Abda Santxitz
Abda Santxitz[1], Urraka Santxitz jaioa, X. mendeko Nafarroako infanta izan zen. Aita Antso II.a Garzeitz Abarka eta ama Urraka Fernandez Gaztelako infanta izan zituen. Muḥammad ibn Abī ˤĀmirrek 982. urtean Iruñeko Erresuma eraso zuen, eta, itun moduan, Antso II.ak Ontzalu semea eta Urraka alaba Kordobara bidali zizkion.
- Artikulu hau Antso II.aren alabari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Urraka Nafarroakoa».
Abda Santxitz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, ezezaguna |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Bizilekua | Kordoba |
Heriotza | Kordoba, ezezaguna ( urte) |
Familia | |
Aita | Antso II.a Gartzeitz |
Ama | Urraka Fernanditz |
Ezkontidea(k) | Almanzor (983 - |
Seme-alabak | |
Anai-arrebak | |
Jarduerak | |
Jarduerak | aristokrata |
Izengoitia(k) | Abda eta La Vascona |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristautasuna islama |
Biografia
Kordobara bidalia izan eta gero, Muḥammad ibn Abī ˤĀmirren emazteetako bat izan zen emakume hau. ˤAbda jatorriz kristaua eta, gaur egun zalantza gabe baieztatu dezakegun bezala, Antso II.a Gartzeitz Iruñeako erregearen alaba izan zen. ˤAbda izena hartu zuen printzesa honek islamera egin zuen konbertsioa; eta garaiko kronikagileek “baskoi” bezala identifikatzen dute. ˤAbdak, ˤAbd al-Raḥmān erditu zuen 984 urte aldera, eta haren aitona zen Iruñeako erregearen omenez, jaioberriari “Sanchuelo” izena eman zitzaion. Suposa dezakegu, Muḥammad ibn Abī ˤĀmirren eta ˤAbdaren arteko ezkontza honek, nolabaiteko tregoa politikoa sortarazten zuela Kordoba eta Iruñearen artean, beraz[2]. Dena den, Muḥammad ibn Abī ˤĀmirren lurraldeak menperatzeko modu bat ere izan zen. Horrela, Antso II.a Gartzeitz Nafarroako erregearen alabarekin ezkonduaz (besteak beste) paktu bat itxiko dute, zeinaren ondorioz Nafarroa obeditzera derrigortua egongo den[3]
Emakume honen inguruko testigantzak ere baditugu. ˤĀmiriarren dinastia amaitzean eta Sanchueloren inguruan irain asko zabaltzen hasi zirenean, haren seme zen ˤAbd al-ˤAzīz-en izen ona salbatzen saiatuko ziren dinastiakoak. Gerora, Levanteko taifa bihurtuko zen gizon hau; eta, haren agintaldi garaian, ˤAbd al-Malik ibn Šuhayd olerkigileak gutunak bidaliko zizkion. Bertan, Muḥammad ibn Abī ˤĀmirren babespean hezia izan zen poetak, gobernariaren amama izango zen ˤAbdaren inguruan ere hitz egiten du[3]:
“A tu abuela, desde que había sido desposada con Almanzor por su padre, el rey Sancho Abarca de Navarra, se la conocía como ˤAbda. Mujer de gran belleza y de mucho poder, llevaba las riendas de todo el harén. Cuando vio que su hijo ˤAbd al-Raḥmān había ido a visitarla llevando consigo a un pequeño huésped, sus ojos se llenaron de alegría. Inmediatamente me ofreció toda clase de golosinas, invitandome a tenderme junto a ella en su alcoba, para charlar mas cómodamente; tan de cerea, pude apreciar la perfecta raya que le partía el pelo por la mitad y sobre la cual se apoyaba, espléndida, una preciosa diadema: según se comentaba, aquel regalo de Almanzor valía una pequeña fortuna.”
Manuela Marínek haren Mujeres en al-Ándalus lanean pasarte honi erreferentzia egiten dionean, ordea, ˤAbda al-Muẓaffarren ama izan zela dio. Beste zenbait iturriren ustetan, ordea, al-Ḏalfāˀ izan zen bere ama; zeina, ˤAbda bezala, Almanzorren inguruko emakumeetako bat izan zen. Gerra Zibila piztu zenean nolabaiteko paper bat jokatu zuen arren, al-Andalusen inguruko historiografiak bazterretako leku bat uzten dio genero-ikuspuntuko ikerketetan; eta oraindik baztertuago ageri da ˤāmiriar etaparen inguruko idazkietan. Dena den, Madīnat al-Zāhira-ko egoera politiko korapilatsuaren isla argi bat izan zen emakume hau[4].
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. 192. araua: Iruñeko eta Nafarroako Erresumako errege-erreginen izenak. .
- Levi Provençal, E.. (1990 [1950]). España musulmana (711-1031). La conquista. El Emirato. El califato. Historia de España (dir. R. Mendéndez Pidal). Espasa-Calpe, 421 or..
- Bariani, L.. (2003). Almanzor. Editorial Nerea, 18 or..
- Miranda, Ana. (2018-08-31). «Al-Dalfa’ and the Political Role of the umm al-walad in the Late Umayyad Caliphate of al-Andalus» A Companion to Global Queenship: 171–182. doi: . (Noiz kontsultatua: 2022-02-08).