Urizar Etxe Zaharra

Urizar Etxe zaharra Getxo udalerriko Neguri auzoko Cristobal Colon kalean kokatuta dago, 23.garren zenbakian hain zuzen ere. Estilo eklektikoa, euskal molde berriko eraikinen egokiera tipikoa du eta 2001 urtetik Getxoko eremu berezian sailkatuta dago.

Urizar Etxe Zaharra
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Getxoko eremu berezia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaGetxo
Koordenatuak43°20′21″N 3°00′11″W
Map
Ondarea
EJren ondarea136

    Eraikina


    Lau aldeak agerian dituen eraikina da, oin laukizuzena, hedadura handiko lorategi batez inguratua. Altxaeran erdisotoa, behe-oina, lehenengo solairua eta estalkipea dauzka, eta lau isurikoa da teilatua. Fatxada nagusia, Cristobal Colon kalearen paraleloan, neurritsua da eta jauregiaren itxura du behe-oinean: erdi-puntuko arkuko bao handiak, sarrerako ataripe aurreratua eta luzapena albotik. Gorputz honen gainean forjazko balkoi handi bat etzaten da. Eskantzuak, baoen inguruak eta ataripeko gorputza ondo landutako silarriz eginak dira. Gainerakoa, ageriko adreilua duen solairu batean izan ezik, entokadura tiroldarraz estalita dago. Eskuin alboko fatxadan, estilo eta konfigurazio berberaz inguraturik, aipagarria da erdi-puntuko arkuaren-begiratoki poligonalaren arteko elkarketa, behe-oinean, eta beste balkoi burdinsaredunaa, lehen oinean.[1]

    Galeria

    Erreferentziak

       

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.