Urki-onddo
Urki-onddoa (Leccinum scabrum) Boletaceae familiako onddoa da.[1] Perretxiko usaina dauka eta zaporea geza. Espezie zaporetsua ez bada ere, lehortu eta gorde egin daiteke.
Urki-onddoa | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Boletaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Leccinum | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Leccinum scabrum Gray, 1821 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Sinonimoa: Boletus (Leccinum) scaber.
Deskribapena
Kapela: 5 eta 15 cm bitarteko diametrokoa, hasieran hemisferioa, gero ganbil-kanpai itxurakoa eta, azkenik, ganbil-zabaldua. Soberako ertzarekin, izurtu-lobulatua, errekurbatutik zabaltzera zahartzean. Azala itsatsia, ilaunduna, baina fina, geroago leuna eta hezetasunarekin pixka bat likatsua; tonu grisak ditu, gris-marroixka koloretik gris-okre kolorera edo arre-gorrixkara pixka bat horixkara doana.
Tutuak: Luzeak, adnatuak, baina oinaren inguruan depresio batekin, hasieran kolore zurixka dute, ondoren , tonu grisaxka, zahartzean esfumatura arrosa bat hartzen dute.
Poroak: Biribilduak, txikiak eta tutuen kolore berekoak.
Hanka: 10 eta 17 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 3,5 cm bitarteko lodierakoa, zilindrikotik subklabiformera, pixka bat lodiagoa oinarrirantz, eta pixka bat estuagoa goian, batzuetan okertua; zuri-grisaxkatik zuri-horixka argi kolorera doana eta ezkata beltzaxka gisako pikortatze hertsiekin.
Haragia: Harroa, urria eta zurixka kolorekoa; usain fungikoa du eta zapore leuna.[2]

Etimologia: Leccinum hitza latinetik dator, arte azpian hazten, esan nahi du. Scaber epitetoa ere latinetik dator, latza esan nahi duen "scaber" hitzetik. Bere kapelaren laztasunagatik.
Jangarritasuna
Erdipurdiko jangarria. Haragia beltz bihurtzen da egosten denean.[3]
Nahasketa arriskua
Leccinum carpini delakoarekin nahas daiteke.[4]
Sasoia eta lekua
Uda amaieran eta udazken hasieran. Betula espezieei estu lotutako espeziea da.[5]
Banaketa eremua
Ipar Amerika, Europa, Errusia, Japonia, Australia, Zeelanda Berria.
Erreferentziak
- Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 176 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- (Gaztelaniaz) Sociedad de Ciencias ARANZADI, Departamento de MICOLOGIA. (2000). Setas del Pais Vasco, del campo a la cocina. Kutxa Fundazioa, 114 or. ISBN 84-7173-372-2..
- (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 539 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 606 or. ISBN 84-87997-86-4..