Uremia
Uremia urearen odol-maila altuak eragiten duen gaixotasun larria da, giltzurruneko gutxiegitasun baten ondorioz agertu ohi dena. Giltzurrunen jarduera okertzen denean giltzurrunek ez dute urea xurgatzen, hau ez da gernuarekin kanporatzen eta odolean pilatzen da. Pilaketa horrek heriotzaraino eraman dezake gaixoa.
Uremia | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | nefropatia, giltzurruneko gutxiegitasuna sindromea |
Espezialitatea | urologia |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | N19 |
GNS-9 | 585, 586 eta 788.9 |
DiseasesDB | 26060 |
MeSH | D014511 |
Disease Ontology ID | DOID:4676 |
Uremiaren ondorioz agertzen diren sintomen artean buruko mina, goragaleak, okadak, hipotermia eta hipotentsioa, anemia, buru-nahasketa, letargia eta koma aipa daitezke.
Giltzurruneko gutxiegitasuna uremiaren kausa nagusia izan arren, beste faktore batzuek ere uremia eragin dezakete: proteina asko duen dieta bat jarraitzea, odoljario gastrointestinalak, deshidratazioa, hainbat botika hartzea, pielonefritisa, etab.
Giltzurruneko gutxiegitasunari aurre eginez (dialisia, giltzurrun-transplantea...) tratatzen da uremia.