Urre sukar
Urre sukarra edo urre grina (ingelesez Gold rush) inon bat-batean urrea topatzearen ondorioz sortutako dei-efektua dela kasua, langileen, eta bereziki meatzarien, leku hartaranzko immigrazio masiboari deitzeko izendapena da. Izendapena geografian eta historian modu zabalean erabili den arren, zehazki 1848an Kalifornian gerta zena izendatzeko erabili ohi da.
Arrazoiak
Urre sukar garaiak edo boladak XIX. mendean herri kulturan sakonki sustraitu ziren. Askok beren lantokiak edota bizimoduak utzi eta urre bilaketan hasteko arrazoiak norberaren egoeraren araberakoak dira:
- Garraio sareen hobekuntza erlatiboa,
- Garraiobideen hobekuntza, honek albisteen eta esamesen zabaltzea ahalbideratu zuen,
- Nolabaiteko atsekabe soziala edo egoera sozialarekin kontent ez egotea,
- Urre-patroian oinarritutako nazioarteko moneta sistema.
Kurioski, meatzari gutxi ziren aberats bilakatzen zirenak, bienbitartean haien hornitzaileak eta dendariak urre sukar hauei esker dirutzak egin ohi zituzten.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.