Moisei Uritski
Moisei Solomonovitx Uritski (errusieraz: Моисей Соломонович Урицкий; 1873ko urtarrilaren 14agreg./urtarrilaren 2ajul. - 1918ko abuztuaren 30a) Ukrainan jaiotako boltxebike judua izan zen[1].
Moisei Uritski | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Txerkasy, 1873ko urtarrilaren 2a (juliotar egutegia) | ||
Herrialdea | Errusiar Inperioa Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa | ||
Heriotza | San Petersburgo, 1918ko abuztuaren 30a (45 urte) | ||
Heriotza modua | giza hilketa | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Faculty of Law of Taras Shevchenko National University of Kyiv (en) | ||
Hizkuntzak | errusiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Parte-hartzailea
| |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Boltxebike Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista |
Biografia
1897an atxilotu zuten lehen aldiz. Hasieran Bund alderdi sozialista juduan aritu zen, eta 1903an mentxebikeekin bat egin zuen. 1905an erbestera joan zen, eta 1914sn, berriz, egin zuen. Bertan errusiar marxismoaren bi adarrak (boltxebikeak eta mentxebikeak) batzeko ahaleginera eman zen, Lehen Mundu Gerra eta hau justifikatzen zuten sozialisten aurkako plataforma baten oinarrian[1].
Mezhraionka taldeak boltxebikeekin bat egiterakoan egin zuen bat alderdi honekin, 1917ko uztail bukaeran hain zuzen (Alderdi Boltxebikearen VI, Kongresuan). Urriaren 10eko Komite Zentral Boltxebikearen batzar erabakigarrian parte hartu zuen. Petrogradeko Sobietaren peko Komite Militar Iraultzailearen kide izan zen[1].
Txekaren (Kontrairaultzaren eta Espekulazioaren Aurkako Borrokarako Ohizkanpoko Komisioa) sortzaileetako bat izan zen, eta 1918ko martxoan Petrogradeko Txekaren adarraren burua baita. Brest-Litovskeko Ituna sinatzearen kontrakoa izan zen, eta “ezkerreko komunisten” fakzioan kokatu zen, hauen aldizkari batean ere kolaboratu zuen, honela Komite Zentraletik dimisioa eman zuen (1918eko erdian Errusiako Gerra Zibila hastean itzuli zen). 1918eko abuztuan hil zuen eserista batek, hain zuzen ere Fania Kaplanek Lenin tirokatu zuen egunean[1].