Itsaspeko arroila

Itsaspeko arroila mendi-hegal inklinatuen haran bat da, kontinente-ezpondan kokatua, eta bere eraketa, sarritan, kontinente mugakidean dagoen egungo edo antzinako ibai batekin lotuta dago, ibai aitzindari horren luzapena balitz bezala.

Itsaspeko arroila baten elementu morfologiko nagusiak.

Kasu gehienetan, plataforma kontinentalak arroila horren zati bat estaltzen du, batez ere plataforma hori nahiko zabala eta malda txikikoa denean, Los Angelesetik mendebaldera dauden itsaspeko arroilen kasuan ikusten den bezala. Beste batzuetan, itsaspeko arroilak plataforma kontinentala ere mozten du, eta, beraz, sortu zuen ibaiaren bokalera iristen da ia, Hudson ibaiaren kasuan bezala, mapa batimetrikoan ikus daitekeenez, eta Kongo ibaiaren kasuan, Afrikako mendebaldean. Itsaspeko arroilen eraketa denbora asko eskatzen duen prozesu geologikoa da, eta agerian uzten du lurreko erliebearen mugimendu eraikitzaileen eta suntsitzaileen arteko aurkakotasuna.

Kanpo estekak

Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.