Urnietako udaletxea

Urnietako udaletxea Gipuzkoako Urnieta herrian kokatzen den eraikuntza bat da, Eusko Jaurlaritzak eraikitako euskal ondare nabaritzat hartu duena.[1] Urnietako udaletxea Urnietako udalaren egoitza nagusia da eta bertan egiten dira udal-bilkurak.

Urnietako udaletxea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaUrnieta
Koordenatuak43°14′52″N 1°59′25″W
Map
Historia eta erabilera
EraikuntzaXVII. mendea - XVII. mendea
ErabiltzaileaUrnietako Udala
Arkitektura
EstiloaBarrokoa
Ondarea
3 eta 1]
Kontaktua
HelbideaSan Juan, 5

    Ezaugarriak eta kokapena

    Udaletxea Urnietako San Juan plazan eraikita dago, herriko plazarik garrantzitsuenetakoa da, izan ere, bertan dago herriaren eliza nagusia, San Miguel eliza hain zuzen, eta Santa Leokadia baseliza. Aipatutako beste bi eraikuntzek ere Eusko Jaurlaritzaren eraikitako euskal ondare nabaria izendapena jaso dute. Urnietako udaletxea zinegotzien lantoki izateaz gain, udaltzaingoak ere bertan du bulegoa, Bertan harrera-zerbitzuak bezalaxe. Udaletxearen atzealdean Lekaio kultur etxea, Urnietako bolatokia eta Lourdes Iriondo musika eskola kokatzen dira. Urnietako frontoi nagusia ere hurbil du herriko etxeak. San Juan plazatik begiratuta, udaletxearen eskuinaldean apaiz etxea dago eta haren atzealdean, eskuinerago, Egape Ikastolaren Azkorte eraikina, Bigarren Hezkuntza eskaintzen duen ikastetxea.

    Udaletxearen egiturari eta estiloari dagokionean, udaletxea XVII. mendean eraiki zen eta estilo barrokoa du. Sarreran arkupe zabal bat du, hori dela eta, frontoi bat egiteko erabili da. Frontoi horretan, herriko festetan, zenbait pilota txapelketa antolatu ohi dira. Arku horretan bi ate nagusi daude, horietako bat, ezkerraldekoa, Udaltzaingoaren bulegoetarako sarrera da.

    Aurrealdeko aldea begiratuz gero, udaletxeak arkuperako sarbide diren bost arku dituela ikusiko dugu eta haien gainean, bakoitzak bina leiho edo ate dituzten bi balkoi zabal, landareekin apainduta. Ezkerraldeko balkoiak EAEko udaletxe guztiek eduki ohi dituzten hiru banderak ditu, hau da, Ikurrina, Espainiako bandera eta Europakoa, legeak hala behartuta. Bi balkoien arteko eremuan herriaren armarri handi bat dago kokatuta, sabairaino hedatzen dena. Armarriaren azpian aldiz, Herriko etxea idatzia ikus daiteke, beltz kolorekoa. Udaletxearen teilatua egurrezkoa da. Armarria da zalantzarik gabe udaletxearen zatirik deigarriena, bertan herriaren jatorriari buruzko informazioa topatu daitekeelako begiratze hutsarekin.

    Erreferentziak

    1. «Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-19).

    Ikus, gainera

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.