Urkilla
Urkilla Araba eta Gipuzkoa arteko mugan dauden hiru mendilerroetako bat da, Elgearekin eta Altzaniarekin batera. Mendilerro honetako mendirik garaiena, Milpiribil da, 1.279 metroko garaierarekin.
Urkilla | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Milpiribil |
Garaiera | 1.277 m |
Mota | mendilerro |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 42°55′45″N 2°22′01″W |
Honen parte da | Aizkorri-Aratz |
Mendikatea | Euskal Herriko arkua |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |

Erdoña herria, eta atzean Urkilla eta Aizkorri.
Udalerri mugakideei dagokienez, bestela, hegoaldean Donemiliaga, Asparrena eta Zalduondo ditu, eta iparraldean aldiz Oñati eta Altzaniako Partzuergoa.
Mendilerroko mendiak
- Milpiribil, 1.277 m[1][2] (Araba)
- Malkorra, 1.246 m (Araba)
- Oburu, 1.240 m (Araba eta Gipuzkoa arteko mugan)
- Onbakutz edo Oinbakoitz, 1.226 m (Araba)
- Napar Basoko Punta, 1.225 m (Araba eta Gipuzkoa arteko mugan)
- Zurkuntz edo Zurkurutz, 1.214 m (Araba)
- Askiola I edo Askiolagaña, 1.208 m (Araba)
- Arboligaina, 1.201 m (Araba eta Gipuzkoa arteko mugan)
- Trango, 1.182 m (Araba eta Gipuzkoa arteko mugan)
- Atxuintxa, 1.169 m (Araba eta Gipuzkoa arteko mugan)
- Urkitza II, 1.169 m (Araba eta Gipuzkoa arteko mugan)
- Larrangoiti, 1.126 m (Araba eta Gipuzkoa arteko mugan)
- Gainlabur, 1.089 m (Araba eta Gipuzkoa arteko mugan)
- Arriona, 934 m (Gipuzkoa)
- Gazteluaitz, 917 m
- Erbizaskun, 884 m
- Bellostegi, 792 m
- Beitia, 768 m (Araba)
- Korrosparri edo Perretaño, 756 m (Araba)
- Aitzabal, 752 m
- Gorpidaran, 752 m (Araba)
- Bokario, 690 m (Araba)
- Otarro, 664 m (Araba)
Erreferentziak
- Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
Urkilla (Mendikat) - Mendikat, Euskal Herriko Katalogo osoa.
Ikus, gainera
- Euskal Herriko mendilerroen zerrenda
- Gipuzkoako mendiak
- Arabako mendiak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.