Urraka Diaz Harokoa
Urraka Diaz Harokoa (c. 1192 – 1262) gaztelar noblea izan zen.
Urraka Diaz Harokoa | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 1192 (egutegi gregorianoa) | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | Cañas, 1262 (69/70 urte) | ||
Hobiratze lekua | Cañasko monasterioa | ||
Familia | |||
Aita | Diego Lopitz II.a Harokoa | ||
Ama | Tota Pérez de Azagra | ||
Ezkontidea(k) | Álvaro Núñez de Lara (en) ![]() | ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Leinua | Haro leinua | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | moja | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijio-ordena | Zistertar |
Bizitza
Diego II.a Lopez eta Toda Perez Azagrakoa gurasoak izan zituen. Ama Petri Ruiz Azagrakoa Lizarra eta Albarracíngo jaunaren alaba izan zen eta aita, berriz, Haro leinuaren buruzagia eta Bizkaiko jauna.
1217an bere familiaren arerio nagusia zen Lara leinuaren buruzagia ezkondu zuen, Alvaro Nuñez Larakoa hain zuzen ere. Ezkontzak ez zuen luzaroan iraun senarra hurrengo urteko Uclesko guduan hil baitzen.[1]
Alargundu eta Lope I.a Diaz Harokoa bere aitonak eratutako Cañasko monasterioan sartu zen, non 1231n jada abadesa zen.[2] Gero, hainbat dohaintzetan agertu zen.
Bere santutasunaren ospea jada XV. mendean zabaldurik zegoen eta egun dohatsua da.
Erreferentziak
- Baury, Ghislain. (2011). «Sainteté, Mémoire et lignage des abbesses cisterciennes de Castille au XII:la comptesse Urraca de Cañas (Av.1207-1262)» Anuario de Estudios Medievales 41 (1): 151-182. ISSN 0066-5061..
- Rodríguez de Lama, Ildefonso. (1955). Colección Diplomática Riojana en Revista Berceo. Instituto de Estudios Riojanos, 17 or. ISSN 0210-8550..
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.