Urko zigurata

Urko zigurata[1] (sumerieraz é-temen-ní-gùr-ru) antzinako sumertar hiria den Urren hondakinen ondoan, Iraken, dagoen zigurat bat da. Nannar (Ilargia sumerieraz) jainkosaren gurtzaleku bezala eraiki zen Obeid Aroan, eta K. a. XXI. mendean berreraiki zuen Ur-Nammu erregeak. Elamdarrek suntsitu zuten, eta, beranduago, Babiloniako Nabukodonosor II.a erregeak berreraikiarazi zuen.

Urko zigurata
Ur
Kokapena
Estatu burujabe Irak
Governorate of IraqDhi Qarreko probintzia
Koordenatuak30°57′45″N 46°06′09″E
Map
    Urko zigurat handiaren berreraikitze informatikoa.

    8 metroko bere harresi propioak inguratzen zuen. Partzialki zaharberritu zen 1970eko hamarkadan, 61 x 45,7 metroko laukiluze formako oinplanoa du, eta 15 metroko altuera (ziur askoz gehiago izango zituen arren, higaduraren ondorioz deseginak). Barnealdea erabat adobez egina dago. Kanpoaldeko hormak egositako adreiluz eginak daude, eta mortero bezala asfaltozko betuna erabiltzen du, horma bakoitza puntu kardinal bakoitzari begira dagoelarik. Goikaldeko solairuetara oraindik kontserbatzen diren kanpoaldeko hiru eskaileretatik iristen zen.

    4000 urte baino gehiago izan eta bere eraikuntzan erabilitako materialak gora-behera, oso kontserbazio egoera onean eta partzialki zaharberritua dago. Hondakina eraikita dagoen basamortuaren gainetik 21 metrora altxatzen da. Bere oinplanoa laukizuzen formakoa da, eta zazpi terraza handi izatera iritsi zen, horietatik soilik hiru mantentzen direlarik. Goialdeko terrazan jainkosaren santutegia zegoen. Bertara, harresietara erantsitako eskailera maila estuen bidez iristen zen.

    Erreferentziak

    Ikus, gainera

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.