Uri Ruiz Bikandi

María Uribarri "Uri" Ruiz Bikandi (Durango, Bizkaia, 1950eko maiatzaren 24a - Gasteiz, Araba, 2023ko otsailaren 21a) irakaslea, hezitzailea eta idazle euskalduna izan zen, hezkuntzako hainbat arlotan aritua. Filologiako ikasketak egin zituen eta Pedagogian doktorea izan zen.[1][2]

Uri Ruiz Bikandi

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Uribarri Ruiz Bikandi
JaiotzaDurango, 1950eko maiatzaren 24a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz, 2023ko otsailaren 21a (72 urte)
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktorea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakkatedraduna, hezitzailea eta idazlea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea  2015)
Ikastolen Elkartea  (1970 -  1979)
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila  (1979 -

Inguma: uri-ruiz-bikandi

Biografia

Uri Durangon jaio zen 1950ean, gerrak eta faxismoak jotako herri eta etxe batean.

Haurtzaro eta gaztaro gogorrak

Bizitzari, gizarteari eta etorkizunari buruz etxean eta gizartean jasotako aurkako ikuspegiek moldatu zuten neskato hura. Urik amamaren altzoan aditu zituen gerraren bortizkeriak, justizia ezak, gizonen maltzurkeriak, errepresioa, askatasun eza eta boteretsuen ase ezintasuna. Eskolan eta gizartean, ostera, faxismoaren aldeko gorazarreak entzun zituen etengabe, langarrak lurra bustitzen duen legez.[3][4][5]

Gaztetan jabetu zen bere bizitza gidatuko zituzten zerez: euskararen eta euskaldunen bazterketaren, emakumeen eta gizonen eskubide berdintasun ezaren, zapalduen eta gizarteak baztertuen egoera latzaren eta elizak faxismoarekin zuen konplizitate maltzurraren jasan ezinak moldatutako zedarriak.[3][4]

Euskaldunduta ikastolako andereñoa (1970-1979)

Euskara ikasi zuen gaztetan eta euskara biziberritze-ekimenetan aritu zen gero. 1970ean Iurretako Goiuria ikastolako andereño izan zen, eta urtebete jardun zuen han, ikastola itxi zioten arte. Hurrengo bi urteetan geroago Bizkaiko Ikastolen Elkartea izango zeneko koordinatzaile izan zen eta gero Elorrioko ikastolara joan zen (1975-1979). [6][7][8]

Hasiera zail, bihurri, korapiloa ezagutu zuen Bizkaiko ikastoletako irakasleen koordinatzaile zela, ikastoletako lehenbiziko lan gatazkak eta Adela Ibabe andereñoaren heriotza barne.[9][5]

Eskola publikoko irakaslea (1979-1989)

Geroago hezkuntza publikora joan zen, garai hartan irakasle-mugimendu indartsua sortu baitzen eskola publikoa euskalduntzeko, Urte horietan sartu ziren lehenengo maisu-maistra euskaldunak eskola publikoan, hurrengo urteetan euskalduntze-prozesuan eta modernizatze-prozesuan aldaketa handiak eragingo zituen belaunaldi bat. Arabara mugitu zen, euskarazko eskolak ematera. 1979an Legutioko eskola publikoan hasi zen A ereduko ikasleekin.[7] Eusko Jaurlaritza hezkuntzaren eskumenak garatzen hasi zenean, euskara ikasteko lehen liburuak idatzi zituen. "Hegaz" liburuak lehenengo materiala izango zen, horretan ere aitzindaria izan zen Uri.[10][11][12] Hala, Gasteizen euskara eskolak ematen hasi ziren irakasle guztien irakaslea izan zen Ruiz Bikandi, "maistra eta gidari".[13]

Didaktikako irakaslea unibertsitatean (1989-2015)

Gero, Gasteiza jo zuen eta Hizkuntza eta literaturaren didaktikako irakasle izan zen Euskal Herriko Unibertsitatean, Bilboko eta Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskolan.[7]

Ikertzailea bigarren hizkuntzaren didaktikan

Uri Ruiz Bikandi irakasle, hezitzaile eta idazlea.

Oroz gain, bigarren hizkuntzaren didaktika eta irakasleen prestakuntza izan zituen lan eta ikergai.[7] Hezkuntzan beti egin zuen pedagogia eraldatzaile eta berritzailearen alde, autoritarismoaren aurka.[3] Ama hizkuntzaren eta bigarren hizkuntzaren jabekuntza-prozesuez mintzatu da maiz, eta ahozkotasuna lantzeak duen garrantzia azpimarratzen zuen.[8]

2005ean doktore-tesia aurkeztu zuen Anna Camps Mundó eta Itziar Plazaola Rezola irakasleen zuzendaritzapean. Murgiltze-programetako irakasleekin egindako ahozko hizkuntzazko prestakuntza-prozesu bat analizatu zuen (Análisis de un proceso formativo en lengua oral (L2) con docentes de programas de inmersión).[14]

Ruiz Bikandik koordinatu eta idatzi zuen liburu bat gidari izan da hizkuntzak irakasten dituzten irakasleentzat: Bigarren hizkuntzaren didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan. Liburu hori asko zabaldu da, asko saldu da, eta hogeita hamar urte igaro badira ere, oraindik gaurkotasuna ez du galdu.[13]

20 urtez (1994-2014) Zuzendaritza Batzordekoa izan zen Graó argitaletxeko "Textos de Didáctica de la Lengua y de la Literatura" sailean (euskaraz:Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika Saila, Ed. Graó. Barcelona),[7][15] baita batzorde editorialeko partaidea Educational Review Journal aldizkarian (Birminghamgo Unibertsitatea).[16][17]

Hegoa Institutuari atxikitako irakasle eta ikertzailea zen.[4]

Feminista

Emakumeen eskubideen ezaz jabeturik, gogor eta ozen errebindikatzen zuen genero berdintasuna, eta indar osoz salatzen zituen injustiziak eta gizonkeriak, Durangoko Talde Feminista ere sustatuz. Faxismoaren eta gizakiaren zapalkuntzaren aurkako borrokak mugimendu sozio-politikoetan parte hartzera eta komunismora eroan zuen Uri, injustiziaren aurka eta gizakion berdintasunen alde.[3]

« Lagunen artean dena ematen zuen emakume Indartsua, konprometitua eta kuriositate handikoa zen, eskuzabala, bizi-bizia, alaia, kontraesankorra. Oso apasionatua zen, pasioa zen bere ezaugarri bat, kulturzalea, liburuzale porrokatua. Irakurle klubean ere parte hartzen zuen; hamarkadak eman ditu bertan.  »

Amelia Barquin, Itziar Rekalde, Inma Ortega eta Belen Arrondo[13]

Argitalpenak

Euskal komunitate zientifikoaren datu-basean Ruiz Bikandiren 25 ekarpen baino gehiago jaso dira.[18]

Liburuak

  • RUIZ BIKANDI, Uri; Arberas, Andoni; Kortabarria Jon: Kukubiku (1984) Arabako Foru Aldundia. Diputación Foral de Álava. ISBN: 84-500-8236-6[19]
  • RUIZ BIKANDI, Uri; Arberas, Andoni; Kortabarria Jon: Anianiku (1984) Arabako Foru Aldundia. Diputación Foral de Álava. ISBN: 84-500-8237-4[19]
  • RUIZ BIKANDI, Uri; Arberas, Andoni; Kortabarria Jon: Hegaz 1 ikaslearen liburua (1989) Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco y Santillana Editorial. ISBN:84-294-2909-3[10]
  • RUIZ BIKANDI, Uri; Arberas, Andoni; Kortabarria Jon: Hegaz 1 irakaslearen liburua (1989) Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco y Santillana Editorial. ISBN:84-294-2912-3[10]
  • RUIZ BIKANDI, Uri; Arberas, Andoni; Kortabarria Jon: Hegaz 2 ikaslearen liburua (1989) Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco y Santillana Editorial. ISBN:84-505-0686-7[10]
  • RUIZ BIKANDI, Uri; Arberas, Andoni; Kortabarria Jon: Hegaz 2 irakaslearen liburua (1989) Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco y Santillana Editorial. ISBN:84-294-2913-1[11]
  • RUIZ BIKANDI, Uri; Arberas, Andoni; Kortabarria Jon: Hegaz 3 ikaslearen liburua (1989) Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco y Santillana Editorial. ISBN:84-294-2911-5[11]
  • RUIZ BIKANDI, Uri; Arberas, Andoni; Kortabarria Jon: Hegaz 3 irakaslearen liburua (1989) Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco y Santillana Editorial. ISBN:84-294-2914-X[12]
  • RUIZ BIKANDI, Uri (apailatzailea) & IÑURRIETA LABAIEN, Iñaki: Bigarren hizkuntzaren didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan. EHU Argitalpen zerbitzua. 2010.)[20]
  • RUIZ BIKANDI, Uri, 2006, “Consideraciones básicas para facilitar el aprendizaje de la L2 a los principiantes”, Cultura y Educación. 18 zk.

Artikuluak

  • Irakasle hasiberriaren esperientzia    Itziar Plazaola Rezola, Kristina Elosegi Aduriz (1949-2013), Uri Ruiz Bikandi, Ana Arregi Martinez, Nerea Badiola Uribe. IKASTARIA. 2013.
  • Zer dakite DBHko ikasleek gramatikaz? Subjektua eta Nor/Nork eztabaidan. Kasu azterketa    Amelia Barquin Lopez, Uri Ruiz Bikandi, Teresa Zulaika Galdos. TANTAK. 2011
  • Hizkuntzen kudeaketa eskolan    Amelia Barquin Lopez, Uri Ruiz Bikandi. TANTAK. 2009
  • Hizkuntza eskolan. Aldaketak egoera berriaren aurrean    Uri Ruiz Bikandi, Matilde Sainz Osinaga. JAKIN. 2006
  • Hizkuntzen irakaskuntzan printzipio metodologiko komunak, zein neurritan?    Uri Ruiz Bikandi. JAKINGARRIAK. 2006
  • Lau kontu euskararen inguruan    Uri Ruiz Bikandi. HIKA. 1999
  • Su-etena    Uri Ruiz Bikandi. HIKA. 1998
  • Litekeenik denera: materialak hizkuntzaren irakaskuntzan    Uri Ruiz Bikandi. REVISTA DE PSICODIDACTICA. 1998
  • Bigarren hizkuntza irakasteko eskolak egin dezakeena    Uri Ruiz Bikandi. TANTAK. 1998
  • Hizkuntzari buruzko gogoeta, komunikazioaren ikuspuntutik    Uri Ruiz Bikandi. EUSKO IKASKUNTZEN KONGRESUAK. 1995

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Ruiz Bikandi, Uri. (2005). «ANALISIS DE UN PROCESO FORMATIVO EN LENGUA ORAL (L2) CON DOCENTES DE PROGRAMAS DE INMERSION» www.educacion.gob.es (UPV/EHU) (Noiz kontsultatua: 2022-05-24).
  2. «Uriren ahots grabea itzali da - Gasteiz» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-21).
  3. Barreña, Andoni. (2023-02-22). «Uri Ruiz Bikandi, agur eta ohore!» Anboto.org (Anboto) (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
  4. (Gaztelaniaz) «Fallece la feminista y renovadora pedagógica Uri Ruiz Bikandi» andra.eus 2023-02-22 (Noiz kontsultatua: 2023-02-23).
  5. Elustondo, Miel Anjel. (2017-06-18). «"Eskolako ateak itxi eta umeak sailkatzeko joera klasista dago"» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-02-23).
  6. Elustondo, Miel Anjel. (2017). «"Eskolako ateak itxi eta umeak sailkatzeko joera klasista dago"» Argia (Noiz kontsultatua: 2017 - 10 - 19).
  7. Hik Hasi. (2023-02-23). «Uri Ruiz Bikandi irakaslea, hezitzailea eta hezkuntza elebidunean aditua zendu da» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-02-23).
  8. Hik Hasi. (2002-04-01). «RUIZ BIKANDI, Uri:» www.hikhasi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-23).
  9. «Adela, geurea» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-24).
  10. https://www.isbns.at/author/Uri_Ruiz_Bikandi
  11. https://www.isbns.at/author/Uri_Ruiz_Bikandi
  12. https://www.isbns.at/author/Uri_Ruiz_Bikandi
  13. «Uriren ahots grabea itzali da - Gasteiz» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
  14. (Gaztelaniaz) Ruiz Bikandi, Maria Uribarri. (2005). «Análisis de un proceso formativo en lengua oral (l2) con docentes de programas de inmersión.» www.educacion.gob.es (UPV/EHU -TESEO) (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
  15. Ruiz Bikandi, Uri; Miret, Ines. (1994). «Enseñar gramática, un problema viejo» Textos de didáctica de la lengua y la literatura (2): 4–5. ISSN 1133-9829. (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
  16. (Ingelesez) Searching Uri Ruiz-Bikandi in Educational Review Journal. University of Birmingham. Taylor and Francis Online.
  17. (Gaztelaniaz) Cayado, Nahikari. (2023-02-21). «Fallece la especialista en educación bilingüe Uri Bikandi Ruiz» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  18. «Uri Ruiz Bikandi :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-04).
  19. https://www.isbns.at/author/Uri_Ruiz_Bikandi
  20. Bigarren hizkuntzaren didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan. Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua D.L. 2009 ISBN 978-84-9860-316-3. PMC 796320900. (Noiz kontsultatua: 2021-06-28).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.