Urdiaingo inauteriak

Urdiaingo inauteriak edo ihoteak Sakanako herri horretan ospatzen dituztenak dira. "Momoxarroak" dira bertako pertsonaia nagusiak.[1]

Urdiainen 3 egunez antolatzen dituzte inauteriak: larunbatean “manta-eguna” da pertsonaia nagusia, eta igandean eta asteartean momoxarroak ateratzen dira. Makilekin ibiltzen dira kaleetatik herritarren atzetik, hauek ihesean korrika joaten direlarik.

Momoxarro handiak eta txikiak ateratzen dira Urdiainera, momoxarro asko. Zigorra eskuan, "momoxarro xirrikiti xarro..." oihu egiten zietenei astindu ederrak egiten dizkieten.[1]

Erreferentziak

  1. «Momoxarro handiak Urdiainen! - Urdiain» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-02).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.