Urola
Urola[1] Gipuzkoako erdialdea hegoaldetik iparraldera zeharkatzen duen ibai bat da. 64,5 kilometro luze da.[2] Arro estua du, batez ere sorburuan. Sortzen duen haranak hiru eskualde nagusi ditu: Urola Garaia, Urola Erdia eta Urola Kosta.
Urola | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 64,49 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°59′25″N 2°19′48″W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 337,47 km² |
Arro hidrografikoa | Urolaren arro hidrografikoa |
Ur-emaria | 7,98 m³/s |
Bokalea () | Kantauri |
Ibilbidea
Aizkorriren magalean sortu eta Zumaian itsasoratzen da, Bizkaiko golkoan.
Bidean, ondoko udalerri hauek zeharkatzen ditu:
Halaber, ibaia bertatik igaro ez arren, badira Urola bailaran zatiren bat duten beste udalerri batzuk: Antzuola, Ezkio, Errezil, Beizama, Aia, Deba eta Getaria.
Ibaiadarrak
Bere ibaiadar nagusienak hurrengoak dira: Ibaieder, Aratzerreka, Errezil, Granadaerreka eta Arroaerreka.
Itsasoratzea
Azken kilometroetan, Zumaia eta Zestoa artean, bokalearen goialdean Bedua izeneko meandro gunea eta bertan dauden uharteak ditugu. IV. mendean Chronographus anni 354 idazlanak azaltzen duenez, Urola egungo Zestoaraino zen nabigagarria, bokaletik 10 kilometrora.[3]
Bokalean bertan, bestela, eskuinaldean kirol portua dago gaur egun. Ezkerraldean, itsasadarretik ez urrunegi, Zumaiako flyscha famatua dago, Debarantz.
Erreferentziak
- Euskaltzaindia: 166. araua: Euskal Herriko ibaiak.
- "153. Alearen Gehigarria" p.21、p.22 (1999.08.12)
- (Gaztelaniaz) Urzainqui, Tomás. (1998). La Navarra marítima. Pamiela, 201 or. ISBN 84-7681-284-1..
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |