Uri Avnery
Uri Avnery (hebreeraz: אורי אבנרי) (Beckum, Westfalia Helmut Ostermann jatorrizko izenpean 1923ko irailaren 10a – Tel Aviv, 2018ko abuztuaren 20a) Alemanian jaiotako Israelgo kazetaria nahiz politikari ezkertiarra eta bakezalea izan zen. Knesseteko kidea izan zen 1965 eta 1973 bitartean zein 1979 eta 1981 bitartean.
Uri Avnery | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1979ko urtarrilaren 31 - 1981eko otsailaren 13a - Walid Haj Yahia (en) → Hautetsia: 9th Knesset (en)
1973ko uztailaren 3a - 1974ko urtarrilaren 21a Hautetsia: 7th Knesset (en)
1969ko azaroaren 17a - 1973ko uztailaren 3a Hautetsia: 7th Knesset (en)
1965eko azaroaren 22a - 1969ko azaroaren 17a Hautetsia: 6th Knesset (en) | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Helmut Ostermann | ||||||||
Jaiotza | Beckum, 1923ko irailaren 10a | ||||||||
Herrialdea | Alemania Israel | ||||||||
Heriotza | Tel Aviv, 2018ko abuztuaren 20a (94 urte) | ||||||||
Heriotza modua | : gaixotasun zerebrobaskularra | ||||||||
Familia | |||||||||
Ezkontidea(k) | Rachel Avnery (en) | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | hebreera alemana | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | kazetaria, politikaria, idazlea, egunkariko editorea, bakearen aldeko aktibista, giza eskubideen aldeko ekintzailea eta iritzi-kazetaria | ||||||||
Lantokia(k) | Jerusalem | ||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | judaismoa | ||||||||
Alderdi politikoa | Meri (en) Left Camp of Israel (en) | ||||||||
uriavnery.com | |||||||||
Gaztetan, Irgun talde sionista eta paramilitarreko kidea izan zen, eta 1948ko palestinar eta israeldarren arteko gerran parte hartu zuen. Gerraren ostean, Philistiako zelaietan izeneko liburua (hebreeraz בשדות פלשת}}, Bi-Sdot Pleshet) idatzi zuen.
1950 eta 1960ko hamarkadetan zehar, Haolam Hazeh izeneko astekariaren editore buru izan zen. Aldizkariak arrakasta lortu zuen haren establishment kontrako berriak zirela eta. Israelgo argitalpen alternatibo nagusia bilakatu zen.
Ezkertiar bihurtuta, Gush Shalom (hebreeraz גוש שלום Bakearen Blokea) izeneko mugimendua fundatu zuen Uri Avnereyk. Mugimendu horren buruan gaur egun arte, estatuaren sekularizazioaren alde jotzen dute, batez ere judu ortodoxoen nahien aurrean.
Uri Avnereyk CounterPunch, Information Clearing House eta LewRockwell.com webguneetan palestinarrekin bakea sinatzearen aldeko iritziak idazten jarraitu zuen. Haietako batzuk, gaztelaniaz Rebelion.org weborrian ere irakur daitezke.
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Uri Avnery |
- (Ingelesez) Uri Avnery-ren idazkiak
- (Alemanez) Uri Avnery-ren idazkiak
- Berrian egindako elkarrizketa (2011/08/05)