Urraka Ramiritz
Urraka Remiritz (1045-1077)[1] aragoiar dama noblea izan zen, Semero leinu nafarrekoa, Ramiro I.a erregearen alaba gazteena, eta errege-familiako emakumezkoentzako sortutako Santa María de Santa Cruz de la Serós monasterioko lehen bizilaguna.
Urraka Ramiritz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1045 |
Heriotza | 1077 (31/32 urte) |
Hobiratze lekua | Santa María de Santa Cruz de la Serós Las Benitas monasterioa |
Familia | |
Aita | Ramiro I.a Aragoikoa |
Ama | Ermesenda Foixkoa |
Anai-arrebak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | erlijiosoa, aristokrata eta moja |
1059. urtean sartu zen Santa Maria monasterioan Urraka, eta handik urte batzuetara bere ahizpa nagusiak, Antsak, hartu zuen komentu haren gidaritza. Hirugarren ahizpa batekin batera (Teresa), hiruak bertan hilobiratu zituzten, hiru ahizpen irudia daraman sarkofago batean. Sarkofagoa 1622. urtean Jakara eraman zuten, Las Benitas monasteriora[2]. 21. mendean sarkofagoan egindako ikerketa genetiko batean deskubritu zen bederatzi pertsonaren gorpuzkinak zeudela sarkofagoan, eta haien artean identifikatu ahal izan zituzten Urraka bera (bere aita Ramiro erregea beste hilobi batean identifikatu baitzuten), eta baita Ramiroren ama eta Urrakaren amona Antsa Oibarkoa nafarra, zeinaren hilobiaren erreferentzia historikorik ez zen gordetzen[3][4].
Erreferentziak
- «RootsWeb's WorldConnect Project: Robby's Family Tree» worldconnect.rootsweb.ancestry.com (Noiz kontsultatua: 2018-09-07).
- .
- Identificada genéticamente la primera dinastía de los Reyes de Aragón. .
- (Gaztelaniaz) «Investigación sobre los reyes de Aragón | Genética Forense Universidad de Zaragoza» geneticaforense.unizar.es (Noiz kontsultatua: 2018-09-07).