Urdazuri
Urdazuri edo Ugarana (baita ere Sarrakaria, Urma, Ur Ertsi eta Uhertsi izenez ezaguna Lapurdiko zenbait lekutan) Nafarroa Garaiko eta Lapurdiko ibaia da. Dantxarinean sortzen da, Otsondo eta Orabidea errekak elkartuta, eta Donibane Lohizune eta Ziburu artean itsasoratzen da, 45 kilometroko ibilbidea eginda (31 km Lapurdin, eta 14 km Nafarroan). Senpere, Ainhoa eta Azkaine zeharkatzen ditu bere ibilbidean.
- Artikulu hau ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Urdazuri (argipena)».
Urdazuri Urdazuri/Ugarana (eu) Nivelle (fr) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 45 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°23′18″N 1°40′11″W |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 279 km² |
Ur-emaria | 5 m³/s |
Iturburua | Urdazubi |
Bokalea () | Ozeano Atlantikoa (Ziburu Donibane Lohizune) |
Urak Donibane Lohizuneko badian isurtzen ditu. IV. mendean Chronographus anni 354 idazlanak azaltzen duenez, Errobi bi kilometroren baliokidean zen nabigagarria ibaian gora.[1]
Ibaiadarrak
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Urzainqui, Tomás. (1998). La Navarra marítima. Pamiela, 201 or. ISBN 84-7681-284-1..
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.