Urkamendi
Urkamendi edo urka (latinezko forca, sarde hitzetik ekarria) urkatze bidezko heriotza emateko tresna da, bereziki, kondenatuak zintzilikatzeko soka duena[1]. Hedaduraz tresna hori dagoen lekuei ere aplikatzen zaie.
Antzinako persiarrek jada ezagutzen omen zuten, Esterren Liburuaren arabera, Asuerok horrela hil baitzuen Aman. Egun oraindik erabiltzen dute heriotza zigorra ezartzeko Asiako zenbait herrialdetan, tartean Iran, Singapur edo Japonia.
Erreferentziak
- Lur entziklopedietatik hartua.
Ikus, gainera
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.