Uribarri (Oñati)

Uribarri Oñatiko (Gipuzkoa) hegoaldean dagoen baserri-giroko auzoa da, Arantzazurako bidean eta Aloñako mendilerroaren magalean kokatuta dagoena eta ohiko abiapuntua dena horko tontorretara igotzeko.

Artikulu hau Oñatiko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Uribarri (argipena)».
Uribarri
gune populatua
Administrazioa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
EskualdeaDebagoiena
UdalerriaOñati
INEk ezarritako kodea20059001300
Geografia
Koordenatuak43°00′55″N 2°25′23″W
Map
Demografia
Biztanleria76 (2022)

Kokapena eta ondarea

Errepide horren ezker-eskuin, maldan diren etxe multzo batek osatzen dute Uribarriko nukleoa, San Andres baseliza eta auzoko txokoa, Haizpe izenekoa (2012an irekia), bertan direla[1]. Nukleo honetatik gorago errepidean, gain batean Urteagagain dago, guardetxe zaharra, jatetxe eta beste baserri pare bat bertsan direlarik[2]. San Andres jaiak ospatzen dira auzoan[3].

Ondareari dagokionez, San Andresen baseliza aipatzekoa da, alde batetik, eta bestetik baserri eta bestelako eraikin hauek: Aingerukua, Artegia, Azkarragako Errota, Azkarraga Txiki, Azkarraga Haundi, Azkarraga Erdikua, Azkarraga Barria, Baltzategi, Banastaingua, Barrenekua, Datustegi, Datustegi Txiki, Egikua, Erostegi Txiki, Eskola, Gogordo, Goikoetxe, Goikoetxe Barria, Goitikua, Konkena, Mizkingua, Kostei, Otadui Txiki, Otadui Haundi, Pater-etxe, Sagastizabal, Sakona, Santutxua, Soldadukua, Tebernakua, Tuertokua, Txopekua, Urrumangua, Urteaga, Urtiagain, Urzelaikua eta Zelakua.

Demografia eta biztanleria

2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 88 biztanle zituen.

Uribarriko biztanleria
20002001200220032004200520062007
8292878786869088

Iruditegia

Erreferentziak

  1. «Oñatiko Uribarriko Haizpe elkartearen inaugurazioa - Oñati» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-02).
  2. «Uribarri Auzoa » Oñati » Gipuzkoa» b5m.gipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-02).
  3. «Haizpe elkartea beteta Uribarri auzoko jaietan - Oñati» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-02).
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.