Urrezko Baloia
Urrezko Baloia (frantsesez: Ballon d'Or) 1956 eta 2009 artean France Football aldizkari frantziarrak Europako futbolari onenari eman izan zion bakarkako saria da. 2010etik aurrera FIFAren Urteko Munduko Futbolariaren Sariarekin bat egin eta FIFA Urrezko Baloia eman zen, harik eta 2016an berriz banatu ziren arte. 2016ko ekitaldia beraz "Urrezko Baloiaren" 61. ekitadia kontsideratzen da.
Saiak
Saria hirutan lortu duten jokalari bakarrak Johan Cruyff eta Marco Van Basten holandarrak eta Michel Platini frantziarra izan dira, azkenak jarraian lortu zituelarik.
Epaimahaia Europako herrialde ezberdinetako kazetari espezializatu batzuek osatzen dute, eta hauek bost jokalari hautatu behar dituzte aldizkarikoek aurrez prestatu duten berrogeita hamarreko zerrenda batetik. Kazetari bakoitzak hautaturiko lehen jokalariak bost puntu jasotzen ditu, bigarrenak lau, eta horrela jarraian. Hautapena egiterakoan urtean zehar izandako arrakasta izaten da kontuan, bai taldearekin eta baita selekzioarekin ere.
Saria banatzeko ez da ospakizunik egiten. Azaro amaieran irabazleari deitzen zaio argazki saio batetara azaltzeko, eta France Football aldizkariaren abenduko alean argitaratzen da honen berri, irabazlea azalean Urrezko Baloiarekin agertzen delarik. Bitartean, jokalariak sekretuan mantendu behar du berria.
Urteetan zehar sari honek aldaketa batzuk izan ditu. Hasiera batean jokalari europarrak baino ez ziren saritzen, eta 1995etik aurrera Europako talde batean jokatzen duen edozein futbolarik irabaz dezake. Urte hartan AC Milan taldeko George Weah liberiarra izan zen garailea, europarra ez zen lehen irabazlea bihurtuz.
1970 eta 1994 urte bitartean France Football aldizkariak Urrezko Baloi afrikarra ere banatu zuen, Afrikako jokalari onenari hain zuzen.
2007az geroztik saria munduko jokalaririk onenari emango zaio, eta ez du Europako ligaren batean jokatu beharrik izango.
Irabazleak
Jokalarien arabera
Zenbat aldiz | Jokalaria | Taldea |
---|---|---|
Lionel Messi (2009, 2010, 2011, 2012, 2015, 2019, 2021) | FC Barcelona, Paris Saint Germain FC | |
Cristiano Ronaldo (2008, 2013, 2014, 2016) | Manchester United, Real Madrid | |
Johan Cruyff (1971, 1973, 1974) | Ajax, FC Barcelona | |
Michel Platini (1983, 1984, 1985) | Juventus FC | |
Marco van Basten (1988, 1989, 1992) | AC Milan | |
Alfredo Di Stéfano (1957, 1959) | Real Madrid | |
Franz Beckenbauer (1972, 1976) | FC Bayern München | |
Kevin Keegan (1978, 1979) | Hamburger SV | |
Karl-Heinz Rummenigge (1980, 1981) | FC Bayern München | |
Ronaldo (1997, 2002) | Milango Inter, Real Madrid |
Herrialdeen arabera
Herrialdea | Sariak | Zenbat jok. | Jokalariak |
---|---|---|---|
Argentina | Alfredo Di Stéfano* (1957, 1959) Omar Sivori* (1961) Lionel Messi (2009, 2010, 2011, 2012, 2015, 2019, 2021) | ||
Alemania | Gerd Müller (1970) Franz Beckenbauer (1972, 1976) Karl-Heinz Rummenigge (1980, 1981) Lothar Matthäus (1990) Matthias Sammer (1996) | ||
Herbehereak | Johan Cruyff (1971, 1973, 1974) Ruud Gullit (1987) Marco van Basten (1988, 1989, 1992) | ||
Frantzia | Raymond Kopa (1958) Michel Platini (1983, 1984, 1985) Jean-Pierre Papin (1991) Zinedine Zidane (1998) | ||
Italia | Omar Sivori* (1961) Gianni Rivera (1969) Paolo Rossi (1982) Roberto Baggio (1993) Fabio Cannavaro (2006) | ||
Ingalaterra | Stanley Matthews (1956) Bobby Charlton (1966) Kevin Keegan (1978, 1979) Michael Owen (2001) | ||
Brasil | Ronaldo (1997, 2002) Rivaldo (1999) Ronaldinho (2005) Kaká (2007) | ||
Portugal | Eusébio (1965) Luís Figo (2000) Cristiano Ronaldo (2008, 2016) | ||
Espainia | Alfredo Di Stéfano* (1957, 1959) Luis Suárez (1960) | ||
Ukraina | Oleg Blokhin (1975) Igor Belanov (1986) |
* Di Stefano eta Sivori jokalari argentinarrak ziren, baina nazionalitate espainiarra eta italiarra hartu zuten, hurrenez hurren.
Taldeen arabera
Urrezko Baloia irabazi zuten jokalariek urte horretako lehen zatian bakarrik jokatu zuten taldeak ez dira kontuan hartzen.
Taldea | Sariak | Zenbat jok. | Jokalariak |
---|---|---|---|
AC Milan | Gianni Rivera (1969) Ruud Gullit (1987*) Marco van Basten (1988, 1989, 1992) George Weah (1995*) Andrii Xevtxenko (2004) Kaká (2007) | ||
Juventus FC | Omar Sivori (1961) Paolo Rossi (1982) Michel Platini (1983, 1984, 1985) Roberto Baggio (1993) Zinedine Zidane (1998) Pavel Nedvěd (2003) | ||
FC Barcelona | Luis Suárez (1960) Johan Cruyff (1973*, 1974) Hristo Stoichkov (1994) Rivaldo (1999) Ronaldinho (2005) Lionel Messi (2009, 2019) | ||
Real Madrid | Alfredo Di Stéfano (1957, 1959) Raymond Kopa (1958) Luís Figo (2000*) Ronaldo (2002*) Fabio Cannavaro (2006*) Cristiano Ronaldo (2016) | ||
FC Bayern München | Gerd Müller (1970) Franz Beckenbauer (1972, 1976) Karl-Heinz Rummenigge (1980, 1981) | ||
Manchester United | Denis Law (1964) Bobby Charlton (1966) George Best (1968) Cristiano Ronaldo (2008) | ||
Dinamo Kiev | Oleg Blokhin (1975) Igor Belanov (1986) | ||
Milango Inter | Lothar Matthäus (1990) Ronaldo (1997*) | ||
Hamburger SV | Kevin Keegan (1978, 1979) |
* Jokalaria urte horretako bigarren zatian soilik egon zen talde horretan.
Ligen arabera
Liga | Sariak | Zenbat talde | Taldeak |
---|---|---|---|
Serie A | Juventus FC (1961, 1982, 1983, 1984, 1985, 1993, 1998, 2003) AC Milan (1969, 1987, 1988, 1989, 1992, 1995, 2004, 2007) Milango Inter (1990, 1997) | ||
La Liga | FC Barcelona (1960, 1973, 1974, 1994, 1999, 2005, 2009) Real Madrid (1957, 1958, 1959, 2000, 2002, 2006, 2016) | ||
Bundesliga | FC Bayern München (1970, 1972, 1976, 1980, 1981) Hamburger SV (1978, 1979) Borussia Mönchengladbach (1977) Borussia Dortmund (1996) | ||
Premier League | Manchester United (1964, 1966, 1968) Blackpool FC (1956) Liverpool FC (2001) | ||
Ukrainako Premier Liga | Dinamo Kiev (1975, 1986) |
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Frantsesez) France Football aldizkariaren webgune ofiziala