Urdatx

Urdatx, edo Santa Grazi okzitanieraz, Zuberoako hego-ekialdeko muturrean dagoen udalerria da, Basabürüa eskualdekoa. Tokiko ondasunik ezagunenak Kakuetako arroila eta Done Jakue bideko eliza erromanikoa dira.

Ikuspegi orokorra
Urdatx
 Zuberoa, Euskal Herria
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Zuberoa
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaOloroe-Donamaria
KantonamenduaEuskal Mendialdea
Izen ofiziala Sainte-Engrâce
AuzapezaAlbert Aguiar
(2008-2014)
Posta kodea64560
INSEE kodea64475
Herritarraurdaxtar / santagraztar
Ezizenakontrabandista salbajiak
Kokapena
Koordenatuak43°00′51″N 0°51′15″W
Map
Azalera72,69 km2
Garaiera300 – 1.881 metro
Distantzia33 km (Maule-Lextarretik)
Demografia
Biztanleria193 (2018:  −7)
Dentsitatea2,9 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 14,88
Ugalkortasuna[1] 51,24
Ekonomia
Jarduera[1]% 77,27 (2011)
Desberdintasuna[1]% 6,92 (2011)
Langabezia[1]% 0 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 70,52 (2010)
Erabilera% 41,13 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera1085. urtea
Webguneahttp://www.sainte-engrace.com/

Izena

Udalerriak Urdatx izenak du euskara batuan. Euskaltzaindiak, bere izen zerrendetan, Urdatx izenari ematen dio lehentasuna, Santa Grazi okzitanieratik dator.[2][3]

Izen bi horien ahoskerak hauek dira, Euskarazko Nazioarteko Alfabeto Fonetikoan: [urðatʃ] eta [s̺anta gras̻i].

Geografia

Ingurune naturala

Urdatx udalerria Pirinioetako ipar mazelan dago, Uhaitxa ibaiaren haranean. Bi herrixkak osatzen dute: Santa Grazi kasernak eta Santa Grazi herriak, biak 113 departamendu-errepidean kokatuak. Eskola eta udaletxea kasernan daude, eliza, berriz, herrian, 5 kilometrora.

Orografia malkartsua du udalerriak eta hainbat mendi aipagarri daude haren lurretan: Binbaleta (1.758 m), Izarbe (1565 m), Jora (1.069), Lakhura (1.877 m) eta Ütziagaña (1618 m), besteak beste.

Kakuetako arroila ezaguna ere udalerrian dago.

Hidrografia

Udalerria Uhaitzandiren ibaiadar hauek zeharkatzen dute:

  • Uhaitxa eta haren adarrek:
    • Abitola erreka
    • Behizarie erreka
    • Gahardoi erreka
    • Kakuetako arroileko erreka eta haren adarrak (Axura erreka, Althañeta erreka eta Larregorri erreka)
    • Heil erreka
    • Inkhazkubu erreka
    • Itzal erreka eta haren adarra (Agarratze erreka)
    • Lukhubiñe erreka
    • Montxola erreka
    • Murrubeltz erreka eta haren adarra (Basabarrondo erreka)
  • Letxartsu erreka
  • Ihitsaga erreka, Uthurtzeheta errekaren adarra, eta berau Uhaitzarena.

Udalerrian zentral hidroelektriko bat dago.

Udalerri mugakideak

Urdatx Bearnorekin da mugakidea ekialde eta ipar-ekialdean, eta Nafarroa Garaiarekin hegoaldean.

Historia

Urdatxen historia hango elizari lotua dago, Donejakue bideko etapa izatearen ondorioz Erdi Aroa bitartean garrantzia handia izan zuen kolejiatatik gelditzen den ondare ikusgai bakarra.

Kondairaren arabera Santa Grazia 303. urtean bere senargaia zen Narbonako duke batekin biltzeko Pirinioak zeharkatzeko prestatzen ari zela Zaragozan harrapatu zuten kristaua zen. Aragoiko hiriburuan martirizatua, lapur batek bere besoa lapurtu omen zuen Urdatx inguruko haritz baten azpian lurperatzeko. Beste hainbat mito bezala, idi batek aurkitu omen zuen erlikia hura, haritzaren oinean belaunikatu eta adarrak pizten baitziren. Horrela, bertan eliza eraiki zen. Haritza antzinako herrientzat zuhaitz sakratua zen eta horrek eliza leku sakratu aurre-kristau batean eraiki zela adierazi lezake.

Erreferentzia zaharrenaren arabera Urdatxen 12 kalonjedun kolejiata zegoen. 1085ean Antso V.a herrialdeaz jabetu eta kolejiata Leireko monasterioaren esku utzi zuen.

XII. mendearen erdialde inguruan Urdatxeko kolejiata gune gorenean zegoen. Santa Graziko elizaren ondoan Done Jakue bideko erromesak hartzen zituen ospitalea zegoen. Zuberoako parrokiarako erromeri leku bezala ere hartu zen. Nafarroa, Aragoi eta Bearnoko printzeak bisitatu zuten.

Gorabehera politikoek Kolejiataren gahinbehera eragin zuten. XIV. mendean Frantziako eta Ingalaterrako erregeen arteko gatazkak (Ehun Urteko Gerra) izan ziren. XV. mendean, berriz, frantsesen eta gaztela-aragoitarren arteko liskarrak izan ziren Nafarroaren kontrola izateko, eta XVI. mendean, Frantziako erresuma porrokatu zuten Erlijio Gerrak ditugu. Santuaren erlikia galdu egin zen, Santiagorako erromesaldiak ia eten ziren, eta ospitalea erori. Iraultzarekin Estatuak erlikia konfiskatu eta saldu zuen. Eliza bakarrik gelditu zen.

1841. urtean eliza monumentu historiko izendatu zuten. Haren zaharberritzea 1983an hasi zen.

Demografia

Biztanleriaren bilakaera
179318001806182118311836184118461851
1.057 1.258 1.056 1.275 1.457 1.402 1.340 1.451 1.337
185618611866187218761881188618911896
1.229 1.221 1.174 1.045 1.013 999 994 941 931
190119061911192119261931193619461954
902 883 889 851 727 815 772 628 589
196219681975198219901999200920142020
566 529 510 391 319 250 - - -

2006ko biztanleria INSEEk emandako behin-behineko datua da

Kultura

Maskaradak

Herriak antolatutako azken maskaradak 1994an eta 2010ean izan dira[4].

Euskara

1968an 500 bat biztanle zituen, eta % 95 ziren euskaldunak. 2010ean, ordea, 200 bat baizik ez ziren hor bizi, hizkuntzaren transmisioa etenda dago familia gehienetan, eta eskolan frantsesez baino ez da irakasten[6]. Euskalkiari dagokionez, zubereraren aldaera den Basabürüako hizkera[7][8] gailentzen da herrian.

Ondasun nabarmenak

Urdatx ezaguna da bata bestearen alboan dituen XI. mendeko Santa Graziko eliza erromanikoa eta hilarri tradizionalak dauzkan hilerria direla eta.

Elizarekin batera Kakuetako arroila da udalerriko turismo-erakarlerik nagusiena.

Urdatx 870 kilometroan zehar Mediterraneotik Pirinioetara doan GR 10 ibilbidean dago.

2010eko uztailaren 1etik aurrera La Verna kobazuloa ere dago ikusgai, munduko 10. gelarik handiena.

Eliza

Leireko monasterio nafarrak sortu zuen Urdatxeko eliza (Santa Graziko eliza) 1085. urtean, Donejakue Bidea egiten zuten erromesentzako ospitale bat ere bazuela. Hala, Konpostelarako bidean geltoki garrantzitsua bihurtu zen, Pirinioak zeharkatu baino lehenagoko eremuan.[9]

Eraikin erromanikoa dugu, laukizuzen itxurako oinplanoa duena. Zirkuluerdiko itxurako absideetan bukatzen diren hiru nabetan zatitua dago, erdikoa alboetakoak baino zabalagoa dela. Halaber, lauki itxurako kanpandorre batez hornitua dago.

Azpimarratzekoak dira kanpoko ataria eta barneko 12 kapitel apainduak. Azken hauek hainbat aldiz zaharberritu dituzte eta jatorrizko kokaera aldatua egon daitekeela ohartarazi beharra dago. Kapitelon apaingarriek gai ezberdinak irudikatzen dituzte, besteak beste, Jesusen jaiotza, zenbait animalia, lehoiek jandako kristauak edo Salomon erregea Sabako erreginarekin.

Urdaxtar ospetsuak

Erreferentziak

  1. Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskaltzaindia: 99. araua: Zuberoako herri eta herritarren izenak.
  3. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  4. , Aikor.
  5. «Casenave Harigile, Junes - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
  6. Santa Graziko azken maskaradak?, Argia, 2.261. zkia., 2010eko urtarrilaren 23a.
  7. «Basabürüa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
  8. «Santa Grazi - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
  9. Santa Graziko udala

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Zuberoa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.