Uribarri Gaubea
Uribarri Gaubea (ofizialki Villanueva de Valdegovía) Arabako Gaubea udalerria osatzen duten herri nagusi eta herriburua da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 181 biztanle ditu.
Uribarri Gaubea | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Gaubea |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°50′53″N 3°05′53″W |
Demografia |
Geografia
Gaubea udalerriaren erdigune geografikoan kokaturik dago, udalerriaren eremuak itxura berezia duen arren. Omecillo ibaiaren haranak hegoaldean Obarenes-San Zadornil mendiak eta iparraldean Gorobel mendilerroa ditu, eta ibaiaren ertzean dago Uribarri Gaubea. Mendebaldean Gurendes herria du eta ekialdean Villanañe. Itsasmailatik 552 metrotako altueran kokatzen da Uribarri Gaubea.
Historia
Burdin Aroan Pico de San Pedro esaten dioten tokian herrixka bat sortu zen eta erromatarren eta musulmandarren garaian ere jarraitu zuen, baina Erdi Aroan bertan behera gelditu zen.
XV. mendean Arabaren barnean agertzen da Uribarri Gaubea eta bertako herritarrek XIX. mendean Gasteizko guduan parte hartu zutela ere badakigu.
Demografia eta biztanleria
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
150 | 148 | 168 | 176 | 165 | 172 | 175 | 181 |
Garraioa
Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
|
Ondasun nabarmenak
- Angulotarren jauregia: XVI, mendeko ataria du eta pizkundeko estiloan eraiki zen. Armarri handia du.
- Villanuevako presa edo La Mierreko antzinako presa, Euskal Herrian dagoen bakarra zurez eta harriz eraikia. 1781. urtean eraiki zen eta 2011n Kultur Ondasun izendatua izan zen[1].
- Andre Mariaren eliza: Erromanikoa bazen ere erabat berreraikia dago.
- San Julian eta Santa Basilisa eliza.
- XVIII. mendeko errota.
- Iturria, 1860. urtean eraikia.
Iruditegia
- Angulotarren jauregia.
- Andre Mariaren eliza.
- Udaletxea.
- Iturria.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) elcorreo.com (2010-9-15)
Bibliografia
- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Ikus, gainera
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |