (j. 1980).
- 2015 – Diana Sacayán, transgeneroen aldeko argentinar ekintzailea, eraila (j. 1975).
- 2019 –
- Robert Forster, estatubatuar aktorea (j. 1941).
- Aleksei Leonov, lehen ontziz-kanpoko ibilaldia egin zuen errusiar kosmonauta (j. 1934).
- 2020 – Hugo Arana, argentinar aktore eta umorista (j. 1943).
- 2022 – Angela Lansbury, ingeles aktore eta abeslaria (j. 1925).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Begoña, Osane eta Ahinitz.
- Begoñako Andre Mariaren jai nagusia. Bizkaiko Ama Zaindaria.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.